1
00:00:02,000 --> 00:00:07,000
Downloaded from
YTS.MX

2
00:00:08,000 --> 00:00:13,000
Official YIFY movies site:
YTS.MX

3
00:00:27,750 --> 00:00:31,458
AEB-KO AUZITEGI GORENAK KONSTITUZIOAREN
AURKAKOTZAT JO ZUEN SEGREGAZIOA.

4
00:00:31,541 --> 00:00:35,125
HALA ERE…

5
00:01:41,750 --> 00:01:43,666
Gauzak aldatu behar dira orain.

6
00:01:43,750 --> 00:01:48,125
Horregatik, protesta bat antolatuko dugu
Demokraten Konbentzio Nazionalean.

7
00:01:48,208 --> 00:01:49,958
Errepublikanoak hobeak al dira?

8
00:01:50,041 --> 00:01:52,541
Haiei ere aurre egingo diegu.

9
00:01:53,500 --> 00:01:57,708
Orduan, 5000 beltz Los Angelesera
zuzentzea nahi duzu

10
00:01:57,791 --> 00:02:00,500
Konbentzio Demokratikoa eteteko?

11
00:02:01,958 --> 00:02:03,916
Barkatu, ez naiz pertsona egokia.

12
00:02:06,833 --> 00:02:09,250
Nork esan dizu ez zarela pertsona egokia?

13
00:02:10,750 --> 00:02:12,458
Ez al zinen pertsona egokia

14
00:02:12,541 --> 00:02:15,041
Montgomeryko autobusei boikota egitean

15
00:02:15,125 --> 00:02:17,583
edo zure etxea bonbardatu zutenean
hitz egitean?

16
00:02:17,666 --> 00:02:20,500
Agian ahaztu duzu
Ebenezerreko artzaina naizela.

17
00:02:20,583 --> 00:02:23,541
C.L.-k hitz egiten entzun zintuenean,
esan zidan,

18
00:02:23,625 --> 00:02:26,500
"Bayard, magia egiten ari da hemen".

19
00:02:26,583 --> 00:02:28,791
Badakizu zer ikusi zuen? Izar bat.

20
00:02:29,375 --> 00:02:32,541
Eta izar hori besteak baino gehiago
distiratzen hasten denean,

21
00:02:32,625 --> 00:02:36,708
bera baino lehenago zeuden
lider beltz boteretsuak barne,

22
00:02:36,791 --> 00:02:38,541
ahal duten guztia egingo dute

23
00:02:38,625 --> 00:02:41,791
zure argia itzaltzeko
eta zu zure tokian jartzeko.

24
00:02:43,791 --> 00:02:46,750
Ella Baker andrea, dei batzuk jaso ditut

25
00:02:46,833 --> 00:02:50,625
mugimenduko gizon ospetsuen partez
protesta hauek zentzugabeak direla esanez.

26
00:02:50,708 --> 00:02:53,500
Eta harreman sendoa dut gizon hauekin.

27
00:02:53,583 --> 00:02:55,708
Gelatik ateratzen zarenean ez.

28
00:02:56,458 --> 00:03:01,041
Lagun, nire poztasunik handienetakoa
zu hazten ikustea da.

29
00:03:01,625 --> 00:03:04,125
Gure Los Angeleseko burua izan behar duzu,

30
00:03:04,208 --> 00:03:08,875
Kennedy eta Alderdi Demokratikoari
indarrez argi uzteko

31
00:03:08,958 --> 00:03:11,291
ez badutela gure jendearen alde egiten,

32
00:03:11,375 --> 00:03:14,416
segregazioaren kontra eginez,
gu ez garela haien alde egongo.

33
00:03:14,500 --> 00:03:16,875
- Bai horixe!
- Bai!

34
00:03:16,958 --> 00:03:18,208
Egin ezazu, Martin.

35
00:03:18,833 --> 00:03:20,875
Zure boterea erakutsi.

36
00:03:25,000 --> 00:03:26,791
Poztasunez adierazi nahi dut

37
00:03:26,875 --> 00:03:31,666
nire lagun Dr. Martin Luther Kingek
bat egingo duela Los Angelesen.

38
00:03:31,750 --> 00:03:32,791
- Bai!
- Bai!

39
00:03:36,833 --> 00:03:39,000
Benetan, artahirik onena da.

40
00:03:39,083 --> 00:03:42,166
Gogoratzen dizut, Georgian jaio
eta hazi naizela. Nire ama…

41
00:03:42,250 --> 00:03:43,083
Probatu.

42
00:03:54,208 --> 00:03:56,750
- Zelan dago nire Coretta maitea?
- Ondo.

43
00:03:56,833 --> 00:03:58,791
- Eta umeak?
- Zure falta dute.

44
00:03:58,875 --> 00:04:01,541
Etxera noan bakoitzean:
"Zelan osaba Bayard?".

45
00:04:01,625 --> 00:04:03,333
"Non dago osaba Bayard?".

46
00:04:04,083 --> 00:04:07,750
Eta NAACPko
auto-aldarrikatutako noble beltz horiek?

47
00:04:08,416 --> 00:04:09,250
Roy.

48
00:04:09,333 --> 00:04:10,875
Powell.

49
00:04:12,791 --> 00:04:17,125
Los Angeleseko mugimenduaz
esan behar dutena entzuteko irrikaz nago.

50
00:04:19,208 --> 00:04:21,291
Nire konbentzioa, nire alderdia.

51
00:04:21,875 --> 00:04:24,666
15 urte daramatzat
segregazionisten aurka egiten Kongresuan,

52
00:04:24,750 --> 00:04:27,125
guztiagatik borrokatzen,
hauteskunde-zergetatik

53
00:04:27,208 --> 00:04:29,833
Kongresuko komuna
erabiltzeko eskubideraino.

54
00:04:29,916 --> 00:04:32,583
Nola ausartzen da aurrea hartzera
niri esan gabe?

55
00:04:32,666 --> 00:04:34,791
Esan izan balizu, baietz esango zenukeen?

56
00:04:34,875 --> 00:04:38,833
Ez horixe. Borrokalari putakume horrek
Hegoaldean geratu behar du.

57
00:04:39,500 --> 00:04:41,000
Rustinen errua da.

58
00:04:43,708 --> 00:04:48,041
Autobusaren boikota egin zuenetik,
Kingek uste du salbatzailea dela.

59
00:04:48,750 --> 00:04:50,791
Pikutara Bayard Rustin.

60
00:04:50,875 --> 00:04:53,208
Arreta erakartzeko bere xelebrekeriekin

61
00:04:53,291 --> 00:04:55,708
ez dira politikak eta legeak aldatzen.

62
00:04:56,375 --> 00:04:58,708
Eta ez dezagun aipaezina dena aipatu.

63
00:04:58,791 --> 00:04:59,708
Ez.

64
00:04:59,791 --> 00:05:01,333
Nik esaten dut, esan.

65
00:05:01,416 --> 00:05:03,708
Esan, esaten dut nik, eta ozen esan.

66
00:05:05,916 --> 00:05:06,833
Entzun nazazu.

67
00:05:07,583 --> 00:05:11,041
Apaiz doktore onaren bulegora
deituko dut gaur.

68
00:05:12,041 --> 00:05:14,250
Ez badute kontua bertan behera uzten,

69
00:05:15,000 --> 00:05:19,375
munduak jakingo du Martin Luther King
eta bere maitaleari buruzko egia.

70
00:05:21,000 --> 00:05:23,166
Eta, entzun, ez naiz Corettaz ari.

71
00:05:24,541 --> 00:05:28,208
Powell kongresukideak
lan handia egin du Harlemen.

72
00:05:28,750 --> 00:05:32,250
Bere buruagatik egin duen ia gauza bera.

73
00:05:32,333 --> 00:05:36,666
Baina hau gezur hutsa da eta berak badaki.

74
00:05:36,750 --> 00:05:38,791
Martini esan behar diot. Nik…

75
00:05:38,875 --> 00:05:40,083
Oso ondo dakit

76
00:05:40,166 --> 00:05:42,750
Martin zure nagusia eta zure laguna dela.

77
00:05:42,833 --> 00:05:45,375
Baina utzidazu gutxienez
Bayardekin hitz egiten,

78
00:05:45,458 --> 00:05:48,875
bera inor baino gehiago aztoratuko baitu.

79
00:05:50,708 --> 00:05:52,708
Martin eta ni?

80
00:05:52,791 --> 00:05:54,625
O ez, ez.

81
00:05:54,708 --> 00:05:56,083
Anaiak, bai.

82
00:05:56,166 --> 00:05:57,708
Gainera, ez da nire estilokoa.

83
00:05:57,791 --> 00:06:00,625
Mehatxuak egitea,
zurien egunkarietara jotzeaz hitz egitea…

84
00:06:00,708 --> 00:06:04,291
Nagusi, zure ustez arazo bat da.
Nire ustez aukera bat da.

85
00:06:04,375 --> 00:06:08,750
Powellen akusazio zentzugabeei erantzuteko
dimisio-gutuna idatziko dut.

86
00:06:09,333 --> 00:06:12,166
Martinek ukatzen duenean, ikusi beharko du

87
00:06:12,250 --> 00:06:14,583
nork opa dion onena eta nork ez.

88
00:06:14,666 --> 00:06:16,250
Zergatik zaude hain ziur?

89
00:06:17,125 --> 00:06:19,333
Martin ezagutzen dudalako, jauna.

90
00:06:19,416 --> 00:06:20,625
- Bayard?
- Jauna.

91
00:06:20,708 --> 00:06:23,375
- Martin ezagutzen duzu, baina ez…
- Ondo joango da.

92
00:06:26,250 --> 00:06:28,833
Uste nuen gu biok baino ez ginela egongo.

93
00:06:33,125 --> 00:06:35,208
NAACP-REN EGOITZA

94
00:07:02,041 --> 00:07:04,708
Eskerrak ematen dizkizugu
zure zerbitzuagatik.

95
00:07:43,250 --> 00:07:46,500
ASKATASUNA - EZ DAGO BAKERAKO BIDERIK
BAKEA DA BIDEA

96
00:07:47,541 --> 00:07:50,041
BONBA DEBEKATU

97
00:08:08,291 --> 00:08:09,750
Gerraren Aurkako Erresistentzia.

98
00:09:07,125 --> 00:09:09,791
BAYARD, DEITU AHAL DIDAZU, MESEDEZ?
ELLA BAKER

99
00:09:16,333 --> 00:09:19,083
BAYARD, PASATU ZAITEZ
RACHELLE

100
00:09:24,291 --> 00:09:26,125
SEGREGAZIOAREKIN BUKATU ORAIN!

101
00:09:32,916 --> 00:09:33,750
Barkatu.

102
00:09:36,208 --> 00:09:38,666
- Ei! Anaia.
- Blyden.

103
00:09:38,750 --> 00:09:40,500
- Ei!
- Ei!

104
00:09:40,583 --> 00:09:43,041
- Zelan, txo?
- Zelan? Itxura ona duzu.

105
00:09:45,833 --> 00:09:46,666
Bai.

106
00:09:47,791 --> 00:09:49,541
Ene bada, Claudia andereño.

107
00:09:50,416 --> 00:09:53,333
Jesus. Hemendik pasatuko naiz.

108
00:09:55,500 --> 00:09:56,833
Benetan, hegoaldera banoa,

109
00:09:56,916 --> 00:09:59,750
arma bat izango dut eskuan
eta Malcolm bihotzean.

110
00:09:59,833 --> 00:10:00,666
Bai.

111
00:10:00,750 --> 00:10:02,583
Ei! Zelan, lagun?

112
00:10:02,666 --> 00:10:04,250
Bayard.

113
00:10:05,625 --> 00:10:06,500
Bayard.

114
00:10:09,250 --> 00:10:11,458
"Ez dut ikusi benetako edertasuna
gaur arte".

115
00:10:11,541 --> 00:10:13,625
Vodkari edo niri buruz ari zara?

116
00:10:18,625 --> 00:10:20,750
Protestaren bat egon al da?

117
00:10:20,833 --> 00:10:24,125
Gaizki atera da
eta jendea hona gonbidatu dugu.

118
00:10:24,208 --> 00:10:25,708
NAACP!

119
00:10:25,791 --> 00:10:27,333
- Bai!
- Ongi.

120
00:10:28,291 --> 00:10:30,708
Datu itsusi bat Ella Bakerri buruz,

121
00:10:30,791 --> 00:10:32,708
SNCCko hasierako defendatzailea.

122
00:10:32,791 --> 00:10:35,625
Al Capone bezalakoa da
kartetan jokatzen duenean.

123
00:10:35,708 --> 00:10:38,000
Tonk, Bid Whist, Crazy Eights.

124
00:10:41,083 --> 00:10:44,500
Zoragarria zara eta ez dakizu nor naizen.

125
00:10:45,083 --> 00:10:46,750
Nik dakidana al dakizu?

126
00:10:49,375 --> 00:10:50,208
Izotza.

127
00:10:54,458 --> 00:10:55,375
Nor da?

128
00:10:58,750 --> 00:11:00,041
Ate blokeatuak,…

129
00:11:02,333 --> 00:11:03,791
pneumatiko urratuak.

130
00:11:06,083 --> 00:11:07,000
Irteerarik ez.

131
00:11:08,625 --> 00:11:10,750
Su-bonbak bota zituzten barrura.

132
00:11:11,708 --> 00:11:13,375
Jendea oihuka hasi zen.

133
00:11:15,958 --> 00:11:16,875
Eta atera nintzen.

134
00:11:17,916 --> 00:11:19,375
Lurrean nengoen.

135
00:11:21,375 --> 00:11:22,500
Gizon zuri bat…

136
00:11:24,958 --> 00:11:27,083
hodi bat hartu

137
00:11:28,083 --> 00:11:29,833
eta ni jotzen hasi zen…

138
00:11:31,500 --> 00:11:34,000
behin eta berriro.

139
00:11:34,083 --> 00:11:35,000
Sentitzen dut.

140
00:11:36,208 --> 00:11:38,208
Bost axola zaigu sentitzen baduzu.

141
00:11:38,708 --> 00:11:41,125
Ziur aski zure osaba
edo lehengusua zen hodia zuena.

142
00:11:41,208 --> 00:11:43,291
- Brooklynekoa naiz.
- Entzun duzue?

143
00:11:43,375 --> 00:11:46,458
- Zergatik izango dut familia Alabaman?
- Hara mutiko zuria.

144
00:11:46,541 --> 00:11:47,458
Tom ez da halakoa.

145
00:11:47,541 --> 00:11:53,291
Ziur nago bi hauek Martin-de-Lawden
biolentziarik gabeko kontuko kide direla.

146
00:11:53,875 --> 00:11:56,541
Beraz, jolastu dezagun.
Ni izango naiz zuri txiroa.

147
00:11:57,416 --> 00:11:59,916
Oihu egin arte jipoitu egingo zaitut.

148
00:12:00,666 --> 00:12:03,000
Tyrone jipoitu zuten bezala.

149
00:12:03,750 --> 00:12:05,958
Zure ama deitu arte jipoituko zaitut.

150
00:12:06,041 --> 00:12:07,500
Hara, ei!

151
00:12:07,583 --> 00:12:11,708
Ni naiz erresistentzia pasiboa
eskatu duena zu jaio baino aurretik.

152
00:12:11,791 --> 00:12:13,916
- Beraz, ni jo.
- Bayard, defenda naiteke.

153
00:12:14,000 --> 00:12:18,500
Bakezalea biolentziaren aurka dago,
baina hori jasotzeko prest egon behar du.

154
00:12:19,000 --> 00:12:20,125
Baina ezkerrean jo.

155
00:12:20,791 --> 00:12:23,750
Polizia 1942an
eskuinekoaz arduratu zen jada.

156
00:12:25,375 --> 00:12:26,250
Simetria.

157
00:12:32,041 --> 00:12:34,291
Entzun dut Kingek "ospa" esan zuenean,

158
00:12:35,333 --> 00:12:38,875
maritxu bat bezala lotsatuta
atera zinela handik.

159
00:12:42,708 --> 00:12:43,833
Axolagabea zara.

160
00:12:46,666 --> 00:12:49,291
Ostirala da.
Gauza okerragoak esan dizkidate.

161
00:13:03,500 --> 00:13:05,416
Orduan, zer egingo duzu?

162
00:13:06,041 --> 00:13:09,708
Nire aurpegia boxeo-zaku bat bezala
eskaintzea ez da nahikoa?

163
00:13:09,791 --> 00:13:11,500
Alderdiaz ari naiz.

164
00:13:11,583 --> 00:13:16,166
Horietan zizka-mizkak, barreak
eta mamboa egoten da.

165
00:13:16,250 --> 00:13:19,916
Gaur borroka bat egotetik gertu egon da.
Lehen ez zen horrela.

166
00:13:20,000 --> 00:13:24,125
Orain horrela da beti.
SNCC, CORE, NAACPko kideak,

167
00:13:24,208 --> 00:13:28,125
agendak, esloganak
eta abestiengatik borrokatzen ari gara.

168
00:13:28,208 --> 00:13:30,458
- Eta nork irabazten du?
- Orain esango didazu.

169
00:13:30,541 --> 00:13:33,875
Bull Connorek Birminghamen,
Strom Thurmondek Senatuan.

170
00:13:33,958 --> 00:13:38,791
Denok oihu, marmar eta gure artean
borrokatzen dugun bitartean.

171
00:13:38,875 --> 00:13:40,041
Beraz, zer egingo duzu?

172
00:13:40,125 --> 00:13:41,625
Lan bat dut jada.

173
00:13:41,708 --> 00:13:44,125
Mustek eta biok elkarrekin egin dugu lan…

174
00:13:44,208 --> 00:13:46,750
Gorroto zaitu ez duelako zuk duzun guztia.

175
00:13:46,833 --> 00:13:48,833
Xarma, pasioa eta bihotz bat.

176
00:13:48,916 --> 00:13:52,250
Tom, ikasi behar duzu
ezin duzula ez dakizunaz hitz egin.

177
00:13:52,333 --> 00:13:56,083
Zergatik ez duzu onartzen haserre zaudela
King doktorearekin gertatu zenagatik

178
00:13:56,166 --> 00:13:57,708
eta aitzakiak erabiltzen dituzula,

179
00:13:57,791 --> 00:14:01,583
gorroto duzun lan bat egitea barne,
maite duzun kausa saihesteko?

