1
00:00:02,000 --> 00:00:07,000
Downloaded from
YTS.MX

2
00:00:08,000 --> 00:00:13,000
Official YIFY movies site:
YTS.MX

3
00:00:15,800 --> 00:00:20,120
Mutil-lagunak utzi ninduenean,
lur jota geratu nintzen.

4
00:00:20,120 --> 00:00:23,040
Itxaropena galdu nuen. Oso gaizki nengoen.

5
00:00:23,960 --> 00:00:29,000
Eta denborarekin ohartu nintzen
ez zela nire lagunen ardura ni zaintzea.

6
00:00:29,000 --> 00:00:31,920
Izan ere,
bi edo hiru hilabete igaro ostean,

7
00:00:31,920 --> 00:00:35,320
mundu guztiak uste zuen
jada ondo egongo nintzela.

8
00:00:35,320 --> 00:00:36,400
Baina ez nengoen.

9
00:00:36,400 --> 00:00:39,560
Azkenean, bakarrik gelditu nintzen
nire miseriarekin.

10
00:00:43,720 --> 00:00:45,320
Eta orduan erabaki zenuen

11
00:00:45,320 --> 00:00:48,720
bihozminaren aurkako
agentzia bat sortzea, ezta?

12
00:00:50,080 --> 00:00:51,720
Gutxi gorabehera, bai.

13
00:00:59,120 --> 00:01:00,560
Ezin dut bera gabe bizi.

14
00:01:00,560 --> 00:01:02,280
Bihozmina oso gogorra da.

15
00:01:03,560 --> 00:01:05,560
Ez dakit zer egingo nukeen zu gabe.

16
00:01:09,720 --> 00:01:12,000
{\an8}BIHOZMIN AGENTZIA

17
00:01:12,000 --> 00:01:14,600
{\an8}MARIA GEIGER
IKASTAROAK, COACHING-A, TERAPIA

18
00:01:17,040 --> 00:01:19,640
BIHOZMINAK JOTA?
ESKATU HITZORDUA!

19
00:01:24,600 --> 00:01:28,720
Bihozminak jota daudenei
eskaintzen diedan gauza garrantzitsuena...

20
00:01:28,720 --> 00:01:30,040
nire laguntza da.

21
00:01:44,760 --> 00:01:47,800
Hau hasiera baino ez da, Santje.
Hasiera baino ez.

22
00:01:47,800 --> 00:01:49,520
Ez. Bukatu da.

23
00:01:51,160 --> 00:01:54,160
- Harreman ederra dugu!
- Ez dugu harremanik, Karl.

24
00:01:54,160 --> 00:01:55,400
Zer da hau orduan?

25
00:01:55,400 --> 00:01:56,560
Sexua eta gosaria.

26
00:01:57,160 --> 00:01:59,680
Biak dira garrantzitsuak harreman batean.

27
00:01:59,680 --> 00:02:00,760
Bai.

28
00:02:00,760 --> 00:02:03,440
Maitea, arren. Entzun.

29
00:02:05,840 --> 00:02:10,200
Zergatik... Zergatik ez dugu elkarrekin...
dutxa hartzen?

30
00:02:10,200 --> 00:02:11,440
Nik nahi dudana da.

31
00:02:12,520 --> 00:02:13,600
Sentitzen dudana.

32
00:02:14,600 --> 00:02:16,960
Nire bihozmin terapeutak onena dela dio.

33
00:02:16,960 --> 00:02:18,000
Nork?

34
00:02:18,000 --> 00:02:21,480
Bihozmin terapeutak.
Inor maitatzeko gai ez zarela dio.

35
00:02:22,160 --> 00:02:23,160
Zer dioela?

36
00:02:41,520 --> 00:02:42,720
Non dago nire autoa?

37
00:02:43,880 --> 00:02:44,800
Zer?

38
00:02:45,800 --> 00:02:47,320
Nire 1970ko GTa.

39
00:02:48,640 --> 00:02:49,600
Zoaz pikutara.

40
00:02:49,600 --> 00:02:51,040
Santje!

41
00:02:54,280 --> 00:02:55,400
Bildumagaia da!

42
00:03:12,400 --> 00:03:17,720
BIHOZMIN AGENTZIA

43
00:03:22,480 --> 00:03:23,400
Karl?

44
00:03:24,120 --> 00:03:25,240
Zer zabiltza hemen?

45
00:03:26,680 --> 00:03:27,600
Nire etxea da.

46
00:03:28,200 --> 00:03:29,120
Engainatu duzu?

47
00:03:31,280 --> 00:03:33,360
Ama ezagutu nahi zuelako utzi duzu?

48
00:03:34,240 --> 00:03:35,160
Urrun zabiltza.

49
00:03:35,160 --> 00:03:38,000
Beti uzten dituzu
serio jartzen denean. Aizu!

50
00:03:38,000 --> 00:03:39,840
Berak utzi nau.

51
00:03:40,440 --> 00:03:43,120
Bai zera. Lehen aldiz utzi zaituzte?

52
00:03:44,560 --> 00:03:47,040
Ez izan ergela. Hamaika aldiz utzi naute.

53
00:03:47,040 --> 00:03:49,200
Baina nik ez dut mainarik egiten.

54
00:03:49,200 --> 00:03:54,200
Eta ez nau Santjek utzi. Norbaitek
onik egiten ez diodala sartu dio buruan.

55
00:03:55,280 --> 00:03:58,960
- Bihozmin terapeutak.
- Bihozmin agentziaz ari zara?

56
00:04:00,200 --> 00:04:02,160
Aizu. Ez...

57
00:04:02,760 --> 00:04:03,720
sartu.

58
00:04:07,120 --> 00:04:08,960
Nire ohea da, motel!

59
00:04:08,960 --> 00:04:12,000
Zer arazo duzu? Zergatik egiten duzu?

60
00:04:13,000 --> 00:04:14,800
<i>Eta orduan erabaki zenuen</i>

61
00:04:14,800 --> 00:04:18,200
<i>bihozminaren aurkako
agentzia bat sortzea, ezta?</i>

62
00:04:19,480 --> 00:04:23,800
"Larrua jotzerik ez nuenez,
besteen harremanak zapuztea erabaki nuen".

63
00:04:25,000 --> 00:04:28,880
<i>Bihozminak jota daudenei
eskaintzen diedan gauza garrantzitsuena...</i>

64
00:04:28,880 --> 00:04:30,560
<i>nire laguntza da.</i>

65
00:04:31,640 --> 00:04:33,240
Istorio eta emakume apartak.

66
00:04:33,840 --> 00:04:35,720
- Milesker.
- Zein da plana?

67
00:04:35,720 --> 00:04:39,840
DWH enpresako marketin aditua erabili du.
Emakume hori trebea da.

68
00:04:39,840 --> 00:04:44,680
Ireki duen agentziak sortzen dituen
behar emozionalak konpontzen ditu.

69
00:04:44,680 --> 00:04:46,240
Orduko 120 eurotan.

70
00:04:46,240 --> 00:04:50,520
Ez, ez dugu demanda bat jaso behar
idazten duzun artikulu bakoitzeko.

71
00:04:50,520 --> 00:04:52,240
Ez duzu agerian jarri behar.

72
00:04:52,240 --> 00:04:55,160
Nahiago dut nola egiten duen jakitea.

73
00:04:55,160 --> 00:04:57,520
Idatzi bihozmina gainditzeari buruz.

74
00:04:58,120 --> 00:05:02,080
Ondo da. Sentimenduei buruzko aldizkaria
bihurtu nahi duzu <i>Splash</i>?

75
00:05:02,080 --> 00:05:05,960
Sentimenduei buruz hitz egitea
ez du jada lotsagarria izan behar.

76
00:05:05,960 --> 00:05:07,360
Ez, noski.

77
00:05:07,360 --> 00:05:08,840
Orduko 120 eurotan.

78
00:05:09,520 --> 00:05:12,200
Edo, badakizu zer? Hobeto 150 eurotan.

79
00:05:12,200 --> 00:05:16,240
Orduan, bihozmina, eskorbutoa
eta adarbakar-hozkak sendatuko ditut.

80
00:05:16,240 --> 00:05:17,760
Hirurak baten prezioan.

81
00:05:17,760 --> 00:05:19,880
- Idatzi istorioa.
- Milesker.

82
00:05:21,000 --> 00:05:22,960
Baina ez dut azpijokorik nahi.

83
00:05:24,200 --> 00:05:25,040
Ados.

84
00:05:32,800 --> 00:05:35,160
Ongi etorri Bihozmin Agentziara.

85
00:05:35,160 --> 00:05:38,200
Sartu, mesedez. Maria laster etorriko da.

86
00:05:50,720 --> 00:05:53,400
BERRIZ ERE ZORIONTSU

87
00:05:57,800 --> 00:05:59,720
Bihotz bakartien Ipar Korea.

88
00:06:00,320 --> 00:06:01,520
Beldurra ematen dut?

89
00:06:02,920 --> 00:06:04,200
Maria Geiger, kaixo.

90
00:06:05,000 --> 00:06:06,520
Karl Nieke, <i>Splash</i>.

91
00:06:08,720 --> 00:06:11,760
Elkarrizketak
une deseroso batekin hastea gogoko dut.

92
00:06:11,760 --> 00:06:12,680
Hara.

93
00:06:13,680 --> 00:06:17,600
Zeure irudiarekiko gurtza
obsesibo samarra da, ez duzu uste?

94
00:06:17,600 --> 00:06:21,960
Ez. Bihotz asko erabiltzen ditugu
apaingarri gisa, bai.

95
00:06:21,960 --> 00:06:24,080
Baina maitasunaren ikurra dira.

96
00:06:24,080 --> 00:06:26,240
Zertarako behar duzue halakorik?

97
00:06:26,240 --> 00:06:28,920
Egiten duguna agertzeko. Galletarik nahi?

98
00:06:29,520 --> 00:06:30,360
Ez, milesker.

99
00:06:30,840 --> 00:06:34,080
Ez al da nahikoa
"Bihozmin Agentzia" izenarekin?

100
00:06:34,920 --> 00:06:37,480
Kim Jong Un zalantzan jarri nahi duzu?

101
00:06:40,320 --> 00:06:41,640
Eseri, mesedez.

102
00:06:45,840 --> 00:06:48,080
- Grabatu dezaket elkarrizketa?
- Bai.

103
00:06:51,800 --> 00:06:53,640
Gure xedea azalduko dizut.

104
00:06:53,640 --> 00:06:56,800
Kontua zera da, bihozmina daukan jendeak...

105
00:06:57,400 --> 00:07:00,560
ez du askotan hori dela eta
terapeuta bat ikus nahi.

106
00:07:01,200 --> 00:07:05,640
Baina min hori eta depresioa dutenek
sufritzen dutena oso antzekoak dira.

107
00:07:06,640 --> 00:07:07,640
Ondo zaude?

108
00:07:07,640 --> 00:07:08,680
Bai.

109
00:07:09,680 --> 00:07:12,120
Agentzia ireki nuen...

110
00:07:12,120 --> 00:07:14,960
ni neu bihozminak jota ibili nintzelako.

111
00:07:14,960 --> 00:07:17,080
Istorioa ezagutzen dut jada.

112
00:07:18,320 --> 00:07:19,520
Zer jakin nahi duzu?

113
00:07:22,520 --> 00:07:25,720
Zure lana zertan datzan jakin nahi dut.

114
00:07:26,520 --> 00:07:29,040
- Demagun emakumea...
- Edo gizona.

115
00:07:29,640 --> 00:07:32,480
Edo gizona,
harreman batean dagoela oraindik.

116
00:07:32,480 --> 00:07:36,840
Gerta daiteke. Bihozmina izan dezakegu
harreman batean egonda ere.

117
00:07:37,720 --> 00:07:41,000
Orduan, bikotea uzteko aholkatuko zenioke?

118
00:07:42,080 --> 00:07:45,520
Ez, prozesu bat abiaraziko nuke
zerbait aholkatu beharrean.

119
00:07:47,400 --> 00:07:49,400
- Orduan, emakumea...
- Edo gizona.

120
00:07:50,000 --> 00:07:53,280
Edo gizona, zugana dator,
eta zera erabakitzen duzu:

121
00:07:53,960 --> 00:07:56,320
Gizon hori ez da inor maitatzeko gai.

122
00:07:57,360 --> 00:08:00,480
Bai, baliteke. Batzuetan...

123
00:08:01,280 --> 00:08:04,920
zauriak hain dira sakonak,
non ez garen maitatzen ausartzen.

124
00:08:04,920 --> 00:08:09,240
Baina ez duzu inoiz ezagutu
diagnostikatu berri duzun gizon hori.

125
00:08:09,960 --> 00:08:11,680
Hau ez da bikote terapia.

126
00:08:11,680 --> 00:08:15,120
Beraz, egoera urrunetik ebaluatu
eta erabakitzen duzu

127
00:08:15,720 --> 00:08:18,120
tipo hori ez dela inor maitatzeko gai.

128
00:08:18,920 --> 00:08:22,520
Ez dugu ebaluaziorik egiten
ezta erabakirik hartzen.

129
00:08:24,160 --> 00:08:26,560
Baina bai, asko ez dira maitatzeko gai.

130
00:08:32,040 --> 00:08:33,680
- Agur.
- Agur.

131
00:08:37,200 --> 00:08:38,120
Nire autoa!

132
00:09:00,120 --> 00:09:02,120
Agur! Ondo izan!

133
00:09:05,360 --> 00:09:08,840
Izan ere, honelakoak dira
XXI. mendeko emakumeak:

134
00:09:09,320 --> 00:09:12,240
indartsu agertzen dira,
baita arlo pribatuan ere,

135
00:09:12,240 --> 00:09:16,520
eta sutsuki aldarrikatzen dituzte
ordezkaritza falta eta genero neutroa.

136
00:09:17,640 --> 00:09:22,280
Baina bitan pentsatu barik
alde batera utzitako gizon horietako bat

137
00:09:22,280 --> 00:09:25,480
borondatez hurreratzen bazaie... danba!

