1
00:00:02,000 --> 00:00:07,000
Downloaded from
YTS.MX

2
00:00:08,000 --> 00:00:13,000
Official YIFY movies site:
YTS.MX

3
00:00:16,760 --> 00:00:22,920
Dokumental honetan agertzen diren irudiek
artegatasuna sor dezakete ikuslearengan,

4
00:00:23,000 --> 00:00:26,480
bereziki animalien aurkako tratu txarrak
erakusten dituztenek.

5
00:00:28,280 --> 00:00:31,600
Carlota Saorsa
animalia-esperimentazio laborategi batean

6
00:00:31,680 --> 00:00:33,240
infiltratu zen 18 hilabetez.

7
00:00:33,320 --> 00:00:36,200
Egundaino izan den
historiako infiltratzerik luzeena.

8
00:00:36,280 --> 00:00:38,880
Film honetan aurkeztutako gertaerak
egiazkoak dira

9
00:00:38,960 --> 00:00:41,120
eta abian dagoen ikerketa baten parte.

10
00:00:42,320 --> 00:00:45,920
Tartean dauden pertsona batzuen
nortasuna babesteko,

11
00:00:46,000 --> 00:00:48,680
haien izenak,
ahotsak eta zenbait leku aldatu dira.

12
00:00:48,760 --> 00:00:51,920
Europako legeak
eta lekukoak babesteko araudia betetzeko,

13
00:00:52,000 --> 00:00:54,320
elkarrizketaren zati bat berregin da.

14
00:01:04,080 --> 00:01:06,400
<i>Kaixo, ni naiz.</i>

15
00:01:06,480 --> 00:01:07,600
<i>Carlota.</i>

16
00:01:09,680 --> 00:01:10,920
<i>Barkatu desagertu izana,</i>

17
00:01:11,000 --> 00:01:13,800
<i>baina dena bizkortu egin da,</i>
<i>hitz egin behar dugu.</i>

18
00:01:14,920 --> 00:01:17,600
<i>Badakizu lekuko babestua naizela.</i>

19
00:01:18,960 --> 00:01:19,920
{\an8}<i>Beraz, mesedez,</i>

20
00:01:20,000 --> 00:01:22,200
{\an8}<i>ezabatu mezu hau entzun bezain laster.</i>

21
00:01:22,280 --> 00:01:24,280
<i>Ez naiz sare honetaz fidatzen.</i>

22
00:01:25,560 --> 00:01:28,160
<i>Hurrengo egunetan</i>
<i>irudi guztiak bidaliko dizkizut,</i>

23
00:01:28,240 --> 00:01:30,880
{\an8}<i>ezkutuko kameraz</i>
<i>hamazortzi hilabetez grabatutakoak.</i>

24
00:01:31,800 --> 00:01:33,880
{\an8}<i>Dena dokumentatzen saiatu nintzen.</i>

25
00:01:33,960 --> 00:01:35,680
{\an8}<i>Animalien aurkako tratu txarrak</i>

26
00:01:35,760 --> 00:01:38,400
<i>eta oso gauza ilunak gertatzen ari dira.</i>

27
00:01:39,360 --> 00:01:41,760
{\an8}<i>Oso jende boteretsua dago tartean.</i>

28
00:01:41,840 --> 00:01:45,560
{\an8}<i>Beraz, espero dut hau guztia</i>
<i>zein arriskutsua den ulertzea.</i>

29
00:01:45,640 --> 00:01:47,440
<i>Zuretzat ere hala baita.</i>

30
00:01:48,960 --> 00:01:51,720
<i>Eman egun batzuk,</i>
<i>eta nola aurkitu esango dizut.</i>

31
00:01:52,320 --> 00:01:54,720
<i>Egon bigarren sakelakoari adi, ados?</i>

32
00:01:56,320 --> 00:01:58,400
<i>Dena dokumentatzen has zaitezke.</i>

33
00:02:02,680 --> 00:02:04,400
<i>Egia kontatzea baino ez dut nahi.</i>

34
00:02:21,720 --> 00:02:23,240
WYTON - ERRESUMA BATUA

35
00:02:25,080 --> 00:02:26,640
MADRILGO AZOKA - AIREPORTUA

36
00:02:27,120 --> 00:02:28,400
ESPAINIA

37
00:02:45,680 --> 00:02:52,000
BUNKERREAN INFILTRATUA

38
00:02:55,680 --> 00:02:59,760
MADRIL 2024

39
00:02:59,840 --> 00:03:02,560
-Badituzu txartelak, Pablo?
-Bai.

40
00:03:02,640 --> 00:03:04,000
Zer ordutan da?

41
00:03:04,800 --> 00:03:07,800
Irtengo gara…

42
00:03:08,360 --> 00:03:09,200
lau ordu barru.

43
00:03:09,280 --> 00:03:11,600
Ez dakit
zer grabatzeko aukera izango dugun,

44
00:03:11,680 --> 00:03:13,680
beraz, baimena eman dit…

45
00:03:15,360 --> 00:03:17,120
ahal dugun guztia grabatzeko.

46
00:03:17,200 --> 00:03:19,200
Ondo da, hemen dut tripodea.

47
00:03:20,520 --> 00:03:21,640
-Prest?
-Goazen.

48
00:03:27,640 --> 00:03:33,000
Elkarrizketa egingo diogu
berriz infiltratuko delako.