180
00:14:01,666 --> 00:14:03,916
Azkarra zara batzuetan, baina ez beti.

181
00:14:04,000 --> 00:14:05,083
Nire iritzia dut.

182
00:14:05,166 --> 00:14:08,791
Nire bizitzaz ari garenean, nire iraganaz,
bereziki Martinekin zerikusia duenean,

183
00:14:08,875 --> 00:14:10,916
"Aski da!" esateko eskubidea dut.

184
00:14:26,625 --> 00:14:28,625
Nik dakidanez, hori ilegala da.

185
00:14:31,666 --> 00:14:33,583
Nik dakidanez, gu ilegalak gara.

186
00:15:15,375 --> 00:15:16,500
Ideia bat izan dut.

187
00:15:20,125 --> 00:15:21,791
Nire laguntzailea izan nahi?

188
00:15:23,416 --> 00:15:24,583
Noski.

189
00:15:24,666 --> 00:15:28,458
Eman 1948ko Randolph/Truman artxiboa.
Horko kutxan dago.

190
00:15:34,041 --> 00:15:37,500
Duela 30 urte, Gandhi itsasora joan zen,

191
00:15:38,000 --> 00:15:39,916
gatz eskukada bat hartu zuen,

192
00:15:40,625 --> 00:15:43,583
eta inperio bat erorarazi zuen
mugimendua hasi zen.

193
00:15:44,083 --> 00:15:47,541
Hori egiteko gure unea heldu da.

194
00:15:54,666 --> 00:15:56,916
Antolatuko dugu

195
00:15:57,000 --> 00:16:01,375
nazio honetako historiako
protesta baketsurik handiena.

196
00:16:01,458 --> 00:16:02,541
Zeinen handia?

197
00:16:03,250 --> 00:16:05,541
Ehun mila pertsona.

198
00:16:05,625 --> 00:16:06,708
Benetan ari da?

199
00:16:06,791 --> 00:16:09,250
Bi eguneko manifestazio jendetsua

200
00:16:09,333 --> 00:16:12,375
Etxe Zuria eta Capitol Hill
ixteko boterearekin.

201
00:16:12,458 --> 00:16:16,750
Zuek bezalako bazter-nahastailez osatuta,

202
00:16:16,833 --> 00:16:19,583
ideia hain ausarta eta inspiratzaileekin,

203
00:16:19,666 --> 00:16:23,750
talde guztiek estu-estu batu
eta bat egingo dutela.

204
00:16:24,333 --> 00:16:27,041
Beraz, hitz egin, oihukatu, agintea hartu!

205
00:16:27,125 --> 00:16:30,291
Eta Ganbera eta Senatuko kide bakoitzaren
bulegoak betetzen baditugu

206
00:16:30,375 --> 00:16:33,291
eliza, sindikatu
eta eskubide zibilen ordezkariekin?

207
00:16:33,375 --> 00:16:34,500
- Eta…
- Eta?

208
00:16:34,583 --> 00:16:36,958
Zifra horiekin botere legegileak
ez du funtzionatuko.

209
00:16:37,041 --> 00:16:38,291
Horman idatzi.

210
00:16:38,375 --> 00:16:41,416
Ez. Ezinezkoa da
hainbeste presio talde trebatzea…

211
00:16:41,500 --> 00:16:45,416
Ez. Ez gelditu bultzada hasten ari denean.

212
00:16:45,500 --> 00:16:48,666
Eta beren estatuetako hautesleak balira

213
00:16:48,750 --> 00:16:51,291
entzunak izan arte
joateari uko egingo lioketenak?

214
00:16:51,375 --> 00:16:53,666
Hori da elkarlana.

215
00:16:53,750 --> 00:16:56,666
- Horman idatzi.
- Ezin duzu Norm bezala lagundu?

216
00:16:56,750 --> 00:16:58,250
Ni… Ixo.

217
00:16:58,333 --> 00:17:00,166
- Atzo ez zinen etxera joan.
- Ixo.

218
00:17:00,250 --> 00:17:03,750
Rachelle? Zenbat pertsona behar dira
Etxe Zuria inguratzeko?

219
00:17:03,833 --> 00:17:04,708
Zenbat?

220
00:17:05,833 --> 00:17:07,583
Uste nuen txiste bat zela.

221
00:17:07,666 --> 00:17:09,541
- Hori jakitea nahi duzu?
- Bai!

222
00:17:09,625 --> 00:17:13,375
Bigarren egunean,
Etxe Zuria inguratuko dugu…

223
00:17:13,458 --> 00:17:14,958
Etxe Zuria marraztu.

224
00:17:15,041 --> 00:17:16,583
…presidenteari abesten diogula…

225
00:17:16,666 --> 00:17:20,041
Presidenteak ez nau
Ni aldatuko

226
00:17:20,125 --> 00:17:20,958
Goazen.

227
00:17:21,041 --> 00:17:23,208
Ni aldatuko

228
00:17:23,291 --> 00:17:24,375
Ni aldatuko

229
00:17:24,458 --> 00:17:28,166
Presidenteak ez nau
Ni aldatuko

230
00:17:28,250 --> 00:17:30,416
- Nik…
- Ibiltzen jarraituko dut

231
00:17:30,500 --> 00:17:31,916
Hitz egiten jarraituko dut

232
00:17:32,000 --> 00:17:32,833
Goazen.

233
00:17:32,916 --> 00:17:34,875
Askatasunaren lurraldera abiatuz

234
00:17:36,666 --> 00:17:40,166
Eta lo egiteko antolakuntza?
DC-n hotel gutxi daude beltzentzat.

235
00:17:40,250 --> 00:17:42,208
Eta kanpin-dendak? Badakizue…

236
00:17:42,291 --> 00:17:47,375
Kanpin-denden itsaso bat, mugimendua
bateratzeko bezain handia eta ausarta.

237
00:17:47,458 --> 00:17:48,875
Eman hori.

238
00:17:50,750 --> 00:17:54,083
Eta Lincoln Memorialaren inguruan,
eszenatoki bat

239
00:17:54,166 --> 00:17:56,833
eskubide zibilen erakunde bakoitzeko
buruei entzuteko.

240
00:17:56,916 --> 00:17:58,750
Zergatik bakarrik buruak?

241
00:18:01,875 --> 00:18:03,916
Gehiago!

242
00:18:04,541 --> 00:18:05,958
Oraindik ez dugu bukatu.

243
00:18:07,625 --> 00:18:09,250
Gauza asko egin ditzakegu.

244
00:18:09,333 --> 00:18:12,000
- Sinadurak lortu. Jarraituko dugu…
- Bai.

245
00:18:12,083 --> 00:18:13,750
Hasiera bikaina da hori.

246
00:18:14,333 --> 00:18:17,041
Hau antolatu behar dugu guztion artean…

247
00:18:21,250 --> 00:18:23,125
ESKAKIZUNAK EZARRI!

248
00:18:23,208 --> 00:18:25,458
BULEGO LEGEGILEAK OZTOPATU!

249
00:18:35,958 --> 00:18:39,500
1941ean, eskala handiko
manifestazioa egin nahi izan zenuen

250
00:18:39,583 --> 00:18:42,666
defentsa-industriako bereizkeriaren aurka,
baina ez zen egin.

251
00:18:42,750 --> 00:18:45,125
Ez, Rooseveltek eskatutakoa onartu zuen.

252
00:18:45,625 --> 00:18:47,541
Baita Trumanek ere 1948an.

253
00:18:48,208 --> 00:18:51,333
Ordena Exekutiboa 9981,

254
00:18:51,416 --> 00:18:53,916
segregazioaren bukaera indar armatuetan.

255
00:18:57,416 --> 00:18:59,416
Beste bat egiteko unea da.

256
00:19:00,583 --> 00:19:01,666
Ez, Bayard.

257
00:19:01,750 --> 00:19:03,250
Lan gogorrena egin dezaket.

258
00:19:03,333 --> 00:19:06,041
Operazio base bat sortu,
gazteak mugiarazi.

259
00:19:06,125 --> 00:19:08,375
Baina zaharrak mugitzeari dagokienez…

260
00:19:08,458 --> 00:19:10,541
- Roy.
- Bereziki Roy.

261
00:19:11,250 --> 00:19:12,750
Pariatzat naukate.

262
00:19:13,875 --> 00:19:15,083
Behar zaitut.

263
00:19:15,166 --> 00:19:16,875
Bayard, ezin dut.

264
00:19:16,958 --> 00:19:19,708
Lucillek beste uda bat bizirauten badu…

265
00:19:19,791 --> 00:19:23,000
Lan egiten ohoratuko dugu
beti egin dugun bezala.

266
00:19:23,791 --> 00:19:26,041
Elkarrekin egin zenuten lana.

267
00:19:30,916 --> 00:19:33,833
Berdin dio Royk esaten edo egiten duena,
ondo jokatu behar duzu.

268
00:19:33,916 --> 00:19:37,416
Ez dut arazorik Royrekin.
Alderantziz baizik.

269
00:19:37,500 --> 00:19:39,583
Baina zuganako
eta kausarekiko begiruneagatik,

270
00:19:39,666 --> 00:19:41,958
bazter batean eseriko naiz.

271
00:19:42,041 --> 00:19:45,916
Hiriburua jendez bete
eta Etxe Zuria inguratu ondoren,

272
00:19:46,000 --> 00:19:49,750
AEBko presidentea
bere etxera sartu edo irten ez dadin,

273
00:19:49,833 --> 00:19:53,458
protestari ausartak
kanpin-dendetara joango dira

274
00:19:53,541 --> 00:19:55,375
National Mall estaliko dutenak.

275
00:19:55,458 --> 00:19:57,833
Nagusi, guztia antolatu nahi duzu zuk?

276
00:19:57,916 --> 00:20:01,666
Denok dakigu pertsona bakar batek
antola dezakeela halako ekitaldia.

277
00:20:04,125 --> 00:20:05,125
Bayard.

278
00:20:05,666 --> 00:20:07,916
Uste nuen oso lanpetuta zeundela
zerbitzatzen…

279
00:20:08,000 --> 00:20:10,541
Tira, zuriak bonbatik salbatzen.

280
00:20:11,166 --> 00:20:12,291
Behar nauten tokira noa.

281
00:20:12,375 --> 00:20:15,208
Nagusi, ondo gogoratzen badut,
hau zure hirugarren saiakera da.

282
00:20:15,291 --> 00:20:17,208
- "Saiakera" esan du.
- Zerbait esan duzu?

283
00:20:17,291 --> 00:20:20,625
Ez nuke "saiakera" hitza erabiliko
gizon honek egindakoa deskribatzeko,

284
00:20:20,708 --> 00:20:23,958
berak bakarrik integratu baititu
indar armatuak

285
00:20:24,041 --> 00:20:25,625
eta defentsa-industria.

286
00:20:25,708 --> 00:20:27,291
- Roy.
- Bai, Medgar.

287
00:20:27,375 --> 00:20:31,375
Gure Mississippiko kide gehienak
inoiz ez dira herritik atera.

288
00:20:31,458 --> 00:20:34,333
Beraz, toki guztietako jendearekin
protesta egiten ahal izatea…

289
00:20:34,416 --> 00:20:35,250
Hori da.

290
00:20:35,333 --> 00:20:39,208
…aukera emango die
bakarrik ez daudela konturatzeko…

291
00:20:39,291 --> 00:20:40,125
Ulertzen du.

292
00:20:40,208 --> 00:20:43,583
…eta inoiz amestu zuten
borroka baten parte direla ikusteko.

293
00:20:43,666 --> 00:20:45,958
Eskerrik asko, Evers anaia.

294
00:20:46,791 --> 00:20:50,458
- Zer nolako jendetza espero duzu?
- Ehun mila pertsona.

295
00:20:50,541 --> 00:20:51,916
Ez, ezin da egin.

296
00:20:52,000 --> 00:20:54,375
Wilkins jauna, barkatu,
baina ez da praktikoa.

297
00:20:54,458 --> 00:20:57,875
Elias Alabamakoa da, antolatzailea da.

298
00:20:59,416 --> 00:21:02,416
Zure baieztapena oinarritzen duten
argudioak dituzu?

299
00:21:02,500 --> 00:21:04,291
Washingtoneko beste protestak.

300
00:21:05,208 --> 00:21:07,583
1913an, 8000 sufragista,

301
00:21:07,666 --> 00:21:10,041
1926an, Ku Klux Klaneko 25 000,

302
00:21:10,125 --> 00:21:15,375
eta 1932an, 42 000 beterano eraso zituzten
gas negar-eragileekin eta tankeekin.

303
00:21:15,958 --> 00:21:17,583
- Nork egin zien eraso?
- Armadak.

304
00:21:17,666 --> 00:21:19,708
- Eta beteranoen arraza?
- Zuriak.

305
00:21:19,791 --> 00:21:21,666
Mutiko zuriak.

306
00:21:24,291 --> 00:21:28,041
Gazte, zure datuak zuzenak dira,
baina zure historia zentzua ez.

307
00:21:28,541 --> 00:21:32,708
42 000 horiek Washingtonen
protestatu zuten Depresio Handia zelako.

308
00:21:32,791 --> 00:21:34,458
Haien herrialdea zerbitzatu ondoren,

309
00:21:34,541 --> 00:21:38,041
ikusi zuten ez zutela ez lanik, ez etxerik
eta ez janaririk.

310
00:21:38,125 --> 00:21:40,625
Eta protestatu zutenean
eta eraso egin zietenean,

311
00:21:40,708 --> 00:21:42,791
mundua horren lekuko izan zen.

312
00:21:42,875 --> 00:21:45,500
Gandhik inperio oso bat
belauniko jarri zuen…

313
00:21:45,583 --> 00:21:48,500
Norbaitek esan ahal dio hau ez dela India?

314
00:21:48,583 --> 00:21:51,791
Hamarkadetan zehar,
NAACPk protestak antolatu ditu,

315
00:21:51,875 --> 00:21:56,166
eta orain 100 000 beltzek
Washington inbaditzea proposatzen duzu.

316
00:21:56,250 --> 00:22:00,291
- Martinekin hitz egin duzu?
- Zenbakia galdu dut. Eta berak nirea.

317
00:22:00,375 --> 00:22:03,000
Ea, King doktoreak
ez du nire zenbakia galdu,

318
00:22:03,083 --> 00:22:06,458
eta ulertu du protesta masiboak egitea
zentzugabea dela.

319
00:22:06,541 --> 00:22:10,708
Brown v. Board erakunde honen
loriarik handiena da,

320
00:22:10,791 --> 00:22:14,041
baina Hegoaldean,
ume beltzek lo egiten dutenean,

321
00:22:14,125 --> 00:22:17,583
"zuriak bakarrik"-en seinaleak
ikusten dituzte, ez haien ametsak.

322
00:22:17,666 --> 00:22:20,833
Auzitegietan konfiantza izatea
arrazakeria ezabatzeko,

323
00:22:20,916 --> 00:22:22,458
hori bai dela zentzugabea!

324
00:22:26,375 --> 00:22:29,583
Randolph jauna, gizon handia zara,

325
00:22:30,458 --> 00:22:32,166
baina kontu honetan,

326
00:22:32,708 --> 00:22:35,083
NAACPak ezetz dio.

327
00:22:46,833 --> 00:22:51,041
Royk bere iritzia argi utzi duenez,

328
00:22:51,625 --> 00:22:55,083
galdu duzun King doktorearen zenbaki hori?

329
00:22:56,791 --> 00:22:57,750
Aurkitu ezazu.

330
00:23:11,083 --> 00:23:15,791
"Gizabanako batek protestatzen duenean
gizarteak bere duintasuna ukatu diola,

331
00:23:15,875 --> 00:23:19,083
protestatzeak berak
duintasuna ematen dio".

332
00:23:22,000 --> 00:23:25,125
- Zergatik esaten didazu nik esandakoa?
- Inspirazio bat zara.

333
00:23:25,750 --> 00:23:28,750
Ekintzarik gabeko inspirazioak
balioa galtzen du.

334
00:23:28,833 --> 00:23:29,666
Nork dio hori?

335
00:23:30,666 --> 00:23:32,375
Nik, oraintxe bertan.

336
00:23:36,916 --> 00:23:39,875
Ea, ados nago Evers jaunarekin.
Zure ideia indartsua da.

337
00:23:39,958 --> 00:23:43,000
Hori esan nahi nuen,
baina ez zegokidan niri esatea.

338
00:23:43,083 --> 00:23:46,875
Ez zegokizun ideia babestea,
baina kritikatu behar zenuen?

339
00:23:47,708 --> 00:23:52,541
Manifestazioa NAACPa gabe egin dezakezu
baina ez King doktorea gabe.

340
00:23:52,625 --> 00:23:54,291
Eta Wilkins jaunak badaki.

341
00:23:58,750 --> 00:23:59,791
Elias Taylor.

342
00:24:00,708 --> 00:24:02,500
Uste nuen galdetu nahi zenidala.

343
00:24:02,583 --> 00:24:04,958
Zerbait galdetu nahi nizun, baina hori ez.

344
00:24:07,416 --> 00:24:08,875
Abisatu ninduten.

345
00:24:10,875 --> 00:24:12,791
Esan nahi duzuna, esan.

346
00:24:12,875 --> 00:24:14,291
- Ez al da horrela?
- Ez.

347
00:24:15,625 --> 00:24:18,833
Ez, jendea normalean
apala, zuhurra eta beldurtia da.

348
00:24:19,916 --> 00:24:24,166
Esan, segundo honetan buruan duzun hori.
Zuhurtziarik eta beldurrik gabe.

349
00:24:30,833 --> 00:24:33,041
Nire emaztea herrira doa larunbatean.

350
00:24:41,500 --> 00:24:43,666
Ea, Wilkins jauna…

351
00:24:44,250 --> 00:24:46,791
Rustin jauna. Claudia Taylor.

352
00:24:47,500 --> 00:24:48,750
- Guk…
- O, duela urte asko.

353
00:24:48,833 --> 00:24:52,583
Emakumeen Kontseilu Politikoan nengoen
autobuseko boikotean.