138
00:09:25,480 --> 00:09:29,800
Egungo matriarkatu sentiberak
emakumezkoen ohiko jarrera hartzen du

139
00:09:29,800 --> 00:09:32,840
"tontakeria sexistak"
esateko gai izan baino lehen.

140
00:09:33,680 --> 00:09:34,720
Hara.

141
00:09:36,400 --> 00:09:37,400
Gordinegia da?

142
00:09:38,160 --> 00:09:40,240
- Dudarik gabe.
- Ederto.

143
00:09:45,120 --> 00:09:47,320
"Sexu askapenetik 50 urtera,

144
00:09:47,320 --> 00:09:49,960
iruzurgile trebea
dirutza irabazten ari da".

145
00:09:49,960 --> 00:09:54,640
"Emakumeak ez duelako oraindik ulertu
askatasunak prezio bat duela".

146
00:09:54,640 --> 00:09:57,440
"Utz zaitzakete. Ez da hainbesterako".

147
00:09:58,880 --> 00:10:03,080
"Negarti hauek omen dituzten
zauri emozionalak

148
00:10:03,080 --> 00:10:06,600
eguneroko kontuak baino ez ziren
aurreko belaunaldientzat".

149
00:10:09,720 --> 00:10:11,000
Ezin dut sinetsi...

150
00:10:12,000 --> 00:10:15,800
"Eta banatzaile batek bi egunetan
irabazten duena ordaintzen dute

151
00:10:15,800 --> 00:10:19,600
bere buruaren irudiz inguraturik
bizi den emakume batek,

152
00:10:19,600 --> 00:10:22,600
izotz erregina nartzisista balitz bezala,

153
00:10:22,600 --> 00:10:26,360
esan diezaien
Berndek ez duela jada beren alua gogoko".

154
00:10:34,320 --> 00:10:35,520
Kaixo, egun on.

155
00:10:39,240 --> 00:10:40,520
Kaixo, lagun.

156
00:10:43,680 --> 00:10:45,480
Aupa, Sucre, motel.

157
00:10:49,360 --> 00:10:51,040
Adam zain daukazu.

158
00:10:55,520 --> 00:10:57,440
Nori emango diogu egurra gaur?

159
00:10:58,800 --> 00:11:00,040
Barkatu, Karl. Zuri.

160
00:11:04,920 --> 00:11:05,800
"Negarti"?

161
00:11:06,840 --> 00:11:08,800
Ez naiz emakumeez soilik ari.

162
00:11:09,800 --> 00:11:13,240
Oso istorio ona zen,
baina aukera alferrik galdu duzu.

163
00:11:13,240 --> 00:11:16,080
Generoaren oso ideia atzerakorra duzu.

164
00:11:16,080 --> 00:11:19,920
90eko hamarkadan idazten ziren halakoak,
baina 30 urte igaro dira.

165
00:11:19,920 --> 00:11:21,520
Ez dira 30 urte igaro...

166
00:11:22,600 --> 00:11:26,680
Zure artikuluak betiko
tontakeria patriarkalak errepikatzen ditu.

167
00:11:27,360 --> 00:11:31,720
Egun, bereziki, halako gaiak
sentikortasunez jorratu behar ditugu.

168
00:11:31,720 --> 00:11:33,160
<i>Generation Z</i>!

169
00:11:34,480 --> 00:11:36,920
Jokatu errespetuz, ez diskriminatu...

170
00:11:36,920 --> 00:11:39,520
Nik ez dut inor diskriminatu. Ez horixe.

171
00:11:41,000 --> 00:11:43,640
- Ziur zaude?
- "Negartiak" esan dut.

172
00:11:46,000 --> 00:11:48,880
Nire baimenik gabe
argitaratu duzu artikulua.

173
00:11:49,520 --> 00:11:53,080
Benno horrekin ados egongo zen,
baina gauzak aldatu dira.

174
00:11:54,240 --> 00:11:55,840
Eta ez gaude zurekin pozik.

175
00:11:57,280 --> 00:11:58,120
Zer?

176
00:11:58,120 --> 00:12:00,200
Soldatarik gabe kaleratuta zaude.

177
00:12:05,800 --> 00:12:08,720
Zer? Ezin duzu... Ezin duzu hori egin.

178
00:12:09,760 --> 00:12:12,320
Nik... Jendeak maite nau!

179
00:12:13,000 --> 00:12:15,840
Zera... Hiri osoa jarri dut agerian!

180
00:12:15,840 --> 00:12:17,520
Hau ezberdina da, Karl.

181
00:12:18,400 --> 00:12:21,640
Hori ulertzeko gai ez zarelako
kaleratu behar zaitut.

182
00:12:36,280 --> 00:12:37,520
Nieke jauna.

183
00:12:38,800 --> 00:12:40,320
Geiger andrea, barkatu,

184
00:12:40,320 --> 00:12:43,840
ez genuen zure agentziaren izen ona
zikindu nahi...

185
00:12:43,840 --> 00:12:47,760
Ez du axola,
Nieke jaunarekin hitz egitera etorri naiz.

186
00:12:47,760 --> 00:12:49,600
Ez du jada hemen lan egiten.

187
00:12:49,600 --> 00:12:51,960
Dena atera da zuk nahi zenuen bezala.

188
00:12:51,960 --> 00:12:53,960
Zurekin hitz egin nahi dut.

189
00:12:54,720 --> 00:12:55,960
Ados, esan.

190
00:12:57,000 --> 00:12:58,360
Nahiko pertsonala da...

191
00:12:58,360 --> 00:13:02,480
Lasai, hemen esan dezakezu. Aizue,
Geiger andreak zerbait esango du.

192
00:13:03,560 --> 00:13:04,400
Bota.

193
00:13:04,400 --> 00:13:09,440
Badakit ez zenuela artikulua idatzi
gaia interesgarria izango zelakoan.

194
00:13:10,320 --> 00:13:14,480
Gure bulegoan egon zinenean
zerbait hartu zenuen Iraganeko Kutxatik.

195
00:13:16,160 --> 00:13:20,360
Gezurra. Eta zer demontre da kutxa hori?

196
00:13:20,360 --> 00:13:24,680
Bertan bezeroek iraganean uzten dute
sinbolikoki zorigaiztoko amodio hori

197
00:13:24,680 --> 00:13:26,560
gogorarazten dien objektu bat.

198
00:13:27,800 --> 00:13:30,120
Baina Nieke jaunak zerbait eraman zuen.

199
00:13:30,960 --> 00:13:33,560
Bere neska ohiak kutxan sartutako zerbait.

200
00:13:35,400 --> 00:13:37,440
Jostailuzko auto bat.

201
00:13:38,560 --> 00:13:39,800
Jostailuzko auto bat?

202
00:13:41,040 --> 00:13:42,800
Nire jostailuzko autoa da.

203
00:13:43,800 --> 00:13:47,680
1970ko GT bat! Eta ez luke
zure kutxa esoterikoan egon beharko.

204
00:13:49,000 --> 00:13:51,640
Suposatzen dut nirekin elkartu zinela

205
00:13:51,640 --> 00:13:54,400
zure haustura
nire agentziaren errua delakoan.

206
00:13:54,400 --> 00:13:57,120
Ondo geunden
Santjek zurekin hitz egin arte.

207
00:13:57,640 --> 00:14:00,000
Zuk benetan ulertzea nahi dut

208
00:14:00,000 --> 00:14:02,440
zergatik egin zuen huts zure harremanak.

209
00:14:02,920 --> 00:14:08,120
Beraz, laguntza eskaini nahi dizut
zure harremanaren galera gainditzeko.

210
00:14:09,320 --> 00:14:10,200
Milesker.

211
00:14:10,200 --> 00:14:11,160
Ez horregatik.

212
00:14:14,760 --> 00:14:15,600
Agur.

213
00:14:22,840 --> 00:14:26,680
Bada,
nik kolpe ederra hartu dut behatzean.

214
00:14:26,680 --> 00:14:29,080
Armairuaren kontra. Mingarria izan da.

215
00:14:30,080 --> 00:14:31,320
Eta gauzarik onena?

216
00:14:31,320 --> 00:14:33,720
Izozki saltzailea han jarraitzen zuela.

217
00:14:35,680 --> 00:14:36,760
Eta zure ustez?

218
00:14:37,280 --> 00:14:38,640
Saltzailearena ere bai.

219
00:14:39,400 --> 00:14:42,200
Han zegoela eta platanozko izozkia zuela.

220
00:14:42,200 --> 00:14:43,600
Izugarri maite zaitut.

221
00:14:52,240 --> 00:14:54,480
Ama? Kaktusa ureztatzea ahaztu zait.

222
00:14:55,000 --> 00:14:56,680
Ez du axola, kaktus bat da.

223
00:14:57,920 --> 00:14:59,120
Baina hitzeman nuen.

224
00:15:04,840 --> 00:15:06,640
Ezin naiz joan, lotan nago.

225
00:16:16,920 --> 00:16:19,360
Zuk gazta sandwicha, aran bat,

226
00:16:19,360 --> 00:16:22,760
ozpin-pepinoa eta gailetatxo bat dauzkazu.

227
00:16:22,760 --> 00:16:24,200
Zein gozoa.

228
00:16:24,200 --> 00:16:28,120
Zuk ezti-ogia, platano bat,
luzokerra eta tomateak dauzkazu.

229
00:16:28,920 --> 00:16:30,120
Eta gailetarik ez?

230
00:16:30,960 --> 00:16:32,240
Baliteke...

231
00:16:39,760 --> 00:16:40,640
Olaf, kaixo.

232
00:16:40,640 --> 00:16:43,040
Aita? Aitarekin hitz egin nahi dut.

233
00:16:43,040 --> 00:16:47,080
Zaude. Ez, Hedi eskolara eramango dut.
Noizko behar duzu?

234
00:16:48,320 --> 00:16:49,240
Ados.

235
00:16:49,760 --> 00:16:51,760
Hediri pasako diot telefonoa.

236
00:16:56,240 --> 00:17:00,360
Zure zutabegilerik gogokoena
lan bila dabilela jakitea nahi nuen.

237
00:17:01,840 --> 00:17:02,760
Deitu.

238
00:17:02,760 --> 00:17:04,520
Milesker. Agur.

239
00:17:12,160 --> 00:17:13,000
Zer duzu?

240
00:17:13,480 --> 00:17:16,840
Hitzordu bat dut Lucarekin, azkenik.

241
00:17:17,880 --> 00:17:20,000
Luca mutila da ala neska?

242
00:17:20,600 --> 00:17:21,920
Beti berdin.

243
00:17:23,200 --> 00:17:27,440
Urduri nago.
Benetan ezagutu nahi nauela esan dit.

244
00:17:31,800 --> 00:17:32,640
Kaixo.

245
00:17:35,440 --> 00:17:38,240
Barkatu. Ez zara nire estilokoa.

246
00:17:41,840 --> 00:17:44,920
Zu ere ez. Barkatu.

247
00:17:54,280 --> 00:17:58,360
Jende askok uzten dio jateari
bihozmina duenean. Jan duzu ezer?

248
00:17:59,000 --> 00:18:02,440
Hiru egun daramatzat jan gabe.

249
00:18:03,240 --> 00:18:04,240
Probatu nahi?

250
00:18:08,800 --> 00:18:11,440
Laguntza eskatzea oso garrantzitsua da.

251
00:18:13,040 --> 00:18:15,280
Lehen pausoa eman duzu.

252
00:18:17,560 --> 00:18:19,720
Lehen pausoa? Zenbat daude?

253
00:18:20,920 --> 00:18:22,600
Ez dago presarik.

254
00:18:23,600 --> 00:18:25,600
Berrogeita bat urte ditut.

255
00:18:27,920 --> 00:18:30,480
Nola hasiko naiz berriz hutsetik?

256
00:18:30,480 --> 00:18:35,200
Bai. Ez nengoen jada oso pozik <i>Splash</i>-en.

257
00:18:36,600 --> 00:18:38,520
Zorrotzak dira, konbentzionalak.

258
00:18:46,280 --> 00:18:50,400
Bai, beraz, zuentzat azkenik
zerbait idatzi nezakeela otu zait.

259
00:18:50,400 --> 00:18:55,800
Bai! Merkatuan nago berriz,
nolabait esateko...

260
00:18:56,400 --> 00:18:59,480
Ez, idazten dudan guztia ez da sexista.

261
00:19:01,360 --> 00:19:03,800
Orduko ikuspuntua zen.

262
00:19:03,800 --> 00:19:06,760
Bai, hori... itsusia izan zen.

263
00:19:12,840 --> 00:19:15,760
Deitu zeozer entzuten baduzu, mesedez.

264
00:19:25,320 --> 00:19:28,440
Beste ezer aurkitu ezin duzulako baino
ez zara etorri.

265
00:19:28,440 --> 00:19:30,760
Gezurra, hiru eskaintza jaso ditut.

266
00:19:33,400 --> 00:19:36,880
Nahi duzuna idatziko dut.
Patuari buruz idatziko dut.

267
00:19:38,080 --> 00:19:39,240
Sentimenduei buruz.

268
00:19:40,440 --> 00:19:43,040
Barkamena eskatuko dut zera izateagatik...

269
00:19:44,360 --> 00:19:45,240
...matxista.

270
00:19:47,040 --> 00:19:49,080
Idatzi benetako artikulu bat.

271
00:19:49,080 --> 00:19:51,040
Ados! Arazorik ez.

272
00:19:53,120 --> 00:19:54,240
Zeri buruz?

273
00:19:54,240 --> 00:19:57,600
Idatzi bihozmina gainditzeari buruz, Karl.

274
00:19:58,240 --> 00:19:59,400
Bihotzez.

275
00:19:59,400 --> 00:20:01,760
Eta sentimenduekin. Eta badakizu zer?

