1
00:00:02,000 --> 00:00:07,000
Downloaded from
YTS.MX

2
00:00:08,000 --> 00:00:13,000
Official YIFY movies site:
YTS.MX

3
00:00:24,666 --> 00:00:26,333
Ondorengo telefilm hauek

4
00:00:26,416 --> 00:00:30,833
oso-osorik Erresuma Batuan
sortu eta fotografiatu ziren

5
00:00:30,916 --> 00:00:32,875
Channel 7rako 1978 eta 1981 artean.

6
00:00:32,958 --> 00:00:34,166
Ez dira berriz eman

7
00:00:34,250 --> 00:00:36,375
lehen emankizun hartatik.

8
00:00:43,750 --> 00:00:44,625
Bai.

9
00:00:45,583 --> 00:00:48,750
Hemen gaude, nire idazteko etxolan.

10
00:00:50,000 --> 00:00:52,875
Etxola honetan 30 urte daramatzat.

11
00:00:53,750 --> 00:00:55,958
Hasi baino lehen, garrantzizkoa da

12
00:00:56,041 --> 00:01:01,000
behar dudan guztia
nirekin ote dudan begiratzea.

13
00:01:01,083 --> 00:01:02,416
Zigarroak, nola ez.

14
00:01:03,375 --> 00:01:05,208
Kafetxoa, txokolatinak…

15
00:01:06,958 --> 00:01:10,875
Eta ezer baino lehen,
ondo ziurtatu arkatza zorroztuta dagoela.

16
00:01:12,916 --> 00:01:16,458
Sei arkatz dauzkat.
Gero, beti idazteko taula garbitzen dut.

17
00:01:18,666 --> 00:01:20,208
Ikusten borragoma apurrak?

18
00:01:21,833 --> 00:01:22,666
Kito.

19
00:01:24,958 --> 00:01:26,875
Eta azkenik, hasi egiten zara.

20
00:01:30,125 --> 00:01:33,708
Normalean
zuzenketa batzuk egin behar dira.

21
00:01:36,458 --> 00:01:37,291
Hori da.

22
00:01:42,541 --> 00:01:43,375
Listo.

23
00:01:47,250 --> 00:01:51,041
Henry Sugarrek 41 urte zituen.
Mutilzaharra eta aberatsa zen.

24
00:01:51,625 --> 00:01:54,583
Aita aberats eta zendua zelako
zen Henry aberatsa.

25
00:01:54,666 --> 00:01:58,791
Dirua emazte batekin partekatzeko baino
zuhurrago zelako zen mutilzaharra.

26
00:01:58,875 --> 00:02:03,291
1,87 metro luze zen, eta izatez
ez zen berak uste zuen bezain ederra.

27
00:02:03,375 --> 00:02:05,958
Janzkeraz asko arduratzen zen.

28
00:02:06,041 --> 00:02:08,250
Trajeak jostun garesti bati
eginarazten zizkion,

29
00:02:08,333 --> 00:02:11,666
alkandorak alkandoragile bati,
eta zapatak zapatari bati.

30
00:02:11,750 --> 00:02:14,583
Hamar egunean behin
barberuak ilea mozten zion,

31
00:02:14,666 --> 00:02:17,458
eta aldi berean manikura egiten zuen.

32
00:02:17,541 --> 00:02:19,083
Ferrari bat zeukan,

33
00:02:19,166 --> 00:02:21,666
landetxe batek beste diru balio zuena.

34
00:02:23,208 --> 00:02:27,125
Lagunak aberatsak zituen
eta ez zuen bere bizian sekula lanik egin.

35
00:02:27,916 --> 00:02:32,708
Henry Sugar bezalako gizonak nonahi daude,
jitoan dabiltzan itsas belarrak bezala.

36
00:02:32,791 --> 00:02:36,291
Izatez ez dira gizon txarrak,
baina ezta onak ere.

37
00:02:37,458 --> 00:02:39,416
Dekoratuaren parte baino ez dira.

38
00:02:41,375 --> 00:02:43,625
Henry bezalako aberatsek, jakina,

39
00:02:43,708 --> 00:02:47,875
ezaugarri komun bat daukate:
aberatsagoak izateko grina handia.

40
00:02:48,791 --> 00:02:51,750
Hamar milioiak ez dira aski.
Hogei milioiak ere ez.

41
00:02:51,833 --> 00:02:54,666
Diru gehiago lortzeko
gogo aseezina izaten dute.

42
00:02:54,750 --> 00:02:58,291
Goiz batez esnatu,
eta sosik ez dutela ohartzearen izu dira.

43
00:02:58,375 --> 00:03:01,541
Euren fortunak handitzeko
hainbat modu dituzte.

44
00:03:01,625 --> 00:03:04,291
Erositako akzioak gora eta behera egiten
ikusten dituzte.

45
00:03:04,375 --> 00:03:06,750
Lurrak, artea edo diamanteak
erosten dituzte.

46
00:03:06,833 --> 00:03:09,250
Kasino eta zaldietan dirua jokatzen dute.

47
00:03:09,333 --> 00:03:11,541
Batzuek edozertan apustu egiten dute.

48
00:03:11,625 --> 00:03:15,833
Henry Sugar horietako bat zen,
eta ez zion muzin egiten amarru egiteari.

49
00:03:16,416 --> 00:03:17,416
Udako egun batez,

50
00:03:17,500 --> 00:03:21,083
autoa hartu eta landara joan zen
Sir William W. bisitatzera.

51
00:03:21,166 --> 00:03:23,541
Etxea eta lorategiak bikainak ziren,

52
00:03:23,625 --> 00:03:27,125
baina Henry iritsi zen larunbat hartan
euria erruz ari zuen.

53
00:03:27,208 --> 00:03:30,750
Anfitrioiak eta gonbidatuek
jolasean igaro zuten arratsaldea.

54
00:03:30,833 --> 00:03:34,791
Henry, hits, leiho-joka ari ziren tantei
begira egon zen.

55
00:03:34,875 --> 00:03:38,041
Henryk egongelatik atera
eta halla zeharkatu zuen.

56
00:03:38,125 --> 00:03:42,375
Norako jakinik gabe etxetik paseatu,
eta azkenean liburutegira sartu zen.

57
00:03:45,208 --> 00:03:47,416
Sir Williamen aita
liburu bildumagilea izana zen,

58
00:03:47,500 --> 00:03:52,291
eta gelatzar haren hormak
larruzko ale zaharrez gainezka zeuden.

59
00:03:52,375 --> 00:03:53,708
Henry ez zen harritu.

60
00:03:53,791 --> 00:03:57,166
Detektibe eta thriller nobelak baino
ez zituen irakurtzen.

61
00:03:57,250 --> 00:03:58,333
Ateratzekotan zen

62
00:03:58,416 --> 00:04:01,666
beste guztiak ez bezalako liburu batek
begia jo zionean.

63
00:04:01,750 --> 00:04:02,583
Hain mehea,

64
00:04:02,666 --> 00:04:06,458
non ez baitzuen ikusi ere egingo
irtenago egon izan ez balitz.

65
00:04:06,541 --> 00:04:08,125
Apaletik atera zuen.

66
00:04:08,208 --> 00:04:12,291
Umeek eskolan erabiltzen duten
koaderno horietako bat baino ez zen.

67
00:04:12,375 --> 00:04:14,791
Azala urdin iluna zuen
eta ez zeukan ezer idatzita.

68
00:04:14,875 --> 00:04:18,750
Lehen orrialdean,
txukun eta tinta beltzez idatzita zioen:

69
00:04:18,833 --> 00:04:21,833
BEGIRIK GABE IKUSTEN ZUEN
GIZONAREN GAINEKO TXOSTENA

70
00:04:21,916 --> 00:04:23,958
Bai bitxia.

71
00:04:24,750 --> 00:04:25,666
Zer da hau?

72
00:04:26,291 --> 00:04:29,750
Besaulki batean eseri
eta hasieratik irakurtzen hasi zen.

73
00:04:29,833 --> 00:04:33,708
Hona hemen azal urdineko koaderno txikian
Henryk irakurri zuena.

74
00:04:37,916 --> 00:04:42,000
Z. Z. Chatterjee naiz, Kalkutako
Lords and Ladies ospitaleko zirujaua.

75
00:04:42,083 --> 00:04:43,958
1935eko abenduaren 2ko goizean

76
00:04:44,041 --> 00:04:46,250
atseden gelan nengoen tea hartzen.

77
00:04:46,333 --> 00:04:50,083
Beste hiru mediku nirekin batera zeuden:
Marshall, Mitra, eta Macfarlane doktoreak.

78
00:04:50,166 --> 00:04:51,500
Atea jo zuten.

79
00:04:51,583 --> 00:04:52,750
"Sartu", esan nuen.

80
00:04:54,375 --> 00:04:57,750
Barkaidazue, jaunak,
mesede bat eskatu nahi nizueke.

81
00:04:57,833 --> 00:04:59,500
"Hau gela pribatua da", esan nuen.

82
00:04:59,583 --> 00:05:01,750
Badakit. Damu naiz horrela sartzeaz,

83
00:05:01,833 --> 00:05:05,000
baina gauza oso interesgarri bat
erakutsi nahi dizuet.

84
00:05:05,083 --> 00:05:07,208
Laurok, gogaiturik, ez genuen ezer esan.

85
00:05:08,208 --> 00:05:12,375
Jaunak, begirik erabili gabe
ikusteko gauza den gizona naiz.

86
00:05:13,166 --> 00:05:15,000
60 bat urteko gizon txikia zen,

87
00:05:15,083 --> 00:05:18,458
bibote zuria, eta belarrietan
ile beltzak agerian zituen.

88
00:05:18,541 --> 00:05:21,333
Berrogeita hamar bendarekin
burua estalita ere,

89
00:05:21,416 --> 00:05:23,500
irakurtzeko gai izango naiz.

90
00:05:23,583 --> 00:05:27,208
Benetan ari zela zirudien.
Ene jakin-mina pizten sentitu nuen.

91
00:05:27,291 --> 00:05:28,291
Zatoz, mesedez.

92
00:05:35,166 --> 00:05:38,791
Hara. Zenbat hatz jaso ditu
Marshall doktoreak?

93
00:05:38,875 --> 00:05:40,291
- Zazpi.
- "Berriro", esan nuen.

94
00:05:40,375 --> 00:05:41,750
- Bederatzi.
- Berriro.

95
00:05:41,833 --> 00:05:42,833
- Hiru.
- Berriro.

96
00:05:42,916 --> 00:05:44,333
- Hiru berriz.
- Berriro.

97
00:05:45,250 --> 00:05:46,166
Bat ere ez.

98
00:05:48,458 --> 00:05:49,333
Zein da trukoa?

99
00:05:49,416 --> 00:05:53,333
Ez dago trukorik. Urteen buruan
entseatuz lortu dudan dohaina da.

100
00:05:53,416 --> 00:05:54,708
Entseatu, nola?

101
00:05:54,791 --> 00:05:57,291
Barkatu, baina hori
neuri bakarrik dagokit.

102
00:05:58,083 --> 00:05:59,291
Zertara etorri zara?

103
00:05:59,375 --> 00:06:02,333
Antzerki talde batean lan egiten dut
eta iritsi berriak gara.

104
00:06:02,416 --> 00:06:05,791
Gaur gauean lehen saioa emango dugu
Royal Palace Hallean.

105
00:06:05,875 --> 00:06:07,416
Egitarauan honela aurkezten naute:

106
00:06:07,500 --> 00:06:09,708
"Imdad Khan,
begirik gabe ikusten duen gizona".

107
00:06:09,791 --> 00:06:13,250
Hiri berri batera heltzean,
ospitale handienera joaten naiz

108
00:06:13,333 --> 00:06:16,791
eta begiak doitasunez estaltzeko
eskatzen diet medikuei.

109
00:06:16,875 --> 00:06:21,208
Garrantzitsua da medikuek egitea,
bestela amarru bat dela usteko dute.

110
00:06:21,291 --> 00:06:24,041
Gero kalera atera
eta gauza arriskutsuren bat egiten dut.

111
00:06:24,125 --> 00:06:25,458
Besteei begiratu nien.

112
00:06:25,541 --> 00:06:28,458
Mitrak eta Macfarlanek
beren gaixoengana itzuli behar zuten.

113
00:06:28,541 --> 00:06:30,541
- Marshallek, ordea…
- Zergatik ez?

114
00:06:30,625 --> 00:06:33,708
Behar bezala egin dezagun.
Tutik ere ikus ez dezan.

115
00:06:33,791 --> 00:06:36,208
Oso atseginak zarete.
Egizue nahi duzuen moduan.

116
00:06:36,291 --> 00:06:40,250
"Bendatu aurretik, bete betzuloak
gauza bigun, trinko batekin", esan nuen.

117
00:06:40,333 --> 00:06:41,291
- Ogi-orea?
- Ederki.

118
00:06:41,375 --> 00:06:44,375
Zoaz ospitaleko okindegira.
Nik betazalak zigilatuko dizkiot.

119
00:06:44,458 --> 00:06:46,916
Imdad kontsulta gelara eraman nuen.

120
00:06:47,000 --> 00:06:48,250
"Etzan", esan nuen.

121
00:06:48,333 --> 00:06:50,833
Armairutik kolodioi-flasko bat hartu nuen.

122
00:06:50,916 --> 00:06:54,291
- Honekin itsatsiko dizkizut.
- Nola kenduko dut gero?

123
00:06:54,375 --> 00:06:57,833
Alkohol pitin batekin. Horrek urtuko du.

124
00:06:57,916 --> 00:07:00,583
Begiak itxita eduki
eta itxaron gogortu arte.

125
00:07:00,666 --> 00:07:04,083
Bi minutu pasa ziren.
"Ireki begiak", esan nion. Ezin zuen.

126
00:07:04,166 --> 00:07:08,000
Marshall doktorearen ore apur bat hartu
eta Imdaden begi gainean jarri nuen.

127
00:07:08,083 --> 00:07:12,000
Betzulo guztia bete nuen,
eta orea inguruko azal gainean zabaldu.

128
00:07:12,083 --> 00:07:13,791
Gauza bera egin nuen bestean.

129
00:07:13,875 --> 00:07:15,541
Ertzak gogor zapaldu nituen.

130
00:07:15,625 --> 00:07:18,416
- "Baduzu minik?", galdetu nuen.
- Ez. Milesker.

131
00:07:18,500 --> 00:07:20,416
"Bendatu", esan nion Marshalli.

132
00:07:20,500 --> 00:07:22,041
Nik hatzak likinegi ditut.

133
00:07:22,125 --> 00:07:24,833
Ongi. Ea ba, hau hementxe ipiniko dugu…

134
00:07:24,916 --> 00:07:28,291
Kotoi puska lodi bat
Imdaden begien gainean jarri zuen.

135
00:07:28,375 --> 00:07:29,375
Itsatsita geratu zen.

136
00:07:29,458 --> 00:07:30,416
Altxa, mesedez.

137
00:07:31,125 --> 00:07:34,416
Marshallek burua lotu zion
zazpi bat zentimetro zabaleko benda batez.

138
00:07:34,500 --> 00:07:36,833
Sudurra libre utzi arnasa hartzeko.

139
00:07:36,916 --> 00:07:38,083
Bai noski.

140
00:07:38,750 --> 00:07:41,500
Barkatu, atximurtxo bat sentituko duzu.

141
00:07:44,166 --> 00:07:45,083
Zer deritzozu?

142
00:07:45,166 --> 00:07:46,208
"Bikain", esan nuen.

143
00:07:46,291 --> 00:07:48,708
Izugarrizko garun operazioa
jasan izan zuela zirudien.

144
00:07:48,791 --> 00:07:49,666
Zer moduz?

145
00:07:49,750 --> 00:07:50,833
Ondo baino hobeto.

146
00:07:50,916 --> 00:07:53,916
Zorionak, jaunak, lan bikaina egin duzue.

147
00:07:54,000 --> 00:07:57,166
Imdad Khan ohetik altxa
eta aterantz abiatu zen.

148
00:08:04,125 --> 00:08:07,375
Alajaina! Ikusi duzu hori?
Zuzenean heldulekua eutsi du.

149
00:08:07,458 --> 00:08:08,958
Marshall serio jarri zen.

150
00:08:09,541 --> 00:08:12,583
Imdad korridoretik zehar arin zihoan.

151
00:08:12,666 --> 00:08:14,416
Lau metro atzerago gindoazen.

152
00:08:14,500 --> 00:08:19,000
Izugarria zen gizon hura paseatzen ikustea
burua guztiz estalia zuelarik.

153
00:08:19,083 --> 00:08:22,875
"Ikusi du!", hots egin nuen.
"Karrotxoa ikusi du! Sinestezina".

154
00:08:22,958 --> 00:08:27,166
Marshallek ez zidan erantzun.
Aurpegia zurrun zeukan harriduraz.

155
00:08:27,250 --> 00:08:29,708
Imdad arazorik gabe
eskaileretatik jaitsi zen,

156
00:08:29,791 --> 00:08:31,208
barandari eutsi gabe.

157
00:08:31,291 --> 00:08:34,166
Begira eskaileretan gora zetorren
jendearen aurpegiak.

158
00:08:34,875 --> 00:08:38,708
Eskailera barrenean,
sarrerara jo eta kalera atera zen.

159
00:08:38,791 --> 00:08:41,166
Marshallek eta biok jarraitu genuen.

160
00:08:41,250 --> 00:08:46,166
Behean, ehun bat ume, oinutsik oihuka,
gure gizon buru-zurirantz hurbildu ziren.

161
00:08:46,250 --> 00:08:48,416
Eskuak altxatuz agurtu zituen.

162
00:08:48,500 --> 00:08:51,916
Bizikleta baten gainean igo
eta pedalei eragiten hasi zen.

163
00:08:52,000 --> 00:08:54,708
Haurrak haren atzetik abiatu ziren,
saltoka eta algaraka.

164
00:08:54,791 --> 00:08:57,583
Kale zaratatsuaren erdian sartu zen,

165
00:08:57,666 --> 00:09:00,916
autoak ondotik ziztuka
eta bozinak joz pasatzen ziren.

166
00:09:01,000 --> 00:09:02,625
Bikain gidatzen zuen.

167
00:09:02,708 --> 00:09:04,708
Minutu batez begi-bistan genuen.

168
00:09:04,791 --> 00:09:06,750
Gero, kantoi baten atzetik desagertu zen.

169
00:09:06,833 --> 00:09:10,375
- "Sinestezina", esan zuen Marshallek.
- Sinestezina.

170
00:09:10,458 --> 00:09:11,958
"Bai horixe", esan nuen.

171
00:09:12,041 --> 00:09:14,250
Uste dut mirari bat ikusi dugula.

172
00:09:14,333 --> 00:09:16,875
Gainerako eguna gaixoekin igaro nuen.

173
00:09:16,958 --> 00:09:19,541
Arratsaldean,
pisura joan nintzen aldatzera.

174
00:09:19,625 --> 00:09:22,708
Dutxa luze eta hotz baten ondoren,
whiski sodadun bat hartu nuen,

175
00:09:22,791 --> 00:09:24,500
gerrian toalla besterik ez.

176
00:09:24,583 --> 00:09:27,416
18:50ean Royal Palace Hallean nengoen.

177
00:09:27,500 --> 00:09:29,000
Ikuskizunak bi ordu iraun zuen.

178
00:09:29,083 --> 00:09:32,583
Uste baino gehiago disfrutatu nuen.
Malabarista, suge-hezitzailea, su-jalea.

179
00:09:32,666 --> 00:09:35,750
Ezpata-jaleak
estoke bat eztarrian behera sartu zuen.

180
00:09:35,833 --> 00:09:40,000
Azkenean, tronpeta hotsekin batera,
Imdad Khan gure laguna atera zen.

181
00:09:40,083 --> 00:09:43,041
Ikusle batzuek begiak estali zizkioten.

182
00:09:43,125 --> 00:09:47,541
Mutiko baten inguruan aiztoak bota
eta buruan zuen latari tiro egin zion.

183
00:09:47,625 --> 00:09:51,583
Amaitzeko, bidoi bat jarri zuten
Imdaden buru estaliaren gainean.

184
00:09:51,666 --> 00:09:55,291
Esku batean jostorratza
eta bestean haria ipini zizkioten.

185
00:09:55,375 --> 00:09:57,708
Lupa bat ezarri zioten aurrean,

186
00:09:57,791 --> 00:09:59,375
eta huts egin gabe,

187
00:09:59,458 --> 00:10:02,458
orratzaren begitik
haria abilki sartu zuen.

188
00:10:07,208 --> 00:10:08,416
Aho zabalik nengoen.

189
00:10:10,500 --> 00:10:14,625
Kamerinoan Imdad aurkitu nuen,
aulki batean eserita makillajea kentzen.

190
00:10:14,708 --> 00:10:17,625
- Jakin-minez zaude, ezta?
- "Jakin-min handiz", esan nuen.

191
00:10:17,708 --> 00:10:21,625
Begia jo zidaten berriz ere
belarrietan zituen ile beltzek.

192
00:10:21,708 --> 00:10:23,916
Sekula ez nion inori halakorik ikusi.

193
00:10:24,000 --> 00:10:26,625
Proposamen bat dut zuretzat.
Ez naiz idazlea,

194
00:10:26,708 --> 00:10:31,833
baina dohain hori nola lortu duzun
kontatzen badidazu, fidelki jasoko dut.

195
00:10:31,916 --> 00:10:34,625
British Medical Journal-en
argitaratuko dut,

196
00:10:34,708 --> 00:10:36,125
edo aldizkari famaturen batean.

197
00:10:36,208 --> 00:10:38,375
Lagunduko lizuke ezagunagoa izateak?

198
00:10:38,458 --> 00:10:40,416
- Asko lagunduko lidake.
- Ederki.

199
00:10:40,500 --> 00:10:43,333
Badut takigrafia bat
kontsultan oharrak hartzeko,

200
00:10:43,416 --> 00:10:46,500
eta Imdadek esandakoa
osorik jaso nuela uste dut.

201
00:10:46,583 --> 00:10:48,750
Hona hemen esan zidana, hitzez hitz.