354
00:24:52,666 --> 00:24:55,583
Hitz egin zenuenean,
nire espiritua goratu zenuen.

355
00:24:56,625 --> 00:24:57,500
Elias.

356
00:24:58,583 --> 00:24:59,791
Elkar ezagutu duzue?

357
00:25:00,333 --> 00:25:01,291
- Orain.
- Lehen?

358
00:25:01,375 --> 00:25:03,083
Wilkins jaunak Elias aukeratu zuen

359
00:25:03,166 --> 00:25:06,083
egoitza nazionala
eta eskualdekoa koordinatzeko

360
00:25:06,166 --> 00:25:08,333
nire aita elizan ordezkatu aurretik.

361
00:25:08,416 --> 00:25:12,500
Halako bokazioak sari handiak ditu
lurrean eta zeruan.

362
00:25:12,583 --> 00:25:14,291
Deiera zerutarra, bai horixe.

363
00:25:14,916 --> 00:25:18,541
Baina nire aitak baietz esaten duenean,
amarena bezalako Lincoln bat espero dut.

364
00:25:22,500 --> 00:25:25,833
Ea, espero dut biak laster ikustea,
agian igandean.

365
00:25:25,916 --> 00:25:28,083
Zoritxarrez, ez. Larunbatean noa.

366
00:25:28,166 --> 00:25:30,541
Baina ez al litzateke zoragarria izango?

367
00:25:35,750 --> 00:25:36,583
Kontuz.

368
00:25:37,833 --> 00:25:40,125
Nire laguntzailea zara, ez Rustin andrea.

369
00:25:41,000 --> 00:25:43,083
Lana oraindik nahi baduzu.

370
00:25:51,166 --> 00:25:53,416
Martinek etxera gonbidatu ninduen
lehen aldian,

371
00:25:53,500 --> 00:25:56,500
armak zeuden sofaren azpian,
guardiak portxean.

372
00:25:56,583 --> 00:26:00,791
Ulergarria berari eta bere familiari
egindako mehatxuak kontuan izanda.

373
00:26:01,583 --> 00:26:04,541
Erresistentzia pasiboaz
hitz egiten hasi nintzen.

374
00:26:05,083 --> 00:26:07,500
Denborarekin, armak desagertu ziren.

375
00:26:08,208 --> 00:26:12,083
King doktoreak zugandik ikasi zuen
indarkeriarik ez erabiltzea?

376
00:26:12,166 --> 00:26:15,333
Jesu Kristo, Gandhi, Thoreau
adibide hartuz.

377
00:26:17,416 --> 00:26:18,625
Zugan konfiantza zuen.

378
00:26:19,125 --> 00:26:21,583
Egia esaten nion beti.

379
00:26:23,291 --> 00:26:25,125
Barkatu. Vodka urarekin.

380
00:26:25,916 --> 00:26:29,083
Eta berarentzat Manhattan bat?

381
00:26:29,875 --> 00:26:33,208
- Bi edan ondoren, ezberdina izango zara.
- Ba eman hiru.

382
00:26:35,375 --> 00:26:37,166
Asmatikoa da tipoa.

383
00:26:37,750 --> 00:26:40,000
Ea, ezin du ia ibili edo arnasa hartu,

384
00:26:40,083 --> 00:26:45,416
baina pulpitura igotzen denean,
munduaren bukaera datorrela dakizu.

385
00:26:46,875 --> 00:26:49,416
- Infernura joango naiz.
- Sentitzen duzuna esateagatik?

386
00:26:49,500 --> 00:26:53,166
Bere etxean hartu ninduen
eta gorroto nauen gizona ez gurtzeagatik.

387
00:26:53,250 --> 00:26:55,958
Eta nik gauza bera pentsatzen dut
berari buruz.

388
00:26:58,333 --> 00:27:01,500
Txarra zara. Beste bat hartuko dut.
Beste bat nahi?

389
00:27:01,583 --> 00:27:02,791
Ados.

390
00:27:02,875 --> 00:27:04,708
Orduan, eliza,

391
00:27:04,791 --> 00:27:06,125
zure ametsa edo berea?

392
00:27:06,208 --> 00:27:08,416
Jauna zerbitzatu nahi izan dut beti.

393
00:27:10,166 --> 00:27:12,208
- Eta zu zara…
- Kuakeroa.

394
00:27:13,750 --> 00:27:14,625
Nire gurasoak…

395
00:27:15,500 --> 00:27:19,375
Egia esan, nire aitona-amonek
haien alaba bezala hezi ninduten,

396
00:27:20,625 --> 00:27:22,416
nire amak alde egin zuen.

397
00:27:24,458 --> 00:27:28,833
Orduan, zuri eta King doktoreari
buruzko zurrumurruak…

398
00:27:29,458 --> 00:27:30,708
Gezur hutsa zen.

399
00:27:31,208 --> 00:27:34,833
Adam Clayton Powellek asmatu zuen
antolatutako protesta bat gelditzeko.

400
00:27:36,000 --> 00:27:38,708
Prentsari kontatuko ziola mehatxatu zuen.

401
00:27:40,333 --> 00:27:42,791
Harrokeria zela esan eta dimititu nuen.

402
00:27:45,416 --> 00:27:46,500
Berak onartu zuen,

403
00:27:47,541 --> 00:27:50,833
eta mugimenduarekin nuen
lotura bukatu zen.

404
00:27:52,875 --> 00:27:55,541
Hilabete batzuk geroago,
Powell izendatu zuten

405
00:27:55,625 --> 00:27:57,500
Hezkuntza eta Lan Batzordeko presidente.

406
00:28:15,125 --> 00:28:15,958
Seguru zaude…

407
00:28:17,333 --> 00:28:18,166
hemen…

408
00:28:19,875 --> 00:28:20,708
ordu honetan.

409
00:28:38,666 --> 00:28:40,875
Hori irakasten dizute
jaiotzen zaren egunean.

410
00:28:40,958 --> 00:28:43,500
Azpikoa zarela uste dute,
beraz, hobea izan behar duzu.

411
00:28:43,583 --> 00:28:46,666
- Bai.
- Xarmagarria, perfektua, ongi hezia.

412
00:28:46,750 --> 00:28:49,791
Beltzak errespetagarriak izateko
kate itogarriak.

413
00:28:51,000 --> 00:28:56,125
Nire amari esan nionean nahiago nuela
mutilekin dantzatzea, esan zidan,

414
00:28:57,125 --> 00:28:59,375
"Eta zer nahi duzu nik egitea?".

415
00:29:00,333 --> 00:29:04,000
Eta gero esan zuen,
"Suposatzen dut hori egin beharko duzula".

416
00:29:05,500 --> 00:29:09,708
Martinek hitz egiten duenean,
ez du ezer ezkutatzen.

417
00:29:10,708 --> 00:29:13,916
Hori da jendeak nabaritzen duena
entzuten dutenean.

418
00:29:14,833 --> 00:29:15,666
Egia.

419
00:29:16,791 --> 00:29:18,458
Beraz, esadazu,

420
00:29:19,583 --> 00:29:20,791
Elias Taylor,

421
00:29:22,833 --> 00:29:24,750
nola predikatuko duzu salbazioaz

422
00:29:25,250 --> 00:29:27,166
ez baduzu zure burua salbatu nahi?

423
00:29:28,000 --> 00:29:29,625
Nola hitz egingo duzu maitasunaz

424
00:29:30,125 --> 00:29:32,916
zure bihotza eta gorputza bat ez badatoz?

425
00:29:38,666 --> 00:29:40,791
Eta Royk esan zuenean,

426
00:29:40,875 --> 00:29:43,750
"Elias, zure baieztapena oinarritzeko
argudioak dituzu?"

427
00:29:43,833 --> 00:29:46,541
eta paper hori atera zenuenean,

428
00:29:46,625 --> 00:29:49,500
espero dut ez pentsatzea hori izan zela…

429
00:29:53,333 --> 00:29:55,125
Erakutsi beldurrik ez izaten.

430
00:30:15,375 --> 00:30:16,291
Gabon.

431
00:30:32,583 --> 00:30:33,875
Jesus, ez.

432
00:30:55,625 --> 00:30:56,833
Lotsagarria, King apaiza.

433
00:30:56,916 --> 00:31:00,250
Gazte gaixo horiek bidaltzea
Birminghameko kaleetan protestatzera?

434
00:31:01,500 --> 00:31:06,041
Uniformedun batek txakur erasoak,
errugabeen aurkako mahukak zuzentzen ditu,

435
00:31:06,125 --> 00:31:08,208
eta zure ahotik ateratzen dena da,

436
00:31:08,291 --> 00:31:10,416
"Lotsagarria, King apaiza"?

437
00:31:10,500 --> 00:31:12,000
Bayard, ez duzu zertan…

438
00:31:12,083 --> 00:31:15,416
Hau ikusten duzu eta pentsatzen duzu,
"Hegoaldeko beltz gaixoak",

439
00:31:15,500 --> 00:31:18,625
eta ez duzu ulertzen
izugarri boteretsuak direla

440
00:31:18,708 --> 00:31:23,166
gaur ikasi dutelako
ez zekiten ausardia dutela.

441
00:31:23,250 --> 00:31:25,250
- Zuk inoiz izango ez duzuna.
- Bayard…

442
00:31:25,333 --> 00:31:28,125
Aulki horretan esertzen zara,
azken 30 urtetan bezala,

443
00:31:28,208 --> 00:31:31,000
mundua salbatzen ari zarela konbentzituta,

444
00:31:31,083 --> 00:31:34,958
baina axola zaizun bakarra
zure segurtasuna eta nagusitasuna dira.

445
00:31:35,041 --> 00:31:36,458
Bayard, aski da.

446
00:31:36,541 --> 00:31:38,958
Jimen aurka egitea
bere azalaren koloreagatik…

447
00:31:39,041 --> 00:31:42,125
Ez dut Jimen aurka egiten
bere azalaren koloreagatik.

448
00:31:42,208 --> 00:31:45,916
Jimen aurka egiten dut
harroputza eta ezjakina delako.

449
00:31:46,000 --> 00:31:50,083
Horretaz gain, zuria izatea
bera eta Jainkoaren arteko kontua da.

450
00:31:53,458 --> 00:31:57,708
Egunero, ezberdin egiten gaituena
baztertzea erabakitzen dugu

451
00:31:57,791 --> 00:32:00,375
elkarrekin mundu hobea sortu ahal izateko.

452
00:32:00,458 --> 00:32:03,833
Ezin ditut ezberdintasunak baztertu.
Munduak ez dit uzten.

453
00:32:03,916 --> 00:32:06,625
Eta hala balitz ere, ez dut egin nahi.
Gaur ez.

454
00:32:07,500 --> 00:32:08,541
Gaur ez.

455
00:32:08,625 --> 00:32:11,458
Zertan ari zara? Nora zoaz?

456
00:32:14,041 --> 00:32:16,750
Bayard, geratu behar duzu
babestu ahal zaitudan tokian,

457
00:32:16,833 --> 00:32:18,666
mundutik eta zugandik.

458
00:32:18,750 --> 00:32:21,750
Gaitasun harrigarriak
eta adimen handia duzu,

459
00:32:21,833 --> 00:32:26,458
baina abandonatua izateagatik gurasoekin
duzun haserrea onartzen ez duzun arte,

460
00:32:26,541 --> 00:32:30,541
haiek eta zeure burua zigortzeko
bihurtu baitzinen homosexuala,

461
00:32:30,625 --> 00:32:33,500
inoiz ez zara osorik egongo, bai?

462
00:32:34,333 --> 00:32:38,041
Ez mundua salbatu nahi duen
gizon eta pertsona gisa.

463
00:32:38,125 --> 00:32:42,500
Muste, jauna, inoiz egon al zara
beltzen eliza batean?

464
00:32:43,125 --> 00:32:44,666
Askotan.

465
00:32:44,750 --> 00:32:47,625
Kuakero gisa, inoiz ez dut
horrelako ezer ikusi.

466
00:32:47,708 --> 00:32:50,375
Txaloak, abestiak, oihuak.

467
00:32:50,875 --> 00:32:51,708
Sentitu nuen…

468
00:32:52,833 --> 00:32:54,583
amorru bizia.

469
00:32:55,541 --> 00:32:59,833
Beraz, hemen geratu
eta damutuko dudan zerbait esan beharrean,

470
00:32:59,916 --> 00:33:00,916
joango naiz.

471
00:33:01,458 --> 00:33:02,958
Eta datorren igandean…

472
00:33:05,500 --> 00:33:06,750
Elizara joango naiz.

473
00:33:17,500 --> 00:33:20,166
Royrentzat lan egiten duen
predikari berria?

474
00:33:20,250 --> 00:33:23,000
Hain ederra omen da
Jainkoak negar egin zuela bera sortzean.

475
00:33:23,083 --> 00:33:27,375
Ez dakit zeri edo nori buruz ari zaren.

476
00:33:27,458 --> 00:33:31,333
Eta bestea? Nola deitzen da?
Zurbila dena. Tom.

477
00:33:32,250 --> 00:33:33,458
Hori nahiago duzu?

478
00:33:33,541 --> 00:33:35,166
Edertasunak erakartzen nau.

479
00:33:35,250 --> 00:33:39,000
Beltza, zuria, berdin dio.
Sutsuak eta azkarrak diren bitartean.

480
00:33:39,083 --> 00:33:42,166
Zergatik axola zaio jendeari
egiten dudana eta norekin?

481
00:33:42,250 --> 00:33:45,583
Jakin nahi dudana da
zergatik kostatu zaizun hainbeste deitzea.

482
00:33:45,666 --> 00:33:49,166
Baker andereño maitea,
egiten dituzun galderak

483
00:33:49,250 --> 00:33:51,666
arimaren erdigunera iristen direlako.

484
00:33:52,666 --> 00:33:56,333
- Eta zergatik ez zaude Atlantara bidean?
- Ez zaidalako axola.

485
00:33:57,291 --> 00:34:00,208
Eta gainera, King doktorea ondo ari da.

486
00:34:01,083 --> 00:34:02,500
Albany, Georgia.

487
00:34:02,583 --> 00:34:06,791
- Ondo ari dela diozu?
- Nork nahi du herri oso bat integratu?

488
00:34:07,666 --> 00:34:11,458
Helburua zehatza izan behar da.
Kafetegi bat, boikota autobus bati.

489
00:34:11,541 --> 00:34:15,000
Pritchett sheriffak Martinek egindako
mugimendu guztiak hondatu zituen.

490
00:34:15,083 --> 00:34:19,000
Eta eskubide zibilen borroka
The New York Timesetik desagertu zen.

491
00:34:19,083 --> 00:34:21,041
Uste nuen ez zitzaizula axola.

492
00:34:21,625 --> 00:34:25,458
Jakina axola zaidala kausa.
Baina gehiago Coretta eta umeak.

493
00:34:25,541 --> 00:34:27,541
- Telefonoa hartu.
- Bai?

494
00:34:29,333 --> 00:34:30,666
Ella, telebista jarri.

495
00:34:31,583 --> 00:34:32,666
Zer? Ados.

496
00:34:34,958 --> 00:34:36,916
…legezko baliabiderik ez dagoenean.

497
00:34:37,500 --> 00:34:42,000
Erreparazioa bilatzen da kaleetan,
manifestazioetan eta protestetan,

498
00:34:42,583 --> 00:34:45,291
tentsioak sortuz,
indarkeriarekin mehatxatuz,

499
00:34:45,875 --> 00:34:47,416
bizitzak arriskuan jarriz.

500
00:34:47,500 --> 00:34:50,958
Krisi moral bati egin behar diogu aurre,
herri gisa.

501
00:34:51,458 --> 00:34:54,833
Datorren astean, Estatu Batuetako
Kongresuari eskatuko diot esku hartzeko.

502
00:34:55,375 --> 00:34:58,500
Mende honetan hartu ez duen
konpromiso bat hartzeko,

503
00:34:58,583 --> 00:35:01,416
onartuz arrazek ez dutela tokirik

504
00:35:01,916 --> 00:35:04,291
Estatu Batuetako bizitza edo legeetan.

505
00:35:04,875 --> 00:35:05,708
Federala…

506
00:35:09,875 --> 00:35:12,416
Zuen kontu, Martin eta zu onak zarete,

507
00:35:13,166 --> 00:35:15,625
baina elkarrekin, ikaragarriak zarete.

508
00:35:16,666 --> 00:35:18,541
- Orain behar zaitu…
- Ezin dut.

509
00:35:18,625 --> 00:35:20,291
…hurrengo pausoa emateko,

510
00:35:20,375 --> 00:35:23,458
eta zuk behar duzu
manifestazio hau nazionalizatzeko.

511
00:35:23,541 --> 00:35:26,500
Eta ez aipatu zure lana aitzakia bezala.

512
00:35:26,583 --> 00:35:31,625
Nire lana utzi dut gaur,
edo denbora librea hartu dut, ez dakit.

513
00:35:31,708 --> 00:35:32,625
Ongi.

514
00:35:35,208 --> 00:35:38,500
Edalontzi batean
trabatutako marrazoa zara.

515
00:35:39,375 --> 00:35:41,875
Ea, inoiz ez dut sinetsi Powellen gezurra,

516
00:35:41,958 --> 00:35:45,541
baina uste dut Martinek
eta zuk duzuen boterea ikusi zuela,

517
00:35:45,625 --> 00:35:47,041
eta beldurra eman ziola.

518
00:35:48,458 --> 00:35:49,583
Beldurra eman zien.

519
00:35:51,208 --> 00:35:52,833
Baina herrialde honek

520
00:35:53,708 --> 00:35:57,291
huts egin digu behin eta berriz.

521
00:35:58,125 --> 00:36:03,458
Eta hala ere, egunero, barkatzen dugu
gauzak ondo egiteko.

522
00:36:03,541 --> 00:36:07,083
Eta zuk ezin duzu Martin barkatu
behin huts egin zizulako?

523
00:36:10,041 --> 00:36:14,583
Belaunaldi berri hau
asaldatuta eta haserre dago.

524
00:36:16,000 --> 00:36:18,041
Haserre hori odol bilakatzea nahi duzu?