276
00:20:01,760 --> 00:20:03,800
Honek benetan funtzionatzeko,

277
00:20:03,800 --> 00:20:06,480
terapia egingo duzu Maria Geigerrekin.

278
00:20:13,400 --> 00:20:16,200
Sibylle, zergatik da hau
hain gogorra zuretzat?

279
00:20:18,520 --> 00:20:20,720
Umeak izan nahi nituen, baina...

280
00:20:22,120 --> 00:20:24,600
orain ezingo diet gurasoei ilobarik eman.

281
00:20:26,240 --> 00:20:31,000
Argi dago
denbora alferrik galtzen ibili naizela.

282
00:20:31,600 --> 00:20:32,960
Nire kasuan...

283
00:20:34,960 --> 00:20:36,320
Bada, aurreko astean...

284
00:20:41,000 --> 00:20:42,120
- Lasai.
- Milesker.

285
00:20:42,760 --> 00:20:47,680
Kriptonita bezalako da niretzat.
Timea nire kriptonita da.

286
00:20:49,400 --> 00:20:50,720
Supermanekin bezala.

287
00:20:51,480 --> 00:20:55,360
Garaiezina da, baina badago
min ematen dion zerbait. Kriptonita.

288
00:20:56,920 --> 00:20:59,360
Ez dit erantzuten. Ezta MySpace-n ere.

289
00:21:00,400 --> 00:21:03,120
Ez zuen ezagutu ginenean
MySpace erabiltzen.

290
00:21:03,120 --> 00:21:05,640
Baina MySpace-ko kontuan sartu da

291
00:21:06,720 --> 00:21:09,320
niri kasurik ez egiteko soilik.

292
00:21:10,560 --> 00:21:12,200
Beraz, ez nau ahaztu.

293
00:21:12,920 --> 00:21:13,920
Ulertzen zaitut.

294
00:21:16,080 --> 00:21:19,280
Baina itxaropen faltsuek
min handia eman dezakete.

295
00:21:20,720 --> 00:21:22,640
Ez dakit zer egin nezakeen.

296
00:21:23,560 --> 00:21:24,760
Baina Superman zara.

297
00:21:27,360 --> 00:21:28,400
Karl.

298
00:21:29,440 --> 00:21:32,600
Barkatu. Sentitzen dut. Mesedez, jarraitu.

299
00:21:32,600 --> 00:21:34,360
Ez, etzuteko gaude hemen.

300
00:21:38,160 --> 00:21:39,240
Aurrera.

301
00:21:42,920 --> 00:21:43,920
Ondo da.

302
00:21:46,400 --> 00:21:47,720
Neskak utzi nau...

303
00:21:50,560 --> 00:21:54,440
Ez, mesedez. Ez egin hots hori. Aizue...

304
00:21:54,440 --> 00:21:56,800
Karl, nola sentitzen zara?

305
00:21:56,800 --> 00:21:58,960
Taldeak horrela erantzuten duenean?

306
00:22:02,360 --> 00:22:04,720
Taldea jota dagoela sentiarazten dit.

307
00:22:06,520 --> 00:22:07,560
Askeak gara.

308
00:22:08,360 --> 00:22:10,080
Norbaitekin elkartu gaitezke,

309
00:22:10,080 --> 00:22:13,680
eta pozik ez bagaude,
beste norbait aurkitu. Zer axola du?

310
00:22:14,560 --> 00:22:17,360
Orain ez duzue bikoterik. Itzel!

311
00:22:19,040 --> 00:22:21,120
Eta zu jazarle bat zara.

312
00:22:21,120 --> 00:22:23,160
Ondo da. Zatoz kanpora.

313
00:22:32,120 --> 00:22:34,600
Badakit ez zaudela oraindik prest.

314
00:22:34,600 --> 00:22:38,800
Eta ez duzula ireki nahi.
Baina ez duzu taldearen lana zapuztuko.

315
00:22:38,800 --> 00:22:40,800
Baina hain dira... Hain dira...

316
00:22:44,400 --> 00:22:46,560
Agian ez zenuke hau egin beharko.

317
00:22:46,560 --> 00:22:49,840
Ez. Gaizki ulertu nauzu.

318
00:22:49,840 --> 00:22:52,200
Kontua ez da ez dizudala errespeturik.

319
00:22:52,200 --> 00:22:56,760
Izan ere, errespetu handia diet
negozioetan trebeak diren emakumeei.

320
00:23:00,560 --> 00:23:01,800
Emakumeei orokorrean.

321
00:23:03,160 --> 00:23:04,000
Nik...

322
00:23:07,000 --> 00:23:09,000
Benetan ikasi nahi dut.

323
00:23:09,760 --> 00:23:10,600
Eta...

324
00:23:11,760 --> 00:23:14,920
hitzematen dizut
berriz halakorik egingo ez dudala.

325
00:23:17,040 --> 00:23:19,960
Bi baldintza. Utzi nire pazienteak bakean.

326
00:23:21,000 --> 00:23:21,880
Ados.

327
00:23:21,880 --> 00:23:25,000
Eta programa osoa egingo duzu.
Hasi eta buka.

328
00:23:27,360 --> 00:23:28,200
Ados.

329
00:23:47,360 --> 00:23:49,600
Ongi etorri Bihozmin bakarlekura.

330
00:23:49,600 --> 00:23:53,240
Ikusiko duzu.
Gurekin amen batean osatuko zara.

331
00:23:54,080 --> 00:23:55,320
Asko lagunduko dizu.

332
00:23:55,320 --> 00:23:57,840
Hemen bihozmina atzean utziko duzu.

333
00:23:59,360 --> 00:24:02,560
- Bai.
- Bai. Hemen dituzu ordutegia

334
00:24:02,560 --> 00:24:05,440
eta horrekin datorren liburua. Gero...

335
00:24:06,720 --> 00:24:07,960
Produktu kosmetikoak.

336
00:24:08,480 --> 00:24:12,960
Eta hau. Gero botila.

337
00:24:12,960 --> 00:24:16,600
Hauxe. Ondo lo egiteko.

338
00:24:18,120 --> 00:24:20,640
Eta, oso garrantzitsua, lastairatxoa.

339
00:24:21,240 --> 00:24:25,160
Parte-hartzaile guztiek
ez dute hainbeste gauzarik jasoko.

340
00:24:26,120 --> 00:24:30,920
Hemen dio Nieke jaunak
pakete osoa jaso behar duela.

341
00:24:32,280 --> 00:24:33,960
Ados. Ulertuta.

342
00:24:33,960 --> 00:24:36,520
Bai. Hala da.

343
00:24:36,520 --> 00:24:39,920
Eta bukatzeko, zerbait berezia.

344
00:24:43,720 --> 00:24:46,320
Oparitxo gozo bat zuretzat. Hortxe.

345
00:25:01,400 --> 00:25:05,360
Eskolan nengoela ere gorroto nuen hau.
Zertarako balio du honek?

346
00:25:05,360 --> 00:25:07,720
Zeure burua ezagutzen lagunduko dizu.

347
00:25:07,720 --> 00:25:10,240
Baina ni bakean nago neure buruarekin.

348
00:25:10,840 --> 00:25:13,800
Fidatu nirekin.
Mariak badaki zer egiten ari den.

349
00:25:13,800 --> 00:25:17,560
- Bitxia da, ez dut oraindik ikusi.
- Larrialdi bat egon da.

350
00:25:21,200 --> 00:25:23,880
Saia zaitez irekiagoa izaten.

351
00:25:44,080 --> 00:25:45,200
Karl?

352
00:25:46,400 --> 00:25:47,280
Eseri naiteke?

353
00:25:53,840 --> 00:25:55,000
Oraintxe nator.

354
00:25:57,880 --> 00:25:59,360
Bizi erraza duzu, ezta?

355
00:25:59,360 --> 00:26:02,400
Egia esan, azkenaldian ez hainbeste.

356
00:26:03,960 --> 00:26:05,720
Bolada txar bat izan dut.

357
00:26:05,720 --> 00:26:08,880
Iaz bolada txarra nuela pentsatzen nuen.

358
00:26:09,760 --> 00:26:13,480
Unibertsitateak ikerketarako finantzaketa
galdu zuelako.

359
00:26:13,480 --> 00:26:18,720
Baina Timeak utzi ninduenetik,
halako bolada txarrekin amesten dut.

360
00:26:19,400 --> 00:26:22,440
Ez zara hobetuko
berari buruz etengabe hitz egiten.

361
00:26:31,920 --> 00:26:34,960
Behin artikulu bat idatzi nuen
harreman bat ahazteko

362
00:26:34,960 --> 00:26:37,560
behar den denboraren inguruko teoriez.

363
00:26:39,560 --> 00:26:40,600
Eta?

364
00:26:40,600 --> 00:26:44,480
Nire teoria da zeneukanaren
guztiz aurkakoa aurkitu behar duzula.

365
00:26:48,520 --> 00:26:52,200
Timea akasgabea da.
Ez dut bere aurkakoa ezagutu nahi.

366
00:26:53,200 --> 00:26:54,760
Zer beste teoria daude?

367
00:26:57,040 --> 00:26:58,120
Gin-tonic araua.

368
00:26:59,080 --> 00:27:02,680
4000 gin-tonic behar dira,
edo 527 Mai Tai.

369
00:27:02,680 --> 00:27:04,440
Hartzeak jotzen dizuna.

370
00:27:04,440 --> 00:27:05,960
Zer nahi duzue?

371
00:27:07,680 --> 00:27:09,880
Kopa bat kartako edari bakoitzeko.

372
00:27:12,400 --> 00:27:16,200
<i>Nazkagarria da, ez dut halakorik nahi.</i>

373
00:27:16,200 --> 00:27:19,400
<i>Batzuetan nitaz oroitzen zara zu ere?</i>

374
00:27:19,400 --> 00:27:21,360
<i>Hala da, bai,</i>

375
00:27:21,360 --> 00:27:24,720
<i>zu gabe.</i>

376
00:27:26,640 --> 00:27:29,200
<i>Eta bakarrik zaudenean,</i>

377
00:27:29,200 --> 00:27:33,240
<i>batzuetan nitaz oroitzen zara zu ere?</i>

378
00:28:11,800 --> 00:28:13,000
Zer duzu, lagun?

379
00:28:14,360 --> 00:28:15,440
Ezkondu egingo da.

380
00:28:17,600 --> 00:28:18,520
Zer?

381
00:28:18,520 --> 00:28:22,840
Bai, beste tipoarekin ezkonduko da.
Hiru egun barru.

382
00:28:24,800 --> 00:28:25,640
Kaka.

383
00:28:29,360 --> 00:28:30,480
Kaka.

384
00:28:32,360 --> 00:28:34,200
Ondo da. Ez kezkatu.

385
00:28:35,400 --> 00:28:36,280
Ez kezkatu.

386
00:28:38,000 --> 00:28:39,600
Ez duzu halakorik onartuko.

387
00:28:40,080 --> 00:28:40,920
Ez.

388
00:28:42,240 --> 00:28:43,320
Zer?

389
00:28:46,120 --> 00:28:49,520
Gizondu, bera ikustera joan
eta argi esango diozu.

390
00:28:56,400 --> 00:28:59,200
- Ez duzu Timea ezagutzen, ezta?
- Ez.

391
00:28:59,200 --> 00:29:01,360
Ezin zaio zer egin behar duen esan.

392
00:29:06,240 --> 00:29:08,840
Eta zergatik uste duzu esan zizula hori?

393
00:29:09,920 --> 00:29:11,240
Berriz deitu ez nezan.

394
00:29:11,240 --> 00:29:12,200
Txorakeriak.

395
00:29:13,840 --> 00:29:18,400
Ez zuen erantzun behar.
Baina zu horretaz ohartzea nahi zuen.

396
00:29:18,400 --> 00:29:21,120
Eta zuk zerbait egitea nahi du.

397
00:29:24,720 --> 00:29:25,720
Hori...

398
00:29:28,040 --> 00:29:30,040
Ez, hori gaizki egongo litzateke.

399
00:29:31,080 --> 00:29:32,520
Gaizki egongo litzateke.

400
00:29:35,080 --> 00:29:37,360
- Ez, ez dago gaizki.
- Bai.

401
00:29:39,240 --> 00:29:40,800
Ez dago gaizki.

402
00:29:41,640 --> 00:29:45,040
Aizu, orain zatoz parrandan,
atun zahar. Goazen.

403
00:29:45,520 --> 00:29:49,800
Tira, heldu eskutik. Goazen. Hori da.

404
00:29:51,320 --> 00:29:52,760
Itzuli hona.

405
00:29:53,920 --> 00:29:55,520
Gure lagunekin, neskekin!

406
00:30:05,120 --> 00:30:08,160
<i>Gauzak ez dira nahi bezala ateratzen.</i>

407
00:30:08,160 --> 00:30:11,400
<i>Eman bihotza, oparitu bihotza.</i>

408
00:30:54,560 --> 00:30:55,560
<i>Zenbat falta da?</i>

409
00:30:56,240 --> 00:31:00,040
Heldu gara ia. Ziur amamak
opiltxo pila bat egin dizkizula.

410
00:31:00,040 --> 00:31:03,240
- Noiz etorriko zara nire bila?
- Hiru egun barru.

411
00:31:05,360 --> 00:31:06,480
Lau asko jota.

412
00:31:24,240 --> 00:31:28,120
Zolti esan diot leku libre bat zegoela.
Eta guk ordainduko dugu.

413
00:31:28,600 --> 00:31:30,680
Ez zinateke tartean sartu beharko.

414
00:31:30,680 --> 00:31:32,960
Ez da lanera itzultzeko ere gai izan.

415
00:31:37,120 --> 00:31:38,680
Kaixo, gero deituko dizut.

416
00:31:39,880 --> 00:31:42,760
Bai. Gero egingo dut. Agur.

417
00:31:43,760 --> 00:31:44,600
Olaf?

418
00:31:49,040 --> 00:31:51,160
Eman al du amore gonbidatu bereziak?