202
00:10:50,041 --> 00:10:53,541
IMDAD KHANEK GAU HARTAN
ESAN ZIDAN GUZTIA (HITZEZ HITZ)

203
00:10:55,708 --> 00:10:58,791
Kaxmir estatuan jaio nintzen 1873an.

204
00:10:58,875 --> 00:11:01,875
Gure aita treneko errebisorea zen.

205
00:11:01,958 --> 00:11:05,291
Egun batez, ilusionista batek
eskolan saio bat egin zuen.

206
00:11:05,375 --> 00:11:06,791
Liluratuta utzi ninduen.

207
00:11:06,875 --> 00:11:08,875
Handik bi astera, aurrezkiak hartu

208
00:11:08,958 --> 00:11:11,416
eta ihes egin nuen
teatro konpainia batean sartzeko.

209
00:11:11,500 --> 00:11:14,708
Hau 1886an izan zen,
eta nik 13 urte nituen.

210
00:11:14,791 --> 00:11:15,791
Hiru urtez

211
00:11:15,875 --> 00:11:18,500
Punjab osoan zehar bidaiatu nuen haiekin.

212
00:11:18,583 --> 00:11:21,125
Azkenean,
karteleko lehen lerroa hartu nuen.

213
00:11:21,208 --> 00:11:23,666
Denbora guztian aurrezten aritu nintzen,

214
00:11:23,750 --> 00:11:27,541
eta dagoeneko 3000 errupia bilduak nituen.

215
00:11:27,625 --> 00:11:30,625
Orduan, yogi handi baten berri izan nuen,

216
00:11:30,708 --> 00:11:32,958
lebitatzeko ahalmen arraroa zuena.

217
00:11:33,041 --> 00:11:34,666
Otoitz egitean

218
00:11:34,750 --> 00:11:38,208
bere gorputza
lurretik 45 zentimetrotara altxatzen zen.

219
00:11:38,291 --> 00:11:40,250
Besterik ez bazen ere, artifizio ederra.

220
00:11:41,375 --> 00:11:42,208
Bibotea?

221
00:11:44,125 --> 00:11:45,958
Konpainia utzi nuen

222
00:11:46,041 --> 00:11:49,375
eta Gangesen ertzean zegoen
herrixka batera joan nintzen,

223
00:11:49,458 --> 00:11:51,375
yogia han bizi zela baitzioten.

224
00:11:51,458 --> 00:11:53,708
Egun batez, bidaiari batek aipatu zuen

225
00:11:53,791 --> 00:11:57,541
oihanaren barrenean, ez oso urrun,
ermitau bat aurkitu zuela.

226
00:11:57,625 --> 00:11:59,000
Aski izan zen niretzat.

227
00:11:59,083 --> 00:12:01,958
Zaldi eta gurdi bat
alokatzera joan nintzen.

228
00:12:02,041 --> 00:12:03,666
Tratua egiten ari nintzela,

229
00:12:03,750 --> 00:12:06,291
gizon batek
norabide berean gindoazela esan,

230
00:12:06,375 --> 00:12:09,291
eta gastuak partekatzeko proposatu zidan.

231
00:12:09,375 --> 00:12:12,166
Eta a zer zorte handia nirea!

232
00:12:12,250 --> 00:12:13,500
Solasean ari ginela,

233
00:12:13,583 --> 00:12:16,666
gizon hori
yogi handiaren dizipulua zela ikasi nuen,

234
00:12:16,750 --> 00:12:19,541
eta bere maisuari
bisita bat egitera zihoala.

235
00:12:19,625 --> 00:12:23,416
Berehala esan nion: "Haren bila nabil!
Arren, ezagutu dezaket?".

236
00:12:23,500 --> 00:12:26,291
Luze eta astiro begira egon zitzaidan.

237
00:12:26,375 --> 00:12:28,416
"Hori ezinezkoa da", esan zuen.

238
00:12:28,500 --> 00:12:31,750
Handik aurrera,
ez zien nire galderei erantzun nahi.

239
00:12:31,833 --> 00:12:34,375
Halere, gauza bat jakitea lortu nuen:

240
00:12:34,458 --> 00:12:37,708
yogiak bere otoitzak
eguneko zein ordutan hasten zituen.

241
00:12:37,791 --> 00:12:41,916
Gizonak gurdia gelditzeko eskatu zuen,
jaitsi eta desagertu egin zen.

242
00:12:42,000 --> 00:12:44,541
Bideari jarraitzeko itxurak egin nituen,
baina berehala,

243
00:12:44,625 --> 00:12:49,833
jaitsi eta etorri bidetik itzuli nintzen.
Gizona oihanean desagertu zen dagoeneko.

244
00:12:49,916 --> 00:12:53,083
Sasiartean kraska hots bat entzun nuen.
"Hura ez bada", pentsatu nuen,

245
00:12:53,166 --> 00:12:56,750
"orduan tigre bat da, eraso egingo dit,

246
00:12:56,833 --> 00:12:59,583
eta haragi puska odoltsu
bihurturik jango nau".

247
00:13:00,958 --> 00:13:02,125
Gizona zen.

248
00:13:04,125 --> 00:13:07,583
Zeharkatzen ari zen lekuan
ez zegoen inolako bidezidorrik.

249
00:13:07,666 --> 00:13:11,875
Bere bidea egin behar zuen banbu altu
eta landaretza trinkoaren artetik.

250
00:13:11,958 --> 00:13:15,833
Isilka jarraitu nion,
bion artean ehun metroko tartea utzirik.

251
00:13:15,916 --> 00:13:18,916
Bistatik galtzen nuenean,
maiz gertatzen zena,

252
00:13:19,000 --> 00:13:21,458
haren urratsen hotsak gidatzen ninduen.

253
00:13:21,541 --> 00:13:24,750
Ordu erdi iraun zuen jolas urduri honek.

254
00:13:24,833 --> 00:13:27,625
Eta derrepente,
gizonaren urratsen hotsik ez.

255
00:13:27,708 --> 00:13:29,625
Gelditu nintzen, belarriak erne.

256
00:13:29,708 --> 00:13:31,500
Bat-batean, sastraka artean,

257
00:13:31,583 --> 00:13:34,250
soilgune txiki bat
eta bi etxola ikusi nituen.

258
00:13:34,333 --> 00:13:35,500
Bihotza saltoka nuen.

259
00:13:35,583 --> 00:13:37,833
Istil bat zegoen
etxola hurbilenaren ondoan,

260
00:13:37,916 --> 00:13:39,250
otoitz egiteko estera gertu,

261
00:13:39,333 --> 00:13:44,208
eta adar lodi eta hostotsuzko
baobab handi bat goian.

262
00:13:44,291 --> 00:13:46,583
Eguerdi sargori osoa zain igaro nuen.

263
00:13:46,666 --> 00:13:49,500
Zain jarraitu nuen
arratsaldeko bero sapa hezean.

264
00:13:49,583 --> 00:13:50,750
Bostak hurbiltzean,

265
00:13:50,833 --> 00:13:54,375
isil-isilik zuhaitzera igo
eta hosto artean ezkutatu nintzen.

266
00:13:54,458 --> 00:13:58,541
Yogia bere etxolatik atera,
eta hankak gurutzaturik esteran eseri zen.

267
00:13:58,625 --> 00:14:01,291
Haren mugimenduak
leunak eta pausatuak ziren.

268
00:14:01,375 --> 00:14:06,041
Eskuak belaunen gainean ezarri,
eta sudurretik arnasa sakon hartu zuen.

269
00:14:06,125 --> 00:14:09,875
Dagoeneko
halako distira bat zeriola sumatu nuen.

270
00:14:09,958 --> 00:14:13,291
Hamalau minutuz
geldi-geldi egon zen postura berean.

271
00:14:13,375 --> 00:14:17,000
Orduan, begira nengoen bitartean,
argi eta garbi ikusi nuen

272
00:14:17,083 --> 00:14:19,166
bere gorputza airean gora igotzen.

273
00:14:20,666 --> 00:14:24,333
Hogeita hamar zentimetro.
Berrogei. Berrogeita hamar.

274
00:14:25,083 --> 00:14:27,166
Esteratik 60 zentimetrotara zegoen.

275
00:14:27,250 --> 00:14:28,958
Neure buruari esan nion:

276
00:14:29,041 --> 00:14:32,125
"Zure aurrean,
airean eserita dagoen gizon bat dago".

277
00:14:33,458 --> 00:14:37,416
Nire erlojuaren arabera,
46 minutu iraun zuen airean.

278
00:14:37,500 --> 00:14:39,708
Gero, mantso-mantso lurreratu zen,

279
00:14:39,791 --> 00:14:42,333
ipurmasailak
berriz estera gainean ezarri arte.

280
00:14:42,416 --> 00:14:44,875
Zuhaitzetik jaitsi eta hurbildu nintzen.

281
00:14:44,958 --> 00:14:49,583
Yogia eskuak eta oinak garbitzen ari zen.
"Noiztik daramazu hemen?", esan zuen.

282
00:14:49,666 --> 00:14:52,208
Indar handiz adreilu bat jaurti zidan

283
00:14:52,291 --> 00:14:54,791
eta hankan jo ninduen, belaunaren azpian.

284
00:14:54,875 --> 00:14:57,000
Orbaina daukat oraindik. Begira.

285
00:14:59,916 --> 00:15:01,708
Baina zortea lagun nuen.

286
00:15:01,791 --> 00:15:04,791
Yogi bat ezin da bere onetik atera
eta adreiluak jaurtitzen hasi.

287
00:15:04,875 --> 00:15:09,250
Umiliatua sentitzen zen, damuturik,
eta bere buruarekin dezepzionatuta.

288
00:15:09,333 --> 00:15:12,625
Esan zidan
ikasletzat hartu ezin ninduen arren,

289
00:15:12,708 --> 00:15:15,541
lezio informal bat erakutsiko zidala.

290
00:15:15,625 --> 00:15:17,708
Ordaintzat, ni eraso izanagatik.

291
00:15:17,791 --> 00:15:20,125
Eraso guztiz merezia, nolanahi ere.

292
00:15:20,208 --> 00:15:22,041
Hau 1890ean izan zen.

293
00:15:22,125 --> 00:15:24,041
Nik ia 17 urte nituen.

294
00:15:25,916 --> 00:15:28,291
Eta zein izan zen yogi handiaren lezioa?

295
00:15:28,375 --> 00:15:29,833
Entzun dezagun.

296
00:15:29,916 --> 00:15:31,458
Gogoa gauza barreiatua da.

297
00:15:31,541 --> 00:15:34,541
Mila gauza ezberdinetan
dihardu aldi berean.

298
00:15:34,625 --> 00:15:37,250
Ikusi, entzun
eta usaintzen dituzun gauzak.

299
00:15:37,333 --> 00:15:40,208
Gogoan darabiltzazun gauzak,
baita saihestu nahi dituzunak ere.

300
00:15:40,291 --> 00:15:42,208
Arreta landu behar duzu,

301
00:15:42,291 --> 00:15:46,000
nahieran gauza bakarra
eta ez beste ezer irudikatu ahal izateko.

302
00:15:46,083 --> 00:15:50,500
Gogor lan egin, eta agian gai izango zara
gogo kontzientea edozein objektuan

303
00:15:50,583 --> 00:15:52,541
hiru minutu eta erdiz pausatzeko.

304
00:15:52,625 --> 00:15:55,625
Egunero gogor saiatuz,
20 bat urte joko dizu.

305
00:15:55,708 --> 00:15:59,166
- "Hogei urte!", hots egin nuen.
- Bai, agian gehiago.

306
00:15:59,250 --> 00:16:01,791
Ohiko denbora da, gai bazara behintzat.

307
00:16:01,875 --> 00:16:03,541
Ordurako agurea izango naiz!

308
00:16:03,625 --> 00:16:06,416
Norbanakoaren araberakoa da:
batzuek hamar, besteek 30.

309
00:16:06,500 --> 00:16:09,333
Oso-oso gutxitan,
pertsona berezi bat agertzen da

310
00:16:09,416 --> 00:16:12,166
ahalmen hori
urte batean edo bitan garatzen duena.

311
00:16:12,250 --> 00:16:14,250
Milioi batetik behin. Ez zara zu.

312
00:16:14,333 --> 00:16:16,625
Hain zaila al da gogo kontzientea…

313
00:16:16,708 --> 00:16:21,166
Ia ezinezkoa. Saiatu eta ikusiko duzu.
Itxi begiak eta zerbaitetan pentsatu.

314
00:16:21,250 --> 00:16:24,291
Objektu bakar bat.
Irudikatu ezazu zure aurrean.

315
00:16:24,375 --> 00:16:26,458
Laster, zure gogoa barreiatzen hasiko da.

316
00:16:26,541 --> 00:16:29,541
Pentsamendu berriak agertuko dira.
Oso zaila da.

317
00:16:29,625 --> 00:16:31,625
Esan zuen yogi zahar jakintsuak.

318
00:16:33,708 --> 00:16:36,500
Eta praktikatzen hasi nintzen.

319
00:16:37,083 --> 00:16:39,083
Gauero eseri, begiak itxi,

320
00:16:39,166 --> 00:16:41,958
eta gehien maite nuen pertsona
irudikatzen nuen:

321
00:16:42,041 --> 00:16:45,333
neure anaia, hain zuzen,
hamar urterekin hil zena.

322
00:16:45,416 --> 00:16:49,166
Haren aurpegian pausatzen nuen gogoa,
eta barreiatzen hastean,

323
00:16:49,250 --> 00:16:53,416
ariketa eten eta atseden hartzen nuen.
Gero, berriz saiatzen nintzen.

324
00:16:53,500 --> 00:16:55,291
Bost urtez egunero praktikatu ondoren,

325
00:16:55,375 --> 00:16:59,750
gai nintzen minutu eta erdi
anaiaren aurpegian guztiz kontzentratzeko.

326
00:16:59,833 --> 00:17:01,250
Aurreratzen ari nintzen.

327
00:17:04,666 --> 00:17:05,500
Aldi berean,

328
00:17:05,583 --> 00:17:08,791
dirua irabazten hasi nintzen
ilusionismo saioak eginez.

329
00:17:08,875 --> 00:17:11,041
Izatez, nire esku-jokoa oso ona da,

330
00:17:11,125 --> 00:17:13,708
baina halere ez nituen ariketak baztertu.

331
00:17:13,791 --> 00:17:17,583
Gauero, nonahi nintzela ere,
txoko lasai batean eseri

332
00:17:17,666 --> 00:17:20,291
eta anaiaren aurpegia
gogora ekartzen nuen.

333
00:17:20,375 --> 00:17:23,625
Batzuetan kandela bat piztu
eta garrari begiratzen nion.

334
00:17:23,708 --> 00:17:27,041
Kandela baten garrak,
ondo dakizunez, hiru zati ditu:

335
00:17:27,125 --> 00:17:29,541
horia goian, malba beherago

336
00:17:29,625 --> 00:17:30,833
eta beltza barruan.

337
00:17:30,916 --> 00:17:33,875
Kandela aurpegitik
40 zentimetrora ipintzen nuen,

338
00:17:33,958 --> 00:17:35,458
begien altuerara,

339
00:17:35,541 --> 00:17:39,916
horrela ez bainuen ezer ere mugitu behar
gora ala behera begiratzeko.

340
00:17:40,000 --> 00:17:44,083
Gune beltzari tinko begiratu nion
inguruan nuen guztia desagertu arte.

341
00:17:44,166 --> 00:17:45,458
Orduan, begiak itxi

342
00:17:45,541 --> 00:17:48,083
eta anaiaren aurpegian
kontzentratu nintzen.

343
00:17:48,916 --> 00:17:53,750
1907an, 34 urte nituela,
hiru minutuz kontzentratu nintekeen

344
00:17:53,833 --> 00:17:56,125
inolako barreiadurarik gabe.

345
00:17:56,208 --> 00:17:59,458
Une honetan
ahalmen txiki bat nabaritzen hasi nintzen,

346
00:17:59,541 --> 00:18:01,333
sentipen bitxi eta ñimiño bat,

347
00:18:01,416 --> 00:18:04,375
begiak itxi
eta zerbaiti zorrotz begiratzean,

348
00:18:04,458 --> 00:18:05,750
indar sutsuz,

349
00:18:05,833 --> 00:18:08,541
objektu horren silueta ikusten bainuen.

350
00:18:08,625 --> 00:18:10,500
Yogiak esandako gauza bat gogoratu nuen:

351
00:18:10,583 --> 00:18:14,250
"Bada izaera sakratuko jendea,
arreta hainbeste zorroztu duena,

352
00:18:14,333 --> 00:18:16,583
non begirik gabe ikusteko gai baita".

353
00:18:17,083 --> 00:18:21,416
Gauero, kandelaren garrarekin
praktikatu ondoren,

354
00:18:21,500 --> 00:18:25,375
kikara bat kafe hartu, begiak estali
eta aulkian esertzen nintzen

355
00:18:25,458 --> 00:18:26,875
begirik gabe ikusten saiatzeko.

356
00:18:26,958 --> 00:18:29,125
Kartekin hasi nintzen.

357
00:18:29,208 --> 00:18:31,333
Atzealdea aztertu
eta balioak igartzen nituen.

358
00:18:31,416 --> 00:18:33,583
Berehala, % 60ko arrakasta izan nuen.

359
00:18:33,666 --> 00:18:37,625
Ondoren, mapak eta nabigazio kartak erosi
eta gelan itsatsi nituen.

360
00:18:37,708 --> 00:18:42,083
Orduak igarotzen nituen begiak estalita
haiei begira, izenak irakurtzen saiatuz.

361
00:18:42,166 --> 00:18:46,291
Hurrengo zortzi urteetan,
gauero praktikatzen aritu nintzen.

362
00:18:46,375 --> 00:18:49,000
1915ean liburu bat
irakurtzeko gai nintzen.

363
00:18:49,083 --> 00:18:50,958
Oso-osorik, begiak estalita.

364
00:18:51,041 --> 00:18:52,291
Lortu nuen!

365
00:18:52,375 --> 00:18:54,291
Azkenean, ahalmena lortu nuen.

366
00:18:55,833 --> 00:18:58,541
Dakizunez,
ilusionismo saioetan erabiltzen dut.

367
00:18:58,625 --> 00:19:01,791
Publikoak maite du,
baina ez du egia denik sinesten.

368
00:19:01,875 --> 00:19:05,333
Zu bezalako medikuek ere,
nire begiak ongi lotu arren,

369
00:19:05,416 --> 00:19:08,375
ezin sinetsi
inork begirik gabe ikus dezakeenik.

370
00:19:08,458 --> 00:19:11,458
Ahazten dute
ikusteko beste bide batzuk badirela.

371
00:19:11,541 --> 00:19:13,166
Imdad Khan isildu egin zen.

372
00:19:13,250 --> 00:19:14,208
Nekatuta zegoen.

373
00:19:14,291 --> 00:19:15,833
"Zeintzuk?", galdetu nuen.

374
00:19:17,750 --> 00:19:19,333
Egia esan, ez dakit.

375
00:19:21,083 --> 00:19:23,958
Nire gorputzaren
beste zatiren batek ikusten du.

376
00:19:24,041 --> 00:19:25,458
Zein zatik?

377
00:19:35,125 --> 00:19:36,666
Gau hartan ez nintzen oheratu.

378
00:19:36,750 --> 00:19:39,791
Gizon honek zientzialariak
airean zilipurdika jarriko zituen.

379
00:19:39,875 --> 00:19:41,875
Bizirik zegoen gizonik baliotsuena zen.

380
00:19:41,958 --> 00:19:45,625
Ikasi behar nuen nola izan zitekeen
biologikoki, kimikoki eta magikoki posible

381
00:19:45,708 --> 00:19:48,375
begirik gabe irudi bat garunera bidaltzea.

382
00:19:48,458 --> 00:19:51,791
Beharbada itsuek ikusi
eta gorrek entzun egingo lukete.

383
00:19:51,875 --> 00:19:54,541
"Gizon hau ezagutu behar dute",
pentsatu nuen.

384
00:19:54,625 --> 00:19:58,333
Poliki, Imdadek esandako guztia
idazten hasi nintzen.

385
00:19:58,416 --> 00:20:00,416
Bost orduz aritu nintzen etengabe.

386
00:20:03,041 --> 00:20:06,666
Goizeko zortzietan,
zati garrantzitsuena bukatua nuen:

387
00:20:06,750 --> 00:20:08,166
irakurri dituzun orriak.

388
00:20:08,250 --> 00:20:11,166
Atsedenaldia arte
ez nuen Marshall doktorea ikusi.

389
00:20:11,250 --> 00:20:13,291
Ahalik eta gehien kontatu nion.

390
00:20:13,375 --> 00:20:15,916
"Gaur berriz joango naiz", esan nuen.
"Ezin dugu galdu".

391
00:20:16,000 --> 00:20:17,250
Zurekin joango naiz.

392
00:20:17,333 --> 00:20:19,875
18:45ean
Royal Palace Hallera abiatu ginen.

393
00:20:19,958 --> 00:20:22,500
Autoa aparkatu
eta oinez joan ginen aretora.

394
00:20:22,583 --> 00:20:24,250
"Zerbait gertatu da", esan nuen.

395
00:20:24,333 --> 00:20:26,708
Jendetzarik ez, eta ateak itxita zeuden.

396
00:20:26,791 --> 00:20:30,875
Ikuskizunaren kartela han zegoen,
baina gainean zerbait idatzita zuen.

397
00:20:30,958 --> 00:20:32,833
"Gaurko saioa, bertan behera".

398
00:20:33,833 --> 00:20:37,208
Hantxe zebilen atezainari
galdetu nion: "Zer gertatu da?".

399
00:20:37,291 --> 00:20:39,500
- Norbait hil da.
- Nor?

400
00:20:39,583 --> 00:20:40,958
Banekien erantzuna.

401
00:20:41,041 --> 00:20:43,583
Begirik gabe ikusten zuen gizona.

402
00:20:43,666 --> 00:20:45,208
"Nola?", hots egin nuen.

403
00:20:45,291 --> 00:20:47,708
Lo hartu, eta berriro esnatu ez.

404
00:20:48,208 --> 00:20:49,583
Horrelakoa da bizitza.

405
00:20:52,750 --> 00:20:54,416
Astiro autora itzuli ginen.

406
00:20:59,125 --> 00:21:01,458
Atsekabeak eta haserreak hartu ninduen.