525
00:36:18,541 --> 00:36:19,791
Gure haurren odola?

526
00:36:19,875 --> 00:36:23,708
Edo Martinekin batera erabiliko duzu
gure askatasuna lortzeko?

527
00:36:26,083 --> 00:36:27,041
Joan zaitez.

528
00:36:29,416 --> 00:36:31,458
Joan zure laguna berreskuratzera.

529
00:36:38,250 --> 00:36:41,500
Hemen 1510 irratia
Dixie Hegoalde urrunean.

530
00:36:41,583 --> 00:36:45,291
John R., WLAC soularen etxea,
Nashville, Tennessee,

531
00:36:45,875 --> 00:36:49,708
Bizitza eta Istripu-aseguruen
Konpainiaren transmisio-zerbitzua.

532
00:37:01,375 --> 00:37:02,666
Ez ukitu beltz hori.

533
00:37:11,500 --> 00:37:12,625
Atzera joan zaitez.

534
00:37:14,083 --> 00:37:18,291
Mugitzen banaiz, ume honek ez du jakingo
injustizia bat gertatu dela.

535
00:37:21,958 --> 00:37:23,291
Ez nago kontra egiten.

536
00:37:24,791 --> 00:37:25,833
Ez nago…

537
00:37:26,375 --> 00:37:27,208
Ez…

538
00:37:54,625 --> 00:37:57,208
LIDER BELTZA ERAILA
MEDGAR EVERS HILDA

539
00:37:59,625 --> 00:38:03,208
"EKINTZA BARBAROAK" JFK IZUTU EGIN DU

540
00:38:07,583 --> 00:38:08,958
KOLOREKOENTZAT BAKARRIK

541
00:38:25,750 --> 00:38:28,208
- Bayard. Ai ene!
- Coretta.

542
00:38:28,291 --> 00:38:30,041
Ezin dut sinetsi!

543
00:38:30,750 --> 00:38:33,875
- Noiz heldu zara herrira?
- Duela ordubete.

544
00:38:33,958 --> 00:38:35,208
O, begira zaitez.

545
00:38:35,291 --> 00:38:37,875
- Ez, begira zaitez zu.
- Afaltzera geratu behar duzu.

546
00:38:37,958 --> 00:38:39,791
Etxeko nagusiari galdetu.

547
00:38:39,875 --> 00:38:42,666
O, ixo. Ezin duzu nagusia izan
esklaborik gabe,

548
00:38:42,750 --> 00:38:44,958
eta etxe honetan ez dago halakorik.

549
00:38:45,041 --> 00:38:46,750
Umeak ikusi behar dituzu.

550
00:38:46,833 --> 00:38:49,125
Lortu dut! Begira, lortu dut!

551
00:38:49,208 --> 00:38:52,208
- Isildu.
- Ea, Koloratura andrea.

552
00:38:52,291 --> 00:38:53,875
Carnegie Hall?

553
00:38:53,958 --> 00:38:58,125
- Jendea ezagutzen duen jendeak esan dit.
- Hamar minutu daramatzazu hemen.

554
00:38:58,708 --> 00:39:01,541
Nire argi txiki hau

555
00:39:01,625 --> 00:39:05,208
Distira egiten utziko dut

556
00:39:06,375 --> 00:39:10,833
Nire argi txiki hau

557
00:39:11,375 --> 00:39:15,041
Distira egiten utziko dut

558
00:39:15,125 --> 00:39:19,208
Nire argi txiki hau

559
00:39:19,291 --> 00:39:23,083
Distira egiten utziko dut

560
00:39:23,166 --> 00:39:25,416
Distira egiten

561
00:39:25,500 --> 00:39:28,041
Distira egiten

562
00:39:28,541 --> 00:39:29,916
Distira egiten

563
00:39:30,000 --> 00:39:30,833
Hori da.

564
00:39:30,916 --> 00:39:33,083
- Edonora noala ere
- Ere

565
00:39:33,166 --> 00:39:36,000
Distira egiten utziko dut

566
00:39:36,083 --> 00:39:37,958
Edonora noala ere

567
00:39:38,041 --> 00:39:39,083
Ongi.

568
00:39:39,166 --> 00:39:40,666
Distira egiten utziko dut

569
00:39:40,750 --> 00:39:42,208
Mikrofonoa. Hemen duzu.

570
00:39:42,291 --> 00:39:45,000
Edonora noala ere

571
00:39:45,083 --> 00:39:46,916
Distira egiten utziko dut

572
00:39:47,000 --> 00:39:51,208
Distira egiten, distira egiten,
distira egiten

573
00:39:51,291 --> 00:39:53,541
- Hori da. Goazen.
- Jesus da argia

574
00:39:53,625 --> 00:39:56,666
Jesus da argia

575
00:39:56,750 --> 00:39:59,500
Distira egiten utziko dut

576
00:39:59,583 --> 00:40:02,125
Jesus da argia

577
00:40:02,208 --> 00:40:03,750
Distira egiten utziko dut

578
00:40:03,833 --> 00:40:04,916
- Bai!
- Tira, Bernice.

579
00:40:05,000 --> 00:40:06,666
Jesus da argia

580
00:40:06,750 --> 00:40:07,583
Eskerrik asko.

581
00:40:07,666 --> 00:40:09,541
Distira egiten utziko dut

582
00:40:09,625 --> 00:40:12,166
Distira egiten, distira egiten

583
00:40:12,250 --> 00:40:14,583
Distira egiten, distira egiten

584
00:40:15,166 --> 00:40:17,500
Fortissimo! Oso altu esan nahi du!

585
00:40:17,583 --> 00:40:22,333
Distira egiten

586
00:40:22,416 --> 00:40:23,250
Gora!

587
00:40:23,333 --> 00:40:25,541
- Gora, osaba Bayard!
- Bai, osaba Bayard!

588
00:40:44,750 --> 00:40:47,541
Ea… Medgar anaia.

589
00:40:49,583 --> 00:40:50,500
Izugarria.

590
00:40:53,708 --> 00:40:55,791
Zer iruditu zitzaizun
Kennedyren hitzaldia?

591
00:40:56,833 --> 00:40:58,875
Kalkulatua, zuhurra.

592
00:40:59,625 --> 00:41:01,458
Ordu batzuk geroago, Medgar hil zuten.

593
00:41:05,875 --> 00:41:08,916
Zure manifestazioak anbizio handia du.

594
00:41:09,000 --> 00:41:13,250
Ez badugu batasunean indarra erakusten,
Kennedyk betikoa egingo du.

595
00:41:13,833 --> 00:41:16,750
Porrot egingo duen legedia babestea.

596
00:41:18,250 --> 00:41:20,375
Ez da bidaia erraza izan niretzat.

597
00:41:21,791 --> 00:41:25,583
Baina manifestazio hau
izan daitekeenaren promesa,

598
00:41:26,208 --> 00:41:29,708
izan genezakeen sekulako eragina,
alda genitzakeen bizitzak.

599
00:41:29,791 --> 00:41:31,250
Ametsak, ideiak,

600
00:41:31,333 --> 00:41:33,416
eta gure arbasoek bete ez zituzten asmoak…

601
00:41:33,500 --> 00:41:34,666
Elkar ezagutu genuenean,

602
00:41:36,750 --> 00:41:37,958
Corrieri deitu nion

603
00:41:38,041 --> 00:41:42,041
eta esan nion,
"Rustin hori apur bat ero dago".

604
00:41:43,416 --> 00:41:45,416
Gero guztiz ulertu nuen

605
00:41:46,625 --> 00:41:48,541
"apur bat" ez zela oso zehatza.

606
00:41:52,833 --> 00:41:54,166
Zure falta izan dut, lagun.

607
00:41:56,916 --> 00:41:57,750
Eta nik zurea.

608
00:42:01,291 --> 00:42:05,333
Udazkenean, Kennedyren legea suntsitzeko
lanean hasiko dira eta izango ditugu…

609
00:42:05,416 --> 00:42:09,250
Bi hilabete
manifestazio baketsu handiena antolatzeko.

610
00:42:09,333 --> 00:42:11,375
Eta ez dugu beste ezertarako
astirik izango.

611
00:42:11,458 --> 00:42:12,291
Adibidez?

612
00:42:12,375 --> 00:42:15,750
Xantaiari, iradokizunei
eta gezurrei men egiteko,

613
00:42:15,833 --> 00:42:19,333
ziurrenik manifestazioa iragartzean
hori gertatuko baita.

614
00:42:20,958 --> 00:42:23,958
Eta zuri buruzko egiak?

615
00:42:25,875 --> 00:42:27,875
Ikusten dena ezin da ezkutatu.

616
00:42:28,958 --> 00:42:32,083
Baina zin egiten dizut,

617
00:42:32,666 --> 00:42:33,958
ez direla egongo…

618
00:42:35,958 --> 00:42:37,000
istilurik.

619
00:42:41,166 --> 00:42:44,041
Orduan, demostrazio epikoa
herrialdearen hiriburuan,

620
00:42:44,125 --> 00:42:46,541
zortzi eta hamar aste bitartean antolatua

621
00:42:46,625 --> 00:42:49,083
NAACParen laguntzarik gabe.

622
00:42:49,875 --> 00:42:51,875
Izugarri dibertigarria ematen du.

623
00:42:55,875 --> 00:42:56,958
Behin esan zenuen,

624
00:42:58,333 --> 00:43:00,416
"Beti da momentu zuzena

625
00:43:01,500 --> 00:43:02,500
zuzen jokatzeko".

626
00:43:06,166 --> 00:43:08,541
Antolatzen ari gara indarkeriarik gabeko

627
00:43:09,375 --> 00:43:11,250
manifestazio baketsu bat Washingtonen.

628
00:43:11,833 --> 00:43:12,750
Bai!

629
00:43:12,833 --> 00:43:16,750
Hara iristeko asmoa dugu
ez ehunka edo milaka pertsonekin,

630
00:43:17,666 --> 00:43:19,625
ehunka mila pertsonekin baizik.

631
00:43:20,500 --> 00:43:22,833
King doktoreak martxa babestu duenez,

632
00:43:24,166 --> 00:43:25,833
Wilkins jaunak ezin dio aurka egin.

633
00:43:27,250 --> 00:43:28,958
Beraz, zure kontra doa.

634
00:43:30,625 --> 00:43:31,583
Rustin anaia!

635
00:43:33,208 --> 00:43:35,416
Cleve! Zer egiten duzu hemen?

636
00:43:35,500 --> 00:43:38,750
Royren elkarrizketa kontuaz
entzun nuenean,

637
00:43:38,833 --> 00:43:42,708
babesa ematera etortzea erabaki nuen,
morala edo behar dena.

638
00:43:44,958 --> 00:43:45,916
Norm, Tom,

639
00:43:46,000 --> 00:43:49,833
hau Cleve Robinson menderaezina da,
65 Barrutiko lider sindikala.

640
00:43:49,916 --> 00:43:53,000
Eta martxako administrazio-batzordeko
presidente izendatu berria.

641
00:43:53,083 --> 00:43:54,583
Eta gure lehen emailea.

642
00:43:55,666 --> 00:43:59,041
Ematen du inoiz ez dituztela
gizon beltz harroak ikusi.

643
00:43:59,541 --> 00:44:02,083
"Loriatsua izango da borroka
iristen denean

644
00:44:02,166 --> 00:44:04,625
gure herri eta arrazaren alde
borrokatzeko garaia!"

645
00:44:06,291 --> 00:44:09,041
Beltzak, eta Tom, goazen!

646
00:44:12,666 --> 00:44:15,958
Badakit 65 000 dolarreko
aurrekontua izan daitekeela…

647
00:44:16,041 --> 00:44:19,458
Nagusi, entzun dugu manifestazioa
udan egin nahi duzuela?

648
00:44:19,541 --> 00:44:22,625
- Goizegi.
- Birminghamekoa gertatu berri denez…

649
00:44:22,708 --> 00:44:25,041
- Bayardek esan zidan…
- Utziozue hitz egiten!

650
00:44:25,125 --> 00:44:27,250
Momentua aprobetxatu behar dugu.
Orain da unea.

651
00:44:27,333 --> 00:44:29,166
- Bayard, utzi niri.
- Ulertzen duzue…

652
00:44:29,250 --> 00:44:30,125
Bayard!

653
00:44:32,208 --> 00:44:33,041
Martin.

654
00:44:33,833 --> 00:44:37,333
Guztiok entzun dugu presidentea
telebistan esaten

655
00:44:37,416 --> 00:44:40,083
legea Kongresura eman nahi duela.

656
00:44:40,166 --> 00:44:42,083
Nire estimazioaren arabera,

657
00:44:42,166 --> 00:44:45,416
Hegoaldeko segregazionistek
legea onartzeko,

658
00:44:45,500 --> 00:44:47,583
presidente bat beharko da azkarra,

659
00:44:48,083 --> 00:44:52,000
politikoki zuhurra eta sutsua.

660
00:44:52,083 --> 00:44:54,916
Kennedyk lehenengo biak ditu,
hirugarrena ez.

661
00:44:55,000 --> 00:44:57,083
Ez eskubide zibilez ari garenean.

662
00:44:57,166 --> 00:44:59,458
Orduan, amore ematen ez duela ziurtatzeko,

663
00:44:59,541 --> 00:45:05,541
ez dugu amore eman behar herrialdearekin
eta arrazarekin dugun konpromisoan.

664
00:45:06,125 --> 00:45:08,000
Horregatik une egokian egin behar dugu

665
00:45:08,083 --> 00:45:12,083
ezinbestekoa bezain gertagaitza den
zeregin hau.

666
00:45:12,166 --> 00:45:14,958
- Ez nuke hobeto esango…
- Nortzuk dira hauek?

667
00:45:15,041 --> 00:45:17,333
Zu, zu, zu, zu, geratu.

668
00:45:17,416 --> 00:45:19,041
Gainerako guztiak, kanpora.

669
00:45:19,125 --> 00:45:21,875
Ni administrazio-batzordeko
presidentea naiz

670
00:45:21,958 --> 00:45:24,458
eta, momentuz, martxako emaile bakarra.

671
00:45:24,541 --> 00:45:26,708
Eskerrik asko. Kanpora.

672
00:45:26,791 --> 00:45:29,500
Aurrera. Historiatik ezabatu zaitezte.

673
00:45:29,583 --> 00:45:32,000
- Goazen.
- Zuek gabe egitea nahiago nuke.

674
00:45:32,083 --> 00:45:36,000
Putakume harroputz eta oportunistak!

675
00:45:36,083 --> 00:45:37,375
- Kaleratuko nauzu?
- Cleve!

676
00:45:38,041 --> 00:45:40,250
- Zoaz pikutara!
- O, Cleve. Cleve.

677
00:45:43,666 --> 00:45:45,750
Badakizu gertatzen ari dena?

678
00:45:46,708 --> 00:45:50,000
Suposatzen dut Roy nire kontra
hitz egiten hasiko dela.

679
00:45:50,083 --> 00:45:51,791
Gure buruari galdetu behar diogu,

680
00:45:51,875 --> 00:45:56,041
ea bera den Washingtoneko manifestazioaren
irudia izan behar duena?

681
00:45:56,125 --> 00:45:59,916
- Johnek eta Philipek defendatuko naute.
- Komunisten alderdian egon zen.

682
00:46:00,000 --> 00:46:01,916
Duela urte asko utzi zuen.

683
00:46:02,000 --> 00:46:06,000
- Espetxeratua armadari uko egiteagatik.
- Erabaki morala, ez koldarra.

684
00:46:06,083 --> 00:46:08,916
Hala ere, Royk presioa egingo du.

685
00:46:09,000 --> 00:46:12,750
Bere jokamolde eta ospeak
helburu erraz bihurtzen dute.

686
00:46:12,833 --> 00:46:15,500
Eta prentsa zuriak eta boteredunek
jomuga hartzen dutenean,

687
00:46:15,583 --> 00:46:16,500
eta egingo dute,

688
00:46:16,583 --> 00:46:19,833
mahai honetan eserita dauden
pertsona guztiak

689
00:46:19,916 --> 00:46:23,166
su-lerroan egongo dira bere erruz.

690
00:46:26,041 --> 00:46:27,166
Nagusi?

691
00:46:30,291 --> 00:46:33,000
Zein data izan daiteke egokia
manifestaziorako?

692
00:46:33,625 --> 00:46:36,958
- Gutxienez zortzi aste beharko ditugu.
- Astelehena, abuztuak 26.

693
00:46:37,041 --> 00:46:40,625
Astelehenak egun txarrak dira
protestanteentzat, ostiralak juduentzat.

694
00:46:40,708 --> 00:46:42,625
Barkatu, jauna, zer gertatu da?

695
00:46:42,708 --> 00:46:46,083
- Bayard zuzendari ez izatea bozkatu dute.
- Putakumeak.

696
00:46:46,166 --> 00:46:51,250
Nire lehenengo agindua nire zuzendariorde
izendatzea izan da, agindu osoa emanez.

697
00:46:52,166 --> 00:46:55,541
Zabor-biltzaile deitu ahal didazu
nahi baduzu.

698
00:46:56,541 --> 00:46:58,750
Beltz azkarra zara, gero.

699
00:47:00,416 --> 00:47:02,166
Lanera, lagun.

700
00:47:19,083 --> 00:47:19,916
Goazen.

701
00:47:28,541 --> 00:47:29,958
Goazen.

702
00:47:31,791 --> 00:47:32,625
Argiak.

703
00:47:34,083 --> 00:47:35,708
Gure bulego berriak!

704
00:47:36,375 --> 00:47:39,833
Ezin da hirugarren solairua erabili,
beraz elkarrekin egongo gara hemen.

705
00:47:40,791 --> 00:47:41,625
Zikina.

706
00:47:43,208 --> 00:47:44,041
Hemen duzu.

707
00:47:45,333 --> 00:47:46,250
Hemendik.

708
00:47:49,458 --> 00:47:51,333
- Bilera-gela.
- Bilera-gela?

709
00:47:51,416 --> 00:47:54,541
Rachelle, zu garraioaz arduratuko zara.

710
00:47:54,625 --> 00:47:57,333
100 000 pertsonentzat? Ez dakit gidatzen.