419
00:31:51,880 --> 00:31:52,840
Ikusi zuk zeuk.

420
00:31:53,720 --> 00:31:54,680
Kontuz!

421
00:31:54,680 --> 00:31:57,000
Karl primeran moldatzen da besteekin.

422
00:32:00,840 --> 00:32:02,360
- Bai?
- Bai.

423
00:32:07,720 --> 00:32:10,680
Sexua eta maitasuna bereizteko esan dit.

424
00:32:11,440 --> 00:32:14,440
Aktore ezatseginengan pentsatuz
masturbatzeko.

425
00:32:14,440 --> 00:32:16,680
Tontakeria hutsa da, bai, baina...

426
00:32:17,720 --> 00:32:21,840
Lehen aldiz denbora luzean...
barre egin dut.

427
00:32:22,960 --> 00:32:24,080
Pozten naiz.

428
00:32:24,680 --> 00:32:25,520
Bai.

429
00:32:26,000 --> 00:32:29,640
Karlek Ovidioren aholku bat eman dit
bihozmina arintzeko.

430
00:32:29,640 --> 00:32:32,800
Timea ahaztuta banu bezala
jokatu behar dut.

431
00:32:36,200 --> 00:32:37,360
Hain da...

432
00:32:41,600 --> 00:32:43,880
Lasai. Ulertzen dudala uste dut.

433
00:32:45,080 --> 00:32:48,960
Horregatik eskatuko dizut
halakoak terapeuten esku uzteko.

434
00:32:48,960 --> 00:32:50,600
Prestakuntza dutenen esku.

435
00:32:51,920 --> 00:32:55,400
Ez da prestakuntza zehatzik
jaso behar bihozmina ezagutzeko.

436
00:32:57,000 --> 00:33:00,720
Badakit horrela irabazten duzula dirua,
baina nolabait esateko...

437
00:33:01,480 --> 00:33:03,600
dei-doinuak erostea bezalakoa da.

438
00:33:04,360 --> 00:33:07,280
Denborak hori konpondu arte
itxaron behar genuen.

439
00:33:07,280 --> 00:33:10,640
5,99 abesten duen krokodilo batengatik?

440
00:33:13,600 --> 00:33:14,920
Esan nahi dudana da...

441
00:33:16,480 --> 00:33:17,360
Agian...

442
00:33:18,240 --> 00:33:20,720
nire terapiak ere lagun dezakeela.

443
00:33:21,520 --> 00:33:22,520
Eta dohainik da.

444
00:33:23,720 --> 00:33:25,360
Edariengatik izan ezik.

445
00:33:28,000 --> 00:33:30,200
- Eta Tinder kontua.
- Tinder kontua.

446
00:33:32,160 --> 00:33:33,000
Bai.

447
00:33:34,880 --> 00:33:37,200
Hiruretan ikusiko zaitut alde terapian.

448
00:33:52,640 --> 00:33:57,000
Bai, gure harremana badin badugu
zoriontasun iturri bakarra,

449
00:33:57,000 --> 00:33:59,840
asko sufrituko dugu
iturri hori ixten bada.

450
00:34:00,840 --> 00:34:04,720
Eta uste dut zoriontsu egin gaitzaketen
beste gauza asko daudela.

451
00:34:05,880 --> 00:34:06,720
Natura?

452
00:34:07,760 --> 00:34:11,760
Bai, baina saia zaitez
zerbait zehatzagoa aurkitzen.

453
00:34:14,760 --> 00:34:17,720
Ederki ematen dizuten bakeroak?
Balio du horrek?

454
00:34:17,720 --> 00:34:19,440
Bai, noski, zergatik ez.

455
00:34:28,040 --> 00:34:29,600
Bazkari on bat, agian.

456
00:34:30,200 --> 00:34:31,120
Ados.

457
00:34:32,680 --> 00:34:34,720
Dantzan egitea edo?

458
00:34:34,720 --> 00:34:37,360
Dantzan egitea. Bai. Oso ondo.

459
00:34:41,520 --> 00:34:42,680
Pinguinoak.

460
00:34:43,960 --> 00:34:47,960
Ez dakit, baina pinguinoek
atseginak ematen dute nolabait.

461
00:34:50,000 --> 00:34:51,640
Zein polita, Sibylle.

462
00:34:54,640 --> 00:34:55,480
Karl?

463
00:34:56,960 --> 00:34:58,480
Konpromisorik gabeko sexua.

464
00:35:01,680 --> 00:35:03,240
Eta pinguinoei buruzkoa...

465
00:35:05,440 --> 00:35:06,880
oso polita iruditu zait.

466
00:35:10,520 --> 00:35:12,360
Oso gustuko ditut pinguinoak.

467
00:35:12,880 --> 00:35:14,200
Ibiltzeko duten era...

468
00:35:16,200 --> 00:35:20,360
Eta hotz direnean,
batu-batu eginda jartzen dira taldeka.

469
00:35:20,360 --> 00:35:24,000
Eta sabel gainean irrist egiten dute
izotzetik uretara.

470
00:35:24,000 --> 00:35:25,600
Maitagarriak dira oso.

471
00:35:25,600 --> 00:35:27,600
Pinguinoak gorroto badituzu,

472
00:35:27,600 --> 00:35:31,040
horrek psikopata hutsa zarela
esan nahi du, ezta?

473
00:35:31,640 --> 00:35:32,800
Goazen paseatzera.

474
00:35:34,400 --> 00:35:37,280
Fideltasun promesak
eta arrosa petaloak egon behar?

475
00:35:37,280 --> 00:35:42,160
Ez, baina sexua esan beharrean,
konpromisorik gabeko sexua esan duzu.

476
00:35:42,160 --> 00:35:45,640
Beraz,
konpromiso eza duzu buruan hasieratik.

477
00:35:46,160 --> 00:35:48,160
Tximeleta baten modukoa zara.

478
00:35:50,480 --> 00:35:54,120
Nola? Ez naiz tximeleta bat. Ni...

479
00:35:54,960 --> 00:35:55,840
Han Solo naiz.

480
00:35:56,320 --> 00:35:58,720
Baina Han Solok Leiarekin bukatzen du.

481
00:35:58,720 --> 00:36:00,920
Eta pozik bizi dira?

482
00:36:00,920 --> 00:36:03,760
Ume bat dute,
arazoak datoz eta banatzen dira.

483
00:36:03,760 --> 00:36:06,880
- Ez dut sekuela ikusiko.
- Existitzen da halere.

484
00:36:11,760 --> 00:36:13,760
Sexuak zoriontsu egin zaitzake.

485
00:36:15,080 --> 00:36:17,680
Ez al duzu inoiz
klubeko komunetan larrua jo?

486
00:36:19,240 --> 00:36:22,400
Ez duzu maitemintzeko egiten.
Sexua sexua baino ez da.

487
00:36:24,120 --> 00:36:27,840
Ondo da. Hain txarra izango litzateke
horrela maitemintzea?

488
00:36:27,840 --> 00:36:30,120
Zoriontasuna ez dakarrela diozu.

489
00:36:30,120 --> 00:36:33,200
Diodana zoriontasuna dakarren bakarra
ez dela da.

490
00:36:36,680 --> 00:36:38,040
Horixe bera diot nik.

491
00:36:53,240 --> 00:36:57,760
NEGAR EGITEN JARRAITZEN DUZU
EDO PINTATZEN HASI ZARA?

492
00:37:30,000 --> 00:37:32,280
Noiztik ez duzu ondo lo egiten?

493
00:37:37,440 --> 00:37:39,040
Meditatu nahi duzu?

494
00:37:42,920 --> 00:37:43,800
Hitz egin?

495
00:37:46,040 --> 00:37:46,880
Ez.

496
00:37:51,160 --> 00:37:52,200
Igeri egin?

497
00:37:55,520 --> 00:37:58,280
- Ez dut bainujantzirik.
- Bada, nik ere ez.

498
00:38:30,280 --> 00:38:31,480
Itzela izan da! Bai!

499
00:38:34,840 --> 00:38:35,680
Bai!

500
00:38:50,040 --> 00:38:53,520
- Kaixo, txiki, ondo zaude?
<i>- Nire bila etorri behar duzu.</i>

501
00:38:53,520 --> 00:38:57,400
<i>Svea eta Feli egunero doaz skate parkera
ni hemen nagoela.</i>

502
00:38:57,400 --> 00:39:00,520
Lasai zaitez, laztana. Agian...

503
00:39:00,520 --> 00:39:04,520
Baten bat egongo da inguruan.
Galdetu auzokoen umeei...

504
00:39:04,520 --> 00:39:06,200
<i>Ez duzu ezer ulertzen.</i>

505
00:39:11,160 --> 00:39:12,040
Kaka.

506
00:39:14,280 --> 00:39:15,480
Porru bat da hori?

507
00:39:16,440 --> 00:39:18,520
Amek beren burua zaindu behar dute.

508
00:39:25,280 --> 00:39:27,560
Alabak etxera itzuli nahi du

509
00:39:27,560 --> 00:39:30,520
skate parkean
bueltak ematen ibili nahi duelako.

510
00:39:31,560 --> 00:39:34,360
Ez daki skatean ibiltzen ere,
skatea erosi nion,

511
00:39:35,160 --> 00:39:36,920
baina ez du inoiz erabiltzen.

512
00:39:38,600 --> 00:39:39,440
Zer?

513
00:39:39,920 --> 00:39:43,400
Ezer ez.
Zu ez zinen skate parkera joaten, ezta?

514
00:39:50,320 --> 00:39:53,080
Honek bidaia
askoz eramangarriagoa egingo du.

515
00:39:53,080 --> 00:39:55,000
- Honekin hastea zenuen.
- Bai.

516
00:39:56,400 --> 00:39:58,640
Ez duzu gainontzekoa baloratzen.

517
00:40:01,160 --> 00:40:03,640
Dena nahi duzu,
umeek gozoki dendan bezala,

518
00:40:03,640 --> 00:40:07,640
baina emozionalki konprometitu
behar baduzu, hanka egiten duzu.

519
00:40:09,200 --> 00:40:12,320
Maitasuna ez da erraza.
Askok onartzen ez badute ere.

520
00:40:12,840 --> 00:40:15,640
Denek egiten dute amets
benetako maitasunarekin.

521
00:40:15,640 --> 00:40:17,960
Akasgabea, ederra.

522
00:40:18,720 --> 00:40:19,960
Baina ideia hori...

523
00:40:19,960 --> 00:40:23,080
...postalak eta loreak saltzeko
asmatu zuten.

524
00:40:23,720 --> 00:40:24,920
Nire ustez.

525
00:40:25,800 --> 00:40:26,720
Tontakeriak.

526
00:40:27,440 --> 00:40:31,120
Amodio erromantikoa
gutxi batzuk lor dezaketen ametsa da.

527
00:40:32,040 --> 00:40:34,600
Eta horren ondorioz, beste askok

528
00:40:34,600 --> 00:40:38,240
gehiegi eskatzen diete harremanei.
Eta ez dira zoriontsu.

529
00:40:39,880 --> 00:40:40,840
Galdera bat.

530
00:40:42,960 --> 00:40:45,960
Sinesten duzu amodio erromantikoan ala ez?

531
00:40:46,880 --> 00:40:48,040
Bai, noski.

532
00:40:54,160 --> 00:40:55,320
Ez da egia.

533
00:40:57,520 --> 00:40:59,200
Baina ez da negoziorako ona.

534
00:40:59,200 --> 00:41:00,560
Zer esan dezaket?

535
00:41:01,640 --> 00:41:04,840
Zatiak batu
eta jendeari osatzen laguntzen diot.

536
00:41:05,880 --> 00:41:09,640
Bakarrik ere zoriontsu izateko gai
izan daitezen.

537
00:41:10,640 --> 00:41:12,360
Ezin da jada halakorik lortu.

538
00:41:13,240 --> 00:41:17,360
Eta horren erantzule dira
komedia erromantiko guztiak,

539
00:41:17,360 --> 00:41:20,120
jendea txunditzen duten
keinu erromantikoekin.

540
00:41:20,120 --> 00:41:21,920
Eta amodio kanta nekagarriak.

541
00:41:24,040 --> 00:41:25,120
Eta ilunabarrak.

542
00:41:26,320 --> 00:41:28,560
- Zer daukate ilunabarrek?
- Bai.

543
00:41:28,560 --> 00:41:32,240
Lurrak biraka jarraitzen du, itzel,
egunero bezala.

544
00:41:32,240 --> 00:41:34,880
- Bai!
- Eguzkia beti ari da sartzen nonbait.

545
00:41:34,880 --> 00:41:35,920
- Bai.
- Ezta?

546
00:41:37,080 --> 00:41:39,920
Ebolutiboki ez du ez bururik ez hankarik.

547
00:41:39,920 --> 00:41:42,200
Gaua da, animalia basatiak irten dira.

548
00:41:42,200 --> 00:41:46,280
Zoaz zure emazte neandertalarekin
babesik gabeko muino batera

549
00:41:46,280 --> 00:41:49,040
lasai-lasai ilunabarra ikustera!
Zer demontre?

550
00:41:56,240 --> 00:41:57,400
Entzuten duzu hori?

551
00:42:03,200 --> 00:42:04,240
Hamar euro ditut.

552
00:42:04,720 --> 00:42:07,120
- Abesti bat eskatuko diozu?
- Ez.

553
00:42:07,120 --> 00:42:08,840
Joateko ordainduko diot.

554
00:42:14,960 --> 00:42:17,440
Atsegina da ulertzen duen emakume batekin...

555
00:42:17,440 --> 00:42:18,920
Ez naiz emakume bat.

556
00:42:20,360 --> 00:42:21,720
Zure terapeuta naiz.

557
00:42:30,840 --> 00:42:31,960
Nire kontura.

558
00:42:45,000 --> 00:42:47,520
Barkatu, zenbat dira hamabost minutu?

559
00:42:48,200 --> 00:42:49,120
Hamar euro.