407
00:21:01,541 --> 00:21:03,583
Ez nuen begi-bistatik galdu behar.

408
00:21:03,666 --> 00:21:05,500
Neure ohea utzi eta zaindu behar nuen.

409
00:21:05,583 --> 00:21:07,000
Mirariak egiten zituen.

410
00:21:07,083 --> 00:21:11,333
Jendearen helmenetik kanpo dauden
indar misteriotsuekin komunikatu zen.

411
00:21:11,416 --> 00:21:13,083
Orain hilda zegoen.

412
00:21:13,166 --> 00:21:14,833
"Akabo", esan zuen Marshallek.

413
00:21:15,625 --> 00:21:16,541
Akabo.

414
00:21:17,500 --> 00:21:18,500
"Bai", esan nuen.

415
00:21:19,833 --> 00:21:20,750
"Akabo".

416
00:21:25,625 --> 00:21:30,291
Hauxe da Imdad Khanekin izan nituen
bi elkarrizketen txosten fidagarria.

417
00:21:33,416 --> 00:21:34,625
Hara, hara, hara.

418
00:21:35,708 --> 00:21:37,791
Hauxe bai interesgarria.

419
00:21:39,166 --> 00:21:41,416
Ikaragarrizko informazioa da.

420
00:21:42,916 --> 00:21:44,708
Nire bizitza osoa alda lezake.

421
00:22:04,125 --> 00:22:06,541
Henryk aipatu zuen informazioa zen

422
00:22:06,625 --> 00:22:10,333
Imdad Khan entrenatu egin zela
karten balioa irakurtzeko

423
00:22:10,416 --> 00:22:11,833
atzealdea begiratuz.

424
00:22:11,916 --> 00:22:14,541
Eta Henry, jokalari tranpatia izanik,

425
00:22:14,625 --> 00:22:16,000
berehala konturatu zen

426
00:22:16,083 --> 00:22:18,083
sekulako dirutza
irabazi ahal izango zuela.

427
00:22:18,166 --> 00:22:20,500
Etxezainaren txokora jaitsi zen.

428
00:22:20,583 --> 00:22:23,208
Kandela bat, argimutil bat
eta erregela bat eskatu zizkion.

429
00:22:23,291 --> 00:22:27,041
Logelara itzuli, atea giltzaz itxi,
gortinak zarratu eta argiak itzali zituen.

430
00:22:27,125 --> 00:22:29,625
Kandela komoda gainean utzi
eta aulki bat hartu zuen.

431
00:22:29,708 --> 00:22:33,083
Atseginez ohartu zen
begiak metxaren parean zituela.

432
00:22:33,166 --> 00:22:37,000
Erregela erabiliz, aurpegia
kandelatik 40 zentimetrora ipini zuen,

433
00:22:37,083 --> 00:22:38,458
liburuak zioen bezala.

434
00:22:38,541 --> 00:22:42,208
Imdad Khanek gehien maite zuen
pertsonaren aurpegia ikusi zuen.

435
00:22:42,291 --> 00:22:44,666
Bere anaia hilarena, alegia.

436
00:22:44,750 --> 00:22:46,458
Henryk ez zeukan anaiarik.

437
00:22:47,041 --> 00:22:49,958
Bere aurpegia imajinatzea erabaki zuen.

438
00:22:56,750 --> 00:22:59,875
Henryk gune beltzari
tinko begiratzen zion bitartean,

439
00:22:59,958 --> 00:23:01,583
gauza izugarri bat gertatu zen.

440
00:23:01,666 --> 00:23:04,791
Gogoa huts-hutsik zuen.
Buruaren jirabirak eten ziren.

441
00:23:04,875 --> 00:23:08,083
Bat-batean, gorputza
bildurik balu bezala sentitu zuen,

442
00:23:08,166 --> 00:23:09,000
bero eta goxo,

443
00:23:09,083 --> 00:23:11,708
ezerezaren gune beltz erre horren barruan.

444
00:23:12,291 --> 00:23:14,500
Hara, 15 segundo baino ez ziren izan.

445
00:23:14,583 --> 00:23:16,791
Baina ordudanik,
edonon eta edozertan egonik ere,

446
00:23:16,875 --> 00:23:20,291
kandelarekin egunero
bost aldiz praktikatzen zuen.

447
00:23:20,375 --> 00:23:24,250
Lehen aldia zen
zerbaiti gogo biziz ekiten ziola,

448
00:23:24,333 --> 00:23:27,083
eta aurrerapen harrigarriak egin zituen.

449
00:23:27,166 --> 00:23:28,166
Sei hilabete pasa

450
00:23:28,250 --> 00:23:31,500
eta gai zen hiru minutuz
bere aurpegian guztiz kontzentratzeko,

451
00:23:31,583 --> 00:23:34,541
pentsamendu bakar bat ere
buruan sartzen utzi gabe.

452
00:23:34,625 --> 00:23:36,166
"Neu naiz", pentsatu zuen.

453
00:23:36,250 --> 00:23:40,791
"Ahalmen yogikoak izugarri azkar
garatzeko gai den milioietako bat naiz!".

454
00:23:40,875 --> 00:23:44,291
Lehen urtea amaitzean,
bost minutu eta erdira iritsia zen.

455
00:23:45,250 --> 00:23:46,375
Unea iritsi zen.

456
00:23:49,916 --> 00:23:50,750
1959KO IRAILAK 16

457
00:23:50,833 --> 00:23:52,875
Gauerdia, Henryren
Londreseko pisuko egongela.

458
00:23:52,958 --> 00:23:57,250
Zirraraz dardarka, lehen aldiz
kartak bere aurrean ahuspez jartzen ditu

459
00:23:57,333 --> 00:23:59,125
eta goikoan kontzentratzen da.

460
00:23:59,208 --> 00:24:02,833
Kartaren atzealdeko marrazkia soilik
ikusten du hasieran,

461
00:24:02,916 --> 00:24:05,666
munduko diseinurik arruntena da.

462
00:24:05,750 --> 00:24:09,375
Gero, gogoa marrazkitik
kartaren beste aldera eramaten du.

463
00:24:09,458 --> 00:24:13,500
Kartaren alde ezkutuan
biltzen du bere arreta osoa.

464
00:24:13,583 --> 00:24:16,666
Hogeita hamar segundo.
Bat, bi, hiru minutu.

465
00:24:16,750 --> 00:24:20,500
Henryk ez du gihar bat ere mugitu.
Erabat kontzentratuta dago.

466
00:24:20,583 --> 00:24:25,000
Kartaren alde ezkutua imajinatzen du.
Beste gogoetarako tokirik ez.

467
00:24:25,083 --> 00:24:27,375
Laugarren minutuan
zerbait hasten da gertatzen.

468
00:24:27,458 --> 00:24:29,291
Astiro, magikoki, baina oso garbi,

469
00:24:29,375 --> 00:24:33,125
orban beltza pika bilakatzen da,
eta zirrimarra, bost zenbakia.

470
00:24:33,208 --> 00:24:34,625
Bosteko pika.

471
00:24:34,708 --> 00:24:38,000
Hatzak dardarti, karta hartu
eta buelta ematen dio.

472
00:24:38,083 --> 00:24:40,166
"Lortu dut", esaten du.

473
00:24:41,333 --> 00:24:42,541
Henry fanatikoa da orain.

474
00:24:42,625 --> 00:24:45,291
Ez da pisutik ateratzen
jana eta edana erosteko ez bada.

475
00:24:45,375 --> 00:24:47,250
Egun osoa, maiz baita gaua ere,

476
00:24:47,333 --> 00:24:49,583
karten aurrean makurturik igarotzen du

477
00:24:49,666 --> 00:24:51,791
segundoz segundo marka murriztuz.

478
00:24:51,875 --> 00:24:54,708
Sei hilabeteren buruan,
20 segundotan egiten du.

479
00:24:54,791 --> 00:24:56,750
Beste zazpi hilabete, hamar segundo.

480
00:24:56,833 --> 00:24:58,000
Helburua? Bost.

481
00:24:58,083 --> 00:25:02,875
Karta bost segundotan irakurri ezean,
kasinoetan ez zuen arrakastarik izango.

482
00:25:02,958 --> 00:25:06,916
Helburua gero eta hurbilago,
hara iristea zailago.

483
00:25:07,000 --> 00:25:09,166
Lau aste hamarretik bederatzira jaisteko.

484
00:25:09,250 --> 00:25:11,083
Beste bost zortzira iristeko.

485
00:25:11,166 --> 00:25:15,375
Gai da 12 ordu segidan aritzeko.
Dagoeneko lan gogorrak ez du kezkatzen.

486
00:25:15,458 --> 00:25:17,791
Ziur daki azkenean lortuko duela.

487
00:25:17,875 --> 00:25:20,333
Azken bi segundoak
zailenak dira: 11 hilabete.

488
00:25:20,416 --> 00:25:22,333
Eta larunbat arratsalde batez…

489
00:25:29,708 --> 00:25:30,875
Bost segundo.

490
00:25:30,958 --> 00:25:33,583
Baraja osoa egiten du,
denbora kronometratuz.

491
00:25:33,666 --> 00:25:37,250
Bost segundo.

492
00:25:38,458 --> 00:25:41,125
Zenbat denbora behar izan zuen
xedea lortzeko?

493
00:25:41,666 --> 00:25:44,666
Hiru urte eta hiru hilabete
etengabe praktikatzen.

494
00:25:46,208 --> 00:25:48,625
Ehundik gora kasino zeuden Londresen.

495
00:25:48,708 --> 00:25:52,750
Henry hamar kasinotako bazkide zen.
Lord House bere gogokoena zen.

496
00:25:52,833 --> 00:25:56,041
Dotoreena zen,
estilo georgiarreko etxe batean kokatua.

497
00:25:56,125 --> 00:25:57,166
Kaixo, Sugar jauna.

498
00:25:57,250 --> 00:25:59,916
Bere lana
sekula aurpegi bat ez ahaztea zen.

499
00:26:00,000 --> 00:26:03,125
Henry eskalinata ederrean gora
kutxazainaren bulegora igo zen.

500
00:26:03,208 --> 00:26:05,250
Hamar mila liberako txeke bat egin zuen.

501
00:26:05,333 --> 00:26:07,708
Emakume ongi elikatuek
erruleta inguratzen zuten.

502
00:26:07,791 --> 00:26:09,458
Oilo gizen batzuk artoaren inguruan.

503
00:26:09,541 --> 00:26:14,250
Masail gorriko gizonek, purua ezpainetan,
zikoizkeriaz fitxak zenbatzen zituzten.

504
00:26:15,416 --> 00:26:16,250
Bai arraroa.

505
00:26:16,333 --> 00:26:20,583
Lehen aldiz, aberats higuingarri haiek
nahigabez begiratu zituen Henryk.

506
00:26:20,666 --> 00:26:23,458
Croupierraren ezkerrean
leku libreren bat bilatu zuen

507
00:26:23,541 --> 00:26:24,958
blackjack-eko mahaietan.

508
00:26:25,041 --> 00:26:28,166
Croupierrak Henryren plaka
zirrikitu batean utzi zuen.

509
00:26:28,250 --> 00:26:31,458
Begi beltz eta azal grisaxkako
gizon nahiko gaztea zen.

510
00:26:31,541 --> 00:26:33,833
Irribarrerik ez
eta doi-doi mintzatzen zen.

511
00:26:33,916 --> 00:26:36,583
Esku finak zituen.
Aritmetika zeukan hatzetan.

512
00:26:36,666 --> 00:26:39,958
Meta baten gainean
25 liberako fitxa pila bat jarri zuen.

513
00:26:40,041 --> 00:26:41,000
Ez zuen kontatu.

514
00:26:41,083 --> 00:26:44,208
Henryri eman zion.
Hatz haiek ez zuten hutsik egiten.

515
00:26:44,291 --> 00:26:47,875
Henryk fitxak ordenatu
eta lehenbiziko karta begiratu zuen.

516
00:26:47,958 --> 00:26:51,375
Hamar bat zen.
Zortzi fitxa jokatu zituen: 200 libera.

517
00:26:51,458 --> 00:26:53,583
Han egin zitekeen apustu altuena.

518
00:26:53,666 --> 00:26:56,083
Hamarra eman zioten.
Bigarren karta bederatzi bat zen.

519
00:26:56,166 --> 00:26:57,291
Hemeretzi guztira.

520
00:26:57,375 --> 00:27:02,083
Hemeretzirekin jendeak planto egin ohi du,
ea emaleak 20 edo 21 batzen ez duen.

521
00:27:02,166 --> 00:27:04,708
- Henryrengana heldu zen.
- Hemeretzi.

522
00:27:04,791 --> 00:27:07,333
Eta hurrengora pasatu zen.
"Zaude", esan zuen Henryk.

523
00:27:07,416 --> 00:27:11,333
Croupierrak Henryrengana itzuli,
bekainak altxatu eta so egin zion.

524
00:27:11,416 --> 00:27:13,583
- Beste bat hartuko duzu?
- Galdetu zion isekaz.

525
00:27:13,666 --> 00:27:17,166
Bi karta bakarrik
balio zitzaizkion: batekoa eta bikoa.

526
00:27:17,250 --> 00:27:21,250
Ergela izan behar beste bat hartzeko.
Eta mahaian 200 libera izanda!

527
00:27:21,333 --> 00:27:24,375
Hurrengo karta garbi ikusten zen.
Croupierrak ez zuen ukitu.

528
00:27:24,458 --> 00:27:27,958
"Bai", esan zuen Henryk.
Gizonak beste karta bat atera zuen.

529
00:27:28,041 --> 00:27:31,083
Biko hirusta Henryren aurrean jausi zen.

530
00:27:31,166 --> 00:27:32,708
- 21.
- Esan zuen gizonak.

531
00:27:32,791 --> 00:27:34,750
Henryri berriro so egin zion

532
00:27:34,833 --> 00:27:37,500
eta halaxe gelditu zen,
isilik, erne, nahasia.

533
00:27:38,583 --> 00:27:42,250
Sekula ez zuen ikusi inor
19 batu eta karta berri bat eskatzen.

534
00:27:42,333 --> 00:27:45,375
Eta tipo horrek
lasaitasun askoz ez al zuen egin ba?

535
00:27:45,458 --> 00:27:46,750
Eta irabazi, gainera.

536
00:27:46,833 --> 00:27:50,166
Henry haren begiradaz ohartu zen.
Hanka sartu zuen.

537
00:27:50,250 --> 00:27:52,500
Arreta erakarri zuen. "Barkaidazue".

538
00:27:52,583 --> 00:27:53,958
Ezin zuen berriro egin.

539
00:27:54,041 --> 00:27:57,125
Kontu handiz ibili behar zen.
Noizbehinka galdu.

540
00:27:57,208 --> 00:27:58,250
Jokoak jarraitu zuen.

541
00:27:58,333 --> 00:28:02,291
Henryk abantaila handia zeraman
eta kostatu zitzaion zuhur ibiltzea.

542
00:28:02,375 --> 00:28:05,458
Ordubetean 30 000 libera irabazi
eta planto egin zuen.

543
00:28:05,541 --> 00:28:07,916
Milioi bat irabaz zezakeen erraz.

544
00:28:08,000 --> 00:28:09,208
Mila esker.

545
00:28:09,291 --> 00:28:11,000
Orain Henry ziur zegoen

546
00:28:11,083 --> 00:28:14,708
munduan ez zegoela berak bezain azkar
dirua irabaz zezakeenik.

547
00:28:16,666 --> 00:28:17,750
Bai interesgarria.

548
00:28:22,041 --> 00:28:24,333
Istorio hau asmatua izan balitz,

549
00:28:24,416 --> 00:28:28,541
amaiera harrigarri bat
sortu beharko zitzaion.

550
00:28:28,625 --> 00:28:30,250
Dramatikoa eta bitxia.

551
00:28:30,333 --> 00:28:33,416
Esaterako, Henry etxera itzuli
eta dirua kontatzen hasten da.

552
00:28:33,500 --> 00:28:36,333
Bat-batean, ondoezik sentitzen da.

553
00:28:36,416 --> 00:28:37,875
Mina du bularrean.

554
00:28:38,833 --> 00:28:41,333
Ohera joatea erabaki
eta arropak eransten ditu.

555
00:28:41,416 --> 00:28:46,458
Biluzik, armairura joaten da pijama bila.
Ispiluan gelditu egiten da.

556
00:28:46,541 --> 00:28:49,541
Ohituraren poderioz,
gogoa biltzen hasten da.

557
00:28:49,625 --> 00:28:51,875
Bat-batean, bere barruak ikusten ditu.

558
00:28:51,958 --> 00:28:54,500
Erradiografia bat bezala, baina hobea.
Dena ikusten du.

559
00:28:54,583 --> 00:28:56,625
Arteriak, zainak, odola ponpaka,

560
00:28:56,708 --> 00:28:59,666
gibela, giltzurrunak, hesteak
eta bihotza taupaka.

561
00:28:59,750 --> 00:29:01,708
Mina sentitzen duen puntuan

562
00:29:01,791 --> 00:29:05,875
masa ilun bat ikusten du,
bihotzera doan zain handi baten barnean.

563
00:29:05,958 --> 00:29:06,833
Odolbildu bat.

564
00:29:06,916 --> 00:29:08,833
Hasieran geldi dagoela dirudi.

565
00:29:08,916 --> 00:29:12,166
Baina mugitzen hasten da.
Milimetro pare bat baino ez.

566
00:29:12,250 --> 00:29:14,625
Odola odolbilduan pilatzen da, bultzaka.

567
00:29:14,708 --> 00:29:17,708
Berriro mugitzen da. Zentimetro bat edo.

568
00:29:17,791 --> 00:29:19,166
Henry izuturik dago.

569
00:29:19,250 --> 00:29:22,666
Badaki zain baten barruan
aske dabilen odolbildu bat

570
00:29:22,750 --> 00:29:24,125
bihotzera heltzen dela.

571
00:29:24,208 --> 00:29:25,500
Hiltzear dago.

572
00:29:25,583 --> 00:29:29,416
Amaiera fina alegiazko istorio batentzat.
Baina hau egiazko istorioa da.

573
00:29:29,500 --> 00:29:32,333
Asmatutako gauza bakarra
Henry Sugarren izena da.

574
00:29:32,416 --> 00:29:35,750
Haren benetako izena
isilean gorde behar da oraindik ere.

575
00:29:35,833 --> 00:29:37,916
Hori kenduta, egiazko istorioa da.

576
00:29:38,000 --> 00:29:41,000
Eta horrexegatik,
egiazko amaiera behar du.

577
00:29:41,083 --> 00:29:42,583
Hona hemen gertatu zena.

578
00:29:46,916 --> 00:29:49,875
Ordubetez paseatzen ibili zen.
Gau fresko eta atsegina zen.

579
00:29:49,958 --> 00:29:51,583
Hiria esna zegoen oraindik.

580
00:29:51,666 --> 00:29:55,041
Billete fardel lodia
sentitzen zuen poltsikoan.

581
00:29:55,125 --> 00:29:56,458
Emeki ukitu zuen.

582
00:29:56,541 --> 00:29:58,750
Diru asko zen ordubeteko lanarentzat.

583
00:29:58,833 --> 00:30:00,791
Halere, nahasita zegoen.

584
00:30:00,875 --> 00:30:04,541
Zergatik ez zion arrakasta horrek
poz handiagoa ematen?

585
00:30:04,625 --> 00:30:07,333
Yogan hasi aurretik,
hots, hiru urte lehenago,

586
00:30:07,416 --> 00:30:11,666
pozaren pozez saltoka egongo zen
eta gaueko klub batean ospatuko zuen.

587
00:30:11,750 --> 00:30:13,750
Baina Henry ez zegoen kontent.

588
00:30:13,833 --> 00:30:15,083
Goibel zegoen.

589
00:30:15,166 --> 00:30:17,916
Apustu egitean, bazekien irabaziko zuela.

590
00:30:18,000 --> 00:30:21,041
Ez zegoen emoziorik,
ez suspenserik, ezta arriskurik ere.

591
00:30:21,125 --> 00:30:24,125
Noski, milioiak irabazten
mundua zeharkatu zezakeen.

592
00:30:24,208 --> 00:30:25,750
Baina dibertituko zen?

593
00:30:25,833 --> 00:30:28,000
Eta beste gauza bat: posible ote zen

594
00:30:28,083 --> 00:30:33,833
ahalmen yogikoak lortzeko bideak
bere ikusmoldea erabat aldatu izatea?

595
00:30:33,916 --> 00:30:35,041
Baliteke, bai.

596
00:30:35,750 --> 00:30:37,666
Biharamunean berandu esnatu zen.

597
00:30:37,750 --> 00:30:41,166
Ohetik atera eta billete sorta
mahai gainean ikusi zuen.

598
00:30:41,250 --> 00:30:43,208
Baina ez zuen nahi.

599
00:31:07,500 --> 00:31:08,333
Joño!

600
00:31:08,416 --> 00:31:11,875
Egun on, jauna. Zeuretzat da! Oparia.

601
00:31:11,958 --> 00:31:12,791
Baina…

602
00:31:14,000 --> 00:31:14,833
Zer da?

603
00:31:15,625 --> 00:31:16,958
Sartu poltsikoan!

604
00:31:18,458 --> 00:31:19,291
Ongi da.

605
00:31:28,208 --> 00:31:29,250
Zer da?

606
00:31:29,333 --> 00:31:30,166
Dirua.

607
00:31:30,250 --> 00:31:31,083
Gorde!

608
00:31:37,583 --> 00:31:38,416
Aizu!

609
00:31:41,875 --> 00:31:42,833
Azkar…

610
00:32:17,541 --> 00:32:18,708
Txirrinak jo zuen.

611
00:32:18,791 --> 00:32:20,541
Jakin al daiteke zertan ari zaren?

612
00:32:20,625 --> 00:32:23,041
Barkatu zalaparta.
Dirua oparitzen ari nintzen.

613
00:32:23,125 --> 00:32:25,833
- Errebolta pizten ari zara!
- Sentitzen dut.

614
00:32:25,916 --> 00:32:28,000
Ez dut berriro egingo. Laster joango dira.

615
00:32:28,083 --> 00:32:30,833
Poliziak
50 liberako billete bat atera zuen.