711
00:47:57,416 --> 00:48:02,166
Norm, hiriz hiri bidaiatuko duzu
dirua lortzen eta jendea informatzen.

712
00:48:02,250 --> 00:48:03,250
Zenbat diru dago?

713
00:48:04,250 --> 00:48:08,000
Honekin lehenengo hirira helduko zara
hurrengora heltzeko dirua lortzeko.

714
00:48:09,583 --> 00:48:10,708
Nire bulegoa.

715
00:48:10,791 --> 00:48:13,958
Eskaileretatik eta sarreratik gertu?
Ideia ona al da?

716
00:48:14,041 --> 00:48:16,916
Ongi etorria eman
aurkezpenik behar ez duen emakume honi.

717
00:48:17,000 --> 00:48:18,458
Anna Hedgeman doktorea.

718
00:48:20,708 --> 00:48:25,166
Hedgeman doktorea boluntario izango da
erakunde erlijiosoen buru izateko.

719
00:48:26,208 --> 00:48:27,458
Tom, Eleanore.

720
00:48:27,541 --> 00:48:29,583
- Dokumentuak errepastuko dituzue.
- Bai.

721
00:48:29,666 --> 00:48:32,125
Uztailaren 2an bilera egiteko gonbidapena

722
00:48:32,208 --> 00:48:35,333
eskubide zibilen aldeko
sei erakunde handietako buruekin.

723
00:48:35,833 --> 00:48:40,250
Txapel handiegiak buru handiegientzat.

724
00:48:40,958 --> 00:48:42,916
Jendea eta baliabideak behar ditugu.

725
00:48:43,000 --> 00:48:44,416
- Courtney?
- Bai, jauna.

726
00:48:45,041 --> 00:48:46,333
DC-ra etorriko zara nirekin.

727
00:48:46,416 --> 00:48:47,583
- Tom?
- Bai.

728
00:48:48,250 --> 00:48:51,041
Beste toki bat bilatu beharrean,
nirekin geratu.

729
00:48:51,125 --> 00:48:54,666
- Arretatsu mantenduko nauzu.
- Jada saiatu gara, ez du funtzionatzen.

730
00:48:54,750 --> 00:48:55,583
Entzun!

731
00:48:58,458 --> 00:49:00,791
Washingtonetik bueltatzen naizenean,

732
00:49:00,875 --> 00:49:03,875
toki hau lan egiteko prest egon behar da.

733
00:49:16,291 --> 00:49:18,041
Ezinezkoa da ez harritzea.

734
00:49:19,083 --> 00:49:20,500
Sinetsarazten dizu.

735
00:49:26,500 --> 00:49:29,875
Bayard Rustin, Lanen eta Askatasunaren
aldeko martxaren zuzendariordea.

736
00:49:29,958 --> 00:49:30,916
Wells buruzagia.

737
00:49:31,583 --> 00:49:34,583
Caldwell jauna, Walden, Cowell,
eta Barnes nagusiak.

738
00:49:34,666 --> 00:49:37,333
- Nor da Parkearen Zerbitzukoa?
- Inor ez.

739
00:49:38,208 --> 00:49:42,666
Oker ez banago,
plaza NPSaren eskumenekoa da.

740
00:49:42,750 --> 00:49:43,583
Hori da.

741
00:49:45,916 --> 00:49:49,541
Wells buruzagia,
zazpi aste baino gutxiagoan,

742
00:49:49,625 --> 00:49:51,291
bi eguneko ekitaldi handi…

743
00:49:51,375 --> 00:49:53,666
Egun bat. Ez da bi egunekoa izango.

744
00:49:54,833 --> 00:49:55,875
Noren arabera?

745
00:49:55,958 --> 00:49:59,750
NAACPko Wilkins jaunak ere uste du
egun batekoa izan behar duela.

746
00:49:59,833 --> 00:50:02,791
Suposatzen dut ez duzula
Wilkins jaunarentzat lanik egiten.

747
00:50:02,875 --> 00:50:04,333
Ez horixe.

748
00:50:04,416 --> 00:50:08,250
Ea, nik ere ez,
beraz, ez dakit zergatik aipatu duzun.

749
00:50:08,333 --> 00:50:09,166
Rustin jauna…

750
00:50:09,250 --> 00:50:11,750
Baina jakin nahiko nuke
norentzat egiten duzun lan.

751
00:50:11,833 --> 00:50:15,708
Hobe da zuk erantzutea gure galderak
eta ez alderantziz.

752
00:50:15,791 --> 00:50:19,916
Eta nik uste dut hobe dela informazioa
eta ideiak elkarri ematea.

753
00:50:20,000 --> 00:50:22,875
Ekintza bat antolatuko bazenu
zure plazan, ondo legoke.

754
00:50:22,958 --> 00:50:24,666
Baina elkartzea gure plazan denez…

755
00:50:24,750 --> 00:50:28,666
Zuen plaza? Ez Washingtoneko
Parke Nazionala edo Amerikako Plaza…

756
00:50:28,750 --> 00:50:31,541
- Ahotsa altxatzen baduzu…
- Ez dut ahotsa altxatu.

757
00:50:31,625 --> 00:50:35,208
Nahiago duzu barrikadak eraikitzea
konponbideak aurkitzea baino…

758
00:50:35,291 --> 00:50:39,125
Nirekin hitz egin behar zuena
ez da etorri ere egin.

759
00:50:39,208 --> 00:50:41,875
Ez dakit nola babes dezakegun
zuen elkartzea. Jaunak.

760
00:50:43,541 --> 00:50:44,666
Nora zoazte?

761
00:50:44,750 --> 00:50:48,541
Jauna, ez da elkartze bat.
Desobedientzia zibileko ekintza bat da

762
00:50:48,625 --> 00:50:51,583
herrialdeko buru nabarmenetako batzuek
onartua.

763
00:50:51,666 --> 00:50:56,541
Eta bi egun iraungo du!

764
00:50:59,291 --> 00:51:02,500
…Union Stationekin Bostonera…

765
00:51:02,583 --> 00:51:04,500
Benetan, Martin, Tennesseetik,

766
00:51:04,583 --> 00:51:07,208
bi poliziek nire aurpegia
desitxuratu nahi izan zutenetik,

767
00:51:07,291 --> 00:51:10,208
ez nuen hain mespretxu irekirik sentitzen.

768
00:51:10,791 --> 00:51:15,625
Helburu bat baino ez zuten,
bilera porrot bat zela ziurtatzea.

769
00:51:16,125 --> 00:51:17,666
Roy aipatu duela diozu.

770
00:51:23,166 --> 00:51:26,916
Bai. Baina argi zegoen
goi-mailako norbaiten partez zetorrela.

771
00:51:27,833 --> 00:51:30,583
Kennedy presidentea eta bere anaia fiskala
bezalako norbait?

772
00:51:31,333 --> 00:51:32,791
Edo Hoover eta FBI?

773
00:51:34,750 --> 00:51:35,791
Guztiak.

774
00:51:38,291 --> 00:51:39,125
Martin?

775
00:51:40,166 --> 00:51:41,958
Corriek afaltzera deitu dit.

776
00:51:43,416 --> 00:51:44,583
Bihar hitz egingo dugu.

777
00:51:45,333 --> 00:51:46,375
Besarkatu nire partez.

778
00:51:59,208 --> 00:52:00,250
Bai?

779
00:52:04,166 --> 00:52:05,000
Bai?

780
00:52:42,750 --> 00:52:44,458
Barkatu.

781
00:52:47,250 --> 00:52:48,708
- Barkatu.
- Tira.

782
00:52:49,375 --> 00:52:50,500
Bakarrik zaude?

783
00:52:50,583 --> 00:52:52,791
Inoiz ez Mahalia dagoenean.

784
00:52:53,666 --> 00:52:54,833
Trago bat?

785
00:52:56,208 --> 00:52:59,333
- Ez, ohera joan beharko nuke.
- O, ez.

786
00:53:00,291 --> 00:53:01,750
Bat prestatu dizut.

787
00:53:01,833 --> 00:53:02,666
Bayard…

788
00:53:10,458 --> 00:53:11,291
Gabon.

789
00:53:50,875 --> 00:53:52,833
Bai, hemen Michelle Harwood.

790
00:53:52,916 --> 00:53:54,750
Bai, hemen Michelle Harwood.

791
00:53:58,625 --> 00:54:01,625
Washingtoneko martxa, Michelle Harwood.
Lagun zaitzaket?

792
00:54:02,541 --> 00:54:04,666
Bai. Bai, hemen Michelle Harwood.

793
00:54:08,083 --> 00:54:08,958
Louisville 50?

794
00:54:10,791 --> 00:54:13,875
- Hemen Michelle Harwood.
- Nor da Michelle Harwood?

795
00:54:13,958 --> 00:54:16,458
Garraioko guztiak dira Michelle Harwood.

796
00:54:16,541 --> 00:54:19,166
Errazagoa da deitzen dutenean.
Bayarden ideia izan zen.

797
00:54:19,250 --> 00:54:20,750
Bai, hemen Michelle Harwood.

798
00:54:20,833 --> 00:54:23,541
Presidenteak berari buruz
baino ez zuen hitz egiten.

799
00:54:23,625 --> 00:54:26,583
Martxa gaizki badoa,
bere legea hondatuko du.

800
00:54:26,666 --> 00:54:31,458
Eta zergatik egin protesta Etxe Zurian,
bere hitzaldia eta legearen ondoren?

801
00:54:31,541 --> 00:54:34,500
- Zein izan zen Royren erantzuna?
- Baietz zioen buruarekin.

802
00:54:35,000 --> 00:54:38,250
- Whitney eta Jim?
- Martini begira, entzuten zegoela.

803
00:54:38,875 --> 00:54:41,750
- Presidentearen anaia…
- Fiskal jenerala han zegoen?

804
00:54:41,833 --> 00:54:45,083
Bertan behera utzi behar genuela
esaten zuen.

805
00:54:45,708 --> 00:54:47,916
Eta hau Bulego Obalean izan zen?

806
00:54:48,000 --> 00:54:49,166
Duela hiru egun.

807
00:54:51,916 --> 00:54:55,125
Douglas senatariaren
gutun kezkagarri bat jaso dut.

808
00:54:55,208 --> 00:54:57,375
Nik Humphrey senatariaren partez.

809
00:54:57,458 --> 00:54:58,833
Nik Hart senatariarena.

810
00:54:58,916 --> 00:55:00,416
- Zeri buruz?
- Komunak.

811
00:55:00,500 --> 00:55:03,166
- Parkeko zerbitzuak ez gaitu lagunduko?
- Ez.

812
00:55:03,250 --> 00:55:06,375
Horregatik sindikatuekin koalizioa osatzea
proposatzen dut.

813
00:55:06,458 --> 00:55:08,500
AFL-CIO, UAW…

814
00:55:08,583 --> 00:55:11,500
Biak bi eguneko
martxa egitearen aurka daude…

815
00:55:11,583 --> 00:55:14,583
- Zu AFL-ko batzordean zaude.
- Ez nago Meanyz ziur,

816
00:55:14,666 --> 00:55:17,916
baina Reutherrek egun bakarreko martxa
nahiago du

817
00:55:18,000 --> 00:55:19,458
- Etxe Zurikoa baztertuz.
- Bai.

818
00:55:19,541 --> 00:55:22,541
Egun bakarreko manifestazioa
Etxe Zurikoa ezeztatuz.

819
00:55:22,625 --> 00:55:25,458
Ni kaleratzen saiatu zinen.
Orain martxa suntsitu nahi duzu.

820
00:55:25,541 --> 00:55:28,166
Uste duzu egun batean altxatu
eta esan nuela,

821
00:55:28,250 --> 00:55:30,250
"Egin dezagun martxarik handiena

822
00:55:30,333 --> 00:55:33,416
eta Bayard Rustin komunista ohi
eta kuakeroak antola dezala?".

823
00:55:33,500 --> 00:55:34,791
Ez horixe.

824
00:55:34,875 --> 00:55:38,333
Baina onartu genuen unetik,
horren parte gara bai ala bai.

825
00:55:39,458 --> 00:55:41,416
Saihestezina onartuko bazenu,

826
00:55:41,500 --> 00:55:43,708
ekonomiak behartzen zaituenean
egin beharrean,

827
00:55:43,791 --> 00:55:46,125
indar eta batasun irudia emango genuke.

828
00:55:47,500 --> 00:55:50,000
Estrategikoa izatea deitzen da.

829
00:55:52,916 --> 00:55:56,166
Badakit honek borrokatu dugunaren
ahultzea ematen duela…

830
00:55:56,250 --> 00:55:57,750
Hori delako zehazki.

831
00:55:57,833 --> 00:56:01,333
Bi eguneko martxak argi utziko luke
ez dugula amore emango.

832
00:56:01,416 --> 00:56:03,625
- Hau onartzen baduzu…
- Ez horixe.

833
00:56:03,708 --> 00:56:07,416
Bayard, Randolph, Hedgeman doktorea,
Jim eta ni gaituzu.

834
00:56:07,500 --> 00:56:10,041
Aliantza deserosoa,
baina aliantza azken finean.

835
00:56:10,125 --> 00:56:13,333
Ez badiet eskatzen
Etxe Zurian atxilotuak izateko

836
00:56:13,416 --> 00:56:17,500
edo kanpin-dendetan lo egiteko,
kongregazio gehiagok parte hartuko lukete.

837
00:56:18,666 --> 00:56:21,333
- Orduan, presiorik ez Kongresuan?
- Etxe Zurikoa ez?

838
00:56:21,416 --> 00:56:24,041
- Parkeko kanpin-dendak ez?
- Piknik bat izango da.

839
00:56:24,125 --> 00:56:26,791
Lehen egunetik ideiak pentsatzen,
horman idazten…

840
00:56:26,875 --> 00:56:28,791
Gure etsipena ulertu behar duzu.

841
00:56:28,875 --> 00:56:30,750
Nik hau nahi al dut? Ez.

842
00:56:31,375 --> 00:56:34,416
Baina 100 000 lagun agertzeko,
laguntza behar dugu.

843
00:56:34,500 --> 00:56:38,750
Eta sindikatuak eta haien dirua lortzeko,
aldaketak egin behar ditugu.

844
00:56:39,875 --> 00:56:42,541
Dorie eta Joyce Westchesterrera badoaz,

845
00:56:42,625 --> 00:56:43,958
edo Upper East Sidera,

846
00:56:44,041 --> 00:56:47,666
ziur nago dirua lortuko dutela
hiru autobusentzako.

847
00:56:48,166 --> 00:56:50,500
Zuek ere, Eleanore, Tom, Charlene.

848
00:56:51,166 --> 00:56:53,125
Konprometituta gaude

849
00:56:53,208 --> 00:56:56,916
herrialdeak askatasunera egiten duen
ibilbidea aldatzeko kausarekin.

850
00:56:58,250 --> 00:56:59,833
Hori dago arriskuan.

851
00:57:02,291 --> 00:57:03,166
Ez besterik.

852
00:57:10,416 --> 00:57:13,500
Kontatu nahi dizuet nolakoa izan zen
Hattiesburgen haztea.

853
00:57:13,583 --> 00:57:15,125
Mississippiko neska gazte gisa…

854
00:57:15,208 --> 00:57:16,916
Berdin zuen azkarra bazinen…

855
00:57:17,000 --> 00:57:18,291
…igandeetan beti katekesira.

856
00:57:18,375 --> 00:57:20,750
…beti esaten zizuten
zure ametsak ez zirela beteko.

857
00:57:20,833 --> 00:57:24,083
- Zure itxuragatik.
- Zure azalaren koloreagatik.

858
00:57:26,333 --> 00:57:27,458
Beste autobus bat!

859
00:57:29,583 --> 00:57:31,250
ASKATASUNAREN MARTXARA BATU!

860
00:57:32,416 --> 00:57:33,708
ESKUBIDE ZIBILAK ORAIN!

861
00:57:33,791 --> 00:57:37,791
Langile beltzek etxe
eta soldata txarrak dituzten bitartean,

862
00:57:37,875 --> 00:57:40,416
langile guztien patua arriskuan egongo da.

863
00:57:40,500 --> 00:57:44,125
Nire aita Garraio Langileen Sindikatuko
presidentea izan zen.

864
00:57:44,208 --> 00:57:46,416
- Brooklyn!
- Brooklyn!

865
00:57:51,708 --> 00:57:53,666
Washingtoneko martxako txapa erosi!

866
00:57:53,750 --> 00:57:56,625
25 zentimo, lagun. 25 zentimo… Milesker!

867
00:57:56,708 --> 00:57:59,416
Gure arrazaren emantzipaziorako!

868
00:57:59,500 --> 00:58:02,041
25 zentimo. Gogoratu joan behar duzula!

869
00:58:02,125 --> 00:58:04,833
Arreba, 25 zentimo. 25 zentimo.

870
00:58:07,291 --> 00:58:09,291
Ideia bikaina izan dugu.

871
00:58:14,250 --> 00:58:16,541
OSPETSUEN ONGINTZAZKO IKUSKIZUNA
1963KO ABUZTUAK 23

872
00:58:16,625 --> 00:58:18,833
WASHINGTONEKO MARTXA
LANEN ETA ASKATASUNAREN ALDE

873
00:58:25,791 --> 00:58:28,416
- Bost mila!
- Bost mila dolar!

874
00:58:28,500 --> 00:58:33,791
Abuztuaren 28an, Mahalia Jacksonek abestu
eta askatasunak distira egingo du.

875
00:58:33,875 --> 00:58:35,875
Askatasuna inoiz ez da aske izan.

876
00:58:36,375 --> 00:58:40,166
Beraz, manifestatuko gara
eta borrokatuko dugu gelditu gabe.

877
00:58:40,708 --> 00:58:43,541
WASHINGTONEKO MARTXA
LANEN ETA ASKATASUNAREN ALDE

878
00:58:46,500 --> 00:58:53,500
ERREDENTZIOAREN ELIZA SANTUA

879
00:58:54,083 --> 00:58:58,666
Jainkoak nahi du zuek jakin dezazuela
maitatuak zaretela.

880
00:58:58,750 --> 00:59:00,125
- Eskerrak Jainkoari.
- Bai.