560
00:42:50,640 --> 00:42:51,840
Beste gauza bat.

561
00:42:52,800 --> 00:42:54,640
"Eternal Flame" entzun nahi du.

562
00:43:05,280 --> 00:43:07,680
Ene, ez.

563
00:43:07,680 --> 00:43:09,960
Ezta pentsatu ere.

564
00:43:09,960 --> 00:43:12,600
Ez.

565
00:43:16,920 --> 00:43:20,440
Ez.

566
00:43:46,960 --> 00:43:49,120
Barkatu, lo geratu naiz.

567
00:43:49,120 --> 00:43:50,600
- Egun on.
- Egun on.

568
00:43:51,200 --> 00:43:52,040
Egun on.

569
00:43:52,840 --> 00:43:55,040
Ez dago ez logelan ez igerilekuan,

570
00:43:55,040 --> 00:43:56,960
eta ez du telefonoa erantzuten.

571
00:43:57,960 --> 00:43:58,960
Zer gertatzen da?

572
00:43:58,960 --> 00:44:00,680
Turgay desagertu da.

573
00:44:01,560 --> 00:44:03,560
Egongelan begiratuko dugu.

574
00:44:04,480 --> 00:44:06,000
Zer gertatzen da gaur?

575
00:44:06,000 --> 00:44:07,640
Ezkontzagatik da.

576
00:44:09,480 --> 00:44:10,480
Hara.

577
00:44:14,600 --> 00:44:15,720
Ez da izango.

578
00:44:18,800 --> 00:44:20,560
- Hori Timea da.
- Barkatu?

579
00:44:21,160 --> 00:44:22,280
Turgayren Timea!

580
00:44:24,360 --> 00:44:26,080
Ezkontza geldiarazi nahi du!

581
00:44:31,080 --> 00:44:33,560
Nork sartuko zion
halako tontakeria buruan?

582
00:44:34,840 --> 00:44:35,960
Zergatik egin duzu?

583
00:44:35,960 --> 00:44:38,960
Ez du berarekin ezkondu nahi.
Fartsa bat da.

584
00:44:38,960 --> 00:44:42,400
- Turgay gizon bat izatea nahi du.
- Milaka euroko fartsa?

585
00:44:42,400 --> 00:44:43,840
Zer arraio duzu buruan?

586
00:44:43,840 --> 00:44:45,000
- Au.
- Barkatu.

587
00:44:46,960 --> 00:44:47,920
Ene.

588
00:45:12,160 --> 00:45:13,640
Zer jantzi duzu?

589
00:45:15,080 --> 00:45:16,160
Ospa hemendik!

590
00:45:16,160 --> 00:45:19,480
- Ez zenidake horrela hitz egin beharko.
- Niri bost.

591
00:45:19,480 --> 00:45:23,120
Nahaspila ederrean sartu duzu gizona,
hau gaizki irtengo da.

592
00:45:23,120 --> 00:45:26,160
Ezetz! Ez duzu oker zeundela onartu nahi.

593
00:45:26,160 --> 00:45:30,000
Aski da! Zuk sortutako nahaste-borrastea
konpondu behar dut.

594
00:45:30,000 --> 00:45:32,480
Ezta pentsatu ere! Ezin duzu...

595
00:45:51,160 --> 00:45:52,000
Timea maitea,

596
00:45:52,840 --> 00:45:53,800
Egbert maitea,

597
00:45:54,840 --> 00:45:57,920
ezkongaien familia eta lagun maiteok,

598
00:45:59,240 --> 00:46:02,040
guztiok ari gara norbaiten bila.

599
00:46:02,960 --> 00:46:07,040
Aurkitzen hain zaila den
pertsona horren bila.

600
00:46:07,920 --> 00:46:10,640
Pertsona berezi horren bila,

601
00:46:11,160 --> 00:46:15,960
osatuko
eta hobeak egingo gaituen pertsona.

602
00:46:15,960 --> 00:46:17,560
- Hemen behar du.
- Auskalo.

603
00:46:17,560 --> 00:46:19,120
Agian ez da etorri.

604
00:46:19,640 --> 00:46:23,000
...bihotz-bihotzen bilatzen banauzue,
aurkituko nauzu...

605
00:46:23,000 --> 00:46:26,640
- Lortutako guztia zapuztuko du.
- Bere erabakia da.

606
00:46:26,640 --> 00:46:29,960
Tontakeria hau ez da bere ideia izan,
baizik eta zurea.

607
00:46:29,960 --> 00:46:32,680
- Ez horixe.
- Lotsagarri geratuko da.

608
00:46:32,680 --> 00:46:36,000
Timea eta Egbertek honako pasarte hau...

609
00:46:36,000 --> 00:46:37,280
- Turgay!
- Ixo!

610
00:46:37,880 --> 00:46:40,240
...irakurtzea aukeratu dute.

611
00:46:40,800 --> 00:46:42,600
- Turgay!
- Benetan!

612
00:46:43,200 --> 00:46:44,040
Barkatu.

613
00:46:44,040 --> 00:46:47,000
Timea maitea, Egbert maitea.

614
00:46:48,240 --> 00:46:50,520
Gure aurrean ditugu bi...

615
00:46:50,520 --> 00:46:53,080
Zer zabiltza? Aizu! Ezin duzu hori egin.

616
00:46:53,680 --> 00:46:56,040
Ezin duzu hori egin. Ez mugitu!

617
00:47:05,880 --> 00:47:08,680
Beraz, Jainkoaren, gure Jaunaren aurrean...

618
00:47:08,680 --> 00:47:10,440
Lasai zaitez behingoz.

619
00:47:13,960 --> 00:47:17,840
- Ene.
- Baina norbaitek eragozpenik badu

620
00:47:17,840 --> 00:47:22,200
- ezkotza hau burutu dadin...
- Kaka.

621
00:47:23,600 --> 00:47:28,720
...hitz egin dezala orain,
edo isil dadila betiko.

622
00:47:28,720 --> 00:47:30,760
- Kaka. Hedatzen ari da.
- Kapela!

623
00:47:33,360 --> 00:47:34,360
Timea!

624
00:47:34,960 --> 00:47:37,560
- Turgay?
- Sua! Jainko maitea!

625
00:47:56,480 --> 00:47:59,080
Lasai, Karl. Laster joango zara etxera.

626
00:48:02,640 --> 00:48:04,360
Inguruan hazi nintzen.

627
00:48:04,360 --> 00:48:05,560
Zein interesgarria.

628
00:48:09,200 --> 00:48:10,280
Esnearekin, ezta?

629
00:48:10,800 --> 00:48:14,400
Orain olo-esnearekin.
Baina gaur salbuespen bat egingo dut.

630
00:48:17,840 --> 00:48:20,560
Bulegoan katu irudi pila bat ditu...

631
00:48:22,080 --> 00:48:25,120
Argi dago umeak izateko irrikan dagoela.

632
00:48:25,760 --> 00:48:27,320
Interesa galdu duzu, ezta?

633
00:48:31,240 --> 00:48:33,200
Ez duzu nire terapeuta izan nahi.

634
00:48:33,200 --> 00:48:35,520
Ez, eta ez naiz, ez didazulako utzi.

635
00:48:35,520 --> 00:48:38,000
- Ez dut terapiarik behar.
- Hara.

636
00:48:38,000 --> 00:48:40,520
Lana berreskuratzeko egiten ari naiz hau.

637
00:48:41,720 --> 00:48:43,120
Bada, jai daukazu.

638
00:48:45,520 --> 00:48:48,280
Kaixo! Ama heldu da!

639
00:48:54,480 --> 00:48:56,400
Polizia-etxearen mira nuen.

640
00:48:57,440 --> 00:48:59,760
- Karl maiz egoten zen han.
- Hara.

641
00:49:01,120 --> 00:49:03,280
Bere izena jarriko zioten zeldari.

642
00:49:04,960 --> 00:49:06,680
- Etxera joango gara.
- Zer?

643
00:49:06,680 --> 00:49:09,000
Ez. Ama, eraman gaitzazu hotelera.

644
00:49:09,000 --> 00:49:11,760
Bai. Hobe dugu hotelera itzuli, milesker.

645
00:49:11,760 --> 00:49:13,920
Niri buruz dioen guztia ez da egia.

646
00:49:14,400 --> 00:49:16,440
Nire patata entsalada ederra dago.

647
00:49:16,440 --> 00:49:18,240
Ez dugu entsaladarik nahi.

648
00:49:18,240 --> 00:49:22,080
Arren, ama, eraman gaitzazu hotelera
eta... mila esker.

649
00:49:22,680 --> 00:49:25,120
Badakizu zer, Hilde? Gustura joango naiz.

650
00:49:25,120 --> 00:49:27,240
- Zer?
- Ez zaitu aipatu ere egin.

651
00:49:27,240 --> 00:49:28,640
Ezta zu ere.

652
00:49:29,680 --> 00:49:31,440
- Nola ezagutu zarete?
- Ama.

653
00:49:31,440 --> 00:49:34,840
Nire lanagatik.
Agian Karlek berak kontatu nahiko dizu.

654
00:49:35,520 --> 00:49:36,400
Ez?

655
00:49:37,280 --> 00:49:39,360
Gaizki ulerturik egon ez dadin...

656
00:49:39,360 --> 00:49:40,680
Lagunak gara.

657
00:49:40,680 --> 00:49:42,520
Kontua oheratzen zaretela da.

658
00:49:44,040 --> 00:49:46,040
Formalitateak gero etor daitezke.

659
00:50:07,120 --> 00:50:10,320
Honek 90eko hamarkadako museoa dirudi.

660
00:50:12,280 --> 00:50:14,560
DJ Bobo, "Love is All Around", ene.

661
00:50:15,080 --> 00:50:19,120
Nik ere Backstreet Boys-en posterra nuen.
Ea aurkitzen dudan...

662
00:50:20,200 --> 00:50:21,080
Hementxe!

663
00:50:21,560 --> 00:50:24,640
- Aizu, hori delitu bat da.
- Ez da gaurko lehena.

664
00:50:25,240 --> 00:50:27,840
Seinale ona da gauza hauek bota ez izana.

665
00:50:28,680 --> 00:50:30,680
Bihotz bat izan zenuen behin.

666
00:50:32,040 --> 00:50:35,480
"Bihotza taupadaka hasten zait
ikusten zaitudanean".

667
00:50:36,640 --> 00:50:38,280
Eskolarako idatzi nuen.

668
00:50:40,000 --> 00:50:42,520
Harrigarria da
bizimodua idazten ateratzea.

669
00:50:44,640 --> 00:50:45,680
Eta honako hau?

670
00:50:57,840 --> 00:50:58,760
Zera...

671
00:51:00,600 --> 00:51:02,440
Honi buruz hitz egin nahi duzu?

672
00:51:05,640 --> 00:51:07,840
Ez al duzu inoiz ergelkeriarik egin?

673
00:51:09,520 --> 00:51:11,880
Askotan. Ezin ditut zenbatu ere egin.

674
00:51:14,120 --> 00:51:15,760
Tira, jatera etorri gara.

675
00:51:23,680 --> 00:51:25,800
Emakume xaloekin ibiltzen da beti.

676
00:51:25,800 --> 00:51:29,840
Bere mailan daudenak saihesten ditu.
Minik eman ez diezaioten.

677
00:51:29,840 --> 00:51:31,760
Konpromisoak ikaratzen du.

678
00:51:32,920 --> 00:51:35,640
Ez dakit nola ausartzen den
zapatak lotzen ere.

679
00:51:38,080 --> 00:51:40,120
Wilhelm eta bion errua izango da.

680
00:51:40,920 --> 00:51:45,640
Nahiz eta, akats pare baten ostean,
dibortzio guztiz lagunkoia izan genuen.

681
00:51:45,640 --> 00:51:48,400
Eta Karl nagusia zen, hamasei urte zituen.

682
00:51:49,720 --> 00:51:52,280
- Galdetu dezaket zergatik...
- Banatu ginen?

683
00:51:52,280 --> 00:51:54,800
Gauza bakarra genuen komunean.

684
00:51:54,800 --> 00:51:57,040
Egun berean ezkondu ginela biak.

685
00:51:58,480 --> 00:52:01,600
Beraz, osasun arrazoiak zirela eta
dibortziatu ginen.

686
00:52:04,200 --> 00:52:07,280
Elkar ikustean,
oka egiteko gogoa etortzen zitzaigun.

687
00:52:08,520 --> 00:52:10,560
Ustekabeko sexua gustuko genuen.

688
00:52:11,160 --> 00:52:13,560
Egunero. Astelehenetik igandera.

689
00:52:14,120 --> 00:52:16,080
Ustekabea sexurik ez genuela zen.

690
00:52:17,120 --> 00:52:18,320
Ama, isildu, arren.

691
00:52:19,360 --> 00:52:23,760
Horrek arrakasta handia izan zuen
aurreko astean. Ez duzu umore senik.

692
00:52:23,760 --> 00:52:26,520
Ez ditu nire komedia saioak gustuko.

693
00:52:26,520 --> 00:52:29,000
Halako txantxa tamalgarriak egiten ditu.

694
00:52:29,000 --> 00:52:31,720
Tamalgarriak? Tira.

695
00:52:31,720 --> 00:52:34,680
Geratu asteazkenera arte
eta zatozte antzerkira.

696
00:52:34,680 --> 00:52:38,320
Karlek ez nau inoiz ikusi.
Sarrerak lortuko dizkizuet.

697
00:52:40,280 --> 00:52:42,360
Nahiago dut ipurdian tatuajea egin.

698
00:52:49,160 --> 00:52:50,640
Zure ama oso xelebrea da.

699
00:52:52,200 --> 00:52:54,720
Bai, berarekin denbora gutxi
ematen baduzu.

700
00:52:54,720 --> 00:52:57,080
Ama guztiekin gertatzen da berdina.

701
00:52:57,080 --> 00:52:58,000
Bai.