49
00:03:33,080 --> 00:03:35,000
Beraz, desagertu egingo da…

50
00:03:35,080 --> 00:03:37,760
Sei edo zazpi hilabetez, berriro.

51
00:03:38,640 --> 00:03:39,800
Beraz…

52
00:03:40,520 --> 00:03:43,120
berari zerbait gertatzekotan,

53
00:03:43,800 --> 00:03:45,760
guk dokumentatuta utzi behar dugu…

54
00:03:48,040 --> 00:03:49,200
Eta kito.

55
00:03:49,720 --> 00:03:51,200
Irudi guztiak eman dizkit.

56
00:03:51,280 --> 00:03:53,600
Zazpi mila artxibo inguru ditut.

57
00:03:53,680 --> 00:03:56,600
-Ia bi urte, ezta?
-Hamazortzi hilabete.

58
00:04:08,720 --> 00:04:12,520
Ondo da.
Hemen geratu gara hamar minutu barru,

59
00:04:13,160 --> 00:04:15,880
eta zubian itxarongo diot, bai?

60
00:04:15,960 --> 00:04:19,320
Nahi baduzue, hark badakienez…

61
00:04:19,400 --> 00:04:21,440
grabatuko dugula,

62
00:04:22,280 --> 00:04:23,680
Hortik grabatu dezakezue.

63
00:04:24,800 --> 00:04:28,000
Gero bilduko gara noria inguruan.

64
00:04:28,080 --> 00:04:29,360
-Ondo da.
-Ados.

65
00:04:29,440 --> 00:04:30,840
Zu eta biok horra, Fer.

66
00:04:30,920 --> 00:04:31,880
Goazen.

67
00:04:31,960 --> 00:04:34,040
-Deitu ezer behar baduzue.
-Ados.

68
00:04:57,800 --> 00:05:01,920
Carlota Saorsa babestutako lekukoa da
auzi penal irekian

69
00:05:02,000 --> 00:05:06,360
"Vivotecnia" izeneko laborategiaren aurka.

70
00:05:15,760 --> 00:05:19,320
Bere identitatea babesteko,

71
00:05:19,400 --> 00:05:22,880
aktore batek birsortuko du
bere elkarrizketa.

72
00:05:48,200 --> 00:05:51,680
Bere adierazpen eta asmo oro

73
00:05:51,760 --> 00:05:56,320
zintzoki islatu ditu aktoreak.

74
00:05:57,800 --> 00:06:00,600
Lehenik, eskerrik asko…

75
00:06:01,200 --> 00:06:02,960
elkarrizketa honengatik.

76
00:06:03,040 --> 00:06:06,640
Aspalditik elkarrizketatu nahi zintudan,

77
00:06:06,720 --> 00:06:08,720
beraz, zu baino urduriago nago.

78
00:06:08,800 --> 00:06:11,160
Eskerrik asko zuri

79
00:06:11,240 --> 00:06:12,960
aukera hau emateagatik

80
00:06:13,040 --> 00:06:15,480
eta kontatu nahi izateagatik

81
00:06:16,040 --> 00:06:18,640
istorio hau.

82
00:06:19,920 --> 00:06:22,400
Has gaitezen hasieratik.

83
00:06:23,360 --> 00:06:26,320
Ba al duzu umetako oroitzapenik,

84
00:06:26,400 --> 00:06:28,720
edo katalizatzailerik,

85
00:06:28,800 --> 00:06:32,560
nolabait esateko, lan honi ekiteko?

86
00:06:33,120 --> 00:06:36,000
Ez. Ez dut oso ondo gogoratzen,

87
00:06:36,080 --> 00:06:38,520
oso txikia nintzelako,

88
00:06:38,600 --> 00:06:41,320
baina amak beti esaten zidan,
eta esaten dit,

89
00:06:41,840 --> 00:06:43,520
txikitatik,

90
00:06:43,600 --> 00:06:46,240
beti izan dudala

91
00:06:46,320 --> 00:06:48,960
animaliekiko enpatia handia…

92
00:06:49,040 --> 00:06:52,800
Orokorrean
babesgabe ikusten nuen ororengan.

93
00:06:52,880 --> 00:06:55,400
Eta nik ez dut gogoratzen,
baina berak dio behin

94
00:06:55,480 --> 00:06:57,440
txerri-hilketa bat ikusi

95
00:06:58,080 --> 00:06:59,760
eta salbatzen saiatu nintzela.

96
00:07:00,560 --> 00:07:04,280
Suposatzen dut egun hartan

97
00:07:04,360 --> 00:07:06,640
zerbait ernatu zitzaidala.
Zerbait aldatu zen.

98
00:07:12,680 --> 00:07:15,080
Hamalau edo 15 urterekin, DBHn nengoela,

99
00:07:15,160 --> 00:07:18,240
nire interesa piztu zuten

100
00:07:18,320 --> 00:07:20,360
giza eskubideek eta feminismoak.

101
00:07:20,720 --> 00:07:23,920
FAMILIA - KAPITALISMOA

102
00:07:24,000 --> 00:07:26,000
Liburutegi publikora joan,

103
00:07:26,080 --> 00:07:29,160
eta informazioa bilatzen nuen
mundua aldatu duten

104
00:07:29,240 --> 00:07:30,760
pertsonei buruz.

105
00:07:30,840 --> 00:07:34,120
Beren iraultza,
eta desobedientzia zibilaren bidez.