616
00:32:30,916 --> 00:32:34,541
- Zeuk ere hartu duzu!
- Frogak dira. Nondik atera duzu dirua?

617
00:32:34,625 --> 00:32:37,166
Kasinoan irabazi dut.
Gau ikaragarri on bat.

618
00:32:37,250 --> 00:32:40,166
Klubaren izena esan
eta poliziak idatzi egin zuen.

619
00:32:40,250 --> 00:32:41,291
Berretsiko dute.

620
00:32:41,375 --> 00:32:42,583
Libreta jaitsi zuen.

621
00:32:42,666 --> 00:32:43,750
- Niri bost.
- Benetan?

622
00:32:43,833 --> 00:32:46,583
Bost axola zait.
Egia esan, sinesten dizut.

623
00:32:46,666 --> 00:32:49,541
Baina horrek ez zaitu
batere desenkusatzen.

624
00:32:49,625 --> 00:32:51,958
Ez dut ezer ilegalik egin, ezta?

625
00:32:52,791 --> 00:32:53,708
Ilegala?

626
00:32:54,458 --> 00:32:55,583
Ergel galanta zara!

627
00:32:56,333 --> 00:32:59,708
Halako dirutza irabazteko
zortea izan baduzu,

628
00:32:59,791 --> 00:33:02,750
eta oparitu nahi baduzu,
ez ezazu leihotik bota.

629
00:33:02,833 --> 00:33:06,958
On egin dezakeen leku bati eman.
Ospitale edo umezurtz-etxeren bati.

630
00:33:07,041 --> 00:33:12,375
Pilo bat daude eta askok ez dute dirurik
haurren gabonetako opariak erosteko ere.

631
00:33:12,458 --> 00:33:14,208
Eta horra non, lerdo bat agertzen da,

632
00:33:14,291 --> 00:33:16,666
pobrea izatea zer den
sekula jakin ez duena,

633
00:33:16,750 --> 00:33:19,666
eta dirua kalera botatzen hasten da!

634
00:33:19,750 --> 00:33:22,666
Poliziak eskaileretatik
alde egin zuen suminduta.

635
00:33:22,750 --> 00:33:26,416
Henry ez zen mugitu.
Hitz horiek, errabia handiz esanak,

636
00:33:26,500 --> 00:33:27,750
sakon jo zuten.

637
00:33:27,833 --> 00:33:29,375
Lotsatuta zegoen.

638
00:33:29,458 --> 00:33:30,958
Sentsazio oso txarra zen.

639
00:33:36,916 --> 00:33:38,000
Bat-batean,

640
00:33:38,083 --> 00:33:41,500
bultzada elektriko batek
kilikatu zuen bere gorputz osoa,

641
00:33:41,583 --> 00:33:45,208
eta dena aldatuko zuen
ideia bikain bat bururatu zitzaion.

642
00:33:45,291 --> 00:33:46,791
Atzera-aurrera ibiltzen hasi zen,

643
00:33:46,875 --> 00:33:49,916
bere ideia egia bihurtzeko
xehetasunak hausnartzen.

644
00:33:50,000 --> 00:33:55,416
Bat. Hemendik aurrera,
egunero dirutza handi bat irabaziko dut.

645
00:33:55,500 --> 00:33:59,250
Bi. Kasino bakoitzera
urtean behin baino ezin naiz joan.

646
00:33:59,333 --> 00:34:02,000
Hiru. Ezin dut kolpean
diru gehiegi irabazi.

647
00:34:02,083 --> 00:34:04,666
Gau bakoitzean
50 000 liberara mugatuko naiz.

648
00:34:04,750 --> 00:34:08,166
Lau. Gauero 50 000 libera irabaziz gero
eta urtea 356 egun izanik,

649
00:34:08,250 --> 00:34:10,916
guztira 18 250 000 libera dira.

650
00:34:11,000 --> 00:34:14,791
Bost. Etengabe mugituko naiz.
Hiri berberean lau gau gehienez.

651
00:34:14,875 --> 00:34:17,000
Londres, Monte-Carlo, Cannes, Biarritz,

652
00:34:17,083 --> 00:34:20,083
Deauville, Las Vegas,
Mexiko Hiria, Buenos Aires, Nassau.

653
00:34:20,166 --> 00:34:24,416
Sei. Diruarekin ospitaleak
eta umezurtz-etxeak eraikiko ditut.

654
00:34:24,500 --> 00:34:26,791
Amets gisa kursi
eta sentimentala badirudi ere,

655
00:34:26,875 --> 00:34:29,083
burutzeko gai naizela uste dut.

656
00:34:29,166 --> 00:34:33,208
Eta ez litzateke kursia izango,
gauza zoragarri eder bat baizik.

657
00:34:33,291 --> 00:34:34,833
Zazpi. Kide bat behar dut,

658
00:34:34,916 --> 00:34:38,250
diru guztia jaso
eta behar den lekura bidaliko duena.

659
00:34:38,333 --> 00:34:42,041
Argi eta garbi, erabat eta guztiz
fidatzeko modukoa den norbait.

660
00:34:42,125 --> 00:34:45,041
John Winston Henryren kontablea zen,
baita bere aitarena ere,

661
00:34:45,125 --> 00:34:47,708
eta Johnen aita
Henryren aitonaren kontablea izan zen.

662
00:34:47,791 --> 00:34:54,000
- Munduko aberatsena izan zaitezke.
- Ez dut gizonik aberatsena izan nahi.

663
00:34:56,583 --> 00:34:59,250
Ezin naiz Ingalaterran aritu.
Ogasunak dena eramango luke.

664
00:34:59,333 --> 00:35:01,541
Suitzara joango naiz. Baina ez bihar.

665
00:35:01,625 --> 00:35:04,125
Ni ez naiz zu bezain askea, ardurak ditut.

666
00:35:04,208 --> 00:35:06,958
Familiarekin hitz egin beharko dut,
nire bazkideei abisatu,

667
00:35:07,041 --> 00:35:09,375
etxea saldu, Suitzan berri bat aurkitu,

668
00:35:09,458 --> 00:35:11,958
haurrak eskolatik atera…
Gauza hauek denbora behar dute.

669
00:35:12,041 --> 00:35:16,833
Urtebetean, Henryk 120 bat milioi libera
bidali zituen Lausanako bulegora.

670
00:35:16,916 --> 00:35:21,458
Dirua astean bost egunetan igortzen zuen
Winston Sugar SM enpresa suitzarrera.

671
00:35:21,541 --> 00:35:25,625
Johnek eta Henryk baino ez zekiten
dirua nondik zetorren eta zertarako zen.

672
00:35:25,708 --> 00:35:31,208
Astelehenetako igorpena handiena zen,
banketxeak asteburuetan itxita baitzeuden.

673
00:35:31,291 --> 00:35:35,916
Henry abiadura harrigarrian mugitzen zen,
astean hainbat aldiz itxuraz aldatuz.

674
00:35:36,000 --> 00:35:40,833
Askotan, Johnek dirua igortzen zuen
banketxearen helbidea baino ez zekien.

675
00:35:40,916 --> 00:35:42,250
Miresgarria zen.

676
00:36:02,541 --> 00:36:05,958
Henry iaz hil zen, 63 urterekin,
biriketako enbolia baten ondorioz.

677
00:36:06,041 --> 00:36:09,166
Aurrez igarri zuen, literalki,
baina lasai zegoen.

678
00:36:09,250 --> 00:36:11,833
Hogei urte zeramatzan
bere plana jarraitzen.

679
00:36:11,916 --> 00:36:14,458
Guztira 644 milioi libera bildu zituen.

680
00:36:14,541 --> 00:36:18,083
Ongi eratu eta kudeatutako
21 umezurtz-etxe eta ospitale utzi zituen

681
00:36:18,166 --> 00:36:19,250
mundu osoan zehar,

682
00:36:19,333 --> 00:36:23,333
Johnek eta bere laguntzaileek
Lausanatik administratzen zituztenak.

683
00:36:23,416 --> 00:36:25,125
Henryren lana burutua zegoen.

684
00:36:29,125 --> 00:36:33,208
Baina zergatik dakit nik hau guztia?
Galdera bikaina, esango dizuet.

685
00:36:33,291 --> 00:36:36,791
Henry hil eta gutxira,
John Winstonek Suitzatik deitu zidan.

686
00:36:36,875 --> 00:36:41,750
Winston Sugar SM enpresako zuzendari gisa
aurkeztu zuen bere burua,

687
00:36:41,833 --> 00:36:47,000
konpainiaren historia labur bat idazteko
Lausanara joango ote nintzen galdetuz.

688
00:36:47,583 --> 00:36:49,208
Ez dakit nola aukeratu ninduen.

689
00:36:49,291 --> 00:36:52,125
Agian orratz bat jaurtiz
idazle zerrenda batera.

690
00:36:52,208 --> 00:36:56,583
Ondo ordainduko zidala esan,
eta gehitu zuen: "Gizon handi bat hil da.

691
00:36:56,666 --> 00:36:58,291
Henry Sugar deitzen zen,

692
00:36:58,375 --> 00:37:02,125
eta uste dut munduak
bere lanaren berri izan behar lukeela".

693
00:37:02,208 --> 00:37:03,208
Nire ezjakintasunean,

694
00:37:03,291 --> 00:37:07,541
historia idatzia izateko bezain
interesgarria ote zen galdetu nuen.

695
00:37:07,625 --> 00:37:11,041
Nire galderak gogaitu zuen.
Beharbada mindu ere bai.

696
00:37:11,625 --> 00:37:16,041
Bost minututan, Henry Sugarren
karrera sekretuaz hitz egin zidan.

697
00:37:16,125 --> 00:37:17,541
Jada ez zen sekretu bat.

698
00:37:17,625 --> 00:37:21,083
Henry hilda zegoen
eta ez zuen kasinorik berriro ikusiko.

699
00:37:21,166 --> 00:37:23,083
"Berehala noa", esan nuen.

700
00:37:23,166 --> 00:37:26,000
Lausanan 70 bat urteko
John Winston ezagutu nuen.

701
00:37:26,083 --> 00:37:30,333
Baita Max Engelman ere, Henryrekin batera
mundua zeharkatzen zuen makilari ospetsua,

702
00:37:30,416 --> 00:37:33,166
haren nortasuna ezkutatzeko
mozorro bikainak sortuz.

703
00:37:33,250 --> 00:37:37,333
Henryren heriotzak saminez beterik
zituen biak. Max are gehiago.

704
00:37:37,416 --> 00:37:39,583
Maite nuen. Gizon handia zen.

705
00:37:39,666 --> 00:37:42,791
John Winstonek azal urdineko koadernoa
erakutsi zidan,

706
00:37:42,875 --> 00:37:45,666
1935ean Z. Z. Chatterjeek
Kalkutan idatzi zuena.

707
00:37:45,750 --> 00:37:47,833
Hitzez hitz kopiatu nuen dena.

708
00:37:47,916 --> 00:37:49,375
"Azken galdera bat", esan nuen.

709
00:37:49,458 --> 00:37:53,000
"Henry Sugar deitzen diozue,
baina ez da bere benetako izena.

710
00:37:53,083 --> 00:37:56,250
Ez duzue nahi istorioan
haren izena idatz dezadan?".

711
00:37:56,333 --> 00:37:57,750
- Ez.
- Esan zuen Johnek.

712
00:37:57,833 --> 00:38:00,208
Hitzeman dugu nor zen esango ez genuela.

713
00:38:00,291 --> 00:38:02,750
Ziur aski, goiz edo berandu jakingo da,

714
00:38:02,833 --> 00:38:04,833
familia ingeles ezagun batetik
baitzetorren.

715
00:38:04,916 --> 00:38:07,500
Baina estimatuko nizuke
arakatzen saiatuko ez bazina.

716
00:38:07,583 --> 00:38:10,083
Deitu iezaiozu Henry Sugar, besterik gabe.

717
00:38:11,833 --> 00:38:13,291
Eta horrelaxe egin dut.

718
00:38:20,791 --> 00:38:24,583
Henry Sugarren istorio miresgarria
Roald Dahlek idatzi zuen

719
00:38:24,666 --> 00:38:28,666
Gipsy House-n zuen idazteko etxolan,
Buckinghamshire konderrian,

720
00:38:28,750 --> 00:38:31,458
1976ko otsaila eta abendua bitartean.

721
00:38:40,666 --> 00:38:42,083
BIDE PUBLIKOA

722
00:38:42,166 --> 00:38:45,125
Bere urtemugan,
Ernieri errifle bat oparitu zioten.

723
00:38:45,208 --> 00:38:48,750
Arma eta bala kaxa bat hartu,
eta zeozer hiltzera joan zen.

724
00:38:48,833 --> 00:38:50,041
Raymonden etxera iristean,

725
00:38:50,125 --> 00:38:53,458
bi hatz ahora eraman
eta txistu luze eta zolia bota zuen.

726
00:38:54,250 --> 00:38:57,083
Raymond Ernieren lagun minena zen.
Lau etxe aurrerago bizi zen.

727
00:38:57,166 --> 00:38:59,250
Erriflea burutik gora altxatu zuen.

728
00:38:59,333 --> 00:39:02,166
"To!", esan zuen Raymondek.
"Primeran pasako dugu horrekin".

729
00:39:03,125 --> 00:39:06,375
Biak abian jarri ziren.
Maiatzeko larunbat goiz bat zen.

730
00:39:06,458 --> 00:39:08,416
Gaztainondoak loretan zeuden,

731
00:39:08,500 --> 00:39:10,958
eta elorriz eginiko heskaiak zuri-zuriak.

732
00:39:11,041 --> 00:39:15,958
Zuhaixkaz hesituriko bidexkan barrena,
mutilek txoritxo guztiei tiro egin zieten.

733
00:39:16,041 --> 00:39:18,958
Gailupak, tuntunak, txinboak
eta berdantza horiak.

734
00:39:19,041 --> 00:39:23,583
Trenbidera iristean
14 txori zeuzkaten korda batean zintzilik.

735
00:39:24,375 --> 00:39:27,583
"Begira han!",
xuxurlatu zuen Erniek besoa luzatuz.

736
00:39:27,666 --> 00:39:32,166
Haur bat zegoen largabista batekin
zuhaitz urtetsu baten adarretara begira.

737
00:39:32,250 --> 00:39:33,833
"Watson! Lerdo alu hori".

738
00:39:35,250 --> 00:39:38,083
Peter Watson txikia eta makala zen.
Pekaz betea zeukan aurpegia

739
00:39:38,166 --> 00:39:40,375
eta beira lodiko antiojoak zituen.

740
00:39:40,458 --> 00:39:44,458
Ikasle aparta zen: 13 urterekin
jada nagusien gelan zegoen.

741
00:39:44,541 --> 00:39:47,291
Maite zuen musika
eta pianoa ongi jotzen zuen.

742
00:39:47,375 --> 00:39:50,166
Ez zen trebea kiroletan.
Isila eta adeitsua zen.

743
00:39:51,791 --> 00:39:55,041
Mutikoteak isilean
Peterrengana hurbildu ziren.

744
00:39:56,958 --> 00:39:58,000
Honek ez zituen ikusi

745
00:39:58,083 --> 00:40:02,208
largabista begietan baitzuen
eta ikusten ari zena liluratua zeukan.

746
00:40:03,208 --> 00:40:05,583
"Eskuak gora!",
hots egin zuen Erniek erriflearekin.

747
00:40:05,666 --> 00:40:07,250
Peterrek salto egin zuen.

748
00:40:09,250 --> 00:40:11,833
Antiojoetatik bi sarkinei begiratu zien.

749
00:40:11,916 --> 00:40:14,291
"Eskuak altxatzeko!", esan zuen Erniek.

750
00:40:14,375 --> 00:40:18,458
Peter geldi-geldi geratu zen,
largabista bularrean bi eskuekin eutsiz.

751
00:40:18,541 --> 00:40:20,500
Raymond eta Ernieri so egin zien.

752
00:40:20,625 --> 00:40:24,000
Ez zuen beldurrik,
baina hobe zen tontakeriarik ez egitea.

753
00:40:24,083 --> 00:40:26,500
Bi horien jolasak asko sufritua zen.

754
00:40:26,583 --> 00:40:27,625
Altxa besoak.

755
00:40:27,708 --> 00:40:29,583
Zentzuzko aukera bakarra zen.

756
00:40:29,666 --> 00:40:32,500
Raymondek hurreratu
eta largabista kendu zion.

757
00:40:32,583 --> 00:40:34,416
"Espiatzen, ala?", bota zion.

758
00:40:34,500 --> 00:40:36,708
Peterrek bere aukerak aztertu zituen.

759
00:40:36,791 --> 00:40:39,416
Ihesean joanez gero,
erraz harrapatuko zuten.

760
00:40:39,500 --> 00:40:42,041
Laguntza eskatu,
eta inork ez luke entzungo.

761
00:40:42,125 --> 00:40:46,541
Aukera bakarra lasai jarraitzea
eta egoeratik ahal bezala ateratzea zen.

762
00:40:46,625 --> 00:40:49,250
"Okil berde bati begira
nenbilen", esan zuen.

763
00:40:49,333 --> 00:40:51,458
- "Zeri?".
- "Okil berde ar bati".

764
00:40:51,541 --> 00:40:52,416
Picus viridis.

765
00:40:52,500 --> 00:40:55,583
"Zizare bila ari zen
zuhaitz zimel horren enborrean".

766
00:40:55,666 --> 00:40:58,500
"Non? Akabatuko dut",
Erniek erriflea altxatu zuen.

767
00:40:58,583 --> 00:41:03,208
"Ez horixe", esan zuen Peterrek
Raymondek zintzilika zituen txoriei so.

768
00:41:03,291 --> 00:41:06,791
"Ale izutiak dira.
Zuen oihuak entzun eta alde egin du".

769
00:41:12,500 --> 00:41:14,375
Raymondek Ernieri zerbait xuxurlatu zion.

770
00:41:14,458 --> 00:41:16,833
"Ideia ederra!",
Erniek izterrean zaplada eman zuen.

771
00:41:16,916 --> 00:41:19,708
Arma lurrean utzi
eta Peterrengana hurbildu zen.

772
00:41:19,791 --> 00:41:21,125
Lurrera bota zuen.

773
00:41:21,208 --> 00:41:23,958
Raymondek
korda batetik zati bat moztu zuen.

774
00:41:24,041 --> 00:41:26,250
Haurra eskumuturretatik lotu zuten.

775
00:41:26,333 --> 00:41:27,875
"Orain hankak", Raymondek.

776
00:41:27,958 --> 00:41:30,625
Peter indarka hasi zen
eta sabelean jo zioten.

777
00:41:30,708 --> 00:41:32,250
Etsita, geldi geratu zen.

778
00:41:32,333 --> 00:41:36,458
Mutikoteek hankak lotu zizkioten.
Estekaturiko oiloa zirudien Peterrek.

779
00:41:36,541 --> 00:41:37,916
Erniek erriflea hartu,

780
00:41:38,000 --> 00:41:41,166
eta haurra
trenbiderantz eramaten hasi ziren.

781
00:41:41,250 --> 00:41:43,208
Peter isil-isilik geratu zen.

782
00:41:43,291 --> 00:41:46,083
Haiekin hitz egitea alferrik zen.

783
00:41:46,166 --> 00:41:48,000
Burdinbidearen ertzera arrastatu zuten

784
00:41:48,083 --> 00:41:51,375
eta bi errail hauexen artean
luzetara etzan zuten.

785
00:41:53,208 --> 00:41:56,000
Errail hauetan.
Duela 27 urte gertatu zitzaidan.

786
00:41:56,083 --> 00:41:57,375
Peter Watson naiz.

787
00:41:58,958 --> 00:42:00,750
"Korda gehiago", zioen Erniek.

788
00:42:04,625 --> 00:42:08,416
Amaitu zutenean, trenbidera loturik,
Peter guztiz ezindua zegoen.

789
00:42:08,500 --> 00:42:11,166
Burua eta oinak baino ezin zituen mugitu.

790
00:42:11,250 --> 00:42:14,166
Mutikoteek atzera egin zuten
euren obra miresteko.

791
00:42:14,250 --> 00:42:16,166
"Lan bikaina", esan zuen Erniek.

792
00:42:16,250 --> 00:42:19,083
"Hau hilketa bat da", esan zuen Peterrek.

793
00:42:19,166 --> 00:42:21,083
"Bai, kaka!", esan zuen Erniek.

794
00:42:21,166 --> 00:42:23,125
"Trenen azpiko tartearen arabera.

795
00:42:23,208 --> 00:42:25,875
Etzanda mantendu
eta agian libratuko zara".

796
00:42:27,291 --> 00:42:30,791
Mutikoteak errailetatik atera
eta sasien atzean eseri ziren.

797
00:42:30,875 --> 00:42:33,041
Erniek zigarroak atera,
eta erretzen hasi ziren.

798
00:42:33,125 --> 00:42:37,291
Peterrek bazekien ez zutela askatuko.
Mutil arriskutsu eta eroak ziren.

799
00:42:37,375 --> 00:42:39,791
Arriskutsu, ero eta inozoak.

800
00:42:39,875 --> 00:42:42,583
"Lasai egoten saiatu
eta zerbait pentsatu behar dut".

801
00:42:42,666 --> 00:42:44,875
Peterrek bere aukerak neurtu zituen.

802
00:42:44,958 --> 00:42:46,791
Bere buruaren puntu altuena sudurra zen.

803
00:42:46,875 --> 00:42:50,500
Errailen gainetik
hamar bat zentimetro ateratzen zen.

804
00:42:50,583 --> 00:42:53,250
Gehiegi ote?
Diesel modernoekin, batek zekien.

805
00:42:53,333 --> 00:42:56,333
Burua pausatua zeukan
hartxintxarraren gainean.

806
00:42:56,416 --> 00:42:58,666
Hutsune txiki bat egin behar zuen.

807
00:42:58,750 --> 00:43:01,541
Burua ezker-eskuin mugitzen hasi zen,

808
00:43:01,625 --> 00:43:04,375
apurka kokotea sartzeko
zulotxo bat sortuz.

809
00:43:04,458 --> 00:43:06,791
Burua bost zentimetro barnerago zuen.

810
00:43:06,875 --> 00:43:08,833
Aski izango zen. Baina oinak?