881
00:59:00,208 --> 00:59:02,750
Bere besoekin inguratzen zaituzte

882
00:59:02,833 --> 00:59:06,041
eta zuen beldurra desagertzen hasten da.

883
00:59:06,791 --> 00:59:10,833
Besarkada horrekin adierazi nahi dizue…

884
00:59:10,916 --> 00:59:11,958
Goretsia Jainkoa!

885
00:59:12,041 --> 00:59:13,000
…"Ez zaude bakarrik".

886
00:59:13,083 --> 00:59:14,583
- Ez zaudete bakarrik.
- Milesker!

887
00:59:14,666 --> 00:59:16,750
Esperantzarik gabe sentitu ordez,…

888
00:59:16,833 --> 00:59:17,708
Bai!

889
00:59:17,791 --> 00:59:19,416
…indartsu sentitzen zarete.

890
00:59:20,541 --> 00:59:22,708
Zalantza egin beharrean…

891
00:59:22,791 --> 00:59:26,208
- Amen! Goretsia Jainkoa!
- …ausartak eta bizirik sentitzen zarete!

892
00:59:26,791 --> 00:59:27,791
Badakizuelako.

893
00:59:27,875 --> 00:59:29,750
- Amen!
- O, badakizue!

894
00:59:29,833 --> 00:59:32,041
Badakizue!

895
00:59:32,125 --> 00:59:34,583
Badakizue

896
00:59:34,666 --> 00:59:36,833
zuen bihotzean

897
00:59:36,916 --> 00:59:39,333
Jainkoaren haur bat zaretela.

898
00:59:39,416 --> 00:59:42,875
Maitatzeko eta maitatua izateko
eskubidea duzuela.

899
00:59:42,958 --> 00:59:46,416
- Bai!
- Kongregazioak amen esan dezala.

900
00:59:46,500 --> 00:59:47,333
Amen!

901
00:59:48,000 --> 00:59:51,833
Amen eta amen eta amen eta amen!

902
01:00:02,500 --> 01:00:03,916
- Tom!
- Bai?

903
01:00:04,000 --> 01:00:07,333
Mahaian duzu Anna doktoreak
idazteko eskatu didan gonbidapena.

904
01:00:07,416 --> 01:00:08,833
Nire idazkera izugarria da.

905
01:00:08,916 --> 01:00:12,708
Eta esaiozu New Yorkeko Zaindarien
Johnson agenteari bulegora etortzeko.

906
01:00:14,000 --> 01:00:16,916
Eta kanpoan dagoen FBIrekin
kontuz ibiltzeaz gain,

907
01:00:17,000 --> 01:00:18,375
kontuz telefonoz diozunarekin.

908
01:00:18,458 --> 01:00:21,583
Uste dut Kennedy guztiak entzuten daudela.

909
01:00:22,625 --> 01:00:25,041
Jarraitu. Aurrera. Guztiak atera.

910
01:00:26,375 --> 01:00:27,458
Goazen.

911
01:00:27,541 --> 01:00:28,375
Sartu.

912
01:00:31,916 --> 01:00:32,833
Tira.

913
01:00:37,125 --> 01:00:38,333
Rustin jauna?

914
01:00:40,416 --> 01:00:42,000
Zure zain nengoen kanpoan.

915
01:00:42,750 --> 01:00:44,333
Polizia heldu denean,

916
01:00:44,416 --> 01:00:47,250
gortinak itxi eta txakurrak bezala
inguratu dituzte.

917
01:00:47,750 --> 01:00:48,708
Eta kamerak?

918
01:00:49,541 --> 01:00:52,500
Poliziak prentsari esaten dio
sarekadak egingo dituenean.

919
01:00:53,458 --> 01:00:54,500
Ezkonduta nago.

920
01:00:55,250 --> 01:00:58,333
Gurasoak, sei neba-arrebak, kongregazioa.

921
01:00:58,416 --> 01:01:00,666
Barruan egongo banintz? Ia sartu naiz.

922
01:01:01,958 --> 01:01:03,125
Non zeunden?

923
01:01:03,208 --> 01:01:04,916
Berandu nentorren, eskerrak.

924
01:01:07,625 --> 01:01:08,958
Edo Jainkoaren abisua.

925
01:01:10,375 --> 01:01:13,208
Amak beti esaten zidan
elkartu behar nintzela

926
01:01:13,291 --> 01:01:15,833
nik adina galtzeko zutenekin.

927
01:01:17,625 --> 01:01:19,041
Kontu handiagoa izango dugu.

928
01:01:20,375 --> 01:01:21,500
Joan behar dut…

929
01:01:25,041 --> 01:01:26,250
Elias.

930
01:01:30,250 --> 01:01:32,291
Zenbat Zaindari daude?

931
01:01:32,375 --> 01:01:35,125
New Yorkeko mila eta ehun polizia beltz.

932
01:01:35,208 --> 01:01:36,708
Zuetaz baino ez naiz fio.

933
01:01:36,791 --> 01:01:40,833
Guztiek Washingtonen egon behar duzue,
baina armarik gabe.

934
01:01:40,916 --> 01:01:43,500
ideia ona dela pentsatuko banu ere,

935
01:01:43,583 --> 01:01:46,375
New Yorkeko legeak behartzen gaitu
gure arma eramatera

936
01:01:46,458 --> 01:01:47,500
24 ordu egunean.

937
01:01:47,583 --> 01:01:49,791
Orduan, legea aldatu beharko dugu.

938
01:01:49,875 --> 01:01:51,750
Eskerrik asko etortzeagatik.

939
01:01:51,833 --> 01:01:53,166
Gaur, Senatuan…

940
01:01:53,250 --> 01:01:56,958
hurrengo alegazio hauek egin ditu
Strom Thurmond senatariak.

941
01:01:57,041 --> 01:01:58,291
Kontaktuan egongo gara.

942
01:01:58,375 --> 01:02:02,708
King jaunaren komunista
eta aktibistekiko aliantza zitalak

943
01:02:03,458 --> 01:02:05,125
sekretupean ondo gorde dira.

944
01:02:05,208 --> 01:02:06,166
Eleanore.

945
01:02:06,250 --> 01:02:08,500
- Orain arte.
- Wagner alkateari deitu.

946
01:02:08,583 --> 01:02:13,125
Bayard Rustin jauna,
King jaunaren aholkularirik gertukoena,

947
01:02:13,875 --> 01:02:15,291
komunista bat da.

948
01:02:16,416 --> 01:02:19,916
Alderdi Komunista
antolatzen ari da martxa hau…

949
01:02:20,666 --> 01:02:23,083
Tom, hiru prentsa-ohar beharko ditugu,

950
01:02:23,166 --> 01:02:25,250
haserre hutsetik, zalantzan jartzeraino

951
01:02:25,333 --> 01:02:28,958
Hego Carolinako senatari
ez hain maitatuaren ongizate mentala.

952
01:02:29,041 --> 01:02:31,916
Nola deitzen da
The Washington Posteko emakume kazetaria?

953
01:02:32,000 --> 01:02:33,875
- McNair?
- Susanna McBee?

954
01:02:33,958 --> 01:02:36,541
- Bayard, King jauna.
- Milesker. Bulegoan hartuko dut.

955
01:02:36,625 --> 01:02:38,916
Berarekin baino ez dut hitz egingo.

956
01:02:39,000 --> 01:02:41,208
Eta Wagner alkateak dei diezadala.

957
01:02:42,791 --> 01:02:45,208
Zorionez, Royk zuregan duen gogaitasuna

958
01:02:45,291 --> 01:02:48,833
Strom Thurmondi dion
gorrotoaren atzean ezkutatzen da.

959
01:02:49,625 --> 01:02:51,625
Beraz, momentuz salbu gaude, lagun.

960
01:02:51,708 --> 01:02:53,208
Eskerrik asko, lagun.

961
01:03:00,833 --> 01:03:02,541
Lehenengo prentsa-oharra.

962
01:03:11,166 --> 01:03:14,625
Duela urte asko, Pasadenan nengoenean

963
01:03:14,708 --> 01:03:17,833
Adiskidetze-komunitatean
diskurtsoak prestatzen…

964
01:03:20,958 --> 01:03:23,875
Hau al da
Bayard Rustin ospetsuaren bulegoa?

965
01:03:29,833 --> 01:03:31,416
Beste biak bukatuko ditut.

966
01:03:34,875 --> 01:03:36,666
- Pentsatzen egon naiz.
- Zertaz?

967
01:03:36,750 --> 01:03:38,208
Zure amak esaten zizunaz.

968
01:03:39,375 --> 01:03:41,083
"Elkartu behar duzu

969
01:03:42,166 --> 01:03:43,958
zuk adina galtzeko dutenekin".

970
01:03:45,583 --> 01:03:47,750
Eta nor izan daiteke pertsona hori?

971
01:03:49,666 --> 01:03:50,666
Nor uste duzu?

972
01:03:52,708 --> 01:03:56,625
Justizia eta bakearekiko duzun
arduraz hitz egiten du

973
01:03:56,708 --> 01:03:58,375
eta "heroiko" deitzen zaitu.

974
01:04:00,000 --> 01:04:01,208
Bai!

975
01:04:01,916 --> 01:04:04,083
Aski da. Bota hori guztia.

976
01:04:04,833 --> 01:04:07,208
Atzo martxaz pentsatzen ari nintzen…

977
01:04:07,291 --> 01:04:10,291
Kabinak jarri behar ditugu eskuorriekin

978
01:04:10,375 --> 01:04:13,750
autoz datozenak jakin dezatela
nora joan DC-ra heltzean.

979
01:04:14,458 --> 01:04:16,375
Ordu batak dira.

980
01:04:18,041 --> 01:04:18,875
Goiz.

981
01:04:20,291 --> 01:04:21,916
Gabon guztiei.

982
01:04:22,000 --> 01:04:23,041
Joan zaitezte.

983
01:04:26,166 --> 01:04:28,666
- Blyden.
- Rustin jauna.

984
01:04:29,458 --> 01:04:32,375
Alkatearen atzetik ibili naiz
proiektu baterako.

985
01:04:32,458 --> 01:04:36,750
Gaur deitu dit baietz esateko.
Beraz, datorren astean hasiko zara…

986
01:04:44,083 --> 01:04:46,208
Mesedez, nirekin etorri
hirugarren solairura.

987
01:05:03,833 --> 01:05:09,375
Ez ditut zerbitzari beltz baten
ordenak onartzen.

988
01:05:10,291 --> 01:05:12,958
Onak zaretela uste duzue
plaka horrengatik.

989
01:05:13,916 --> 01:05:17,958
Zenbat beltz hil dira plaka horrengatik?

990
01:05:21,791 --> 01:05:22,666
Ongi.

991
01:05:23,458 --> 01:05:24,708
Ongi, arnasa hartu.

992
01:05:29,375 --> 01:05:31,000
Erasotzaile bat ikustean,

993
01:05:32,500 --> 01:05:34,500
batera mugitu, batera lan egin.

994
01:05:38,958 --> 01:05:40,916
Gizarte baketsua nahi badugu,

995
01:05:42,625 --> 01:05:46,083
ezin dugu gizarte hori lortu
biolentzia erabiliz.

996
01:06:02,083 --> 01:06:04,916
Zuen armak etxean utziko dituzue.

997
01:06:05,833 --> 01:06:11,666
Besoko zuriak eramango dituzue,
txapel zuria eta txistu bat.

998
01:06:12,750 --> 01:06:14,583
Zuen ardura da

999
01:06:14,666 --> 01:06:19,750
mundu guztiak ikusi eta jarraituko duen
giro baketsua sortzea.

1000
01:06:21,875 --> 01:06:22,791
Goretsiak izan.

1001
01:06:23,750 --> 01:06:26,000
- Lan ona.
- Ongi.

1002
01:06:26,083 --> 01:06:27,375
Hori…

1003
01:06:28,166 --> 01:06:29,000
Eskerrik asko.

1004
01:06:29,916 --> 01:06:32,541
- Nire lagun Elias Taylor, NAACPkoa.
- Milesker, jauna.

1005
01:06:32,625 --> 01:06:34,125
- Milesker.
- Lan ona.

1006
01:06:34,208 --> 01:06:36,208
- Lan ona.
- Zaindu zaitez.

1007
01:06:36,708 --> 01:06:38,291
Milesker. Elias Taylor.

1008
01:06:43,250 --> 01:06:46,875
Elizabethan Songs & Negro Spirituals.
Orduan, abesten zenuen?

1009
01:06:46,958 --> 01:06:48,750
Bi abestietan lautea jo nuen.

1010
01:06:48,833 --> 01:06:52,583
O, argi dago ez dagoela
zu bezalakorik Alabaman.

1011
01:06:52,666 --> 01:06:53,708
Edo beste inon.

1012
01:06:57,375 --> 01:07:00,500
- O, ene, ez. Ez…
- Bai.

1013
01:07:03,125 --> 01:07:08,458
Inoiz ez dut amestu

1014
01:07:08,541 --> 01:07:13,833
Poz zoragarri hau

1015
01:07:13,916 --> 01:07:16,000
Etorriko da nire…

1016
01:07:21,291 --> 01:07:22,416
Tom!

1017
01:07:23,791 --> 01:07:26,000
Hemen geratuko da martxa izan arte.

1018
01:07:26,083 --> 01:07:28,250
- Uste nuen Eleanorekin…
- Ez.

1019
01:07:29,916 --> 01:07:32,125
- Ziur nahi duzula…
- Ez, ondo nago.

1020
01:07:35,000 --> 01:07:36,916
- Elias, ezkonduta zaude, ezta?
- Tom…

1021
01:07:37,000 --> 01:07:40,291
Eta zu Howard Unibertsitatean egon zinen.
Arraza paseena entzunda daukat.

1022
01:07:40,375 --> 01:07:42,125
- Zorte on kontrakoekin.
- Mesedez!

1023
01:07:42,208 --> 01:07:45,375
Hamasei urterekin, lagun beltz bat
eraman nuen etxera afaltzera.

1024
01:07:45,458 --> 01:07:48,833
Nire aitak esan zuen "mutiko hori"
ez zela bere mahaian eseriko.

1025
01:07:49,416 --> 01:07:51,208
Eta ez zegoela besterik.

1026
01:07:51,291 --> 01:07:52,125
Zure laguna?

1027
01:07:52,708 --> 01:07:53,583
Nire familia.

1028
01:07:54,166 --> 01:07:56,541
Etxetik joan nintzen
eta geroztik bakarrik egon naiz.

1029
01:07:56,625 --> 01:08:00,041
Niri erakutsi didate
familia babesten dela…

1030
01:08:02,666 --> 01:08:03,750
gerta ahala gerta.

1031
01:08:07,041 --> 01:08:07,875
Elias.

1032
01:08:13,166 --> 01:08:14,375
Axola zait.

1033
01:08:15,750 --> 01:08:17,458
Nor ez zaizu axola?

1034
01:08:18,583 --> 01:08:21,000
Ziur axola zaizula
Columbiako doktorego ikasle bat

1035
01:08:21,083 --> 01:08:23,041
edo Fisketik atera berriko aktibista bat.

1036
01:08:23,125 --> 01:08:26,083
Zergatik ez dituzu
8. Etorbideko tabernara eramaten

1037
01:08:26,166 --> 01:08:29,541
eta Gandhi eta Kingi buruzko istorioak
kontatzen dizkiezu?

1038
01:08:29,625 --> 01:08:34,416
Gero, eragozten zaituztenean… Barkatu.
Sentimenduek eragozten zaituztenean,

1039
01:08:34,500 --> 01:08:36,000
hurrengora pasatuko zara.

1040
01:08:38,041 --> 01:08:40,333
Oraingoan, bihotza ematen hasi zara

1041
01:08:40,416 --> 01:08:43,541
berea eman nahi ez dizun norbaiti.

1042
01:08:43,625 --> 01:08:46,083
Eta bitartean, ni…

1043
01:08:47,708 --> 01:08:48,541
Ni…

1044
01:08:57,791 --> 01:09:00,333
Aulki gehiago ekarri.
Talde osoa behar dugu.

1045
01:09:00,416 --> 01:09:02,416
- Baina telefonoak zer?
- Orain!

1046
01:09:04,000 --> 01:09:04,833
Bayard.

1047
01:09:06,583 --> 01:09:08,000
Royren gonbidatua heldu da.

1048
01:09:09,458 --> 01:09:10,791
Zertan ari dira?

1049
01:09:13,541 --> 01:09:14,958
Orain jakingo dugu.

1050
01:09:15,666 --> 01:09:19,041
Gure hiru erlijio liderrekin
eta UAWko Reuther jaunarekin,

1051
01:09:19,125 --> 01:09:21,291
sei liderren ordez, hamar ditugu.

1052
01:09:25,041 --> 01:09:27,416
Kontuan izanda hau izango dela ziur aski

1053
01:09:27,500 --> 01:09:29,708
martxa aurreko azken bileretako bat…

1054
01:09:29,791 --> 01:09:32,583
Randolph jauna, galdera bat dut
zuzendariordearentzat.

1055
01:09:32,666 --> 01:09:34,625
Esan dudan bezala, hau izango da…

1056
01:09:34,708 --> 01:09:37,208
Rustin jauna, zure lana,
martxa maite duzu?

1057
01:09:37,958 --> 01:09:39,083
Bihotz-bihotzez.

1058
01:09:39,583 --> 01:09:42,166
Zer egingo zenuke, hipotetikoki,

1059
01:09:43,083 --> 01:09:46,833
norbait baldin balego
erakunde bikain honi lotua,

1060
01:09:46,916 --> 01:09:48,583
bere presentzia hutsarekin

1061
01:09:48,666 --> 01:09:51,750
maite duzun kausa arriskuan jarri
eta kaltetuko balu?

1062
01:09:52,375 --> 01:09:56,500
Bere iraganeko afiliazio politikoak
eta bestelakoak,

1063
01:09:57,500 --> 01:10:00,041
bere zerkeriarekin
eta estiloarekin batera,

1064
01:10:00,125 --> 01:10:03,541
boterean daudenek kalte handia
egiteko erabili dezaketelako,

1065
01:10:03,625 --> 01:10:05,125
ez bakarrik martxan,

1066
01:10:06,250 --> 01:10:09,375
baizik eta boterean daudenen
mendeku ekintzek

1067
01:10:09,458 --> 01:10:13,333
erraz desbidera dezaketelako
arraza-justiziaren aldeko borroka

1068
01:10:13,416 --> 01:10:14,958
hamar edo hamabost urte.