106
00:07:34,200 --> 00:07:37,040
ANIMALIEN DEFENTSA

107
00:07:37,120 --> 00:07:39,080
Eta hainbat eredu aurkitu nituen,

108
00:07:39,160 --> 00:07:41,680
gaur egun ere nire eredu direnak,

109
00:07:41,760 --> 00:07:44,960
esaterako, Angela Davis, Rosa Parks,

110
00:07:45,040 --> 00:07:47,800
Emma Goldman edo Jane Goodall.

111
00:07:50,480 --> 00:07:54,600
Egun batean zerbaitek klik egin zuen
eta ulertu nuen

112
00:07:54,680 --> 00:07:59,040
benetan animalien alde borrokatzeko,

113
00:07:59,120 --> 00:08:01,480
oso serio hartu behar nuela.

114
00:08:01,560 --> 00:08:02,920
ALBAITARI LAGUNTZAILEA

115
00:08:03,000 --> 00:08:05,720
Albaitaritzan sartu,
eta laguntzaile egin nintzen.

116
00:08:05,800 --> 00:08:08,360
Klinika askotan lan egin nuen.

117
00:08:09,000 --> 00:08:12,480
Ikastaro asko egin nituen,
eta babeslekuetan ere

118
00:08:12,560 --> 00:08:15,240
animaliak zaintzen-eta ibili nintzen.

119
00:08:18,760 --> 00:08:22,120
Kliniketan egonda ere,
zerbaiten falta nabaritzen nuen.

120
00:08:23,600 --> 00:08:28,080
Ez nintzen egiten ari
nire ereduek egiten zituzten gauzak.

121
00:08:29,120 --> 00:08:33,240
Lana utzi eta Irlandara joan nintzen
ingelesa ikastera.

122
00:08:36,360 --> 00:08:39,800
Eta Irlandan ezagutu nuen lehen aldiz

123
00:08:39,880 --> 00:08:42,720
mugimendu hori,

124
00:08:42,800 --> 00:08:44,080
aktibistak.

125
00:08:44,160 --> 00:08:46,280
{\an8}-Zer nahi dugu?
-Animalien askapena!

126
00:08:46,360 --> 00:08:48,000
{\an8}-Noiz nahi dugu?
-Orain!

127
00:08:48,080 --> 00:08:49,840
EZ NAIZ ZENBAKI HUTSA
NORBAIT NAIZ

128
00:08:49,920 --> 00:08:51,400
EGIN ZAITEZ BEGANO

129
00:08:51,480 --> 00:08:52,800
Zur eta lur nengoen.

130
00:08:52,880 --> 00:08:55,880
Panfleto batzuk hartu, ziber batera joan,

131
00:08:55,960 --> 00:08:58,800
eta informazio bila hasi nintzen

132
00:08:58,880 --> 00:09:01,240
animalien eskubideen aldeko
borrokari buruz.

133
00:09:01,320 --> 00:09:04,200
BILATU WEBEAN

134
00:09:05,560 --> 00:09:08,880
Eta orduan aurkitu nuen Britchesen bideoa,

135
00:09:09,560 --> 00:09:12,080
Estatu Batuetako laborategi batetik

136
00:09:12,160 --> 00:09:14,480
askatu zuten makakoa.

137
00:09:15,840 --> 00:09:17,080
{\an8}KALIFORNIA 1985

138
00:09:17,160 --> 00:09:19,320
{\an8}<i>Kontzentrazio-esparrua bezalakoa zen,</i>

139
00:09:19,400 --> 00:09:21,320
{\an8}<i>hotza eta esterila.</i>

140
00:09:21,400 --> 00:09:24,880
{\an8}<i>Bakarrik aurkitu genuen kaiolan,</i>
<i>buruan sonar gailu bat zuela.</i>

141
00:09:25,360 --> 00:09:29,280
{\an8}<i>Neurotiko bihurtu zuen</i>
<i>hots kirrikari etengabea ateratzen zuen.</i>

142
00:09:29,360 --> 00:09:31,560
{\an8}PETA-K EMANDAKO IRUDIAK

143
00:09:31,760 --> 00:09:35,320
{\an8}<i>Ezin ginen besoak uztartuta geratu</i>
<i>Britches eta animalia gehiago</i>

144
00:09:35,400 --> 00:09:38,360
{\an8}<i>egunero errukirik gabe zauritu</i>

145
00:09:38,440 --> 00:09:40,600
{\an8}<i>eta torturatzen zituztela jakinda.</i>

146
00:09:43,680 --> 00:09:45,440
{\an8}<i>Hortik atera behar genituen.</i>

147
00:09:52,120 --> 00:09:54,680
{\an8}Itxaropena eman zidan ikusteak jendea

148
00:09:54,760 --> 00:09:58,040
hori grabatzen eta laguntzen ari zela,

149
00:09:58,120 --> 00:09:59,520
animaliak askatzen.

150
00:10:00,160 --> 00:10:04,360
Ez dakit. Bideo hori
niretzat erabakigarria izan zen.

151
00:10:04,440 --> 00:10:07,040
Eta horrela ezagutu nuen ALFa.

152
00:10:07,120 --> 00:10:09,880
Animalien askapenaren aldeko mugimendua.