811
00:43:08,916 --> 00:43:11,791
Oin-puntak barrurantz begira jarri zituen,

812
00:43:11,875 --> 00:43:13,583
eta trenaren zain geratu zen.

813
00:43:13,666 --> 00:43:16,000
Bere buruari galdetu zion
ea trenaren abiadak

814
00:43:16,083 --> 00:43:19,416
gorputza gorantz eramango zuen
haizerik sortuko ote zuen.

815
00:43:19,500 --> 00:43:20,375
Beharbada bai.

816
00:43:20,458 --> 00:43:24,791
Gogoa guztiz bildu behar zuen
indarrez gorputza lurraren kontra eusteko.

817
00:43:24,875 --> 00:43:28,666
"Gogor eta tinko mantendu
eta lurraren kontra estutu".

818
00:43:28,750 --> 00:43:30,875
Peterrek zeru zuriari begiratu zion.

819
00:43:30,958 --> 00:43:33,750
Hodei borobil eta bakartu bat
aldentzen ari zen.

820
00:43:33,833 --> 00:43:35,583
Hegazkin batek erditik zeharkatu zuen.

821
00:43:35,666 --> 00:43:37,833
Hegal altuko
eta fuselaje gorriko planobakarra.

822
00:43:37,916 --> 00:43:42,000
Piper Club zahar bat izango zen.
Desagertu arte begira egon zitzaion.

823
00:43:42,083 --> 00:43:43,166
Bat-batean,

824
00:43:43,250 --> 00:43:47,083
burdinbidetik zetorren
hots dardara bitxi bat igarri zuen.

825
00:43:47,166 --> 00:43:50,291
Oso-oso ahula.
Apenas entzuten zen marmartxo bat zen.

826
00:43:50,375 --> 00:43:53,166
Oso urrunetik
hurbilduz zetorrela zirudien.

827
00:43:58,916 --> 00:44:00,291
Peterrek burua altxatu,

828
00:44:00,375 --> 00:44:03,916
eta ia bi kilometroz hedatzen zen
trenbideari begiratu zion.

829
00:44:04,000 --> 00:44:05,000
Trena ikusi zuen.

830
00:44:05,083 --> 00:44:07,875
Puntutxo beltz bat baino ez zen hasieran,

831
00:44:07,958 --> 00:44:10,625
baina handituz eta forma hartzen joan zen,

832
00:44:10,708 --> 00:44:15,291
diesel tren-makina baten
mutur handi eta karratua bilakatu arte.

833
00:44:15,375 --> 00:44:19,750
Peterrek burua etzan
eta egindako zulotxoan sartu zuen.

834
00:44:19,833 --> 00:44:21,250
Oin-puntak barrura.

835
00:44:21,333 --> 00:44:24,250
Begiak indarrez itxi
eta gorputza lurraren kontra estutu zuen.

836
00:44:24,333 --> 00:44:28,875
Trena eztanda bat bezala igaro zen.
Buruan tiro bat bota baliote bezala.

837
00:44:28,958 --> 00:44:31,583
Eztandarekin batera,
haize ufada bortitz bat.

838
00:44:31,666 --> 00:44:35,083
Bazirudien sudur-zuloetatik
biriketaraino heldu zitzaiola.

839
00:44:35,166 --> 00:44:37,833
Zarata mingarria zen.
Haizeak ito egin zuen.

840
00:44:37,916 --> 00:44:43,875
Munstro gizajale eta zalapartatsu batek
irentsi izan balu bezala sentitu zuen.

841
00:44:43,958 --> 00:44:46,083
Trena joana zen. Dena amaitu zen.

842
00:44:46,791 --> 00:44:49,250
Peterrek begiak ireki
eta zeru zuria ikusi zuen.

843
00:44:49,333 --> 00:44:51,833
Hodei zuri handia aldentzen ere bai.

844
00:44:51,916 --> 00:44:54,375
Dena amaitu zen eta lortu zuen.

845
00:45:00,750 --> 00:45:02,666
- Aska ezazu.
- Esan zuen Erniek.

846
00:45:02,750 --> 00:45:05,458
Raymondek trenbideko kordak moztu zituen.

847
00:45:05,541 --> 00:45:07,875
"Aska iezazkiozu hankak,
baina eskuak lotuta utzi".

848
00:45:07,958 --> 00:45:10,291
Raymondek
orkatiletako kordak moztu zizkion.

849
00:45:10,375 --> 00:45:13,333
"Oraindik gure presoa zara",
esan zuen Erniek.

850
00:45:13,416 --> 00:45:17,416
Mutikoteak lakura abiatu ziren,
gatibua indarrez eramanda.

851
00:45:17,500 --> 00:45:20,125
Oraindik eskumuturrak loturik zituen.

852
00:45:20,208 --> 00:45:25,208
Erniek erriflea zeraman esku librean
eta Raymondek Peterren largabista.

853
00:45:28,833 --> 00:45:30,250
Laku luze eta estua zen,

854
00:45:30,333 --> 00:45:32,583
sahats altu-altuez inguraturik.

855
00:45:32,666 --> 00:45:34,458
Erdialdean ura garbia zen,

856
00:45:34,541 --> 00:45:36,958
baina lehorretik gertu
kanaberaz josita zegoen.

857
00:45:37,041 --> 00:45:38,541
"Hara", esan zuen Erniek.

858
00:45:38,625 --> 00:45:39,833
"Hauxe egingo dugu:

859
00:45:39,916 --> 00:45:45,791
zuk besoetatik heldu, nik hanketatik,
eta ahalik eta urrunera botako dugu".

860
00:45:45,875 --> 00:45:48,500
"Begira!", Raymondek eten zion.
"Goazen harrapatzera".

861
00:45:48,583 --> 00:45:50,541
Peterrek biratu eta berehala ikusi zuen.

862
00:45:50,625 --> 00:45:55,750
Uretatik 60 zentimetro altxatzen zen
kanabera eta ihi mehez eginiko habia bat.

863
00:45:55,833 --> 00:46:00,208
Haren gainean, lakuko dama zirudien
beltxarga zuri bat lasai-lasai eserita.

864
00:46:00,291 --> 00:46:03,583
Erne eta alerta,
burua mutilengana itzulia zuen.

865
00:46:03,666 --> 00:46:06,041
"Joño! Hori edertasuna",
hots egin zuen Raymondek.

866
00:46:06,125 --> 00:46:09,583
Erniek gatibuaren besoa askatu
eta erriflea altxatu zuen.

867
00:46:09,666 --> 00:46:13,166
"Hegazti erreserba bat da",
esan zuen Peterrek totelka.

868
00:46:13,250 --> 00:46:15,083
"Zer?", galdetu zuen Erniek.

869
00:46:15,166 --> 00:46:18,333
Peterrek amorru basati bat
sentitu zuen bere barnean.

870
00:46:18,416 --> 00:46:20,125
Lasai hitz egiten saiatu zen.

871
00:46:20,208 --> 00:46:22,541
"Beltxargak
Ingalaterrako hegazti babestuenak dira,

872
00:46:22,625 --> 00:46:26,083
eta ez tiro egin habiara:
azpian kumeak egon daitezke.

873
00:46:26,166 --> 00:46:29,375
Ezin duzue egin.
Arren, ez egin tiro! Geldi!".

874
00:46:30,958 --> 00:46:33,125
Balak beltxargaren buruan jo zuen

875
00:46:33,208 --> 00:46:36,291
eta lepo luze zuria
habiaren albo batera erori zen.

876
00:46:46,666 --> 00:46:47,500
Ireki.

877
00:47:00,500 --> 00:47:02,875
"Askatu eskuak gure ehiza-txakurrari".

878
00:47:02,958 --> 00:47:05,833
Raymondek
eskumuturreko kordak moztu zizkion.

879
00:47:05,916 --> 00:47:07,000
"Zoaz bila!".

880
00:47:07,083 --> 00:47:08,291
"Ez", erantzun nuen.

881
00:47:09,125 --> 00:47:12,250
Erniek zaplazteko gogor bat
eman zion Peterri.

882
00:47:12,333 --> 00:47:14,916
Sudur-zulotik odol tanta bat zerion.

883
00:47:15,000 --> 00:47:16,375
"Berriro ezetz esan

884
00:47:16,458 --> 00:47:21,166
eta zin degizut hortz zuri polit horiek
guztiz txikituko dizkizudala,

885
00:47:21,250 --> 00:47:23,625
goikoak eta behekoak. Aditu al duzu?".

886
00:47:23,708 --> 00:47:24,666
Peter, mutu.

887
00:47:24,750 --> 00:47:26,958
"Erantzun!", oihukatu zion Erniek.

888
00:47:27,041 --> 00:47:29,708
"Bai, aditu dut", esan zuen Peterrek apal.

889
00:47:30,583 --> 00:47:34,791
Aurpegitik malkoak zerizkion
ertzera jaitsi eta lakura sartu zenean.

890
00:47:34,875 --> 00:47:38,500
Beltxargaraino gerturatu zen
eta bi eskuekin eztiki jaso zuen.

891
00:47:38,583 --> 00:47:42,041
Azpian bi txita zeuden,
gorputzak lumatxaz estalirik.

892
00:47:42,125 --> 00:47:44,416
Habiaren erdian kuzkurturik zeuden.

893
00:47:44,500 --> 00:47:47,000
"Arrautzarik bai?", hots egin zuen Erniek.

894
00:47:51,416 --> 00:47:53,791
"Ez, ez dago ezer", esan zuen Peterrek.

895
00:47:59,000 --> 00:48:01,583
Beltxargaren gorpua lehorrera eraman zuen.

896
00:48:01,666 --> 00:48:05,500
Lurrean emeki utzi ondoren,
zutitu eta beste biei aurre egin zien.

897
00:48:05,583 --> 00:48:08,916
Begiak, malkoz bustiak oraindik,
amorruz suturik zeuzkan.

898
00:48:09,000 --> 00:48:11,291
"Zeuek egon behar zenukete hilda!".

899
00:48:11,375 --> 00:48:14,791
Erniek harritu samarra zirudien,
baina laster osatu zen.

900
00:48:14,875 --> 00:48:18,083
Haren begi txiki eta ilunek
distira maltzur bat zuten.

901
00:48:20,291 --> 00:48:21,833
"Emadazu aiztoa, Raymond".

902
00:48:24,375 --> 00:48:27,375
Bada juntura bat
hegoak eta enborra lotzen dituena.

903
00:48:27,458 --> 00:48:30,833
Erniek aiztoa junturan sartu
eta tendoia moztu zuen.

904
00:48:30,916 --> 00:48:35,291
Aiztoak, zorrotz, ongi ebakitzen zuen.
Amen batean hegoa kendu zuen osorik.

905
00:48:35,375 --> 00:48:37,875
Beltxargari buelta eman
eta beste hegoa moztu zion.

906
00:48:37,958 --> 00:48:40,458
"Korda", esan zion Raymondi eskua luzatuz.

907
00:48:43,000 --> 00:48:45,333
Erniek metro bateko zortzi zati moztu

908
00:48:45,416 --> 00:48:48,791
eta lotu egin zituen
hegoen goiko ertzean zehar.

909
00:48:48,875 --> 00:48:50,125
"Luza itzazu besoak".

910
00:48:53,208 --> 00:48:57,750
Peter laku ertzean eguzkitan zutik zegoen
maiatzeko larunbat goiz eder hartan,

911
00:48:57,833 --> 00:49:02,291
hego handi, zimel eta odoltsuak
saihetsetan groteskoki zintzilik.

912
00:49:02,375 --> 00:49:05,458
Ernie belarretan
txaloka eta dantzaka hasi zen.

913
00:49:12,416 --> 00:49:14,666
"Amaitu duzu?", galdetu zion Peterrek.

914
00:49:14,750 --> 00:49:17,291
"Beltxargak ez dira mintzatzen", Erniek.

915
00:49:17,375 --> 00:49:21,500
Lakuaren ertzetik ibili ziren
sahats altu baten ondora heldu arte.

916
00:49:21,583 --> 00:49:26,125
Adar malguak oso goitik jausten ziren
uraren gainazala ia ukituz.

917
00:49:26,875 --> 00:49:29,875
"Orain, Beltxarga jauna,
zuhaitz horren puntara igo

918
00:49:29,958 --> 00:49:33,000
eta hegoak zabalduz,
airean hegan hasiko zara!".

919
00:49:33,083 --> 00:49:35,166
"Bikain!", oihukatu zuen Raymondek.

920
00:49:35,250 --> 00:49:39,708
Alproja horien atzaparretatik
urrun egotearen ideia oso tentagarria zen.

921
00:49:39,791 --> 00:49:41,875
Gora igo eta hantxe geldituko zen.

922
00:49:41,958 --> 00:49:44,375
Ziur aski ez ziren bere atzetik igoko.

923
00:49:44,458 --> 00:49:49,000
Halere, bi pertsonen pisuari eusteko
meheegia zen adar bateraino igotzea zuen.

924
00:49:49,083 --> 00:49:53,208
Sahatsa igotzeko erraza zen,
eskalatzen hasteko adar baxuak baitzituen.

925
00:49:53,291 --> 00:49:55,250
"Gorago!", oihu egin zuen Erniek.

926
00:49:55,333 --> 00:49:58,416
Peter gorago egiterik ez zuen
puntu batera heldu zen.

927
00:49:58,500 --> 00:50:01,458
Eskumutur bat bezain lodia zen
adar batean zegoen,

928
00:50:01,541 --> 00:50:05,833
lakuaren gainean luze zabaldu ondoren
graziaz makurtzen zena.

929
00:50:05,916 --> 00:50:07,916
Hantxe gelditu zen arnasa hartzen.

930
00:50:08,000 --> 00:50:10,416
Oso altu zegoen, 15 bat metrotara.

931
00:50:10,500 --> 00:50:14,208
Ez zituen bi mutilak ikusten.
Jada ez zeuden zuhaitzaren azpian.

932
00:50:14,291 --> 00:50:15,458
"Entzun arretaz!".

933
00:50:15,541 --> 00:50:17,375
Zuhaitzetik urrun joanak ziren,

934
00:50:17,458 --> 00:50:20,791
puntan zegoen haurra
ongi ikusteko leku batera.

935
00:50:20,875 --> 00:50:23,000
Haiei begiratzean, Peter ohartu zen

936
00:50:23,083 --> 00:50:26,208
sahatsaren hostoak
zein sakabanatuak eta meheak ziren.

937
00:50:26,291 --> 00:50:28,083
Ia ez zuten estaltzen.

938
00:50:28,166 --> 00:50:32,666
"Hasi ibiltzen adar horren gainetik!
Ur lokaztu politaren gainera helduta,

939
00:50:32,750 --> 00:50:34,083
aireratu!".

940
00:50:34,166 --> 00:50:35,916
Peter Watson ez zen mugitu.

941
00:50:36,000 --> 00:50:38,916
Begiak iltzaturik zituen
figura urrun horietan.

942
00:50:39,000 --> 00:50:41,458
Geldi-geldi zeuden, gorantz begira.

943
00:50:41,541 --> 00:50:42,791
"Hamar zenbatuko dut.

944
00:50:42,875 --> 00:50:46,458
Hegoak zabaldu
eta aireratu ez bazara, tiro egingo dizut.

945
00:50:46,541 --> 00:50:49,041
Eta guztira bi beltxarga hilko ditut gaur.

946
00:50:49,125 --> 00:50:50,500
Hastera noa.

947
00:50:50,583 --> 00:50:56,333
Bat, bi, hiru, lau, bost, sei!".

948
00:50:56,416 --> 00:51:00,791
Peter Watson erabat geldi zegoen.
Oraingoan ezerk ez zuen mugiaraziko.

949
00:51:00,875 --> 00:51:04,166
"Zazpi, zortzi, bederatzi, hamar!".

950
00:51:04,250 --> 00:51:08,250
Peterrek erriflea igotzen ikusi zuen.
Zuzen-zuzen berari apuntatzen.

951
00:51:08,333 --> 00:51:09,666
Tiro hotsa entzun zuen

952
00:51:09,750 --> 00:51:12,750
eta bala txistuka
bere buruaren ondotik pasa zenean.

953
00:51:16,000 --> 00:51:17,958
Izutzekoa, baina ez zen mugitu.

954
00:51:18,041 --> 00:51:20,291
Ernie erriflea kargatzen ikusi zuen.

955
00:51:20,375 --> 00:51:23,500
"Azken aukera!
Hurrengoak joko zaitu", oihukatu zuen.

956
00:51:23,583 --> 00:51:24,416
Peter, zain.

957
00:51:24,500 --> 00:51:28,708
Begira zegoen urrebotoi artean
beste mutilaren ondoan zegoen mutilari.

958
00:51:28,791 --> 00:51:30,916
Berriro ere erriflea altxatu zuen.

959
00:51:31,000 --> 00:51:34,291
Balak izterrean jotzen zuen unean
entzun zuen oraingoan.

960
00:51:34,375 --> 00:51:37,166
Ez zuen minik sentitu,
baina balak indar ikaragarria zuen.

961
00:51:37,250 --> 00:51:39,875
Norbaitek mazo batez jo balu bezala,

962
00:51:39,958 --> 00:51:42,875
eta kolpeak bi oinak irristarazi balizkio.

963
00:51:42,958 --> 00:51:44,875
Eskuekin eutsi zen ez erortzeko.

964
00:51:44,958 --> 00:51:48,250
Atxiki zuen adartxoa makurtu
eta hautsi egin zen.

965
00:51:57,375 --> 00:52:01,791
Batzuek, gehiegi pairatu dutenean
eta jasanezinaren mugak gainditzean,

966
00:52:01,875 --> 00:52:04,458
behea jo eta etsi egiten dute.

967
00:52:04,541 --> 00:52:06,666
Badira beste batzuk, ez asko,

968
00:52:06,750 --> 00:52:10,333
batek daki zergatik
baina menderaezinak direnak.

969
00:52:10,416 --> 00:52:13,666
Gerra nahiz bake garaian aurki daitezke.

970
00:52:13,750 --> 00:52:15,750
Izaera hezgaitza daukate

971
00:52:15,833 --> 00:52:19,416
eta ez minak, ez torturak,
ez heriotzaren mehatxuak,

972
00:52:19,500 --> 00:52:21,625
ezertxok ez die etsiaraziko.

973
00:52:21,708 --> 00:52:24,166
Peter Watson txikia horietakoa zen.

974
00:52:24,250 --> 00:52:28,833
Eta zuhaitz puntatik ez erortzeko
borrokan ari zen bitartean,

975
00:52:28,916 --> 00:52:32,708
irabaziko zuela konprenitu zuen.

976
00:52:32,791 --> 00:52:35,958
Gora begiratu eta argi bat ikusi zuen
lakuaren ur gainean dirdiraka,

977
00:52:36,041 --> 00:52:40,625
hain distiratsu eta ederra,
non ezin izan baitzion begirik kendu.

978
00:52:40,708 --> 00:52:43,958
Deika zuen, bera erakartzen ari zen,

979
00:52:44,041 --> 00:52:47,958
eta hegoak zabalduz
Peter argirantz jaurti zen.

980
00:52:49,541 --> 00:52:51,166
Hiru pertsonek zioten

981
00:52:51,250 --> 00:52:54,916
beltxarga zuri handi bat ikusi zutela
goiz hartan herriaren gainean hegaka:

982
00:52:55,000 --> 00:52:55,958
irakasle batek,

983
00:52:56,041 --> 00:52:58,833
botikako teilak
aldatzen ari zen gizon batek,

984
00:52:58,916 --> 00:53:01,291
eta zelaian jolasean ari zen mutil batek.

985
00:53:01,375 --> 00:53:04,416
Watson andrea
sukaldean platerak garbitzen ari zen

986
00:53:04,500 --> 00:53:07,583
eta leihotik kanpo
begiratu zuen istantean,

987
00:53:07,666 --> 00:53:12,708
gauza handi eta zuri bat ikusi zuen
zerutik behera lorategira erortzen.

988
00:53:12,791 --> 00:53:14,458
Lasterka kanpora abiatu zen.

989
00:53:14,541 --> 00:53:18,583
Seme bakarraren gorputz txiki
eta kolpatuaren alboan belaunikatu zen.

990
00:53:19,250 --> 00:53:20,958
"Laztana!", hots egin zuen.

991
00:53:21,041 --> 00:53:22,291
"Nire seme maitea!

992
00:53:24,625 --> 00:53:25,875
Zer gertatu zaizu?".

993
00:53:30,083 --> 00:53:34,166
Dahlek egunkarian irakurri zuen
albiste batetik sortu zen istorio hau.

994
00:53:34,250 --> 00:53:37,375
Hogeita hamar urtez gorde zuen
bere ideien koadernoan,

995
00:53:37,458 --> 00:53:40,000
1976ko urrian istorioa idatzi zuen arte.

996
00:53:52,916 --> 00:53:59,875
EGUNEKO EGUNKARIA

997
00:54:01,125 --> 00:54:04,458
Arratoi-hiltzailea
arratsaldean iritsi zen gasolindegira.

998
00:54:04,541 --> 00:54:07,291
Sarrerara jo zuen
ibilera leun eta isilean.

999
00:54:07,375 --> 00:54:09,791
Haren urratsek ez zuten zaratarik egiten.

1000
00:54:09,875 --> 00:54:12,541
Sorbaldatik zintzilika
zorro militar bat zuen,

1001
00:54:12,625 --> 00:54:15,333
sakela handiko
panazko jaka zaharkitua soinean.

1002
00:54:15,416 --> 00:54:18,875
Prakak belaunen inguruan
kordaz loturik zeramatzan.

1003
00:54:18,958 --> 00:54:20,083
- Kaixo?
- Bai?

1004
00:54:20,166 --> 00:54:21,125
Karraskari-kontrola.

1005
00:54:21,208 --> 00:54:23,875
Begi txiki eta ilunak
ingurutik arin ibilarazten zituen.

1006
00:54:23,958 --> 00:54:25,375
- Arratoi-hiltzailea?
- Berbera.

1007
00:54:25,458 --> 00:54:27,375
Argala, zaildua, bisaia zorrotz,

1008
00:54:27,458 --> 00:54:31,291
sufre koloreko bi hortz zituen agerian
beheko ezpainaren gainean.

1009
00:54:31,375 --> 00:54:34,333
Belarri mehe eta biribilak
ia kokotean ezarriak.