702
00:53:00,280 --> 00:53:01,680
Erantzungo galdera bat?

703
00:53:06,160 --> 00:53:07,360
Claudia deitzen zen.

704
00:53:07,880 --> 00:53:10,760
Zera... Hamalau urte genituenetik
generaman batera.

705
00:53:11,240 --> 00:53:13,840
Eta... institutua bukatzean...

706
00:53:16,280 --> 00:53:18,440
... ezkontzeko eskatu nion.

707
00:53:20,440 --> 00:53:21,920
Ez nuen galdu nahi.

708
00:53:23,040 --> 00:53:24,280
Baina berak...

709
00:53:24,880 --> 00:53:25,840
Ezetz esan zuen.

710
00:53:27,320 --> 00:53:30,000
Baina... ulertzen dut.

711
00:53:30,960 --> 00:53:31,840
Zera...

712
00:53:32,760 --> 00:53:36,840
Graduatu ostean, mundua ikusi nahi zuen.
Ez lehen mutilarekin ezkondu.

713
00:53:38,080 --> 00:53:39,080
Eraztuna ikusi...

714
00:53:40,360 --> 00:53:42,320
ikaratu eta utzi ninduen.

715
00:53:48,520 --> 00:53:50,120
Zure bizitzako amodioa zen?

716
00:53:58,760 --> 00:53:59,600
Bai.

717
00:54:01,320 --> 00:54:02,960
Baina ez da hainbesterako.

718
00:54:05,160 --> 00:54:08,280
Benetan. Ez nekien
eraztuna oraindik hor zegoenik ere.

719
00:54:09,400 --> 00:54:13,280
Eta atzera begiratzean, pozten naiz.
Ez zen ondo aterako.

720
00:54:16,080 --> 00:54:16,920
Bai.

721
00:54:17,640 --> 00:54:19,200
Eskerrak ez zela gertatu.

722
00:54:45,280 --> 00:54:47,200
Geldialdi hau ona izan da.

723
00:54:48,080 --> 00:54:52,480
- Orain badugu nondik hasi.
- Ez dugu nondik hasi. Ahaztu hori.

724
00:54:53,360 --> 00:54:57,600
Oso gogorra izango zen.
Zauri sakona sortuko zizun.

725
00:54:57,600 --> 00:55:00,200
Bai. Hara. Zure bezero guztiei bezala.

726
00:55:00,200 --> 00:55:01,880
Baina zuri ez, ezta?

727
00:55:01,880 --> 00:55:05,840
"Ni ere bihozminak jota egon nintzen".
Dena asmatu zenuen, ezta?

728
00:55:05,840 --> 00:55:07,120
Dirua irabazteko.

729
00:55:09,880 --> 00:55:10,760
Gabon.

730
00:55:30,880 --> 00:55:34,400
- Ez kezkatu, ez nauzu erakartzen.
- Ezta zu ni. Bat ere ez.

731
00:55:34,400 --> 00:55:35,320
Primeran.

732
00:55:42,120 --> 00:55:45,360
Baina ez nuen asmatu. Bihozmina nuen.

733
00:55:46,440 --> 00:55:47,560
Olaf zela eta.

734
00:55:50,000 --> 00:55:51,360
Adarrak jarri zizkizun?

735
00:55:53,520 --> 00:55:56,360
Bai. Pinguinoengatik utzi ninduen.

736
00:56:02,600 --> 00:56:05,440
- Horregatik gorroto dituzu.
- Gorroto ditut.

737
00:56:05,440 --> 00:56:07,120
- Psikopata.
- Psikopata zu.

738
00:56:10,200 --> 00:56:13,000
Olaf zoologoa eta klimatologian aditua da.

739
00:56:14,040 --> 00:56:16,760
Bazenekien pinguinoak galzorian daudela?

740
00:56:19,640 --> 00:56:21,720
- Eta Olafek salbatuko ditu?
- Bai.

741
00:56:23,080 --> 00:56:25,920
Kontserbaziorako fundazio batean
lan egiten du...

742
00:56:26,680 --> 00:56:30,720
Bera beti dago atzerrian bidaiatzen,
eta ni hemen gure alabarekin.

743
00:56:34,240 --> 00:56:36,320
Lan bikaina egiten duzu.

744
00:56:37,600 --> 00:56:38,440
Milesker.

745
00:56:41,240 --> 00:56:44,560
Porruena, onkeria
eta sasijakintsu bat zarela kenduta.

746
00:56:45,080 --> 00:56:48,160
Eta zeure buruaren irudiena
Kim Jon Unen estilora.

747
00:56:48,160 --> 00:56:50,560
- Hori susmagarria da.
- Jeloskor zaude.

748
00:56:54,680 --> 00:56:57,480
Noizbait ikusiko duzu. Edo alabak...

749
00:56:58,240 --> 00:57:01,800
Bai. Alemanian dagoenean.

750
00:57:02,440 --> 00:57:03,760
Bidaiatzen ari denean...

751
00:57:04,520 --> 00:57:08,160
Bisitak laburrak dira,
eta telefonoz hitz egiten du Hedirekin.

752
00:57:11,920 --> 00:57:15,920
Orduan elkarrekin erabaki genuen,
guztien onerako, baina...

753
00:57:20,680 --> 00:57:21,800
...batzuetan...

754
00:57:24,120 --> 00:57:27,120
luze igaro bada ere,
burura datorkit joatear zegoela

755
00:57:28,360 --> 00:57:29,680
geratu nahi izan balu...

756
00:57:33,200 --> 00:57:34,280
Tontakeria bat da.

757
00:57:36,320 --> 00:57:37,200
Ez.

758
00:57:45,160 --> 00:57:46,400
Ez da tontakeria bat.

759
00:57:56,680 --> 00:57:59,640
Badakit Lurra salbatzea
oso garrantzitsua dela,

760
00:58:01,600 --> 00:58:04,400
baina horretarako
zurekin egoterik ez banu...

761
00:58:05,560 --> 00:58:07,200
Bukatu dadila mundua.

762
00:58:11,960 --> 00:58:13,760
Zer gertatzen zaizu, Han Solo?

763
00:58:14,960 --> 00:58:16,200
Sentibera jarri zara.

764
00:58:19,600 --> 00:58:21,600
Utziko duzu Han Solo bakean?

765
00:58:24,280 --> 00:58:25,200
Ez.

766
00:59:27,920 --> 00:59:32,200
Oso hotel polita da.
Gustatuko zaizue. Erromantikoa da oso.

767
00:59:35,240 --> 00:59:36,360
Ez duzue maletarik?

768
00:59:37,680 --> 00:59:40,120
Bikote gazteek ez dute arroparik behar.

769
00:59:40,120 --> 00:59:42,720
- Bere terapeuta naiz.
- Hara.

770
00:59:49,320 --> 00:59:50,440
Zer?

771
00:59:50,440 --> 00:59:51,760
Ezer ez.

772
00:59:56,680 --> 00:59:58,400
Atzokoa sentitzen dut.

773
01:00:00,120 --> 01:00:01,600
Nik ez. Ondo pasa nuen.

774
01:00:09,240 --> 01:00:10,440
Ez begiratu horrela.

775
01:00:11,040 --> 01:00:15,920
Nire bezeroa da. Onartezina da.
Ez errepikatzeko hamaika arrazoi daude.

776
01:00:15,920 --> 01:00:17,680
Zerk geldiarazten zaitu?

777
01:00:17,680 --> 01:00:19,280
Ez dauka etorkizunik.

778
01:00:19,280 --> 01:00:22,800
Harreman luzea
izateko norbaiten bila baino ez zabiltza?

779
01:00:22,800 --> 01:00:24,200
Ez nabil inoren bila!

780
01:00:24,200 --> 01:00:28,160
Nahikoa daukazulako jada.
Zuretzako baino ez den etxe hutsa.

781
01:00:28,160 --> 01:00:30,880
Olaf eta ni lagunak gara,
ona da Hedirentzat.

782
01:00:30,880 --> 01:00:34,040
Eta zuretzako aitzakia ona
inor ez ezagutzeko.

783
01:00:38,320 --> 01:00:41,000
Konturatu al zara
nahiko antzekoak zaretela?

784
01:00:42,480 --> 01:00:45,240
Agian arriskatzen
ikasiko duzue elkarrekin.

785
01:00:45,920 --> 01:00:47,400
Ez gara batere antzekoak.

786
01:00:48,120 --> 01:00:52,120
Berak Peter Panen sindromea du,
ni ume bat duen emakume heldua naiz.

787
01:00:54,040 --> 01:00:57,920
Badakizu Olafenaren ostean
oreka aurkitzea kostatu zitzaidala.

788
01:01:00,080 --> 01:01:03,040
Bizitza orekatua duzula uste duzu?
Benetan?

789
01:01:04,440 --> 01:01:05,880
Mila esker, andrea.

790
01:01:18,120 --> 01:01:20,960
Bulegoan behar naute.
Marthak ordezkatuko nau.

791
01:01:20,960 --> 01:01:23,320
Ez daukat agur esateko astirik.

792
01:01:25,120 --> 01:01:28,560
Sexu-harremanen ostean hanka egitea
nire espezialitatea da.

793
01:01:29,160 --> 01:01:30,080
Baina aurrera.

794
01:01:31,200 --> 01:01:33,560
Sexua sexua baino ez da. Esan bezala.

795
01:01:36,280 --> 01:01:38,400
Ez du beste ezer esan nahi niretzat.

796
01:01:41,200 --> 01:01:43,480
Primeran. Niretzat ere ez.

797
01:01:46,600 --> 01:01:47,440
Ezer ez.

798
01:01:48,520 --> 01:01:49,400
Berdin.

799
01:01:51,040 --> 01:01:53,320
Ondoren, milesker esan, eta kito.

800
01:01:54,520 --> 01:01:55,360
Ados.

801
01:01:56,200 --> 01:01:57,320
Milesker.

802
01:01:57,320 --> 01:01:58,640
Hori da.

803
01:02:01,720 --> 01:02:02,920
- Agur.
- Agur.

804
01:02:28,600 --> 01:02:30,320
Ilunabarrak gorroto dituzu.

805
01:02:32,560 --> 01:02:34,920
Norbaitekin aritu naiz berriki horretaz.

806
01:02:35,680 --> 01:02:38,400
Nik adina gorroto dituen
pertsona bakarrarekin.

807
01:02:39,960 --> 01:02:43,760
Eta orain bat ikusten dudanean,
gorrotoko duen datorkit gogora.

808
01:02:45,840 --> 01:02:47,520
Badakizu zer den hori?

809
01:02:49,160 --> 01:02:50,640
Hori maitasuna da, motel!

810
01:02:52,720 --> 01:02:53,560
Ixo.

811
01:03:10,480 --> 01:03:11,840
- Kaixo.
- Nor da?

812
01:03:11,840 --> 01:03:14,120
- Kaixo. Nor zara?
- Hedi.

813
01:03:14,120 --> 01:03:15,160
Karl?

814
01:03:16,000 --> 01:03:19,320
Zer zabiltza hemen? Hau nire etxea da.

815
01:03:19,320 --> 01:03:21,360
Hitzordu bat eskatu beharra duzu.

816
01:03:21,360 --> 01:03:25,320
Hara, zure irudi guztiak
non zeuden galdetzen hasia nintzen.

817
01:03:25,320 --> 01:03:27,400
Ez ditugu etxean jartzen.

818
01:03:28,600 --> 01:03:33,080
Erabilgarriak izan litezke.
Lapurrak izutzeko, adibidez.

819
01:03:33,080 --> 01:03:35,360
Edo... arropa zintzilikatzeko.

820
01:03:35,360 --> 01:03:36,520
Edo bolo-jokorako.

821
01:03:41,720 --> 01:03:43,000
Skate parkera noa.

822
01:03:44,040 --> 01:03:45,880
Seietan etxean, ados?

823
01:03:45,880 --> 01:03:46,800
Ados.

824
01:03:48,360 --> 01:03:50,520
- Agur, Hedi.
- Agur!

825
01:03:51,960 --> 01:03:54,400
Zer... Zer nahi duzu?

826
01:03:57,160 --> 01:04:00,520
Esatera etorri naiz
ez zaidala ondo iruditzen

827
01:04:00,520 --> 01:04:04,000
norbaitekin ez mintzatzea...
sexu-harremanak izan ostean.

828
01:04:05,400 --> 01:04:06,320
Ados.

829
01:04:09,920 --> 01:04:10,840
Baduzu kaferik?

830
01:04:11,840 --> 01:04:13,200
Ez du ona izan behar.

831
01:04:14,240 --> 01:04:15,840
Oso kafe txarra dut, bai.

832
01:04:41,560 --> 01:04:43,480
Hau ezin da ohikoa bihurtu.

833
01:04:44,160 --> 01:04:45,280
Ez.

834
01:04:45,280 --> 01:04:46,360
Ez, hau...

835
01:04:48,240 --> 01:04:49,720
ezin da ohikoa bihurtu.

836
01:04:49,720 --> 01:04:50,640
Ados.

837
01:04:55,440 --> 01:04:57,680
Baina beste behin egin dezakegu.

838
01:04:58,200 --> 01:04:59,240
Ados.

839
01:05:08,720 --> 01:05:11,440
Zaude.

840
01:05:12,800 --> 01:05:13,880
Utzi abestia.

841
01:05:42,160 --> 01:05:43,480
Kaixo! Zera...

842
01:05:44,880 --> 01:05:45,840
Zera...

843
01:05:46,400 --> 01:05:48,840
Ez nenbilen inguruan eta...

844
01:05:49,760 --> 01:05:52,120
- <i>otu zait...</i>
- Ez, barkatu. Gaur ez.

845
01:05:52,720 --> 01:05:56,040
<i>Lan asko daukat, Hedi gaixorik dago
eta ez dut umezainik.</i>

846
01:05:56,840 --> 01:05:58,000
Nik zaindu dezaket.

847
01:05:59,640 --> 01:06:00,520
Ez dakit...