153
00:10:11,080 --> 00:10:13,640
{\an8}ALF - 1985EKO UZTAILA

154
00:10:17,720 --> 00:10:19,480
{\an8}Kontu hau serio hartzen baduzu,

155
00:10:20,480 --> 00:10:23,800
{\an8}animalientzako eskubideak lortzea
eta haien sufrimendua ekiditea,

156
00:10:23,880 --> 00:10:26,920
{\an8}argi izan behar duzu

157
00:10:27,800 --> 00:10:29,640
{\an8}ondorioak izango dituela.

158
00:10:29,720 --> 00:10:33,120
Zerk ematen dizu
indarkeria erabiltzeko eskubidea

159
00:10:33,200 --> 00:10:34,800
zure kausaren alde?

160
00:10:34,880 --> 00:10:36,680
Ez naiz indarkeria erabiltzen ari.

161
00:10:36,760 --> 00:10:39,200
{\an8}Baina jendea indarkeria erabiltzen ari da

162
00:10:39,280 --> 00:10:43,040
{\an8}egunero, kopuru handietan,
animalia errugabe horien aurka.

163
00:10:43,120 --> 00:10:45,520
{\an8}Zure ikuspegia da animaliek eta gizakiek

164
00:10:45,600 --> 00:10:47,840
{\an8}eskubide bera dutela bizitzeko

165
00:10:47,920 --> 00:10:50,760
{\an8}eta krudelkeria era orotik
babestuak izateko.

166
00:10:50,840 --> 00:10:52,080
{\an8}Sen ona da.

167
00:10:52,160 --> 00:10:56,000
{\an8}Denok dugu minik eta sufrimendurik gabe
bizitzeko eskubidea.

168
00:10:56,520 --> 00:10:59,760
Ez kezkatu jendeak kasurik egiten ez badu,

169
00:10:59,840 --> 00:11:02,640
edo ez ikusiarena egiten badu.
Beti egin dute hori.

170
00:11:03,280 --> 00:11:05,920
Beti egin dute hori borroka guztiekin.

171
00:11:07,080 --> 00:11:09,960
{\an8}Borroka horrek
bizitza deserosoa izan dezake ondorio.

172
00:11:10,960 --> 00:11:13,320
Gure bizitzak bertan behera utziko ditugu

173
00:11:13,400 --> 00:11:15,680
honekin bukatu arte.

174
00:11:16,320 --> 00:11:18,480
Animalista bat hil dute

175
00:11:18,560 --> 00:11:20,920
txahal bizien esportazioa
geldiarazi nahian.

176
00:11:23,400 --> 00:11:26,280
{\an8}Duela bi hilabete,
konpainia farmazeutiko handiek

177
00:11:26,360 --> 00:11:28,080
{\an8}ultimatuma eman zioten gobernuari.

178
00:11:28,600 --> 00:11:31,160
{\an8}Geldiarazi muturreko animalistak,

179
00:11:31,240 --> 00:11:33,840
{\an8}edo gure lantegi eta ikerketa zentroak

180
00:11:33,920 --> 00:11:35,440
herrialdetik aterako ditugu.

181
00:11:38,800 --> 00:11:42,600
Diru asko irabaz daiteke
bibisekzio industriarekin.

182
00:11:44,000 --> 00:11:45,880
{\an8}Komunikabideetako zuzendariak,

183
00:11:45,960 --> 00:11:48,400
{\an8}neurri handi batean, jende bera dira.

184
00:11:49,000 --> 00:11:50,840
GLAXOKO LANGILEAK MEHATXATU DITUZTE

185
00:11:50,920 --> 00:11:52,800
EKOTERRORISMOA
MEHATXU LARRIA

186
00:11:52,880 --> 00:11:54,640
Beraz, mesede egiten zien

187
00:11:54,720 --> 00:11:58,440
jendeak terroristak ginela pentsatzeak.

188
00:11:58,520 --> 00:12:01,240
FBIaren arabera, animalistak

189
00:12:01,320 --> 00:12:03,400
AEBko mehatxu terrorista handiena dira.

190
00:12:05,680 --> 00:12:08,280
Antiterroristak ginela pentsatu dut beti,

191
00:12:08,360 --> 00:12:11,640
animaliak pairatzen ari zirena
terrorismoa zelako.

192
00:12:11,720 --> 00:12:14,960
ANIMALISTA ATXILOTUA

193
00:12:15,040 --> 00:12:18,840
Espainiara itzuli bezain laster
hasi zinen ekintza zuzenekin?

194
00:12:20,200 --> 00:12:22,960
Gauzaren bat egin nuen,

195
00:12:23,040 --> 00:12:25,520
baina gehienbat kanpotik laguntzen nuen.

196
00:12:25,600 --> 00:12:28,520
Orduan ezagutu nuen
Kurda ezizeneko laguna.

197
00:12:29,080 --> 00:12:33,720
Berak isilpeko ikerketak egiten ditu,
gehien bat, haztegietan.

198
00:12:33,800 --> 00:12:38,440
Madrilera etorri nintzen
Kurdarengandik gertuago egoteko.

199
00:12:38,520 --> 00:12:40,480
Lana lortu nuen albaitari klinikan.

200
00:12:40,560 --> 00:12:42,120
Gauez lan egiten nuen.

201
00:12:42,200 --> 00:12:44,080
Baina ez ziren ordu asko.

202
00:12:44,160 --> 00:12:46,640
Eta beste lan bat behar nuen bizitzeko.

203
00:12:48,480 --> 00:12:50,600
MADRIL 2018

204
00:12:50,680 --> 00:12:54,040
Eta Interneten bila ari nintzela,

205
00:12:54,760 --> 00:12:57,280
lan eskaintza aurkitu nuen.