1010
00:54:34,416 --> 00:54:35,791
Begiak kasik belztuak zituen,

1011
00:54:35,875 --> 00:54:38,958
baina bere begiradan
distira hori bat bereizten zen.

1012
00:54:39,041 --> 00:54:41,833
- Azkar etorri zara.
- Osasun Sailaren aginduak.

1013
00:54:41,916 --> 00:54:44,000
Arratoi guztiak harrapatuko dituzu?

1014
00:54:44,083 --> 00:54:44,958
- Bai.
- Nola?

1015
00:54:45,041 --> 00:54:45,875
Bai, nola?

1016
00:54:45,958 --> 00:54:49,083
Ale eta kokapenaren araberakoa da hori.

1017
00:54:49,166 --> 00:54:50,000
Tranpekin?

1018
00:54:50,083 --> 00:54:50,916
- Zer?
- Tranpekin.

1019
00:54:51,000 --> 00:54:52,375
- Tranpekin?
- Purrustadaka.

1020
00:54:52,458 --> 00:54:54,666
Ez. Arratoiek ez dute untxirik jaten.

1021
00:54:54,750 --> 00:54:56,000
Buruzut zebilen,

1022
00:54:56,083 --> 00:54:59,708
sudurra hara-hona mugituz, airea usnaka.

1023
00:54:59,791 --> 00:55:03,166
Arratoiak argiak dira.
Atzemateko ezagutu behar dituzu.

1024
00:55:03,250 --> 00:55:05,125
Lan honetarako, beharrezkoa da.

1025
00:55:09,208 --> 00:55:11,541
Badakizue zer egiten duten? Beha daude.

1026
00:55:11,625 --> 00:55:14,333
Atzemateko gauzak
prestatzen dituzun bitartean,

1027
00:55:14,416 --> 00:55:15,333
beha daude.

1028
00:55:15,416 --> 00:55:17,208
Ez dira estoldetakoak, ezta?

1029
00:55:17,291 --> 00:55:20,125
- Ez horixe.
- Estoldetakoak artetsuak dira oso.

1030
00:55:20,208 --> 00:55:21,416
Ez nuke hori esango.

1031
00:55:21,500 --> 00:55:24,583
Ezetz? Horiek atzematen
ikusi nahiko zintuzket.

1032
00:55:24,666 --> 00:55:27,166
Bada, zehazki nola egingo zenuke?

1033
00:55:27,250 --> 00:55:28,583
Pozoiarekin, nik uste.

1034
00:55:28,666 --> 00:55:30,833
Eta non isuriko zenuke pozoia?

1035
00:55:30,916 --> 00:55:31,833
Estolda behera?

1036
00:55:31,916 --> 00:55:35,000
- Gizona garaile sentitu zen.
- Ja! Banekien nik.

1037
00:55:35,083 --> 00:55:36,333
Zer lortuko zenuke?

1038
00:55:36,416 --> 00:55:39,458
Urak dena eramatea!
Estoldak errekatxoak baitira.

1039
00:55:39,541 --> 00:55:43,041
Nola atzemango zenituzke ba zuk
estolda-arratoiak?

1040
00:55:43,125 --> 00:55:44,666
Gizona gerturatu zen.

1041
00:55:44,750 --> 00:55:46,875
Ahots misteriotsu bat jarri zuen,

1042
00:55:46,958 --> 00:55:49,625
sekretu profesionalak
kontatzen ari den gizon baten tonua.

1043
00:55:49,708 --> 00:55:52,833
Gogoan izan behar da karraskariak direla.

1044
00:55:52,916 --> 00:55:55,375
Emaiozu edozer eta marraskatuko du.

1045
00:55:55,458 --> 00:55:58,541
Bada, nola konpondu
estoldetako arratoi arazotxo bat?

1046
00:55:58,625 --> 00:56:01,416
Gizonak igel korrokari baten
ahots lakarra zuen,

1047
00:56:01,500 --> 00:56:04,583
eta ahoskatzean
hitzak miazkatzen zituela zirudien,

1048
00:56:04,666 --> 00:56:06,625
zapore ona balute bezala.

1049
00:56:06,708 --> 00:56:11,833
Estoldan sartu, eta eraman zurekin
igeltsuz beteriko paperezko poltsa batzuk.

1050
00:56:11,916 --> 00:56:13,083
Besterik ez.

1051
00:56:13,166 --> 00:56:15,500
Estoldako sabaian zintzilikatu itzazu.

1052
00:56:15,583 --> 00:56:17,958
Ez dute ura ukitu behar.

1053
00:56:18,041 --> 00:56:20,041
Arratoiak iristen diren altuerara jarri.

1054
00:56:20,125 --> 00:56:21,541
Claud liluratuta zegoen.

1055
00:56:21,625 --> 00:56:23,916
Arratoia igerian hurbiltzen da.

1056
00:56:24,000 --> 00:56:26,208
Poltsa ikustean gelditzen da.

1057
00:56:26,291 --> 00:56:29,208
Usaina hartzen dio. Ez dago gaizki.
Zer egiten du?

1058
00:56:29,291 --> 00:56:30,125
Marraskatu.

1059
00:56:30,208 --> 00:56:33,125
Hori da! Poltsa marraskatu, hautsi,

1060
00:56:33,208 --> 00:56:36,625
eta arratoi aluak
hautsez beteriko mokadu bat irensten du.

1061
00:56:36,708 --> 00:56:37,541
Eta?

1062
00:56:37,625 --> 00:56:38,916
Eta akabo.

1063
00:56:39,625 --> 00:56:41,125
- Hilda uzten du?
- Ziplo.

1064
00:56:41,208 --> 00:56:43,375
- Igeltsuak?
- Urak puzten du.

1065
00:56:43,458 --> 00:56:45,666
Arratoiaren sabelean puzten da

1066
00:56:45,750 --> 00:56:48,291
eta beste ezerk baino azkarrago
hiltzen du.

1067
00:56:48,375 --> 00:56:50,083
Arratoiak ongi ezagutu behar dituzu.

1068
00:56:50,166 --> 00:56:52,166
Gizonaren bisaiak
urguiluz distiratzen zuen.

1069
00:56:52,250 --> 00:56:56,208
Hatz mehe-luzeak elkar igurtzi
eta eskuak aurpegira hurbildu zituen.

1070
00:56:57,791 --> 00:57:00,125
Tira, non daude arratoi horiek?

1071
00:57:00,208 --> 00:57:02,625
"Arratoi" hitza haren ahotik gozo zerion,

1072
00:57:02,708 --> 00:57:04,958
gurin urtuarekin gargarak
egiten ari balitz bezala.

1073
00:57:05,041 --> 00:57:06,708
Errepidearen beste aldeko metan.

1074
00:57:06,791 --> 00:57:09,041
- Barruan ez?
- Ez, metan besterik ez.

1075
00:57:09,125 --> 00:57:13,541
Barruan ere badaudela egingo nuke,
janarian, gaixotasunak zabaltzen.

1076
00:57:13,625 --> 00:57:16,875
- Norbait gaixorik?
- Niri begiratu zidan, gero Claudi.

1077
00:57:16,958 --> 00:57:18,458
- Ondo gaude.
- Ziur?

1078
00:57:18,541 --> 00:57:20,166
- Oso ziur.
- Auskalo.

1079
00:57:20,250 --> 00:57:23,000
Osasun ikuskaria zen ustea zuen,

1080
00:57:23,083 --> 00:57:25,833
desilusioa hartuta
izurriterik ez zegoelako.

1081
00:57:25,916 --> 00:57:29,416
Halere, metan badauzkagu.
Nola kenduko dituzu arratoiak?

1082
00:57:29,500 --> 00:57:31,625
Irribarre egin zuen, maltzurkeriaz.

1083
00:57:31,708 --> 00:57:34,250
Zorroan eskua sartu
eta lata bat atera zuen,

1084
00:57:34,333 --> 00:57:36,750
mintzatzen zen artean eskuetan haztatuz.

1085
00:57:36,833 --> 00:57:39,208
Pozoi berezia. Oso hilgarria.

1086
00:57:39,291 --> 00:57:42,958
Koilaratxo batekin harrapatzen bazaituzte,
kartzelara.

1087
00:57:43,041 --> 00:57:45,208
Milioi bat gizon hiltzeko sobera.

1088
00:57:45,291 --> 00:57:46,666
- Ikusi nahi?
- Mesedez.

1089
00:57:46,750 --> 00:57:48,958
Penike batekin lata ireki zuen.

1090
00:57:49,041 --> 00:57:49,875
Horra.

1091
00:57:49,958 --> 00:57:53,500
Edukiaz amultsuki mintzatzen zen,
eta Claudengana hurbildu zuen.

1092
00:57:53,583 --> 00:57:55,125
Garia ala garagarra da?

1093
00:57:55,208 --> 00:57:57,583
Oloa. Pozoi hilgarrian bustia.

1094
00:57:57,666 --> 00:58:01,250
Ale bakar bat janda,
hiru minututan hilda egongo zara.

1095
00:58:01,333 --> 00:58:03,500
Lata honi ez diot inoiz
begiak gainetik kentzen.

1096
00:58:03,583 --> 00:58:05,875
Lata laztandu eta leunki astindu zuen,

1097
00:58:06,791 --> 00:58:09,000
eta olo aleek kraska egin zuten.

1098
00:58:09,083 --> 00:58:12,375
Baina ez diet hau emango. Ez lukete jango.

1099
00:58:12,458 --> 00:58:16,750
Arratoiak ongi ezagutu behar dituzu.
Oso-oso mesfidatiak dira.

1100
00:58:16,833 --> 00:58:19,333
Gaur olo garbi eta goxoa jango dute.

1101
00:58:19,416 --> 00:58:22,500
Ez die kalterik egingo.
Gizendu egingo dira eta kito.

1102
00:58:22,583 --> 00:58:24,083
Eta biharamunean, berdin.

1103
00:58:24,166 --> 00:58:26,666
Eta hurrengo egunean,
baita hurrengoan ere.

1104
00:58:26,750 --> 00:58:30,958
Hain olo goxoa, non barrutiko arratoiak
laster gerturatuko baitira.

1105
00:58:31,041 --> 00:58:31,875
Oso azkarra.

1106
00:58:31,958 --> 00:58:35,166
Lan honetan arratoiak baino
azkarragoa izan behar zara.

1107
00:58:35,250 --> 00:58:36,500
Eta ez da gutxi.

1108
00:58:36,583 --> 00:58:38,708
"Ia arratoia izan behar zara", esan nuen.

1109
00:58:38,791 --> 00:58:40,541
Nahi gabe irten zitzaidan.

1110
00:58:40,625 --> 00:58:43,416
Gogoa ezin ekidin,
gizonari so ari bainintzaion.

1111
00:58:43,500 --> 00:58:45,083
Haren erreakzioak harritu ninduen.

1112
00:58:45,166 --> 00:58:46,208
- Bai!
- Hots egin zuen.

1113
00:58:46,291 --> 00:58:48,333
Hori da. Ulertu duzu.

1114
00:58:48,416 --> 00:58:51,375
Kasik arratoi bat izan behar zara.

1115
00:58:51,458 --> 00:58:53,083
Arratoiak baino azkarragoa,

1116
00:58:53,166 --> 00:58:55,791
eta jakin ezazue
hori ez dela batere erraza.

1117
00:58:56,750 --> 00:58:58,125
Tira, has gaitezen.

1118
00:58:58,208 --> 00:59:01,500
Lady Bensonek ere
nire laguntzaren premia urgentea du.

1119
00:59:01,583 --> 00:59:04,583
- Arratoiak ditu?
- Denok bezala.

1120
00:59:04,666 --> 00:59:06,958
Arratoi-hiltzailea
galtzadan barrena abiatu zen.

1121
00:59:07,041 --> 00:59:09,875
Arratoi bat bezala ibiltzen zen.

1122
00:59:09,958 --> 00:59:13,458
Urrats geldoak, ia leunak,
belaunak asko tolestuz

1123
00:59:13,541 --> 00:59:16,458
eta zaratarik sortu gabe
hartxintxarra zapaltzean.

1124
00:59:16,541 --> 00:59:19,791
Hesia salto egin zuen
eta belar-metari bira eman zion,

1125
00:59:19,875 --> 00:59:22,333
olo-eskutadak lurrera botaz.

1126
00:59:22,416 --> 00:59:25,000
Biharamunean itzuli eta berdina egin zuen.

1127
00:59:25,083 --> 00:59:28,208
Hurrengo egunean ere itzuli zen,
baita hurrengoan ere.

1128
00:59:28,291 --> 00:59:31,375
Azkenik, laugarren egunean,
olo pozoitua jarri zuen.

1129
00:59:31,458 --> 00:59:32,875
Baina ez zuen barreiatu.

1130
00:59:32,958 --> 00:59:36,791
Pila txikietan ipini zuen,
metaren bazter guztietan.

1131
00:59:39,291 --> 00:59:40,916
- Baduzu txakurrik?
- Bai.

1132
00:59:41,000 --> 00:59:45,000
Minaren minez bihurrituta hiltzen
ikusi nahi baduzu, utziozu sartzen.

1133
00:59:45,083 --> 00:59:47,083
Biharamunean, hilak bildu zituen.

1134
00:59:47,166 --> 00:59:50,000
Emadazu zaku bat.
Arratoiak sartzeko beharko dut.

1135
00:59:50,083 --> 00:59:53,500
Handi plantak egiten zituen,
begiak urguiluz distiratsu.

1136
00:59:53,583 --> 00:59:56,791
Publikoari
bere ehizaren emaitzak erakustear zegoen.

1137
00:59:56,875 --> 00:59:59,750
Claudek zaku bat hartu zuen
eta errepidea gurutzatu genuen.

1138
00:59:59,833 --> 01:00:04,416
Gizona metaren inguruan bueltaka zebilen,
pozoia aztertzeko makurtuz.

1139
01:00:04,500 --> 01:00:06,375
- Zerbait oker dabil.
- Murmurikatu zuen.

1140
01:00:06,458 --> 01:00:07,958
Ahots leuna eta haserretua zuen.

1141
01:00:08,041 --> 01:00:11,458
Beste pila batera hurbildu,
eta aztertzeko makurtu zen.

1142
01:00:11,541 --> 01:00:13,916
- Zerbait oker dabil.
- Zer gertatzen da?

1143
01:00:14,000 --> 01:00:17,166
Erantzunik ez,
baina argi zegoen ez zituela engainatu.

1144
01:00:17,250 --> 01:00:19,333
"Arratoi argiak dira", esan nuen.

1145
01:00:19,416 --> 01:00:20,583
Haserre zegoen.

1146
01:00:20,666 --> 01:00:24,125
Bere aurpegian ikusten zen,
eta bi hortz horituetan ere,

1147
01:00:24,208 --> 01:00:26,000
ezpainaren kontra estuturik baitzituen.

1148
01:00:26,083 --> 01:00:28,750
- Ez esan tontakeriarik.
- Esan zuen, niri so.

1149
01:00:28,833 --> 01:00:31,625
Ez zaie ezer gertatzen,
jaten ematen ari zaiela salbu.

1150
01:00:31,708 --> 01:00:34,458
Zerbait potoloa aurkitu dute jateko.

1151
01:00:34,541 --> 01:00:38,625
Arratoiek ez diote oloari muzin egiten,
ez bada lehertzear daudela.

1152
01:00:38,708 --> 01:00:40,333
Jiratu egin zen, kopetilun.

1153
01:00:40,416 --> 01:00:43,916
Olo pozoitua jasotzen hasi zen,
pala txiki bat eskuan.

1154
01:00:44,000 --> 01:00:46,166
Lata barrura itzuli zuen.

1155
01:00:46,250 --> 01:00:49,833
Amaitu zuenean,
hirurok errepidea gurutzatu genuen.

1156
01:00:50,916 --> 01:00:54,875
Gizona hornigailuen ondoan gelditu zen,
atsekabeturik eta umilduta,

1157
01:00:54,958 --> 01:00:57,500
eta aurpegi pentsakorra jarri zuen.

1158
01:00:57,583 --> 01:01:01,541
Bere porrotari buruz hausnartzen ari zen,
begiak lanbro eta maltzur,

1159
01:01:01,625 --> 01:01:04,750
mingaina hortzen albo batera jaurtiz.

1160
01:01:04,833 --> 01:01:08,083
Begirada ezkutu bat bidali zidan,
gero beste bat Claudi.

1161
01:01:08,166 --> 01:01:10,083
Sudurra astindu zuen, aireari usnaka.

1162
01:01:10,166 --> 01:01:13,166
Oin-puntetan jarri zen,
balantzaka gora eta behera,

1163
01:01:13,250 --> 01:01:15,791
eta isilpeko ahots leun batez, esan zuen…

1164
01:01:15,875 --> 01:01:17,375
Zerbait ikusi nahi duzue?

1165
01:01:17,458 --> 01:01:19,666
Bere izen ona berreskuratu nahi zuen.

1166
01:01:19,750 --> 01:01:21,791
- Zer?
- Zerbait ikusgarria.

1167
01:01:21,875 --> 01:01:24,833
Eskuineko eskua jakaren poltsikoan sartu

1168
01:01:24,916 --> 01:01:28,583
eta bizirik zegoen arratoi handi bat
atera zuen, hatzen artean.

1169
01:01:28,666 --> 01:01:29,583
Jainkoarren!

1170
01:01:30,208 --> 01:01:31,166
Horra. Ikusten?

1171
01:01:31,250 --> 01:01:35,083
Gorputza ia makurtuta zuen,
lepoa luzaturik eta guri begira

1172
01:01:35,166 --> 01:01:40,000
arratoi handi hura erpuru eta hatz artean
lepotik hartuta zuela,

1173
01:01:40,083 --> 01:01:42,291
hozka egin ez zezan.

1174
01:01:42,375 --> 01:01:46,333
- Arratoiak daramatzazu poltsikoetan?
- Beti pare bat gainean.

1175
01:01:46,416 --> 01:01:50,000
Libre zuen eskua
beste poltsikoan sartu zuen, eta…

1176
01:01:50,083 --> 01:01:50,916
Hudo bat?

1177
01:01:51,000 --> 01:01:52,500
Gizonak barre egin zuen.

1178
01:01:52,583 --> 01:01:55,208
Hudoa geldi zegoen.
Ezagutzen zuela zirudien.

1179
01:01:55,291 --> 01:01:57,791
Ezerk ez ditu arratoiak azkarrago hiltzen.

1180
01:01:57,875 --> 01:02:00,208
Bi animaliak bere aurrean eutsi zituen,

1181
01:02:00,291 --> 01:02:03,416
hudoaren sudurra
arratoiaren aurpegitik 15 zentimetrotara.

1182
01:02:03,500 --> 01:02:06,041
Hudoak so egin zion arratoiari.

1183
01:02:06,125 --> 01:02:08,833
Arratoia astindu zen,
harrapakaritik ihesi.

1184
01:02:08,916 --> 01:02:10,125
- Orain…
- Esan zuen.

1185
01:02:10,208 --> 01:02:11,041
Adi.

1186
01:02:13,041 --> 01:02:14,916
Alkandora irekia zeraman.

1187
01:02:15,000 --> 01:02:17,416
Arratoia jaso eta barrura sartu zuen,

1188
01:02:17,500 --> 01:02:18,583
azalaren kontra.

1189
01:02:18,666 --> 01:02:21,625
Gerrikoak azpitik ihes egin zezan
saihesten zuen.

1190
01:02:21,708 --> 01:02:26,250
Gero hudoa sartu zuen.
Alkandoran iskanbila handia sortu zen.

1191
01:02:26,333 --> 01:02:29,916
Haren gorputzaren inguruan
arratoia bueltaka ari zen, ihesi.

1192
01:02:30,000 --> 01:02:33,750
Sei-zazpi bira eman zituzten,
bulto txikia handiaren atzetik,

1193
01:02:33,833 --> 01:02:36,916
buelta bakoitzean gero eta hurbilago,

1194
01:02:37,000 --> 01:02:39,541
biek bat egin zuten arte,

1195
01:02:39,625 --> 01:02:42,416
eta liskar hotsak
eta garrasiak entzun ziren.

1196
01:02:42,500 --> 01:02:45,625
Bitartean, arratoi-hiltzailea
seko geldi egon zen,

1197
01:02:45,708 --> 01:02:47,958
hankak bananduta eta besoak zintzilik,

1198
01:02:48,041 --> 01:02:51,083
haren begi ilunak Clauden bisaiari so.

1199
01:02:51,958 --> 01:02:57,416
Azkenean, esku bat alkandoran sartu
eta hudoa atera zuen.

1200
01:02:57,500 --> 01:02:59,916
Beste eskuarekin arratoi hila hartu zuen.

1201
01:03:00,000 --> 01:03:03,166
Hudoaren mutur zuriak odol orbanak zituen.

1202
01:03:04,416 --> 01:03:06,666
"Ez zait gehiegi gustatu", esan nuen.

1203
01:03:06,750 --> 01:03:09,708
Apustu egingo nuke
ez duzula inoiz halakorik ikusi.

1204
01:03:09,791 --> 01:03:11,083
Ba ez.

1205
01:03:11,166 --> 01:03:13,833
Egunen batez sabelean kosk egingo dizute.

1206
01:03:13,916 --> 01:03:17,750
Esan zuen Claudek, baina jakin-minez,
eta gizonak oilarkeria berreskuratu zuen.

1207
01:03:17,833 --> 01:03:19,833
Gauza ikusgarriago bat ikusi nahi?

1208
01:03:19,916 --> 01:03:23,125
Zeure begiez ikusi ezean
inoiz sinetsiko ez zenukeena?

1209
01:03:23,208 --> 01:03:25,750
Claudi begiratu nion, aztoratu samar.

1210
01:03:27,791 --> 01:03:28,625
Bai.

1211
01:03:29,375 --> 01:03:32,833
Arratoi hila poltsiko batean sartu zuen
eta hudoa bestean.

1212
01:03:32,916 --> 01:03:36,833
Gero bizirik zegoen bigarren arratoi bat
zorrotik atera zuen.

1213
01:03:36,916 --> 01:03:37,750
Jainkoarren!

1214
01:03:37,833 --> 01:03:40,208
Beti daramat pare bat arratoi gainean.