848
01:06:01,120 --> 01:06:02,320
Umezain aparta naiz.

849
01:06:06,280 --> 01:06:07,120
Ondo da.

850
01:06:07,800 --> 01:06:09,320
Zerbait bururatu zait.

851
01:06:09,320 --> 01:06:12,040
Kontsulta ditzagun zure sintomak.

852
01:06:12,560 --> 01:06:13,400
Ikus dezagun.

853
01:06:14,560 --> 01:06:15,600
Gose galerarik?

854
01:06:18,400 --> 01:06:19,280
Sukarrik?

855
01:06:21,400 --> 01:06:23,640
- Ondo lo egiten duzu?
- Ez oso ondo.

856
01:06:24,880 --> 01:06:26,000
Lo egiteko arazoak.

857
01:06:26,680 --> 01:06:28,200
Badaukagu diagnostikoa.

858
01:06:29,240 --> 01:06:30,360
Zerbait txarra da?

859
01:06:30,360 --> 01:06:34,440
Bizitza erdiko krisia izan daiteke.
Edo prostata arazoa, edo...

860
01:06:37,280 --> 01:06:38,280
Bihozmina.

861
01:06:42,040 --> 01:06:46,640
Utzi asmatzen: hamaika urte ditu,
skaterra da eta ez dizu kasurik egiten.

862
01:06:49,880 --> 01:06:50,880
Nola jakin duzu?

863
01:06:51,480 --> 01:06:54,920
Ez duzu skatea erabiltzen,
eta bestea bizi-eskarmentua da.

864
01:06:56,560 --> 01:06:58,680
Mundu osoko begirik berdeenak ditu.

865
01:06:59,320 --> 01:07:01,000
Baina ez dit kasurik egiten.

866
01:07:02,240 --> 01:07:03,120
Ondo da.

867
01:07:03,680 --> 01:07:05,680
Ez naiz bihozminean aditua,

868
01:07:07,480 --> 01:07:09,520
baina limurtzaile aparta naiz.

869
01:07:12,640 --> 01:07:14,520
Ta-txan! Nire skate zaharra.

870
01:07:23,440 --> 01:07:25,520
Ondo da. Zure txanda, Hedi.

871
01:07:29,200 --> 01:07:30,600
Aurrera, Hedi.

872
01:07:31,480 --> 01:07:32,320
Oso ondo!

873
01:07:33,560 --> 01:07:34,840
Hori da!

874
01:07:36,160 --> 01:07:37,360
Kontuz!

875
01:07:38,800 --> 01:07:42,440
Kaixo, andereño. Nieke doktorea naiz,

876
01:07:42,440 --> 01:07:44,960
skatean ibiltzen erori omen zara.

877
01:07:44,960 --> 01:07:49,480
Ergel batek etxe barruan
skatean ibiltzen irakatsi nahi zizulako.

878
01:07:53,920 --> 01:07:55,680
Sekretu bat kontatuko dizut.

879
01:07:55,680 --> 01:07:59,280
Skatearen munduan...
kontua ez da skatean ibiltzea.

880
01:08:09,840 --> 01:08:10,880
Ondo da,

881
01:08:12,400 --> 01:08:13,440
zein da Oskar?

882
01:08:13,960 --> 01:08:14,800
Horko hori.

883
01:08:22,640 --> 01:08:26,240
Hedi, zaude! Zer zabiltza
umeentzako skatearekin. Hartu nirea!

884
01:08:41,480 --> 01:08:42,520
Skate ederra!

885
01:08:43,960 --> 01:08:46,040
Hori duk eta!

886
01:08:52,680 --> 01:08:54,600
- Zure txanda
- Listo.

887
01:08:54,600 --> 01:08:55,720
- Kaixo.
- Kaixo.

888
01:08:55,720 --> 01:08:56,680
Kaixo.

889
01:08:56,680 --> 01:08:57,840
Hobeto zaude?

890
01:08:57,840 --> 01:08:58,880
Bai, ederto.

891
01:08:59,880 --> 01:09:01,120
Trebea zara benetan.

892
01:09:02,960 --> 01:09:04,320
Pizza egin dugu!

893
01:09:05,480 --> 01:09:06,320
Etxeko pizza.

894
01:09:07,040 --> 01:09:08,360
Barazki askorekin.

895
01:09:08,360 --> 01:09:09,560
Pila bat.

896
01:09:10,640 --> 01:09:11,480
Mordoa.

897
01:09:12,960 --> 01:09:13,880
Nire txanda?

898
01:09:17,560 --> 01:09:19,280
Tranpekin ala tranparik gabe?

899
01:09:31,040 --> 01:09:35,720
Bihozmina duzunean ezin duzu gogoratu
nola sentitzen zinen garai zoriontsuetan.

900
01:09:35,720 --> 01:09:40,280
Baina zure garai zoriontsuak dira,
zure bihotza eta maitasuna.

901
01:09:40,280 --> 01:09:42,440
Eta zuk erabakitzen duzu nori eman.

902
01:10:43,560 --> 01:10:44,760
Turgayk deitu dit.

903
01:10:46,160 --> 01:10:48,640
- Entzun dituzu berriak?
- Timea itzuli da.

904
01:10:49,680 --> 01:10:52,320
Ezkontzan agertu izanak
zeharo txunditu zuen.

905
01:10:53,160 --> 01:10:55,440
Ez dut esango noren ideia izan zen.

906
01:10:55,440 --> 01:10:56,800
Bada, ez esan.

907
01:10:56,800 --> 01:10:58,320
Super terapeutarena!

908
01:10:59,040 --> 01:11:00,360
Zer daramazu hor?

909
01:11:00,360 --> 01:11:01,960
Hediren gosaria.

910
01:11:02,840 --> 01:11:04,680
Postrea eramatea hitzeman diot.

911
01:11:05,200 --> 01:11:07,080
Ederki moldatzen zara berarekin.

912
01:11:08,640 --> 01:11:11,520
Ez dut meriturik. Aparta da.

913
01:11:11,520 --> 01:11:13,880
Konplimendua onartu beharko zenuke.

914
01:11:14,400 --> 01:11:16,920
Ez da niretzat erraza halakoak esatea.

915
01:11:19,040 --> 01:11:22,040
Ohartu ez bazara ere,
oso pertsona barnerakoia naiz.

916
01:11:22,800 --> 01:11:27,800
Antza, pertsona barnerakoiek
kanporakoia den norbait behar dute.

917
01:11:40,320 --> 01:11:41,840
Zer dago gure artean?

918
01:11:42,440 --> 01:11:43,560
Zer?

919
01:11:44,160 --> 01:11:47,280
Ez dago beti
gauzak zehaztu edo definitu beharrik.

920
01:11:48,040 --> 01:11:50,240
Gustuko zaituela erakusten al dizu?

921
01:11:51,080 --> 01:11:53,960
Uste dut guztiz argi utzi diodala
nahi dudana.

922
01:11:55,000 --> 01:11:55,880
Bai.

923
01:11:56,920 --> 01:11:58,600
Baina ez du ezer esaten.

924
01:11:59,960 --> 01:12:01,040
Bihar esango diot.

925
01:12:02,000 --> 01:12:02,840
Bihar.

926
01:12:21,200 --> 01:12:22,920
Barkatu. Eutsiko duzu atea?

927
01:12:22,920 --> 01:12:23,920
Noski.

928
01:12:24,680 --> 01:12:25,560
Milesker.

929
01:12:34,600 --> 01:12:36,320
- Nik eutsiko dut.
- Milesker.

930
01:12:54,880 --> 01:12:56,200
Bihozmina?

931
01:12:59,000 --> 01:13:01,800
Txantxa da.
Nire neskak bihozmin agentzia du.

932
01:13:04,720 --> 01:13:06,720
Maria Geiger ikustera zatoz, ezta?

933
01:13:07,200 --> 01:13:08,080
Bai.

934
01:13:09,240 --> 01:13:11,520
Poztuko da. Oso gustuko ditu loreak.

935
01:13:13,640 --> 01:13:17,160
Terapiak funtzionatu izana
eskertzeko dira.

936
01:13:18,680 --> 01:13:21,520
Ez dago etxean.
Nahi baduzu, nik emango dizkiot.

937
01:13:34,480 --> 01:13:36,280
- Kaixo, Karl.
- Kaixo, Hedi.

938
01:13:36,280 --> 01:13:37,480
Zer zabiltza hemen?

939
01:13:40,200 --> 01:13:42,240
Aldi baterako joan beharra dut.

940
01:13:43,440 --> 01:13:44,520
Zer dela eta?

941
01:13:46,040 --> 01:13:49,360
Korapilatsua da. Zera...
Beste noizbait azalduko dizut.

942
01:13:50,400 --> 01:13:51,880
Ados...

943
01:13:52,520 --> 01:13:56,160
- Skatea itzultzea nahi?
- Ez. Opari bat da.

944
01:14:04,440 --> 01:14:06,440
Agur, Hedi. Ondo ibili.

945
01:14:18,080 --> 01:14:20,520
Aita! Heldu zara!

946
01:14:40,760 --> 01:14:42,120
Lana eskaini didate.

947
01:14:43,480 --> 01:14:46,720
Bioaniztasun laborategi batean. Potsdamen.

948
01:14:59,200 --> 01:15:00,040
Hara.

949
01:15:05,120 --> 01:15:07,040
Ez zintudan bakarrik utzi behar.

950
01:15:08,640 --> 01:15:10,240
Damututa nago, Maria.

951
01:15:10,800 --> 01:15:13,680
Guztien onerako egin zenuen.
Ez zen zeurekoia izan.

952
01:15:13,680 --> 01:15:16,120
Zuek izan behar zineten garrantzitsuena.

953
01:15:17,280 --> 01:15:19,080
Mundua guztiz izorratuta dago.

954
01:15:20,240 --> 01:15:22,480
Baina nire familia ikusi ezin badut...

955
01:15:23,520 --> 01:15:24,760
Bukatu dadila mundua.

956
01:15:31,440 --> 01:15:32,320
Zera...

957
01:15:36,360 --> 01:15:38,880
Baliteke norbait ezagutu izana.

958
01:15:41,840 --> 01:15:43,080
Beraz...

959
01:15:48,880 --> 01:15:50,840
Ez dugu orain ezer erabaki behar.

960
01:15:52,040 --> 01:15:53,640
Beste etxean geratuko naiz.

961
01:15:58,200 --> 01:16:00,040
Zuengandik gertu egon nahi dut.

962
01:16:19,880 --> 01:16:21,880
Motel. Zergatik nire logelan?

963
01:16:21,880 --> 01:16:26,680
Barkatu. Bera da, lagun.
Ziur naiz. Zu zer moduz?

964
01:16:29,080 --> 01:16:30,000
Ideiarik ez.

965
01:16:30,800 --> 01:16:32,600
Barkatu. Berehala...

966
01:16:33,680 --> 01:16:34,520
Aizu.

967
01:17:30,560 --> 01:17:33,560
Zuk gazta sandwicha,
mandarina bat, luzokerra,

968
01:17:33,560 --> 01:17:36,680
eta, behingoagatik,
txokolatina bat dauzkazu.

969
01:17:36,680 --> 01:17:40,200
Zuk ezti-ogia, tomateak,
mandarina bat ere, luzokerra

970
01:17:40,200 --> 01:17:45,440
eta atzoko tartaren zati bat dauzkazu.
Zatitxo bat baino ez zen geratzen.

971
01:17:45,440 --> 01:17:48,120
Bai, gainontzekoa aitari jarri diot.

972
01:17:49,480 --> 01:17:51,600
Oso gosari osasungarria aitarentzat.

973
01:17:51,600 --> 01:17:53,160
Bere lehen eguna da.

974
01:17:54,880 --> 01:17:57,320
Aste osoa etorriko da nire bila eskolara.

975
01:17:57,920 --> 01:18:00,400
- Egingo ditugu gaur gonbidapenak?
- Noski.

976
01:18:00,960 --> 01:18:04,200
Gogoratzen dudan
lehen urtebetetzea izango da aitarekin.

977
01:18:06,480 --> 01:18:07,680
Gonbida dezaket Karl?

978
01:18:09,520 --> 01:18:10,400
Zera...

979
01:18:11,440 --> 01:18:14,360
- Badakizu noiz itzuliko den?
- Ez, ez dakit.

980
01:18:14,360 --> 01:18:17,320
Zuri ere ez dizu
"aldi baterako" zenbat den esan?

981
01:18:19,560 --> 01:18:20,720
Aita!

982
01:18:22,440 --> 01:18:23,400
Zer moduz?

983
01:18:26,400 --> 01:18:27,760
- Egun on.
- Egun on.

984
01:18:27,760 --> 01:18:30,560
Aita, begira. Sorpresa bat dut zuretzat.

985
01:18:32,920 --> 01:18:36,200
Hediri esan zion
aldi baterako joango zela.

986
01:18:36,800 --> 01:18:41,080
Ez nau ustekabean harrapatu.
Horrela jokatu ohi du.

987
01:18:41,640 --> 01:18:44,800
Ez dit erantzuten ez deirik ez mezurik...

988
01:18:46,360 --> 01:18:51,080
Neure buruarekin haserre nago.
Aldatu zela uste nuelako.

989
01:18:52,200 --> 01:18:53,320
A zer klixea!

990
01:18:55,520 --> 01:18:58,400
- Eta Olafen kontua, zer?
- Ez dakit.

991
01:19:00,360 --> 01:19:02,320
Saiatu beharko nukeela uste dut.

992
01:19:17,240 --> 01:19:21,960
Eskertuko nizuke auzokoek kiratsagatik
kexatu baino lehen altxatuko bazina, ados?

993
01:19:23,560 --> 01:19:24,480
Aizu.

994
01:19:28,280 --> 01:19:29,360
Gaindituko duzu.

995
01:19:38,520 --> 01:19:40,840
Dena. Dena izan da ona.