206
00:12:58,360 --> 00:13:01,400
"Lan eskaintza: albaitari teknikaria

207
00:13:01,480 --> 00:13:04,120
animalia-esperimentazio
laborategi ezagunean".

208
00:13:05,200 --> 00:13:07,880
Berehala bilatu nuen Interneten.

209
00:13:11,120 --> 00:13:14,520
Eta CRO bat zela ikusi nuen,
kontratu bidezko laborategia.

210
00:13:15,080 --> 00:13:18,440
Arratoi, sagu, untxi, txerri,

211
00:13:18,520 --> 00:13:21,040
txakur eta primateekin lan egiten zuten.

212
00:13:21,120 --> 00:13:25,000
Egin nuen lehen gauza
Kurdari deitzea izan zen.

213
00:13:26,080 --> 00:13:30,800
Aizu. Ikusi duzu bidali dizudana?
Lan bila nenbilela aurkitu dut.

214
00:13:31,960 --> 00:13:34,400
Zur eta lur nago. Esan ikusten duzunean.

215
00:13:35,240 --> 00:13:36,360
Agur.

216
00:13:38,560 --> 00:13:40,880
Esperimentazio laborategi batean sartzea

217
00:13:41,360 --> 00:13:43,880
ia ezinezkoa da.

218
00:13:44,400 --> 00:13:46,440
Egin behar nuela iruditu zitzaidan,

219
00:13:46,520 --> 00:13:49,960
gutxienez curriculuma bidali behar nuela,
eta hala egin nuen.

220
00:13:50,040 --> 00:13:51,800
{\an8}ALBAITARI LAGUNTZAILEA
NIRI BURUZ

221
00:13:57,080 --> 00:14:00,400
Eta hurrengo egunean,
lan bila jarraitzen nuela,

222
00:14:00,480 --> 00:14:01,560
deitu egin zidaten.

223
00:14:02,040 --> 00:14:04,040
ZENBAKI EZEZAGUNA

224
00:14:06,520 --> 00:14:08,200
-Bai?
-Kaixo.

225
00:14:09,080 --> 00:14:12,560
Vivotecniatik deitzen ari naiz.
Zure curriculuma jaso dugu

226
00:14:12,640 --> 00:14:14,480
eta bilatzen gabiltzana da.

227
00:14:15,240 --> 00:14:19,400
Hasieran harriturik geratu nintzen.

228
00:14:20,600 --> 00:14:23,160
Bai, esan.

229
00:14:23,240 --> 00:14:26,000
Bat-batean
elkarrizketa egin zidaten telefonoz,

230
00:14:26,080 --> 00:14:27,680
prestatu gabe, inprobisatuta.

231
00:14:27,760 --> 00:14:31,160
Zure ikasketak bat datoz
eskaintzen ari garen lanpostuarekin,

232
00:14:31,240 --> 00:14:35,160
beraz, esan, nola moldatu zara
klinikan animaliekin lan egiten?

233
00:14:35,960 --> 00:14:39,320
Ondo, bai. Ondo moldatu naiz.

234
00:14:39,400 --> 00:14:42,960
-Animaliak maite ditut.
-Bada, hemen…

235
00:14:43,040 --> 00:14:46,000
Gogor lan egiten dugu.
Animaliekin lan egiten dugu,

236
00:14:46,080 --> 00:14:48,440
eta serio hartzen dugu gure lana.

237
00:14:48,520 --> 00:14:52,200
Bai, noski. Bai, ulertzen dut.

238
00:14:53,000 --> 00:14:55,040
Ez dago arazorik.

239
00:14:55,120 --> 00:14:57,200
Egun gutxi barru deituko dizute

240
00:14:57,280 --> 00:14:58,920
elkarrizketa pertsonalerako.

241
00:14:59,920 --> 00:15:01,920
Noski, ederto.

242
00:15:02,000 --> 00:15:03,400
Eta eseki egin zuen.

243
00:15:05,200 --> 00:15:06,560
Hitzik gabe geratu nintzen.

244
00:15:07,160 --> 00:15:09,760
Egin nuen lehen gauza
Kurdari kontatzea izan zen.

245
00:15:11,080 --> 00:15:13,800
Motel, deitu egin didate. Hau marka.

246
00:15:15,800 --> 00:15:17,440
Oso urduri nago.

247
00:15:21,120 --> 00:15:23,000
Oso zaila da hautatzea.

248
00:15:25,040 --> 00:15:27,520
Lortzen badut, lagunduko didazu?

249
00:15:32,440 --> 00:15:34,040
Noski.

250
00:15:35,840 --> 00:15:37,680
Ezin nuen burutik atera.

251
00:15:37,760 --> 00:15:41,480
Eta erreferentziak
bilatzen hasi nintzen Interneten.

252
00:15:41,560 --> 00:15:43,760
Ez nuen…

253
00:15:43,840 --> 00:15:47,840
laborategi batean
infiltratutako inor ezagutzen.

254
00:15:47,920 --> 00:15:51,960
Argi neukan ezin nintzela ni neu izan.

255
00:15:52,040 --> 00:15:54,920
Pertsonaia bat asmatu behar nuen.

256
00:15:57,280 --> 00:16:00,720
Nire hitz egiteko,
mugitzeko eta janzteko erarekin…

257
00:16:01,480 --> 00:16:02,920
Ez ninduten kontratatuko.