1215
01:03:40,291 --> 01:03:41,958
Arratoiak ongi ezagutu behar dituzu,

1216
01:03:42,041 --> 01:03:44,625
eta horretarako, gertu izan behar dituzu.

1217
01:03:44,708 --> 01:03:48,250
Honako hau estolda-arratoia da.
Deabrua bainoa azkarragoa.

1218
01:03:48,333 --> 01:03:52,000
Ikusten nola behatzen nauen,
nire asmoak jakin nahian?

1219
01:03:52,083 --> 01:03:53,416
- Ikusten?
- Zein desatsegina.

1220
01:03:53,500 --> 01:03:54,666
"Zer egingo duzu?".

1221
01:03:54,750 --> 01:03:58,083
Oraingo erakustaldia are gutxiago
gustatuko zitzaidalakoan nengoen.

1222
01:03:58,166 --> 01:04:01,250
- Ekar ezazu korda bat.
- Claudek korda eman zion.

1223
01:04:01,333 --> 01:04:03,708
Arratoiaren atzeko hankak lotu zituen.

1224
01:04:03,791 --> 01:04:06,500
Animalia borrokan hasi zen,
baina gizonak ongi eutsi zion.

1225
01:04:06,583 --> 01:04:08,083
Baduzue mahairik barruan?

1226
01:04:08,166 --> 01:04:12,708
- "Barruan arratoirik ez", esan nuen.
- Mahai bat behar dut. Edo zerbait laua.

1227
01:04:12,791 --> 01:04:16,166
Hornigailura hurbildu ginen
eta arratoia hantxe utzi zuen.

1228
01:04:16,250 --> 01:04:19,583
Korda zutabe batean lotu zuen
arratoia estekatzeko.

1229
01:04:19,666 --> 01:04:22,166
Hasieran uzkurtuta zegoen,
geldirik eta mesfidati.

1230
01:04:22,250 --> 01:04:24,500
Begi beltzdun arratoi handi bat zen,

1231
01:04:24,583 --> 01:04:28,083
isats ezkatatsua
metalezko xafla gainean kiribildua zuen.

1232
01:04:28,166 --> 01:04:30,750
Zeharka begiratzen zion gizonari,

1233
01:04:30,833 --> 01:04:32,291
bere asmoak jakiteko.

1234
01:04:32,375 --> 01:04:36,083
Arratoi-hiltzaileak atzera egin,
eta arratoia lasaitu egin zen.

1235
01:04:36,166 --> 01:04:39,916
Atzeko hanketan eseri
eta bularreko ilea miazkatzen hasi zen.

1236
01:04:40,000 --> 01:04:42,458
Gero muturrean hazka egin zuen.

1237
01:04:42,541 --> 01:04:45,791
Ondoan zituen hiru gizonek
kezkatzen ez zutela zirudien.

1238
01:04:45,875 --> 01:04:48,166
- Apustutxo bat egingo dugu?
- Esan zuen gizonak.

1239
01:04:48,250 --> 01:04:49,791
"Ez, milesker", esan nuen.

1240
01:04:49,875 --> 01:04:53,291
- Dibertigarriagoa da.
- Zeri buruzko apustua?

1241
01:04:53,375 --> 01:04:56,166
Baietz arratoia hil eskuak erabili gabe.

1242
01:04:56,250 --> 01:04:58,375
Eskuak poltsikoetan sartuko ditut.

1243
01:04:58,458 --> 01:05:01,166
Arratoi-hiltzaileak
dirua irabazi nahi zuen.

1244
01:05:01,250 --> 01:05:04,541
Hiltzear zegoen arratoiari begiratu
eta zorabiatuta sentitu nintzen,

1245
01:05:04,625 --> 01:05:06,541
ez gizonak hil egingo zuelako,

1246
01:05:06,625 --> 01:05:09,083
modu berezi batean egingo zuelako baizik,

1247
01:05:09,166 --> 01:05:11,291
eta nolabaiteko pasioarekin.

1248
01:05:11,375 --> 01:05:13,250
- Ostikada batez.
- Hankarik ez.

1249
01:05:13,333 --> 01:05:15,958
- Besoekin?
- Ez beso, ez hanka, ez esku.

1250
01:05:16,041 --> 01:05:17,625
- Gainean eseriz.
- Ez.

1251
01:05:17,708 --> 01:05:19,541
- Ikus dezagun ba.
- Atera libera bat.

1252
01:05:19,625 --> 01:05:21,458
Ez esan lelokeriarik. Zergatik?

1253
01:05:21,541 --> 01:05:23,333
- Zer jokatuko duzu?
- Ezer ez.

1254
01:05:23,416 --> 01:05:25,083
Ongi da. Ez dut egingo.

1255
01:05:25,166 --> 01:05:27,500
- Korda askatzeko itxura egin zuen.
- Txelin bat.

1256
01:05:27,583 --> 01:05:29,583
Zorabio sentsazioa areagotu zen.

1257
01:05:29,666 --> 01:05:32,291
Baina egoerak
magnetismo indartsu bat zuen.

1258
01:05:32,375 --> 01:05:34,791
Ezin nuen alde egin ezta mugitu ere.

1259
01:05:34,875 --> 01:05:35,833
- Eta zuk?
- Ez.

1260
01:05:35,916 --> 01:05:37,625
Txelin baten truke egitea nahi duzu?

1261
01:05:37,708 --> 01:05:39,541
- Nik ez dut nahi.
- Eta dirua?

1262
01:05:39,625 --> 01:05:41,541
Claudek txelin bat utzi zuen hornigailuan,

1263
01:05:41,625 --> 01:05:44,416
eta arratoi-hiltzaileak
sei penikeko bi txanpon.

1264
01:05:44,500 --> 01:05:45,333
Konforme.

1265
01:05:45,416 --> 01:05:48,041
Claudek eta biok atzera egin genuen,
eta gizonak aurrera.

1266
01:05:48,125 --> 01:05:51,833
Eskuak poltsikoetan sartu
eta arratoiarengana makurtu zen.

1267
01:05:51,916 --> 01:05:56,166
Arratoia uzkurtuta zegoen, larri.
Bazirudien gizona erasotzear zegoela,

1268
01:05:56,250 --> 01:05:57,958
baina atzera egiten hasi zen,

1269
01:05:58,041 --> 01:06:00,375
gorputza arrastaka eta makurturik,

1270
01:06:00,458 --> 01:06:02,708
kordelak hankatik tira egin zion arte.

1271
01:06:02,791 --> 01:06:04,833
Arratoi-hiltzailea
gehiago hurbildu zitzaion,

1272
01:06:04,916 --> 01:06:07,500
begiekin jarraituz. Eta bat-batean…

1273
01:06:07,583 --> 01:06:10,458
- Izuak hartu zuen.
- …izuturik salto egin zuen.

1274
01:06:13,083 --> 01:06:16,791
Tiraka bortitz batez,
kordelak ia hanka dislokatu zion.

1275
01:06:16,875 --> 01:06:18,333
Berriro uzkurtu zen,

1276
01:06:18,416 --> 01:06:21,250
ahalik eta urrutien,
biboteak dardarka zituelarik

1277
01:06:21,333 --> 01:06:23,541
eta gorputz handi beltzurdina zurrun.

1278
01:06:23,625 --> 01:06:26,666
Orduan, gizona
aurpegia astiro mugitzen hasi zen,

1279
01:06:26,750 --> 01:06:27,875
gero eta hurbilago.

1280
01:06:27,958 --> 01:06:31,041
Gelditzeko oihukatu nahi nuen, baina ezin.

1281
01:06:31,125 --> 01:06:34,666
Zerbait benetan desatsegina
gertatzear zegoen, ziur nengoen.

1282
01:06:34,750 --> 01:06:38,208
Gauza beldurgarria eta krudela,
baina ikusi behar nuen.

1283
01:06:38,291 --> 01:06:41,583
Esku bateko distantziara zeuden.

1284
01:06:41,666 --> 01:06:44,375
Arratoia guztiz makurtuta zegoen, tenk.

1285
01:06:44,458 --> 01:06:45,833
Gizona ere tenk zegoen,

1286
01:06:45,916 --> 01:06:49,416
baina modu arriskutsu batean,
malguki konprimatu baten gisa.

1287
01:06:49,500 --> 01:06:52,041
Irribarre baten itzala
ageri zen bere ezpainetan.

1288
01:06:52,125 --> 01:06:55,083
Bat-batean eraso zion, suge baten modura,

1289
01:06:55,166 --> 01:06:57,916
burua mugimendu bizkor batez
aurrera jaurtiz…

1290
01:06:58,000 --> 01:07:00,041
…beheko muskuluez bultzaturik…

1291
01:07:00,125 --> 01:07:02,666
…eta bere ahoa ikusi nuen, zabal-zabalik…

1292
01:07:02,750 --> 01:07:03,791
…bi hortz horiak…

1293
01:07:03,875 --> 01:07:06,541
…eginahalak aurpegia uzkurturik.

1294
01:07:07,791 --> 01:07:09,708
Ez nuen gehiago ikusi nahi izan.

1295
01:07:09,791 --> 01:07:13,333
Begiak itxi nituen, eta ireki orduko,
arratoia hilda zegoen

1296
01:07:13,416 --> 01:07:15,958
eta gizona dirua patrikan sartzen ari zen,

1297
01:07:16,041 --> 01:07:17,666
ahoa garbitzeko txistuka.

1298
01:07:19,666 --> 01:07:21,791
Honekin egiten dute erregaliza.

1299
01:07:21,875 --> 01:07:25,791
Fabrikek eta txokolategileek
erregaliza arratoi odolez egiten dute.

1300
01:07:25,875 --> 01:07:28,000
Ez du ezer txarrik.

1301
01:07:30,708 --> 01:07:32,458
Nazkagarria zara.

1302
01:07:32,541 --> 01:07:35,000
Baina egia da. Askotan jan duzue.

1303
01:07:35,083 --> 01:07:38,166
Litxarreriak
arratoi odolarekin eginak daude.

1304
01:07:38,250 --> 01:07:40,333
Ez dugu gehiago jakin nahi.

1305
01:07:40,416 --> 01:07:43,208
Pertzetan irakiten da,
borbor lurruna dariola,

1306
01:07:43,291 --> 01:07:45,333
eta makilekin nahasten dute.

1307
01:07:45,416 --> 01:07:47,875
Txokolate fabriken sekretu handia da

1308
01:07:47,958 --> 01:07:51,791
eta inork ere ez daki,
arratoi-hiltzaileok izan ezik.

1309
01:07:51,875 --> 01:07:54,291
Bere publikoaren babesik ez zuela
ohartu zen.

1310
01:07:54,375 --> 01:07:57,708
Gure aurpegiak ozpindu,
zurbil eta suminduak ageri ziren.

1311
01:07:58,583 --> 01:08:01,375
Buelta eman zuen hitzik esan gabe.

1312
01:08:01,458 --> 01:08:06,041
Errepiderantz joaten ikusi genuen,
urrats geldo eta leunekin.

1313
01:08:06,125 --> 01:08:09,000
Ez zuten zarata egiten,
ezta hartxintxarrean ere.

1314
01:08:22,291 --> 01:08:23,125
Bai bitxia.

1315
01:08:24,000 --> 01:08:26,208
Arratoiek ez zuten olo pozoitua jan.

1316
01:08:27,291 --> 01:08:31,208
Belar-metak
zerbait nutritiboa izan behar du.

1317
01:08:47,666 --> 01:08:51,208
1940ko hamarkadan, Dahl
Wisteria Cottage landetxean bizi zen.

1318
01:08:51,291 --> 01:08:52,958
Han Claud's Dog idatzi zuen,

1319
01:08:53,041 --> 01:08:56,666
bertako paisaia eta jendea
oinarri zituen istorio bilduma bat.

1320
01:08:56,750 --> 01:08:58,625
Ipuin hau bilduma horretan dago jasota.

1321
01:09:15,958 --> 01:09:17,791
Gauerdia zen autoan itzultzean.

1322
01:09:18,625 --> 01:09:21,541
Bungalowra hurreratu ahala,
faroak itzali nituen,

1323
01:09:21,625 --> 01:09:24,625
argiak Harry Pope esnatu ez zezan.

1324
01:09:24,708 --> 01:09:27,083
Alferrik. Oraindik argia piztua zuen.

1325
01:09:27,166 --> 01:09:30,458
Autoa aparkatu
eta eskailerak zenbatuz igo nituen,

1326
01:09:30,541 --> 01:09:32,500
estropezu ez egiteko.

1327
01:09:32,583 --> 01:09:34,416
Bat, bi, hiru, lau.

1328
01:09:39,333 --> 01:09:42,541
Harryren gelara joan nintzen.
Isilean, atea ireki nuen.

1329
01:09:42,625 --> 01:09:45,541
Ohean etzanda esna zegoen.
Ez zen mugitu ere egin.

1330
01:09:45,625 --> 01:09:47,791
Baina xuxurlaka entzun nuen…

1331
01:09:47,875 --> 01:09:48,750
Lagundu.

1332
01:09:48,833 --> 01:09:49,666
"Lagundu"?

1333
01:09:52,666 --> 01:09:54,875
Atea zabaldu eta gela zeharkatu nuen.

1334
01:09:54,958 --> 01:09:55,791
Geldi.

1335
01:09:55,875 --> 01:09:57,666
"Geldi"? Apenas entzuten nuen.

1336
01:09:57,750 --> 01:10:00,125
Kostata hitz egiten zuela zirudien.

1337
01:10:00,708 --> 01:10:02,458
- Lagundu.
- "Lagundu"?

1338
01:10:02,541 --> 01:10:03,958
Zer duzu, Harry?

1339
01:10:04,041 --> 01:10:06,041
Zapatak kendu.

1340
01:10:06,916 --> 01:10:08,750
"Zapatak kendu"?

1341
01:10:08,833 --> 01:10:11,916
George Barling ekarri zidan gogora,
tiro bat jaso zuenean.

1342
01:10:12,000 --> 01:10:14,958
Kaxoi baten kontra bermatuta,
sabela eutsirik,

1343
01:10:15,041 --> 01:10:19,458
pilotu japoniarra madarikatu zuen
Harryren tonu neketsu berdinarekin.

1344
01:10:19,541 --> 01:10:21,791
George Barling makurtu eta, noski…

1345
01:10:21,875 --> 01:10:22,708
hil egin zen.

1346
01:10:23,500 --> 01:10:24,500
Zapatak kendu.

1347
01:10:25,208 --> 01:10:26,291
"Zapatak kendu".

1348
01:10:28,375 --> 01:10:31,083
Nahiz eta ezer ulertu ez,
ez nion ezetz esango.

1349
01:10:37,875 --> 01:10:39,583
- Zer duzu, Harry?
- Ez ukitu.

1350
01:10:41,916 --> 01:10:45,166
Ahoz gora etzanda zegoen,
ia gorputz osoa estalirik.

1351
01:10:45,250 --> 01:10:47,541
Pijama marraduna zuen
eta izerdi patsetan zegoen.

1352
01:10:47,625 --> 01:10:50,083
Bero zegoen. Ni ere izerditan nengoen,
baina ez hainbeste.

1353
01:10:50,166 --> 01:10:52,291
Aurpegia bustita zuen
eta burkoa blai eginda.

1354
01:10:52,375 --> 01:10:53,833
Malaria zirudien.

1355
01:10:53,916 --> 01:10:55,250
- Zer duzu?
- Krait.

1356
01:10:55,333 --> 01:10:56,208
- Zer?
- Krait bat.

1357
01:10:56,291 --> 01:10:57,625
- "Krait"?
- Sugea.

1358
01:10:58,833 --> 01:11:00,583
Hozka egin dizu? Noiz?

1359
01:11:00,666 --> 01:11:01,500
Ez.

1360
01:11:01,583 --> 01:11:02,416
Zer?

1361
01:11:06,041 --> 01:11:07,250
Ez dit hozka egin.

1362
01:11:09,291 --> 01:11:11,541
Nahastuta utzi ninduen.
Arraro begiratu nion.

1363
01:11:13,416 --> 01:11:16,250
Sabelean dago. Lokartuta.

1364
01:11:18,833 --> 01:11:20,875
Salto egin nuen, ezin izan nion eutsi.

1365
01:11:20,958 --> 01:11:23,583
Sabela begiratu nion.
Izarak estaltzen zuen.

1366
01:11:23,666 --> 01:11:26,625
Ezinezkoa zen jakitea
azpian zerbait ote zegoen.

1367
01:11:26,708 --> 01:11:29,833
Ez duzu krait bat
sabel gainean lo izango, ezta?

1368
01:11:29,916 --> 01:11:30,750
Bai.

1369
01:11:38,291 --> 01:11:39,833
Nola iritsi da hara?

1370
01:11:39,916 --> 01:11:43,625
Hobe galderarik egin ez banu.
Isilik egoteko esan behar nion.

1371
01:11:44,625 --> 01:11:46,958
Etzanda nengoen, irakurtzen.

1372
01:11:47,041 --> 01:11:50,958
Bularrean zerbait sentitu nuen,
liburuaren atzean.

1373
01:11:51,041 --> 01:11:51,958
Kilika.

1374
01:11:54,291 --> 01:11:59,750
Begi bazterretik, krait-a ikusi nuen
nire pijama gainean arrastaka.

1375
01:12:00,583 --> 01:12:02,958
Txikia. 25 bat zentimetro.

1376
01:12:04,250 --> 01:12:08,541
Hobe nuen ez mugitzea.
Geldi geratu nintzen, sugeari so.

1377
01:12:08,625 --> 01:12:12,166
Izara gainera igoko zela uste nuen.

1378
01:12:12,250 --> 01:12:13,750
Harry isilik gelditu zen.

1379
01:12:13,833 --> 01:12:17,625
Gainean zuen kreatura iratzarri ez zuela
egiaztatu zuen.

1380
01:12:18,958 --> 01:12:20,458
Azpian sartu zen.

1381
01:12:21,958 --> 01:12:26,000
Pijama gainean sentitu nuen.
Sabelerantz arrastaka.

1382
01:12:27,125 --> 01:12:31,333
Gero gelditu zen. Hantxe lo dago.

1383
01:12:35,208 --> 01:12:36,375
Zain egon naiz.

1384
01:12:37,291 --> 01:12:38,833
- Zenbat denbora?
- Orduak.

1385
01:12:39,750 --> 01:12:42,583
Orduak eta orduak eta orduak.

1386
01:12:42,666 --> 01:12:45,458
Ezingo diot luzaroago eutsi.
Eztula daukat.

1387
01:12:48,875 --> 01:12:52,375
Ez zen harritzekoa
krait batek horrelakorik egitea.

1388
01:12:52,458 --> 01:12:56,041
Etxeetan dabiltza bazter epelen bila.

1389
01:12:56,125 --> 01:12:59,208
Baina harritzekoa zen
Harryri ez ziola hozka egin.

1390
01:12:59,291 --> 01:13:04,625
Bere haginkada hilgarria da, berehala
antidoto dosi egokiarekin eten ezean.

1391
01:13:05,333 --> 01:13:07,541
Txikiak eta meheak dira. Honelakoak.

1392
01:13:09,833 --> 01:13:15,583
Haur baten gelaren ateko zirrikitutik
diskretuki sartzeko gauza da, adibidez.

1393
01:13:17,041 --> 01:13:21,375
Te-plantazio bateko zuzendariak
ardi bati hozkatu ziola kontatu zidan.

1394
01:13:21,458 --> 01:13:25,916
Gorpua disekzionatu zutenean,
odola ikatza bezain beltza zeukan.

1395
01:13:29,916 --> 01:13:33,208
"Ongi, Harry", esan nuen.
Ni ere xuxurlaka nenbilen.

1396
01:13:33,291 --> 01:13:35,625
"Ez mugitu eta ez hitz egin
beharrezkoa ez bada.

1397
01:13:35,708 --> 01:13:38,416
Izutzean egiten du hozka.
Hau konponduko dugu".

1398
01:13:41,000 --> 01:13:42,708
Poliki-poliki, gelatik atera

1399
01:13:42,791 --> 01:13:45,250
eta sukaldean aizto txiki bat hartu nuen.

1400
01:13:45,333 --> 01:13:49,416
Sakelan gorde nuen, Harryk izutu
eta hozka egiten bazuen erabiltzeko.

1401
01:13:49,500 --> 01:13:51,958
Zauria moztu eta pozoia xurgatzeko prest.

1402
01:13:52,958 --> 01:13:58,750
"Harry", esan nuen, "uste dut hoberena
izara kontuz kentzea eta begiratzea dela".

1403
01:13:59,375 --> 01:14:01,375
Ergel alaena.

1404
01:14:02,791 --> 01:14:06,791
Ahotsak ez zuen ezer adierazten,
kontu handiz mintzatzen baitzen.

1405
01:14:06,875 --> 01:14:10,125
Espresioa begietan
eta ezpainen inguruan zegoen.

1406
01:14:10,750 --> 01:14:14,583
Argiak izutuko luke. Hilko ninduke.

1407
01:14:16,583 --> 01:14:17,625
Arrazoi duzu.

1408
01:14:18,208 --> 01:14:20,666
Eta izaratik tira egiten badut…?

1409
01:14:20,750 --> 01:14:22,875
Zoaz mediku baten bila.

1410
01:14:24,375 --> 01:14:27,500
Niri bururatu behar balitzait bezala
begiratu zidan.

1411
01:14:27,583 --> 01:14:30,083
Noski! Ganderbai doktoreari deituko diot.

1412
01:14:30,166 --> 01:14:33,333
Oin-puntetan atera,
zenbakia eta telefonoa hartu,

1413
01:14:33,416 --> 01:14:35,125
eta operadorea presatu nuen.

1414
01:14:40,083 --> 01:14:43,458
- Woods gainbegiralea naiz.
- Kaixo. Oraindik esna zaude?

1415
01:14:43,541 --> 01:14:47,375
- Krait-aren antidotoa ekarri.
- Antidotoa? Nor hozkatu du?

1416
01:14:47,458 --> 01:14:50,000
Galderak eztanda egin zuen nire belarrian.

1417
01:14:50,083 --> 01:14:51,208
Inor ez. Oraindik.

1418
01:14:51,291 --> 01:14:54,166
Harryk krait bat dauka sabelean,
izara azpian.