1069
01:10:16,500 --> 01:10:18,833
Pertsona hori lanean utziko zenuke?

1070
01:10:19,333 --> 01:10:22,708
Edo eginbeharraren zentzuak,
kausaren zaintzaile gisa,

1071
01:10:22,791 --> 01:10:26,375
kaleratzera behartuko zintuzke?

1072
01:10:28,750 --> 01:10:30,250
Hipotetikoki…

1073
01:10:32,750 --> 01:10:34,375
kaleratuko nuke.

1074
01:10:35,291 --> 01:10:39,875
Hitz egiten ari zaren pertsona hori
ni ez banintz.

1075
01:10:41,416 --> 01:10:44,625
Julia eta Janifer Rustinek hezi ninduten
umila izateko.

1076
01:10:44,708 --> 01:10:47,958
Eta ikusita taldeko inor ez zutela hezi…
Blyden, kuakeroa zara?

1077
01:10:48,041 --> 01:10:49,750
- Ez horixe.
- Haiek hitz egingo dute.

1078
01:10:49,833 --> 01:10:52,458
Norm, zenbat postu lortu ditugu
lehen sorospenetarako?

1079
01:10:52,541 --> 01:10:55,875
Hogeita bi, mediku taldeek zuzendua,
gehienak beltzak.

1080
01:10:55,958 --> 01:10:58,708
- Ura?
- Sei tanke, bakoitza 5600 litrokoak,

1081
01:10:58,791 --> 01:11:02,500
27 iturri eramangarriak egun osoan
erabilgarri egongo direla bermatuz.

1082
01:11:02,583 --> 01:11:03,583
Garraioak?

1083
01:11:03,666 --> 01:11:07,125
Guztira, 2200 autobus alokatu ditugu.

1084
01:11:07,208 --> 01:11:10,083
CORE Ipar Carolinan, 11 autobus.
SNCC Mississippin, zazpi.

1085
01:11:10,166 --> 01:11:13,125
- Eta Powell apaizaren elizak?
- Bost autobus.

1086
01:11:13,208 --> 01:11:15,375
Estatuz estatu jarraitu dezaket. Joyce?

1087
01:11:15,458 --> 01:11:16,791
Askatasunaren berrogei tren.

1088
01:11:16,875 --> 01:11:19,375
Eta UAWri esker, sei hegaldi ere bai,

1089
01:11:19,458 --> 01:11:23,666
Chicago, Grand Rapids, Flint, Detroit

1090
01:11:23,750 --> 01:11:26,000
Syracuse, Rochester
eta New Yorkeko langileentzat.

1091
01:11:26,083 --> 01:11:27,875
Gainera, Rustin jaunari esker,

1092
01:11:27,958 --> 01:11:32,541
alkateak onartu du goizeko 5:00etan
metroaren puntako ordutegia ezartzea,

1093
01:11:32,625 --> 01:11:35,458
bidaiariek 06:00etan
autobusak har ditzaketen.

1094
01:11:35,541 --> 01:11:36,958
Nortzuk dira Zaindariak?

1095
01:11:37,041 --> 01:11:39,166
New Yorkeko polizia beltzen anaitasuna.

1096
01:11:39,250 --> 01:11:43,166
Zenbat egongo dira Washingtonen
martxa baketsua dela ziurtatzeko?

1097
01:11:43,250 --> 01:11:44,291
Mila baino gehiago.

1098
01:11:44,375 --> 01:11:46,750
- Komunak?
- Berrehun eta laurogeita hamabi.

1099
01:11:46,833 --> 01:11:51,833
Eta hegazkin bat ospetsuekin:
Harry Belafonte, Marlon Brando,

1100
01:11:51,916 --> 01:11:54,250
James Baldwin, Charlton Heston

1101
01:11:54,333 --> 01:11:55,541
Moises.

1102
01:11:55,625 --> 01:11:59,083
Diahann Carroll, Sammy Davis Jr.,
Lena Horne, eta Burt Lancaster

1103
01:11:59,166 --> 01:12:00,916
martxan egongo dira.

1104
01:12:01,000 --> 01:12:03,500
Eta guztia zazpi astetan antolatu dugu.

1105
01:12:03,583 --> 01:12:07,833
Eta horregatik inoiz ez nuke
nire burua kaleratuko.

1106
01:12:09,458 --> 01:12:10,291
Bai!

1107
01:12:15,708 --> 01:12:16,916
Bai.

1108
01:12:17,000 --> 01:12:20,375
Nola lortu daiteke hainbeste
hain denbora laburrean?

1109
01:12:20,458 --> 01:12:25,041
Egunero 12-15 ordu lan egiten
eta Bayardi esker.

1110
01:12:25,125 --> 01:12:28,916
Nagusi, Hedgeman doktorea,
inoiz geratu zaizue hitz bat buruan

1111
01:12:29,000 --> 01:12:31,166
gogoratu ezin duzuena?

1112
01:12:31,250 --> 01:12:32,083
Orain zer?

1113
01:12:32,166 --> 01:12:35,000
Bayard eta besteak
ikuskizuna egiten zuten bitartean,

1114
01:12:35,083 --> 01:12:38,125
gogoratu ezin nuen hitza Pasadena zen.

1115
01:12:41,500 --> 01:12:42,500
Martin, egon al zara?

1116
01:12:42,583 --> 01:12:45,666
- Zer zerikusi du horrek?
- Eta zu, zuzendariorde?

1117
01:12:46,166 --> 01:12:47,875
Pasadenan egon al zara inoiz?

1118
01:12:51,083 --> 01:12:52,208
Ez duzu gogoratzen?

1119
01:12:52,875 --> 01:12:54,583
Ea, hemen daukat…

1120
01:12:56,458 --> 01:12:59,500
- Non arraio jarri dut? Hemen nuen.
- Ez, bukatu da.

1121
01:12:59,583 --> 01:13:00,416
Aski da.

1122
01:13:01,083 --> 01:13:05,666
Programa honi begiratzean ez dut
emakume bakar baten izena ere ikusten.

1123
01:13:05,750 --> 01:13:08,875
Ez Ella Baker edo Diane Nash,

1124
01:13:08,958 --> 01:13:11,875
ezta Dorothy Height edo Gloria Richardson.

1125
01:13:11,958 --> 01:13:14,416
Myrlie Evers, Rosa Parks.

1126
01:13:14,500 --> 01:13:16,958
Ez, ez, ez, ez, ez.

1127
01:13:17,041 --> 01:13:18,625
Agian oker nago,

1128
01:13:18,708 --> 01:13:21,250
baina erabaki zen
soilik hitz egin zezaketela

1129
01:13:21,333 --> 01:13:23,916
antolakuntzan
parte hartzen zuten liderrek.

1130
01:13:24,000 --> 01:13:26,833
- Eta non dago nire izena?
- Politikaririk ez.

1131
01:13:26,916 --> 01:13:30,125
Begira, politikari bat baino gehiago naiz.

1132
01:13:30,208 --> 01:13:32,458
Zazpigarren Etorbidera
eta 125 kalera joan,

1133
01:13:32,541 --> 01:13:35,041
edonor gelditu
eta Adam Clayton Powell izena esan…

1134
01:13:35,125 --> 01:13:37,416
Hedgeman doktore, proposatu dezaket

1135
01:13:37,500 --> 01:13:40,375
berriro elkartzea
konponbide bat aurkitu denean?

1136
01:13:40,458 --> 01:13:42,916
Ongi. Orain jarraituko dut
esan behar nuenarekin…

1137
01:13:43,000 --> 01:13:46,083
Gonbidatu bat zara. Ezin duzu etengabe…

1138
01:13:46,166 --> 01:13:48,583
Begiratu mesedez eskularru-kaxan…

1139
01:13:48,666 --> 01:13:52,250
- Adam!
- Hegoaldeko beltza izango zara…

1140
01:13:52,333 --> 01:13:53,958
Powell kongresukidea!

1141
01:13:55,916 --> 01:13:59,000
Horrekin bukatu dugu!

1142
01:14:05,625 --> 01:14:08,208
Bilera bukatutzat ematen dugu.

1143
01:14:18,833 --> 01:14:20,083
Amesten jarraitu, laztana.

1144
01:14:41,000 --> 01:14:42,166
Kaixo, agente.

1145
01:14:42,791 --> 01:14:45,166
- Hoover jaunari esan…
- Rustin jauna.

1146
01:14:47,583 --> 01:14:48,416
Nor zara?

1147
01:14:49,166 --> 01:14:50,000
Claudia.

1148
01:14:51,625 --> 01:14:52,791
Eliasen emaztea.

1149
01:14:54,666 --> 01:14:55,500
Bai.

1150
01:15:00,583 --> 01:15:01,458
Zelan zaude?

1151
01:15:02,833 --> 01:15:04,333
Milesker galdetzeagatik.

1152
01:15:04,958 --> 01:15:06,458
Berri onak ditut.

1153
01:15:07,083 --> 01:15:08,333
Nire aitak erabaki du

1154
01:15:08,416 --> 01:15:11,708
ofizialki bere kongregazioa
nire senarrari ematea.

1155
01:15:12,833 --> 01:15:13,833
O, hori da…

1156
01:15:15,250 --> 01:15:16,416
benetan zoragarria.

1157
01:15:17,208 --> 01:15:19,333
Pozten nau
horrela sentitzen zarela jakiteak.

1158
01:15:20,708 --> 01:15:23,791
Beraz, axola ez bazaizu,
nire senarrari esan

1159
01:15:25,333 --> 01:15:27,875
etxera bueltatzeko garaia dela

1160
01:15:28,916 --> 01:15:31,458
gure Jainkoak agintzen duen bidera.

1161
01:15:33,291 --> 01:15:34,208
Taylor andrea…

1162
01:15:34,291 --> 01:15:36,541
Eskerrak eman nahi dizkizut
zure denboragatik.

1163
01:15:38,541 --> 01:15:41,625
Eliasekin pasa duzun denbora guztiagatik.

1164
01:15:41,708 --> 01:15:43,750
Baina hori bukatu da.

1165
01:15:45,500 --> 01:15:46,416
Claudia…

1166
01:15:46,500 --> 01:15:48,958
Eliasen aukeretan sinesten duzu.

1167
01:15:50,208 --> 01:15:52,958
Nik bere mugak ezagutzen ditut.

1168
01:16:12,666 --> 01:16:13,958
Wells buruzagia.

1169
01:16:14,041 --> 01:16:15,208
Rustin jauna.

1170
01:16:15,291 --> 01:16:17,125
Nire kideak mapak banatzen ari da.

1171
01:16:17,208 --> 01:16:19,625
Horretan zehazten da
funtsezko sistemen kokapena.

1172
01:16:19,708 --> 01:16:21,750
Iturriak, galduak eta aurkituak.

1173
01:16:21,833 --> 01:16:23,291
Informatu nahi dizuet

1174
01:16:23,375 --> 01:16:26,333
New Yorkeko mila Marshal egongo direla.

1175
01:16:26,416 --> 01:16:28,125
Zaindariak entrenatuak izan dira

1176
01:16:28,208 --> 01:16:30,708
erresistentzia pasiboaren praktiketan

1177
01:16:30,791 --> 01:16:32,875
eta beraz, ez dute armarik izango.

1178
01:16:32,958 --> 01:16:36,166
Lege lehorretik lehen aldiz,
inguruko alkohol dendak

1179
01:16:36,250 --> 01:16:37,500
itxita egongo da.

1180
01:16:37,583 --> 01:16:40,291
Hautazko kirurgia guztiak
bertan behera geratu dira,

1181
01:16:40,375 --> 01:16:43,416
eta kongresukideek
emakumeei esan diete etxean geratzeko.

1182
01:16:44,083 --> 01:16:45,250
Eta zergatik?

1183
01:16:46,375 --> 01:16:51,083
Izan daiteke bereziki beltz koloreko
gizon asko egongo direlako?

1184
01:16:51,875 --> 01:16:53,583
Telebista piztu nuen azken aldian,

1185
01:16:53,666 --> 01:16:57,333
zurien talde bat ikusi nuen
bazkari-mahai batean beltzei erasotzen,

1186
01:16:57,416 --> 01:17:00,791
eta polizia zuri bat haurrak
mahuka batekin bainatzeko agintzen.

1187
01:17:01,291 --> 01:17:05,458
Baina guztiei errua leporatzea
batzuek egindakoagatik ez da bidezkoa.

1188
01:17:06,375 --> 01:17:10,416
Izan ere, hori baita arrazista izatea.

1189
01:17:12,458 --> 01:17:15,708
Zuek bi eskatu ditudan
ingeniariak ematen duzue.

1190
01:17:15,791 --> 01:17:16,666
Hori da.

1191
01:17:17,416 --> 01:17:19,833
Martxaren egunean,
Washingtoneko polizia guztiek

1192
01:17:19,916 --> 01:17:21,125
parte hartuko dute,

1193
01:17:22,500 --> 01:17:25,416
500 erreserba,
Guardia Nazionaleko 2500 agente,

1194
01:17:25,500 --> 01:17:27,625
Armadako 4000 soldadu

1195
01:17:27,708 --> 01:17:30,333
eta, Pentagonoaren aginduz,
19 000 soldaduekin batera.

1196
01:17:30,416 --> 01:17:32,375
Espero dut zereginen bat ematea

1197
01:17:32,458 --> 01:17:34,708
ez baititugu hemen beharko.

1198
01:17:34,791 --> 01:17:37,458
Eta Hoover jaunarekin
tratu zuzena duenari,

1199
01:17:37,541 --> 01:17:40,833
esaiozue abuztuaren 28an,

1200
01:17:40,916 --> 01:17:45,166
beltz, zuri, gazte, zahar,
aberats, langile eta txiro,

1201
01:17:45,250 --> 01:17:47,583
Washingtonera etorriko direla

1202
01:17:47,666 --> 01:17:50,083
eta ezingo duela ezer ez egin gelditzeko.

1203
01:17:51,375 --> 01:17:54,541
Soinu sistema bat behar dut,
hemen hitz egiten duen norbaitek

1204
01:17:54,625 --> 01:17:57,208
haraino entzun dezaten.

1205
01:17:57,291 --> 01:18:00,666
Izan ere, soinua da jendetza bat
entzule bihurtzeko modua.

1206
01:18:01,625 --> 01:18:04,333
Eta gure heroiak igotzen diren bitartean,

1207
01:18:04,416 --> 01:18:07,875
Randolphek aipatuko ditu
haien ekintza gogoangarriak.

1208
01:18:07,958 --> 01:18:11,416
- Orduan, ikusi bai baina entzun ez.
- Haien sarrera idatz dezakete.

1209
01:18:11,500 --> 01:18:15,333
Errespetu osoz, Randolph jauna,
emakume batek egin beharko luke.

1210
01:18:15,416 --> 01:18:19,125
Eta ez eskatu gomendiorik
emakume batzuk esan baitidate

1211
01:18:19,208 --> 01:18:22,083
ez dutela martxan parte hartuko.

1212
01:18:22,166 --> 01:18:23,583
Hori zoritxarrekoa da.

1213
01:18:24,250 --> 01:18:26,208
Zoritxarrekoa da, jauna,

1214
01:18:26,875 --> 01:18:30,208
erabaki hori hartzera
eraman dituzten baldintzak.

1215
01:18:30,708 --> 01:18:33,291
Bayard, zer diote Washingtonen?

1216
01:18:34,125 --> 01:18:37,166
Tira, 16 000 eta 20 000 dolar artean
behar ditugu soinu-sistemarako.

1217
01:18:37,250 --> 01:18:38,958
Zelan doaz zenbakiak?

1218
01:18:39,041 --> 01:18:41,458
- Rachelle?
- Azken estimua, 88 000 dolar.

1219
01:18:41,541 --> 01:18:44,875
100 000 pertsona baino gutxiago badatoz…

1220
01:18:44,958 --> 01:18:48,625
Azken egunetan Powell jauna
nire atzetik ibili da

1221
01:18:48,708 --> 01:18:50,041
martxan hitz egiteko.

1222
01:18:50,125 --> 01:18:51,416
Zergatia jakin nahi duzue?

1223
01:18:51,916 --> 01:18:54,708
Izeko Bessek bazkari bat prestatuko du.

1224
01:18:55,291 --> 01:18:57,958
- Izeko Bess?
- Inork ez du izeko Bess bat.

1225
01:18:58,041 --> 01:19:01,125
Izeko Wilhemina, izeko Clarissa, izeko…

1226
01:19:01,208 --> 01:19:03,500
Nik izeko Bess bat dut!

1227
01:19:03,583 --> 01:19:05,125
Eta 20 pertsonak baieztatu dute!

1228
01:19:05,708 --> 01:19:08,916
Lehengusu eta auzokide guztiak
gonbidatzen dituztenean,

1229
01:19:09,000 --> 01:19:12,000
izeko Bess 50 pertsonarentzat
kozinatzen egongo da.

1230
01:19:13,041 --> 01:19:17,208
Zuzendariorde jauna, kozinatu beharko duzu
200 000 pertsonarentzat.

1231
01:19:17,291 --> 01:19:18,875
Hemen entzun duzu.

1232
01:19:19,541 --> 01:19:20,458
Ene.

1233
01:19:23,833 --> 01:19:24,875
Konpromiso-txartelak.

1234
01:19:25,375 --> 01:19:28,416
Apur bat arraroa da
egun horretan eskean ibiltzea.

1235
01:19:30,250 --> 01:19:34,458
"Zin dagit eskubide zibilen aldeko
borrokarekin konprometituko naizela".

1236
01:19:35,708 --> 01:19:38,875
"Eta nire bihotza, burua eta gorputza
konprometitzen ditut,

1237
01:19:39,416 --> 01:19:42,875
zalantzarik gabe eta begirunerik gabe
sakrifizio pertsonalari,

1238
01:19:43,833 --> 01:19:48,250
justizia sozialaren bidez
bake soziala lortzeari".