258
00:16:11,240 --> 00:16:14,680
Pertsonaia hori
bihurtu behar izan nintzen.

259
00:16:25,760 --> 00:16:29,200
Orduan ez nuen pentsatu
pertsonaia horrek hainbeste denbora

260
00:16:29,280 --> 00:16:30,360
emango zuela nirekin.

261
00:16:32,120 --> 00:16:35,320
Gogoan duzu elkarrizketa egiteko

262
00:16:35,400 --> 00:16:39,320
-atea gurutzatu zenuen unea?
-Bai, ezin hobeto.

263
00:16:42,720 --> 00:16:45,480
VIVOTECNIA
TRES CANTOS - MADRIL

264
00:17:00,320 --> 00:17:02,880
Oso korridore luzeak zeharkatu genituen,

265
00:17:03,560 --> 00:17:06,080
ateak ireki eta ixteko
txartel elektronikoarekin.

266
00:17:07,680 --> 00:17:10,560
Ez zegoen kanpora ematen zuen
leiho bakar bat ere.

267
00:17:11,200 --> 00:17:13,000
Horregatik deitu nuen Bunkerra.

268
00:17:15,440 --> 00:17:18,360
Elkarrizketa arrunta izan zen ala…

269
00:17:18,440 --> 00:17:22,280
Bai. Nire prestasunari buruz,

270
00:17:22,360 --> 00:17:26,280
autorik nuen galdetu zidaten,
maskotarik nuen.

271
00:17:26,360 --> 00:17:30,560
Pare bat gauza idatzi zituen
ordenagailuan, zutitu, eta esan zidan…

272
00:17:31,720 --> 00:17:36,080
Ondo da, Carlota, nirekin bukatu duzu.

273
00:17:36,160 --> 00:17:40,080
Baina orain bi lankide etorriko dira
elkarrizketarekin jarraitzeko,

274
00:17:40,160 --> 00:17:42,400
-kontu teknikoagoak dira.
-Noski.

275
00:17:42,480 --> 00:17:46,120
Orduan bitxia iruditu zitzaidan,
baina denbora eman zidan

276
00:17:46,880 --> 00:17:48,520
arnasa hartu eta lasaitzeko.

277
00:17:58,680 --> 00:18:00,160
Kaixo.

278
00:18:01,520 --> 00:18:03,000
Nor agertu zen?

279
00:18:03,680 --> 00:18:06,840
Rebeca eta bere laguntzailea,

280
00:18:07,640 --> 00:18:09,920
eta galdera tekniko pila egin zizkidaten,

281
00:18:10,000 --> 00:18:13,080
baita albaitari klinikan
egindako lanari buruz.

282
00:18:13,160 --> 00:18:15,280
Imajinatzen dut

283
00:18:15,360 --> 00:18:18,120
nire curriculuma egiaztatu nahiko zutela,

284
00:18:18,200 --> 00:18:21,120
eta ondo erantzun nituen galdera guztiak.

285
00:18:22,840 --> 00:18:24,960
Ingelesez ere galdetu zidaten,

286
00:18:25,040 --> 00:18:27,320
nire ingeles teknikoa ebaluatzeko.

287
00:18:27,400 --> 00:18:30,320
Azterketa tekniko eta teorikoa ere
egin behar izan nuen

288
00:18:30,400 --> 00:18:32,440
haien aurrean, formulazio eta guzti.

289
00:18:35,640 --> 00:18:37,280
Zaila zen, baina ondo egin nuen.

290
00:18:38,560 --> 00:18:40,880
Eta elkarrizketaren amaieran,

291
00:18:40,960 --> 00:18:44,720
tentsio handiagoa egon zen.

292
00:18:45,840 --> 00:18:47,760
Entzun, egia esango dizut.

293
00:18:49,680 --> 00:18:52,080
Hemen animalia-esperimentazioa
egiten dugu.

294
00:18:54,160 --> 00:18:55,800
Baduzu arazorik horrekin?

295
00:18:57,040 --> 00:19:00,800
Ez, animalia-esperimentazioaren alde nago.

296
00:19:02,920 --> 00:19:04,080
Ederto.

297
00:19:06,600 --> 00:19:10,080
Itxaron apur bat.
Lankide batek laborategia erakutsiko dizu.

298
00:19:11,160 --> 00:19:12,760
Ondo da. Mila esker.

299
00:19:22,960 --> 00:19:25,200
Ez nekien prest nengoen

300
00:19:25,880 --> 00:19:29,520
horri aurre egiteko,
ez nekien nola erantzungo nuen.

301
00:19:29,600 --> 00:19:32,160
Eta asimilatzen ari nintzela,

302
00:19:32,240 --> 00:19:34,840
oso gizon altua sartu eta esan zidan:

303
00:19:34,920 --> 00:19:37,400
"Zatoz, laborategiak erakutsiko dizkizut".

304
00:19:38,720 --> 00:19:41,240
Sartu bezain laster, oihuak entzun nituen,

305
00:19:41,320 --> 00:19:43,640
txakurren uluak.

306
00:19:44,720 --> 00:19:47,080
Eta kiratsa ere gogoratzen dut.

307
00:19:47,160 --> 00:19:50,240
Txiza eta kaka usaina zegoen.