996
01:19:41,720 --> 01:19:44,840
Benetan?
Ez zaizu ezer desatseginik gertatu?

997
01:19:44,840 --> 01:19:46,560
Ez, ezer ez.

998
01:19:47,800 --> 01:19:50,640
Aita hemen dagoenetik ez. Eta zuri?

999
01:19:51,880 --> 01:19:53,240
Oskar gustuko dut.

1000
01:19:54,440 --> 01:19:58,400
Oskarrek esan dit bere gurasoek
beragatik jarraitzen dutela batera.

1001
01:19:58,400 --> 01:20:01,480
Hizketan entzun zituen.
Tontakeria bat da, ezta?

1002
01:20:02,440 --> 01:20:03,680
Bai, baina...

1003
01:20:05,040 --> 01:20:07,840
Batzuetan, ez diegu
geure beharrei erreparatzen.

1004
01:20:09,560 --> 01:20:13,640
Batzuetan, garrantzitsuagoa da
gurasoentzat beren umea pozik egotea.

1005
01:20:14,520 --> 01:20:15,960
Ni pozik nago aitarekin.

1006
01:20:17,440 --> 01:20:19,640
Berriz joango ez dela esan dit.

1007
01:20:21,000 --> 01:20:22,160
Hitzeman dit.

1008
01:20:23,120 --> 01:20:25,080
Jada elkarrekin ez bazaudete ere.

1009
01:20:30,080 --> 01:20:32,120
<i>Artikulua idatziko duzu ala ez?</i>

1010
01:20:33,160 --> 01:20:35,600
<i>Lana berreskuratu nahi duzu ala ez?</i>

1011
01:20:36,400 --> 01:20:37,520
Ez dakit.

1012
01:20:39,040 --> 01:20:41,280
<i>Deitu zer nahi duzun erabaki duzunean.</i>

1013
01:21:24,080 --> 01:21:26,600
<i>Amodioak ustekabean harrapatzen zaituenean.</i>

1014
01:21:27,160 --> 01:21:29,720
<i>Asko dira bihozminean sinesten ez dutenak.</i>

1015
01:21:29,720 --> 01:21:32,040
<i>Horiek hartzen dute kolperik handiena.</i>

1016
01:21:32,680 --> 01:21:37,120
<i>Ezustean, udan elurra hasi balitz bezala,
eta ukabilkada baten indarrarekin.</i>

1017
01:21:38,240 --> 01:21:41,320
<i>Ez nuen onartu nahi
amodioak prezio bat duela.</i>

1018
01:21:41,840 --> 01:21:43,080
<i>Min eman diezazukete.</i>

1019
01:21:43,840 --> 01:21:46,000
<i>Bada hainbesterako, bai.</i>

1020
01:21:46,760 --> 01:21:48,560
<i>Guztiz lur jota utz zaitzake.</i>

1021
01:21:50,080 --> 01:21:52,160
<i>Ez dakit noiz desagertuko den mina.</i>

1022
01:21:53,200 --> 01:21:54,120
<i>Agian inoiz ez.</i>

1023
01:21:56,840 --> 01:21:58,040
<i>Agian hala behar du.</i>

1024
01:21:58,680 --> 01:22:02,480
<i>Gure bihotzaren zati bat galdu behar dugu
harreman bat amaitzean.</i>

1025
01:22:03,440 --> 01:22:05,320
<i>Beste norbaitena den zatia.</i>

1026
01:22:05,840 --> 01:22:07,360
<i>Bihotz</i> a <i>txikiagotuko zaigu.</i>

1027
01:22:08,200 --> 01:22:11,320
<i>Baina ez du axola.
Ez baitugu berriz erabiliko.</i>

1028
01:22:12,280 --> 01:22:13,960
<i>Zakarrontzira bota dezakegu.</i>

1029
01:22:15,680 --> 01:22:16,920
<i>Oker berriz ere.</i>

1030
01:22:17,800 --> 01:22:18,880
<i>Osatuko da.</i>

1031
01:22:19,400 --> 01:22:20,360
<i>Hori entzun dut.</i>

1032
01:22:21,280 --> 01:22:25,320
<i>Bihotzak galdutako zatia gabe
berriz maitatzen ikasi behar badu ere.</i>

1033
01:22:25,840 --> 01:22:29,200
<i>Zortea badaukagu,
gure bihotzaren gainontzekoa osatu</i>

1034
01:22:29,800 --> 01:22:34,560
<i>eta behar adina handia izango da
beste norbait zati baten bila badator.</i>

1035
01:22:43,680 --> 01:22:46,200
Hedirentzat hemen egoteak pozten nau.

1036
01:22:46,200 --> 01:22:49,760
Bai, batzuetan...
Batzuetan denborak dena zapuzten du.

1037
01:23:03,840 --> 01:23:07,400
Eman giltza Hediri.
Edonoiz etor daiteke. Gau edo egun.

1038
01:23:32,840 --> 01:23:36,880
ZURE PERTSONA KANPORAKOIA IZAN NAITEKE.

1039
01:23:55,680 --> 01:23:56,720
Ez.

1040
01:23:59,240 --> 01:24:00,120
Kaka.

1041
01:24:01,080 --> 01:24:02,120
Turgay.

1042
01:24:02,120 --> 01:24:03,760
<i>Ezin naiz komunetik atera.</i>

1043
01:24:04,920 --> 01:24:06,760
Ireki atea, kakati hori!

1044
01:24:06,760 --> 01:24:08,440
Utzi nahi dudala esan diot.

1045
01:24:08,440 --> 01:24:10,920
<i>Onartuko ez duela esan dit, eta orain...</i>

1046
01:24:10,920 --> 01:24:11,840
<i>Turgay!</i>

1047
01:24:12,560 --> 01:24:14,480
<i>...ez daukat non ezkutatu.</i>

1048
01:24:16,680 --> 01:24:17,720
Ireki atea!

1049
01:24:17,720 --> 01:24:19,120
Atea irekitzen badut...

1050
01:24:19,120 --> 01:24:20,560
Ireki, kakati hori!

1051
01:24:20,560 --> 01:24:22,160
...berriz hasiko da dena.

1052
01:24:22,160 --> 01:24:24,480
Kriptonita ez da existitzen!

1053
01:24:27,000 --> 01:24:27,840
Zer?

1054
01:24:28,840 --> 01:24:31,560
Hala da! Kriptonita ez da existitzen!

1055
01:24:34,520 --> 01:24:37,120
Irekia atea! Edo behera botako dut!

1056
01:24:41,480 --> 01:24:43,480
Hamar segundo dituzu alde egiteko.

1057
01:24:45,160 --> 01:24:46,720
Edo polizia deituko dut.

1058
01:24:48,760 --> 01:24:49,640
Bost segundo.

1059
01:25:01,200 --> 01:25:02,160
<i>Egin dut.</i>

1060
01:25:03,160 --> 01:25:04,080
Bai.

1061
01:25:04,760 --> 01:25:06,800
<i>- Egin dut.</i>
- Bai horixe.

1062
01:25:12,160 --> 01:25:14,640
Benetan, mozorro festak ondo egingo dizu.

1063
01:25:29,320 --> 01:25:31,240
- Kaixo.
- Zera...

1064
01:25:32,840 --> 01:25:34,400
Badago Karl?

1065
01:25:42,480 --> 01:25:43,320
Kaixo.

1066
01:25:44,120 --> 01:25:44,960
Kaixo.

1067
01:25:49,760 --> 01:25:50,800
Barkatu.

1068
01:25:52,280 --> 01:25:54,800
Zera, nik...

1069
01:25:54,800 --> 01:25:58,280
Zera... Zure oharra aurkitu dut.

1070
01:25:58,280 --> 01:26:01,600
- Barkatu lehenago ikusi ez izana.
- Lanpetuta zeunden.

1071
01:26:06,280 --> 01:26:08,200
Joango gara trago bat hartzera?

1072
01:26:15,960 --> 01:26:17,320
Esan dezaket ezetz?

1073
01:26:20,240 --> 01:26:21,320
Noski.

1074
01:26:27,080 --> 01:26:28,000
Zera...

1075
01:26:28,920 --> 01:26:31,560
Oso gustuko izan dut terapia.

1076
01:26:33,400 --> 01:26:35,760
Amodioa nolakoa izan daitekeen ikasi dut.

1077
01:26:36,720 --> 01:26:38,760
Eta... Nolakoa izan daiteke?

1078
01:26:40,480 --> 01:26:45,720
Parakaidismoa bezalakoa. Jendeak dio
munduko sentsaziorik onena dela.

1079
01:26:46,560 --> 01:26:49,320
Hegan egiten duzu,
pisatuko ez bazenu bezala.

1080
01:26:52,360 --> 01:26:54,160
Baina zerbait ahaztu ohi dute.

1081
01:26:55,320 --> 01:26:58,120
Garrantzitsuena ez da
eusten zaituen airea.

1082
01:26:58,800 --> 01:27:00,320
Paraxuta da.

1083
01:27:02,400 --> 01:27:04,440
Lurra joko ez duzulako ziurtasuna.

1084
01:27:06,600 --> 01:27:11,200
Hori da parakaidismoaren
eta hegazkin istripu baten arteko aldea.

1085
01:27:13,120 --> 01:27:16,320
Baina zu zara aditua maitasun kontuetan.

1086
01:27:18,680 --> 01:27:22,760
Agian agentzian, nire bizitza pertsonalean
hasiberria naiz. Argi dago.

1087
01:27:23,600 --> 01:27:25,200
Eta ez al da...

1088
01:27:25,200 --> 01:27:28,080
Ez al da normala
hasiberriek akatsak egitea?

1089
01:27:36,600 --> 01:27:38,400
Parakaidismoa egitean ez.

1090
01:28:16,040 --> 01:28:16,920
Kaixo.

1091
01:28:18,600 --> 01:28:19,480
Ni naiz!

1092
01:28:21,080 --> 01:28:22,280
Zolt!

1093
01:28:22,280 --> 01:28:23,200
- Aupa!
- Aupa!

1094
01:28:25,840 --> 01:28:26,720
Zer moduz?

1095
01:28:27,440 --> 01:28:30,520
Bada, gutxienez
teilatuetara igotzeari utzi diot.

1096
01:28:31,560 --> 01:28:32,880
Gutxi gorabehera.

1097
01:28:32,880 --> 01:28:34,360
Nonbaitetik hasi behar.

1098
01:28:37,240 --> 01:28:38,600
Inor aurkitu duzu?

1099
01:28:38,600 --> 01:28:39,520
Ez.

1100
01:28:40,840 --> 01:28:42,280
Patuan sinesten dut.

1101
01:28:44,160 --> 01:28:45,240
Ez dago halakorik.

1102
01:28:46,000 --> 01:28:46,960
Halabeharra da.

1103
01:28:49,160 --> 01:28:50,440
Tom eta biona...

1104
01:28:52,280 --> 01:28:53,600
Hori patua izan zen.

1105
01:28:54,520 --> 01:28:56,600
Halakoak ez dira errepikatzen.

1106
01:29:00,520 --> 01:29:01,520
Entzun.

1107
01:29:03,520 --> 01:29:05,360
Bihozmin-terapia egiten ari zara.

1108
01:29:06,480 --> 01:29:11,840
Tipo batek artikulu itsusi eta nazkagarria
idazten du zure terapeutari buruz.

1109
01:29:13,280 --> 01:29:15,160
Lana galdu eta behea jotzen du.

1110
01:29:16,520 --> 01:29:19,280
Eta gero emakume horrekin
terapia egin behar du.

1111
01:29:20,040 --> 01:29:21,400
Gezurra dirudi, ezta?

1112
01:29:21,960 --> 01:29:23,400
Bai, zeharo.

1113
01:29:29,080 --> 01:29:30,120
Anton!

1114
01:29:31,320 --> 01:29:32,520
Hau Zolt da.

1115
01:29:33,160 --> 01:29:34,560
Saxofoi irakaslea.

1116
01:29:34,560 --> 01:29:38,240
Eta hau Anton da,
munduko saxofoi jolerik txarrena.

1117
01:29:39,200 --> 01:29:40,520
Hau bai halabeharra.

1118
01:29:41,680 --> 01:29:42,560
Kaixo. Ui...

1119
01:29:43,320 --> 01:29:44,800
- Kaixo.
- Kaixo.

1120
01:29:47,440 --> 01:29:48,600
Ez dago halakorik.

1121
01:29:51,480 --> 01:29:52,360
Ez.

1122
01:30:37,800 --> 01:30:39,240
Non dago?

1123
01:30:40,160 --> 01:30:41,520
Non dago?

1124
01:30:43,000 --> 01:30:45,520
Zuk! Zuk jarri duzu nire aurka!

1125
01:30:48,440 --> 01:30:51,320
- Karl?
- Zerbait esan behar dizut.

1126
01:30:51,320 --> 01:30:54,560
- Ez dut uste une aproposa denik.
- Nik...

1127
01:30:54,560 --> 01:30:56,120
Maite zaitut.

1128
01:30:58,720 --> 01:31:01,280
Karl?

1129
01:31:02,840 --> 01:31:04,320
Au! Hotz dago.

1130
01:31:05,800 --> 01:31:07,480
Hotza jarri behar duzu.

1131
01:31:13,680 --> 01:31:15,800
Terapiarekin bukatu dudala uste dut.

1132
01:31:17,200 --> 01:31:18,800
Hau hasiera baino ez da.

1133
01:31:26,800 --> 01:31:28,480
- Au.
- Barkatu.

1134
01:31:36,240 --> 01:31:37,560
Ez. Berriz?

1135
01:31:40,560 --> 01:31:41,720
Hemen duzu mina?

1136
01:31:43,000 --> 01:31:44,040
Hemen?

1137
01:32:16,160 --> 01:32:17,480
Hau irrigarria da oso.

1138
01:32:18,680 --> 01:32:19,560
Izugarria.

1139
01:34:28,040 --> 01:34:33,040
Azpitituluak: Leire Chertudi