1419
01:14:54,250 --> 01:14:56,916
Hiru segundoko isiltasuna egon zen.

1420
01:14:58,291 --> 01:15:02,000
Astiro hitz eginez,
ez leherketa baten moduan, esan zuen…

1421
01:15:02,083 --> 01:15:04,958
Ez dadila mugitu,
ezta mintzatu ere. Ulertuta?

1422
01:15:05,041 --> 01:15:06,958
- Bai, doktore.
- Berehala noa.

1423
01:15:07,041 --> 01:15:09,208
Eseki eta gelara itzuli nintzen.

1424
01:15:11,500 --> 01:15:13,125
Begiekin jarraitu ninduen.

1425
01:15:13,208 --> 01:15:15,166
Medikua bidean da. Ez mugitzeko esan du.

1426
01:15:15,750 --> 01:15:17,541
Zertan nabilela uste du?

1427
01:15:17,625 --> 01:15:19,125
Eta mutu egoteko. Biok.

1428
01:15:19,208 --> 01:15:20,333
Ba zaude isilik.

1429
01:15:21,333 --> 01:15:26,500
Aho-ertz bat dardarka zeukan.
Keinu oso txikiak ziren,

1430
01:15:26,583 --> 01:15:29,250
eta isildu ondoren
apur batez jarraitu zuten.

1431
01:15:29,333 --> 01:15:32,166
Hori ez zitzaidan gustatu.
Ezta bere hizkera ere.

1432
01:15:33,083 --> 01:15:35,416
Ganderbai doktorearen autoa iritsi zen.

1433
01:15:37,166 --> 01:15:38,541
Bere bila joan nintzen.

1434
01:15:41,583 --> 01:15:42,666
Non dago?

1435
01:15:42,750 --> 01:15:47,791
Erantzuna itxaron gabe atarira abiatu zen.
Maletatxoa aulki batean utzi zuen.

1436
01:15:47,875 --> 01:15:49,791
Txapinak jantzita zegoen.

1437
01:15:49,875 --> 01:15:52,791
Hotsik atera gabe ibiltzen zen,
katu baten gisa.

1438
01:15:52,875 --> 01:15:54,875
Harryk zeharka begiratzen zuen.

1439
01:15:54,958 --> 01:15:57,625
Ohera iristean,
Harryri irribarre egin zion,

1440
01:15:57,708 --> 01:15:59,833
kontsolagarri, zera esanez bezala…

1441
01:15:59,916 --> 01:16:03,083
Lasai. Kontu sinplea da.
Uztazu Ganderbai doktorearen eskuetan.

1442
01:16:03,166 --> 01:16:05,375
Sukaldera joan zen, eta ni atzetik.

1443
01:16:07,125 --> 01:16:08,125
Maletatxoa ireki zuen.

1444
01:16:08,208 --> 01:16:12,208
Antidotoarekin hasiko gara.
Kontu handiz. Zirkinik egin ez dezan.

1445
01:16:12,291 --> 01:16:14,500
Xiringa eta flasko bat zituen.

1446
01:16:14,583 --> 01:16:17,291
Xiringa sartu
eta likido hori bat atera zen.

1447
01:16:17,375 --> 01:16:19,875
- Niri eman zidan.
- Gorde nik eskatu arte.

1448
01:16:19,958 --> 01:16:21,166
Gelara itzuli ginen.

1449
01:16:26,291 --> 01:16:28,416
Harryk begiak distiratsu
eta irekiak zeuzkan.

1450
01:16:28,500 --> 01:16:31,291
Doktoreak mahuka ukondoraino goratu zion,

1451
01:16:31,375 --> 01:16:32,833
besoa mugitu gabe.

1452
01:16:32,916 --> 01:16:35,083
Ohetik urrun mantendu zen.
Zera xuxurlatu zuen…

1453
01:16:35,166 --> 01:16:38,375
Injekzio bat jarriko dizut.
Ziztadatxo bat besterik ez.

1454
01:16:38,458 --> 01:16:41,166
Geldi. Ez uzkurtu.
Sabeleko muskuluak erlaxatu.

1455
01:16:41,250 --> 01:16:44,708
Harryk xiringa begiratu zuen,
aho-ertza dardaratsu berriro.

1456
01:16:45,708 --> 01:16:49,416
Doktoreak tutu bat atera
eta Harryren bizepsean gogor lotu zuen.

1457
01:16:49,500 --> 01:16:51,958
Besaurrekoa alkoholarekin garbitu zuen.

1458
01:16:52,041 --> 01:16:54,791
Xiringa gora jaso zuen,
neurria kalkulatuz,

1459
01:16:54,875 --> 01:16:56,291
eta apur bat bota zuen.

1460
01:16:56,375 --> 01:16:58,333
Harryk aurpegia izerditurik zuen.

1461
01:16:58,416 --> 01:17:01,875
Distiratsu, krema faziala balu bezala,
urturik eta tantaka.

1462
01:17:01,958 --> 01:17:05,458
Zain urdina ikusi nuen,
torniketearen azpitik puztuta.

1463
01:17:05,541 --> 01:17:08,875
Eta orratza zain gainean ere.
Ganderbaik horizontalki eusten zuen.

1464
01:17:08,958 --> 01:17:11,250
Zainean zeharka barneratu zuen,

1465
01:17:11,333 --> 01:17:14,166
pixkanaka eta irmo, gazta balitz bezala.

1466
01:17:14,250 --> 01:17:17,208
Harryk begiak kliskatu zituen,
baina ez zen mugitu.

1467
01:17:17,291 --> 01:17:19,708
Doktorea Harryren belarrira hurbildu zen.

1468
01:17:19,791 --> 01:17:23,791
Ondo egongo zara, hozka eginda ere.
Baina ez mugitu, berehala nator.

1469
01:17:24,500 --> 01:17:27,500
- "Salbu dago?", galdetu nion.
- Agian bai, edo ez.

1470
01:17:27,583 --> 01:17:30,541
Ganderbaik kopeta lehortu
eta ezpaina hozkatu zuen.

1471
01:17:30,625 --> 01:17:33,458
Badago modu bat.

1472
01:17:33,541 --> 01:17:36,458
Astiro hitz egiten zuen,
aldi berean pentsatuz.

1473
01:17:38,208 --> 01:17:42,291
Anestesiko bat emango diogu

1474
01:17:42,375 --> 01:17:45,000
kreaturari, lo dagoen lekuan.

1475
01:17:46,916 --> 01:17:48,291
Ideia bikaina zen.

1476
01:17:48,375 --> 01:17:52,958
Ez da segurua. Odol hotzeko animalietan
anestesiak ez du hain azkar funtzionatzen.

1477
01:17:53,041 --> 01:17:56,166
Ez zait ezer hoberik bururatzen.
Eter edo kloroformoa?

1478
01:17:56,250 --> 01:17:57,083
Baietza eman nion.

1479
01:17:57,166 --> 01:17:59,583
- Zein?
- Galdeka ari zitzaidan? Auskalo.

1480
01:17:59,666 --> 01:18:00,500
Kloroformoa!

1481
01:18:01,083 --> 01:18:03,166
Besotik heldu
eta korridorera eraman ninduen.

1482
01:18:04,375 --> 01:18:05,375
Zoaz nire etxera.

1483
01:18:05,458 --> 01:18:07,291
Mutila zure zain egongo da.

1484
01:18:07,375 --> 01:18:09,166
Pozoien armairuko giltza.

1485
01:18:09,250 --> 01:18:11,333
Hartu kloroformoa. Etiketa laranja.

1486
01:18:11,416 --> 01:18:14,541
Izena du idatzita.
Ni badaezpada hemen geldituko naiz.

1487
01:18:14,625 --> 01:18:15,833
Bizkor ibili!

1488
01:18:15,916 --> 01:18:17,583
- Zapatak…
- Ez dituzu behar.

1489
01:18:20,250 --> 01:18:23,250
Azkar gidatu nuen
eta 15 minututan bueltan nintzen.

1490
01:18:26,250 --> 01:18:29,916
Badaki zer egingo dugun,
baina urduritasuna ulertzekoa da.

1491
01:18:30,000 --> 01:18:32,083
Auskalo zenbat gehiago
aguantatuko ote duen.

1492
01:18:35,791 --> 01:18:38,666
Harry etzanda zegoen
aurreko postura berean.

1493
01:18:38,750 --> 01:18:42,041
Aurpegia zuri eta bustia.
Begiak nigana itzuli zituen.

1494
01:18:42,125 --> 01:18:43,833
Irribarre abegikorra eskaini nion.

1495
01:18:43,916 --> 01:18:46,541
Doktoreak tornikete tutua hartu zuen,

1496
01:18:46,625 --> 01:18:49,125
orain paperezko inbutu bat itsatsia zuena.

1497
01:18:49,208 --> 01:18:53,375
Ohearen azpiko izara zati bat jaso zuen,
gomazko tutua hartu, sartu,

1498
01:18:53,458 --> 01:18:56,000
eta Harryrengana bultzatu zuen.

1499
01:18:56,083 --> 01:18:58,541
Ez dakit zenbat denbora behar izan zuen.

1500
01:18:58,625 --> 01:19:01,708
Agian 20 minutu, edo 40.
Nik ez nuen mugitzen ikusi,

1501
01:19:01,791 --> 01:19:04,250
baina begi-bistan zegoen zatia
gero eta motzagoa zen.

1502
01:19:04,333 --> 01:19:06,458
Ganderbai doktorea izerditan zegoen,

1503
01:19:06,541 --> 01:19:08,875
bekokia eta goiko ezpaina tantoturik,

1504
01:19:08,958 --> 01:19:10,291
baina eskuak tinko,

1505
01:19:10,375 --> 01:19:13,291
eta begiak zorrotz jarriak
Harryren sabelean.

1506
01:19:13,375 --> 01:19:15,375
Esku bat luzatu zuen.

1507
01:19:15,458 --> 01:19:18,375
Tapoia askatu
eta flaskoa eskura hurbildu nion,

1508
01:19:18,458 --> 01:19:21,000
ondo eutsi zuen arte soltatu gabe.

1509
01:19:21,666 --> 01:19:25,916
Pope jauna, koltxoia busti egingo dut.
Hotza nabarituko duzu.

1510
01:19:26,000 --> 01:19:28,625
- Prest egon eta ez mugitu.
- Egizu behingoz!

1511
01:19:29,291 --> 01:19:30,916
Harryk ahotsa altxatu zuen.

1512
01:19:31,000 --> 01:19:34,416
Doktorea begira geratu zitzaion,
gero lanean jarraitu zuen.

1513
01:19:34,500 --> 01:19:37,500
Kloroformoa inbutuan isuri
eta hustu arte itxaron zuen.

1514
01:19:37,583 --> 01:19:39,541
Beste pitin bat, eta itxaron.

1515
01:19:47,541 --> 01:19:50,666
Usain gogor eta sarkorra
zabaldu zen gelan,

1516
01:19:50,750 --> 01:19:52,666
oroitzapen desatseginak ekarriz:

1517
01:19:52,750 --> 01:19:55,708
erizainak eta zirujauak gela zuri batean.

1518
01:19:55,791 --> 01:19:57,416
Ganderbaik isuri eta isuri,

1519
01:19:57,500 --> 01:20:01,500
eta ni lurrun sakonari begira,
kea balitz bezala zirimolaka.

1520
01:20:02,125 --> 01:20:05,208
Gelditu, pitin bat gehiago bota
eta flaskoa itzuli zidan.

1521
01:20:05,291 --> 01:20:07,583
Tutua kendu, eta altxatu egin zen.

1522
01:20:07,666 --> 01:20:10,333
Prozeduraren tentsioa
ikaragarria izan zen,

1523
01:20:10,416 --> 01:20:12,583
ahots honekin hitz egiten zuelako…

1524
01:20:12,666 --> 01:20:14,791
Hamabost minutu itxarongo dugu.

1525
01:20:14,875 --> 01:20:16,250
Harryri esan nion.

1526
01:20:16,333 --> 01:20:18,291
- Hamabost minutu…
- Entzun dut!

1527
01:20:18,375 --> 01:20:21,708
Oraingoan doktoreak salto egin zuen
eta haserre zirudien.

1528
01:20:21,791 --> 01:20:25,125
Harryri begiratu zion.
Aho-ertza dardarka zuen berriro.

1529
01:20:25,208 --> 01:20:26,833
15 minutu itxaron genuen.

1530
01:20:26,916 --> 01:20:31,541
Doktorea Harryren aurpegiari so,
begirada kurioso eta sarkorrarekin,

1531
01:20:31,625 --> 01:20:35,875
bere indar guztiak biltzen zituen
Harry geldi eta isilik egon zedin.

1532
01:20:35,958 --> 01:20:37,333
Ez zion begirik kendu,

1533
01:20:37,416 --> 01:20:40,541
eta ahoa ireki gabe
Harryri oihuka ari zela zirudien.

1534
01:20:40,625 --> 01:20:43,000
- Horrelako zerbait…
- Geldi! Isildu!

1535
01:20:43,083 --> 01:20:45,375
Ez bota dena pikutara orain, aditu?

1536
01:20:46,500 --> 01:20:49,083
Harryk etzanda jarraitu zuen,
ahoa dardarka, izerditan,

1537
01:20:49,166 --> 01:20:50,750
begiak ireki eta itxiz,

1538
01:20:50,833 --> 01:20:52,875
niri begira, izarari, sabaiari,

1539
01:20:52,958 --> 01:20:54,541
baina inoiz ez doktoreari.

1540
01:20:54,625 --> 01:20:56,750
Halere, doktoreak mendean zuen.

1541
01:20:58,375 --> 01:21:01,541
Norbait lehertzear zegoen puxika bat
puzten ari balitz bezala zen,

1542
01:21:01,625 --> 01:21:03,125
baina ezin ihes egin.

1543
01:21:03,208 --> 01:21:06,750
Azkenean, Ganderbaik
baietza eman zuen: prest zegoen.

1544
01:21:06,833 --> 01:21:07,958
Jarri beste aldean.

1545
01:21:08,041 --> 01:21:10,833
Bakoitza izkina batetik,
batera kenduko dugu.

1546
01:21:10,916 --> 01:21:13,000
Oso mantso. Ez mugitu, Pope jauna.

1547
01:21:24,250 --> 01:21:26,541
Harryren bularra agerian zegoen.

1548
01:21:26,625 --> 01:21:30,083
Praken kordoi zuria ikusi nuen,
begizta batekin lotuta.

1549
01:21:30,166 --> 01:21:32,875
Beherago, nakarrezko botoi bat ikusi nuen,

1550
01:21:32,958 --> 01:21:34,791
nik inoiz izan ez nuena.

1551
01:21:34,875 --> 01:21:37,000
Botoi bat bragetan, eta nakarrezkoa!

1552
01:21:37,083 --> 01:21:40,500
Une larrietan
arinkerietan pentsatzen duzu.

1553
01:21:40,583 --> 01:21:42,375
Sabelean ez zegoen besterik.

1554
01:21:45,041 --> 01:21:46,125
Geldi, Pope jauna.

1555
01:21:46,208 --> 01:21:49,416
Harryren gorputza behatu zuen,
baita hanken azpian ere.

1556
01:21:49,500 --> 01:21:52,125
Kontuz. Edonon egon daiteke.

1557
01:21:52,208 --> 01:21:53,041
Harry altxatu zen.

1558
01:21:55,250 --> 01:21:56,625
Mugitu egin zen.

1559
01:21:58,083 --> 01:22:01,000
Salto egin, tente jarri
eta hankak astindu zituen.

1560
01:22:01,083 --> 01:22:04,250
Hozka egin ziola uste genuen.
Doktoreak bisturi bat bilatu zuen.

1561
01:22:04,333 --> 01:22:08,000
Harry gelditu egin zen,
koltxoia begiratu, eta hots egin zuen…

1562
01:22:08,083 --> 01:22:08,916
Ez dago hor!

1563
01:22:09,000 --> 01:22:11,583
Doktorea zuzen jarri zen.
Harryri begiratu zion.

1564
01:22:11,666 --> 01:22:13,791
Ondo zegoen. Ez zion hozka egin.

1565
01:22:13,875 --> 01:22:15,916
Sugeak ez zuen hilko, ez erasoko.

1566
01:22:16,000 --> 01:22:17,625
Dena ondo zegoen.

1567
01:22:17,708 --> 01:22:18,708
Gutxi gorabehera.

1568
01:22:19,625 --> 01:22:21,333
Agian amets bat zen, jauna.

1569
01:22:30,833 --> 01:22:34,125
Esan zuen moduan,
banekien ez zela adarra jotzen ari.

1570
01:22:34,208 --> 01:22:36,416
Bere burua lasaitzen ari zen.

1571
01:22:36,500 --> 01:22:39,083
Harryk ez zuen berdin hartu. Zutik zegoen,

1572
01:22:39,166 --> 01:22:41,958
doktoreari begira, gorri-gorri aurpegia.

1573
01:22:42,041 --> 01:22:44,291
Gezurretan ari naizela esan nahi duzu?

1574
01:22:47,000 --> 01:22:49,500
Doktorea geldi geratu zen, Harryri begira.

1575
01:22:49,583 --> 01:22:52,791
Harryk pauso bat aurrera eman zuen,
begiak distiratsu.

1576
01:22:53,958 --> 01:22:57,458
- Bengalako arratoi nazkagarri hori.
- "Ixo", esan nuen.

1577
01:22:57,541 --> 01:22:59,791
- Lapazorri zikina…
- Isildu!

1578
01:22:59,875 --> 01:23:01,333
- Beheko kasta…
- Isiltzeko!

1579
01:23:01,416 --> 01:23:02,291
Aski da!

1580
01:23:05,708 --> 01:23:08,458
Ganderbai joan zen.
Bere atzetik atera nintzen.

1581
01:23:08,541 --> 01:23:10,583
"Burua galdu du, ez daki zer dioen".

1582
01:23:10,666 --> 01:23:13,875
Sarrera zeharkatu genuen,
doktorearen Morris autorantz.

1583
01:23:13,958 --> 01:23:14,791
JUTE BRITANIARRA

1584
01:23:14,875 --> 01:23:17,666
Autora igo zen.
"Miresgarria izan da", esan nion.

1585
01:23:17,750 --> 01:23:20,000
- Bizitza salbatu diozu.
- Ez dut uste.

1586
01:23:20,083 --> 01:23:22,750
Hau da… Bizia zor dizu.

1587
01:23:22,833 --> 01:23:25,625
- Bizia zor dizu, doktore.
- Ez horixe.

1588
01:23:28,208 --> 01:23:29,125
Sentitzen dut.

1589
01:23:30,583 --> 01:23:31,666
Ezin duzu sentitu.

1590
01:23:38,875 --> 01:23:41,583
Doktoreak motorra abiarazi
eta alde egin zuen.

1591
01:23:54,500 --> 01:23:57,916
Dahl istorio hau idazten hasi zen
1950eko urtarrilean.

1592
01:23:58,000 --> 01:24:02,250
RAFeko 80. eskuadroiko kide baten izena
jarri zion Woodsen pertsonaiari.

1593
01:24:02,333 --> 01:24:05,083
Pilotua zen
eta Atenaseko batailan erail zuten.

1594
01:24:24,750 --> 01:24:26,291
Hauek dira izan behar dituzun

1595
01:24:26,375 --> 01:24:28,666
ezaugarri batzuk

1596
01:24:28,750 --> 01:24:31,041
fikziozko idazle bat izan nahi baduzu.

1597
01:24:32,375 --> 01:24:34,750
Irudimen bizia izan behar duzu.

1598
01:24:36,166 --> 01:24:38,125
Ondo idazteko gai izan behar duzu.

1599
01:24:38,208 --> 01:24:39,166
Esan nahi dudana da

1600
01:24:39,250 --> 01:24:43,375
gai izan behar duzula
irakurlearen buruan eszena bat sortzeko.

1601
01:24:43,458 --> 01:24:45,333
Jende guztiak ezin du hori egin.

1602
01:24:45,416 --> 01:24:49,208
Gaitasun bat da, baduzu edo ez duzu.

1603
01:24:50,041 --> 01:24:51,375
Iraupena izan behar duzu.

1604
01:24:51,458 --> 01:24:52,750
Bestela esanda,

1605
01:24:52,833 --> 01:24:56,500
egiten duzuna egiten jarraitu behar duzu,
amore eman gabe.

1606
01:24:57,458 --> 01:24:59,041
Orduz ordu,

1607
01:25:00,625 --> 01:25:02,166
egunez egun,

1608
01:25:04,166 --> 01:25:05,375
astez aste,

1609
01:25:07,291 --> 01:25:09,083
hilabetez hilabete,

1610
01:25:10,333 --> 01:25:14,166
urtez urte…

1611
01:25:15,416 --> 01:25:17,833
Perfekzionista izan behar duzu.

1612
01:25:17,916 --> 01:25:21,500
Ezin zara sekula
idatzi duzunarekin konforme geratu,

1613
01:25:21,583 --> 01:25:26,583
behin eta berriz idatzi ostean,
ahal duzun hoberen egin arte.

1614
01:25:27,458 --> 01:25:29,500
Autodiziplina handia beharko duzu.

1615
01:25:29,583 --> 01:25:32,791
Bakarrik lan egingo duzu.
Inork ez dizu lan hau eman.

1616
01:25:33,791 --> 01:25:37,666
Lanean ez bazaude,
ez dago kaleratuko zaituen inor

1617
01:25:37,750 --> 01:25:40,166
edo gaizki aritzeagatik
errieta egingo dizunik.

1618
01:25:41,000 --> 01:25:44,041
Umore onak asko lagunduko dizu.

1619
01:25:44,125 --> 01:25:46,875
Nagusientzat idazteko ez da ezinbestekoa,

1620
01:25:46,958 --> 01:25:49,083
baina haurrentzat derrigorrezkoa da.

1621
01:25:50,333 --> 01:25:51,458
Eta azkenik…

1622
01:25:54,000 --> 01:25:56,000
Umiltasun pixka bat beharko duzu.

1623
01:25:58,208 --> 01:26:00,375
Lan bikaina egiten dutela
uste duten idazleek

1624
01:26:01,791 --> 01:26:03,000
arazoak izango dituzte.

1625
01:26:15,041 --> 01:26:20,041
Azpitituluak: Loinaz C. A.