308
00:19:52,520 --> 00:19:55,800
Gogorra izan zen, lau korridore zeudelako

309
00:19:55,880 --> 00:19:59,160
kaiolaz beteta, txakurkumez beteta,

310
00:19:59,240 --> 00:20:03,560
irten nahian, barroteak zeharkatu nahian.

311
00:20:04,240 --> 00:20:07,520
Eta irtengo ginela uste nuenean,
esan zidan:

312
00:20:07,600 --> 00:20:09,680
"Egon, orain primateen laborategia

313
00:20:10,280 --> 00:20:11,880
erakutsiko dizut".

314
00:20:12,680 --> 00:20:14,200
Eta nik: "Kaka".

315
00:20:14,960 --> 00:20:17,920
Beldurra sartu zitzaidan,
baina poztu egin nintzen,

316
00:20:18,000 --> 00:20:21,280
kontratatuko ez banindute,
erakutsiko ez lidaketelakoan.

317
00:20:27,800 --> 00:20:31,520
Ikusi nuen lehen gauza
alopezia zuen makakoa izan zen.

318
00:20:32,520 --> 00:20:34,360
Estresagatik ziurrenik.

319
00:20:34,880 --> 00:20:37,320
Ez zegoen kanpora ematen zuen leihorik.

320
00:20:38,080 --> 00:20:42,000
Beldurra usain zatekeen.
Ezin nituen begiratu ere egin.

321
00:21:09,200 --> 00:21:10,480
Negar egin nahi nuen,

322
00:21:10,560 --> 00:21:11,960
baina ezin nuen.

323
00:21:15,680 --> 00:21:17,880
Etxera joan eta sofan eseri nintzen.

324
00:21:23,200 --> 00:21:25,280
Ez nuen aldatzeko astirik izan,

325
00:21:25,360 --> 00:21:28,960
ezta Kurdarekin hitz egiteko ere,
eta bat-batean Marinak deitu zidan…

326
00:21:34,440 --> 00:21:35,280
Bai?

327
00:21:35,360 --> 00:21:37,080
…lana nirea zela esateko,

328
00:21:37,160 --> 00:21:40,040
eta kontratua sinatzeko
hitzordua emango zidatela.

329
00:21:40,880 --> 00:21:44,920
Ederto, kontratua e-mailez bidaliko dizut
eta laster arte.

330
00:21:46,040 --> 00:21:49,400
-Ederto, mila esker.
-Ongi etorri.

331
00:21:52,160 --> 00:21:54,440
Ez dakit nola egin nuen…

332
00:21:57,000 --> 00:21:58,000
baina sartu nintzen.

333
00:22:01,600 --> 00:22:04,200
Sartu bezain laster
joan zinen animaliategira?

334
00:22:04,280 --> 00:22:05,840
Ez,

335
00:22:05,920 --> 00:22:09,680
nik hori uste nuen, zuzenean
animaliategietara joango nintzela.

336
00:22:09,800 --> 00:22:11,200
1. EGUNA
BUNKERREAN

337
00:22:11,280 --> 00:22:15,440
Baina ez.
Lehen egunak PDFak irakurtzen eman nituen,

338
00:22:15,520 --> 00:22:18,160
bulegoan eta etxean azterketak egiten.

339
00:22:21,520 --> 00:22:23,680
{\an8}Hiru baimen lortu behar nituen

340
00:22:23,760 --> 00:22:25,600
{\an8}Madrilgo osasun zentroan.

341
00:22:28,160 --> 00:22:30,960
Kontratuaren arabera,
teknikari aritzeko behar nituen.

342
00:22:34,080 --> 00:22:37,000
Ikasten ari nintzela, zaintzailea nintzen.

343
00:22:41,640 --> 00:22:43,320
{\an8}Oso zuhurra nintzen.

344
00:22:43,920 --> 00:22:45,440
{\an8}Ez nuen nabarmendu nahi.

345
00:22:47,440 --> 00:22:50,040
Eta lankideei so egiten nien.
Bereziki jantokian.

346
00:22:51,360 --> 00:22:53,680
{\an8}Banekien oso argi izan behar nuela

347
00:22:53,760 --> 00:22:57,040
{\an8}nor ziren ikerketaburuak,
prestakuntza gehien zuten teknikariak.

348
00:22:58,800 --> 00:23:02,960
{\an8}Edozein lanetan egingo zenukeena
lehen egunetan zehar.

349
00:23:09,680 --> 00:23:12,040
{\an8}Era intuitiboan,
pertsonak analizatzeaz gain,

350
00:23:12,120 --> 00:23:15,560
laborategiaren funtzionamendua
ulertu behar nuela ikusi nuen.

351
00:23:15,640 --> 00:23:17,800
Segurtasun kameren kokapena, ateena,

352
00:23:17,880 --> 00:23:19,800
ordutegiak, zaintza txandak.

353
00:23:22,160 --> 00:23:24,200
Segurtasun neurri ugari zeuden.

354
00:23:24,280 --> 00:23:27,440
Bunkerraren mapa modukoa egin nuen,

355
00:23:27,520 --> 00:23:30,080
nor zen nor eta non zegoen dena zehaztuz.

356
00:23:31,440 --> 00:23:34,680
Baina ez nekien nola egin

357
00:23:34,760 --> 00:23:37,960
barruko irudiak ateratzeko. Ez nekien.

358
00:23:38,920 --> 00:23:42,000
Ohartu nintzen animaliategietan ezin zela

359
00:23:42,080 --> 00:23:43,360
telefonorik sartu,

360
00:23:43,440 --> 00:23:46,160
nahiz eta lankide batzuek sartu.