1239
01:19:48,833 --> 01:19:50,750
"Konpromisoa hartzen dut martxaren mezua

1240
01:19:50,833 --> 01:19:55,500
nire lagun eta auzokideei etxera eramateko
eta konpromiso eta ahalegin berdinak

1241
01:19:55,583 --> 01:19:56,875
egitera bultzatzeko".

1242
01:19:58,416 --> 01:20:00,500
"Martxara joan
eta gutunak idatziko ditut".

1243
01:20:00,583 --> 01:20:02,583
"Manifestatu eta bozkatu egingo dut".

1244
01:20:02,666 --> 01:20:05,916
"Lan egingo dut ziurtatzeko
nire ahotsa eta nire anaiena

1245
01:20:06,000 --> 01:20:10,166
argi eta garbi entzuten direla
lurralde honetako bazter guztietatik".

1246
01:20:21,875 --> 01:20:22,750
Nire emaztea…

1247
01:20:27,666 --> 01:20:30,875
Bere aitak erretiroa hartuko du
eta eliza utziko dit.

1248
01:20:32,833 --> 01:20:34,166
Esateko deitu zidan.

1249
01:20:38,750 --> 01:20:40,958
Haurdun dagoela ere esan zizun?

1250
01:20:46,625 --> 01:20:47,458
Elias…

1251
01:20:49,333 --> 01:20:52,583
Pentsa dezakezu zure parte bat
baino ez duzula hilko,

1252
01:20:52,666 --> 01:20:53,708
baina ez da egia.

1253
01:20:54,500 --> 01:20:56,333
Zure izaera osoa hilko duzu.

1254
01:20:58,625 --> 01:21:00,166
Ezkonduta nago,

1255
01:21:01,750 --> 01:21:03,916
aita izango naiz eta zu, jauna,

1256
01:21:05,250 --> 01:21:08,500
gaixo zaude
eta ni jarraitzeari utzi behar diozu.

1257
01:21:11,375 --> 01:21:13,875
Esan zidan ez duela zurekin hitz egin.

1258
01:21:14,375 --> 01:21:17,875
Parke honetara etorri zara gauez?
Mt Morris Komunetara?

1259
01:21:17,958 --> 01:21:21,958
Norekin hitz egin duzu? Biziokoekin?
FBIrekin? Argazkiak dituzte?

1260
01:21:22,916 --> 01:21:26,250
Haragiaren desioak
espirituaren kontra doaz,

1261
01:21:26,333 --> 01:21:28,666
eta espirituaren desioak
haragiaren kontra doaz.

1262
01:21:28,750 --> 01:21:31,125
Haragiaren desioak
espirituaren kontra doaz,

1263
01:21:31,208 --> 01:21:32,916
eta espirituaren…

1264
01:21:33,000 --> 01:21:35,583
Gehien desiratzen duzunetik urruntzeko.

1265
01:22:10,041 --> 01:22:12,916
Hondamendia izango den
honen antolatzailea,

1266
01:22:13,000 --> 01:22:16,208
ustezko "gizon" Bayard Rustin,

1267
01:22:16,791 --> 01:22:18,541
ez da soilik komunista bat,

1268
01:22:19,125 --> 01:22:20,583
perbertitu bat ere da.

1269
01:22:21,416 --> 01:22:24,875
Nire aurrean dut
bere Pasadenako atxiloketaren txostena,

1270
01:22:24,958 --> 01:22:27,708
1953ko urtarrilekoa.

1271
01:22:27,791 --> 01:22:32,416
Rustin jaunak aitortu zuen erruduna zela
bi gizonekin jokabide lizuna izateagatik.

1272
01:22:32,500 --> 01:22:34,583
Atxilotutako homosex…

1273
01:22:40,791 --> 01:22:45,000
Elizetako Kontseiluak 80 000 bazkari
egiteko konpromisoa hartu du.

1274
01:22:45,083 --> 01:22:46,041
- Ezta?
- Bai.

1275
01:22:46,125 --> 01:22:47,875
Bai. Kakahuete krema eta marmelada.

1276
01:22:47,958 --> 01:22:49,875
Komentatzen egon gara eta…

1277
01:22:49,958 --> 01:22:51,166
Ez erantzun.

1278
01:22:51,791 --> 01:22:54,000
- Nortzuk?
- Neskak eta ni.

1279
01:22:54,583 --> 01:22:56,916
Eta erabaki dugu
gazta-sandwichak hobe direla.

1280
01:22:57,000 --> 01:22:58,708
Ez. Kakahuete krema eta marmelada.

1281
01:22:58,791 --> 01:22:59,708
Ez erantzun.

1282
01:22:59,791 --> 01:23:03,083
Zein da behin eta berriz
errepikatu dudan hitza?

1283
01:23:03,166 --> 01:23:04,458
- Eleanore?
- Xehetasunak.

1284
01:23:04,541 --> 01:23:06,833
27 gradu egongo dira.

1285
01:23:07,416 --> 01:23:10,541
Gazta izorratzen da.
Jakin beharko zenuketen.

1286
01:23:13,541 --> 01:23:15,041
Jakin beharko zenuketen!

1287
01:23:52,666 --> 01:23:53,708
Bayard…

1288
01:23:57,250 --> 01:23:59,583
Ezagutzen dudan pertsonarik
azkarrenetakoa zara.

1289
01:24:00,375 --> 01:24:01,625
Beraz, azaldu iezadazu,

1290
01:24:02,583 --> 01:24:04,333
egindako guztia eta gero,

1291
01:24:04,916 --> 01:24:09,125
zergatik justifikatu behar dudan
nire existentzia.

1292
01:24:11,625 --> 01:24:14,416
Gutako bakoitzari erakusten digute,
krudelki,

1293
01:24:14,500 --> 01:24:16,791
desegokiak eta osatugabeak garela.

1294
01:24:17,291 --> 01:24:20,083
Eta sentsazio horri
aurre egiteko modu bakarra

1295
01:24:20,166 --> 01:24:22,333
gu baino okerragoa den
norbait aurkitzea da.

1296
01:24:22,416 --> 01:24:25,625
Okerragoa txiroagoa delako, edo ilunagoa

1297
01:24:25,708 --> 01:24:27,250
edo desiratzen duelako

1298
01:24:27,333 --> 01:24:30,750
gure elizek edo legeek
onartzen ez duten norbait.

1299
01:24:30,833 --> 01:24:32,875
Gezur horiek gure buruari esan,

1300
01:24:32,958 --> 01:24:35,750
bizi eta sinesten ditugunean,

1301
01:24:35,833 --> 01:24:39,791
gure aurkarien lana egiten dugu
gure aurka eginez.

1302
01:24:43,625 --> 01:24:46,666
Strom Thurman eta Hooverrei
ez diet batere axola.

1303
01:24:47,666 --> 01:24:52,875
Suntsitu nahi dutena da gu bat egitea

1304
01:24:52,958 --> 01:24:55,166
eta herrialde honetan aldaketak eskatzea.

1305
01:24:59,916 --> 01:25:01,916
Dimititzea espero dute?

1306
01:25:04,416 --> 01:25:05,791
Batzuk bai.

1307
01:25:05,875 --> 01:25:08,125
Kaleratu beharko naute,

1308
01:25:08,625 --> 01:25:10,166
ez baitut dimitituko.

1309
01:25:13,291 --> 01:25:15,250
Beltza jaio nintzen egunean,

1310
01:25:15,916 --> 01:25:17,625
homosexuala ere jaio nintzen.

1311
01:25:19,375 --> 01:25:22,333
Edo askatasuna
eta justizia nahi dute guztiontzat,

1312
01:25:23,625 --> 01:25:24,666
edo ez dute nahi.

1313
01:25:36,250 --> 01:25:38,041
Bai, hemen Michelle Harwood.

1314
01:25:40,833 --> 01:25:42,375
- Hemen Michelle Harwood.
- Ados.

1315
01:25:42,875 --> 01:25:45,250
Eta zure izen-abizenak emango dizkidazu?

1316
01:25:47,583 --> 01:25:48,958
Hemen Michelle Harwood.

1317
01:25:50,916 --> 01:25:52,708
Bai, Michelle.

1318
01:25:52,791 --> 01:25:54,125
Biloxi, beste bus bat.

1319
01:25:54,625 --> 01:25:56,666
Berrogeita zazpi, Chattanooga.

1320
01:25:58,125 --> 01:26:00,125
Eleanore, zenbakiak ditut. Ikusi nahi?

1321
01:26:00,208 --> 01:26:03,583
- Beste eskakizunik?
- Kabinatik pasatu behar duzu.

1322
01:26:05,458 --> 01:26:08,583
Washingtongo Domeinu Zaharreko korridorea
baino lehen…

1323
01:26:11,250 --> 01:26:14,083
Horrela jantziko zara nire exekuziorako?

1324
01:26:16,875 --> 01:26:18,541
Nire alargun-beloa garbitegian dago.

1325
01:26:24,958 --> 01:26:29,041
Denbora honetan guztian egon zara
ni emateko prest ez nagoenaren zain.

1326
01:26:31,500 --> 01:26:35,541
Agian zaharragoa naizenean
eta borroka gehienak irabazi ditugunean,

1327
01:26:35,625 --> 01:26:36,458
agian…

1328
01:26:37,916 --> 01:26:39,833
maitemintzeko libre izango naiz.

1329
01:26:41,875 --> 01:26:45,500
Baina ordura arte, jakin behar duzu
nire familia zarela.

1330
01:26:47,208 --> 01:26:48,125
Sekreturik ez,

1331
01:26:49,208 --> 01:26:50,041
lotsarik ez,

1332
01:26:51,750 --> 01:26:52,750
soilik maitasuna.

1333
01:26:58,791 --> 01:27:01,416
Atsekabeturik nago zenbait gizakik,

1334
01:27:01,500 --> 01:27:04,083
kristau morala babesten dutela esanda,

1335
01:27:04,750 --> 01:27:08,875
giza zintzotasunaren oinarrizko
jarraibideak hautsiko lituzketelako,

1336
01:27:08,958 --> 01:27:11,458
beste gizaki batzuk jazartzeko.

1337
01:27:15,208 --> 01:27:18,500
Rustin jauna inoiz ezagutu dudan

1338
01:27:19,791 --> 01:27:22,666
gizakirik moral eta zintzoenetako bat da.

1339
01:27:23,875 --> 01:27:27,000
AEBko demokraziarekin konprometitua dago,

1340
01:27:28,125 --> 01:27:30,458
edozein funtzionario hautetsi bezala,

1341
01:27:31,583 --> 01:27:34,208
eta guztion eskubideak babesteko
borrokatuko luke,

1342
01:27:35,208 --> 01:27:38,625
baita bere karguaren boterea
erabiliko luketenenak ere

1343
01:27:39,625 --> 01:27:40,958
berari berea ukatzeko.

1344
01:27:42,666 --> 01:27:44,416
Harro nago lagun deitzeaz.

1345
01:27:45,333 --> 01:27:49,833
Ez dago pertsona hoberik
guztiok Washingtonera gidatzeko.

1346
01:28:02,000 --> 01:28:02,875
Ez.

1347
01:28:12,458 --> 01:28:13,375
Ez.

1348
01:28:20,541 --> 01:28:22,375
- Itxaron. Azkar.
- Goazen.

1349
01:29:21,708 --> 01:29:22,916
Rustin jauna!

1350
01:29:23,833 --> 01:29:24,708
Blyden.

1351
01:29:28,666 --> 01:29:30,250
- Eskuinean?
- Bai

1352
01:29:32,041 --> 01:29:37,500
Jesus haran bakarti honetatik ibili zen

1353
01:29:38,416 --> 01:29:44,666
Bere kabuz ibili behar izan zuen

1354
01:29:49,208 --> 01:29:51,458
Ene, jendea etortzea espero dut.

1355
01:29:52,041 --> 01:29:53,291
Hori hor doa.

1356
01:29:54,291 --> 01:29:55,541
Hori hor doa.

1357
01:29:57,291 --> 01:30:00,291
DISKRIMINAZIOAREN AMAIERA ORAIN!

1358
01:30:00,375 --> 01:30:03,416
Milesker etortzeagatik. Hau hartu.
Eta horra eraman.

1359
01:30:06,708 --> 01:30:08,083
Gehiago hartu.

1360
01:30:08,166 --> 01:30:10,583
Sinatu eta itzul ditzagun txartel hauek.

1361
01:30:13,041 --> 01:30:15,750
- Rustin jauna.
- Rustin jauna.

1362
01:30:15,833 --> 01:30:17,750
- 7:45ak dira.
- Non dago jendea?

1363
01:30:17,833 --> 01:30:21,208
- 100 000 pertsona espero ziren.
- Gehienez 75 daude.

1364
01:30:21,291 --> 01:30:26,791
Alabama, Wisconsin, Nevada, Union Station.
Hamarrak aldera esango nuke.

1365
01:30:26,875 --> 01:30:27,833
Eleanore?

1366
01:30:30,041 --> 01:30:31,166
Hamarretan.

1367
01:30:31,958 --> 01:30:35,208
Froga, froga. Kaixo, bat, bi, hiru.

1368
01:31:17,916 --> 01:31:18,750
Hau jendetza!

1369
01:31:19,333 --> 01:31:21,416
Askatasuna orain, askatasuna orain…

1370
01:31:21,500 --> 01:31:24,208
- Bai. Hori da.
- Aleluia!

1371
01:31:29,041 --> 01:31:30,375
Mundu guztia…

1372
01:31:56,166 --> 01:32:00,041
Askatasuna, askatasuna

1373
01:32:00,125 --> 01:32:04,041
Askatasuna, askatasuna, askatasuna

1374
01:32:21,666 --> 01:32:22,833
Amen!

1375
01:32:40,875 --> 01:32:42,583
Aleluia!

1376
01:32:43,541 --> 01:32:44,666
Goretsia Jainkoa!

1377
01:32:44,750 --> 01:32:46,916
Bai! Amen!

1378
01:32:49,625 --> 01:32:51,083
Amen, Mahalia!

1379
01:33:07,250 --> 01:33:10,916
Eta hori gertatzen denean,
herri eta baserri bakoitzetik,

1380
01:33:11,000 --> 01:33:14,250
estatu eta hiri bakoitzetik,

1381
01:33:15,083 --> 01:33:17,583
gai izango gara azkartzeko

1382
01:33:17,666 --> 01:33:19,458
Jainkoaren seme guztiak,

1383
01:33:19,541 --> 01:33:21,125
gizon beltzak eta gizon zuriak,

1384
01:33:21,208 --> 01:33:24,208
juduak eta kristauak,
protestanteak eta katolikoak,

1385
01:33:24,291 --> 01:33:26,458
eskuak batu

1386
01:33:26,541 --> 01:33:29,375
eta beltz espiritualaren hitzak
abestuko duten eguna:

1387
01:33:30,375 --> 01:33:33,375
"Azkenik aske gara! Azkenik aske gara!".

1388
01:33:33,458 --> 01:33:36,375
"Eskerrak Jainko ahalguztidunari,
azkenik aske gara!".

1389
01:34:40,375 --> 01:34:41,333
Bayard.

1390
01:34:41,416 --> 01:34:43,000
- Anna.
- Randolph jauna.

1391
01:34:43,083 --> 01:34:45,083
Ume bat nintzenean,

1392
01:34:45,583 --> 01:34:47,833
nire aitak gauero galdetzen zidan,

1393
01:34:48,333 --> 01:34:50,958
"Zerbait erabilgarria izan duzu gaur?".

1394
01:34:51,625 --> 01:34:54,666
Ziur nago gauza bera galdetzen zizutela.

1395
01:34:54,750 --> 01:34:57,625
Baina, mutiko, gaur…

1396
01:34:58,583 --> 01:35:00,041
Gaur…

1397
01:35:01,708 --> 01:35:03,083
Nagusi.

1398
01:35:03,666 --> 01:35:07,625
Orain jakin dut. Presidenteak hamar buruak
Bulego Obalera gonbidatu gaitu.

1399
01:35:08,750 --> 01:35:10,625
Bai horixe!

1400
01:35:11,541 --> 01:35:12,458
Zorionak.

1401
01:35:12,541 --> 01:35:14,250
Bayardek etorri beharko luke.

1402
01:35:16,916 --> 01:35:20,583
Duela aste batzuk esan nuen
zabor-biltzaile deitu ahal zenidala

1403
01:35:20,666 --> 01:35:22,041
gaurkoa lortzen bagenuen.

1404
01:35:22,125 --> 01:35:26,500
Rustin, zabor-biltzaile bat
baino baliotsuagoa zara.

1405
01:35:26,583 --> 01:35:28,208
Roy, lotsagarria.

1406
01:35:28,291 --> 01:35:31,041
Nire amak esaten zidan
inor ez dela baliogabeagoa

1407
01:35:31,125 --> 01:35:33,875
zaborra biltzeagatik besteak laguntzeko.

1408
01:35:50,333 --> 01:35:51,791
Kaixo, mutiko. Zelan?

1409
01:35:51,875 --> 01:35:52,791
Axola zaizu?

1410
01:35:54,750 --> 01:35:55,583
Eskerrik asko.

1411
01:36:14,541 --> 01:36:18,000
250 000 pertsona egon ziren
Washingtoneko martxan,

1412
01:36:18,083 --> 01:36:21,291
orain arteko
protesta baketsurik handiena bilakatuz.

1413
01:36:22,708 --> 01:36:26,541
Bederatzi hilabetera, Kongresuan
onartu zen Eskubide Zibilen Legea

1414
01:36:26,625 --> 01:36:31,333
arraza, kolore, sexu, erlijio, jatorrian
oinarritutako diskriminazioa saihesteko.

1415
01:36:32,458 --> 01:36:35,416
1977an, Bayard
Walter Naeglez maitemindu zen.

1416
01:36:35,500 --> 01:36:40,291
Elkarrekin egon ziren
Bayard 1987an hil zen arte.

1417
01:36:41,333 --> 01:36:43,625
Martxa eta 50 urte geroago,

1418
01:36:43,708 --> 01:36:48,958
Bayard Rustinek hilondoan jaso zuen
Askatasunaren Domina Presidentziala.

1419
01:46:07,000 --> 01:46:12,041
Azpitituluak: Ane Montoya Ruiz