361
00:23:46,240 --> 00:23:48,040
Baina ni ezin nintzen arriskatu.

362
00:23:48,120 --> 00:23:50,320
Ezin nintzen telefonoarekin sartu.

363
00:23:50,880 --> 00:23:52,520
Orduan ikertzen hasi nintzen

364
00:23:52,600 --> 00:23:55,640
grabaketa gailuen inguruan.

365
00:23:55,720 --> 00:23:58,600
Kurdari galdetu nion,
horri buruz gehiago zekielako.

366
00:23:59,360 --> 00:24:02,040
{\an8}Baina aurkitu edo berak aipatu zizkidanak

367
00:24:02,120 --> 00:24:05,040
{\an8}botoidun gailuak ziren.

368
00:24:05,120 --> 00:24:07,400
Eta animaliategietako protokoloak
zirela eta,

369
00:24:07,480 --> 00:24:11,040
mantala kendu eta jarri behar duzunez,

370
00:24:11,120 --> 00:24:12,600
ezin nituen erabili.

371
00:24:13,440 --> 00:24:16,200
{\an8}Beraz, dena grabatu nahi banuen,

372
00:24:16,280 --> 00:24:18,760
{\an8}une jakin batean
garatzen ari zen prozedura,

373
00:24:18,840 --> 00:24:21,720
beti soinean neraman kamera bat
izan behar zuen.

374
00:24:22,720 --> 00:24:25,200
Horrela bururatu zitzaidan betaurrekoena.

375
00:24:29,040 --> 00:24:31,880
<i>Eta zer egingo dut irudiekin?</i>
<i>Emango dizkizut?</i>

376
00:24:31,960 --> 00:24:34,200
<i>Geratuko gara astean behin edo?</i>

377
00:24:34,560 --> 00:24:35,600
{\an8}60. EGUNA
KURDAREKIN

378
00:24:35,680 --> 00:24:37,040
{\an8}Hobe bi astean behin.

379
00:24:37,760 --> 00:24:40,960
{\an8}Zure etxe alboko saltokiguneko
aparkalekuan bilduko gara.

380
00:24:41,040 --> 00:24:42,960
-Ederto.
-Ni igoko naiz zure autora.

381
00:24:43,040 --> 00:24:45,280
Bai? Ezin ditu beste inork irudiak ikusi.

382
00:24:45,360 --> 00:24:47,480
-Noski.
-Eta zerbait emango didazunean

383
00:24:47,560 --> 00:24:49,360
bakarrik etorri behar duzu.

384
00:24:50,800 --> 00:24:54,800
Ez zenuke barruan
bi hilabete baino gehiago eman beharko.

385
00:24:55,800 --> 00:24:58,160
Aizu. Ahal dudana egiten ari naiz.

386
00:24:58,240 --> 00:25:01,600
Oraindik lekua ezagutzen ari naiz.

387
00:25:01,680 --> 00:25:04,200
-Nire lana egin behar dut.
-Bai.

388
00:25:04,280 --> 00:25:05,640
Grabatu ahal duzun guztia,

389
00:25:05,720 --> 00:25:08,320
eta gero argitara dezakegun ikusiko dugu.

390
00:25:09,200 --> 00:25:10,920
-Ados.
-Ni banoa.

391
00:25:11,000 --> 00:25:12,600
Mila esker, Kurda.

392
00:25:12,680 --> 00:25:14,800
Ezer behar baduzu,

393
00:25:14,880 --> 00:25:16,440
-deitu, ados?
-Bai.

394
00:25:17,760 --> 00:25:19,400
Agur, mila esker.

395
00:25:22,040 --> 00:25:24,000
Betaurrekoak ditut,

396
00:25:24,080 --> 00:25:26,120
beraz, bururatu zitzaidan…

397
00:25:27,000 --> 00:25:28,520
Tontakeria hutsa da.

398
00:25:28,600 --> 00:25:32,480
Betaurrekoak alda nitzakeela
ez nituelako apurtu nahi,

399
00:25:32,560 --> 00:25:35,120
eguneroko betaurrekoak,
garestiak zirelako,

400
00:25:35,200 --> 00:25:37,040
eta beste pare bat jantziko nuela,

401
00:25:37,120 --> 00:25:40,560
animaliekin lan egin bitartean
ez apurtzeko.

402
00:25:40,640 --> 00:25:41,840
Eta ondo atera zen.

403
00:25:46,400 --> 00:25:49,160
Gogoan duzu grabatu zenuen lehen eguna?

404
00:25:49,240 --> 00:25:52,560
-Nolakoa izan zen une hori?
-Bai.

405
00:25:55,280 --> 00:25:58,840
Grabatu nuen lehen aldia
kaiolak garbitzerakoan izan zen.

406
00:26:00,480 --> 00:26:04,760
65. EGUNA
EZKUTUKO KAMERAREN LEHEN GRABAZIOA

407
00:26:04,840 --> 00:26:07,080
Oso urduri nengoen.

408
00:26:07,160 --> 00:26:09,520
Harrapatuko nindutela uste nuen.

409
00:26:09,600 --> 00:26:12,960
-Bai.
-Ni ere sartuko naiz.

410
00:26:13,040 --> 00:26:14,280
Zu ere sartuko zara?

411
00:26:14,360 --> 00:26:17,720
Ate ondoan. Atean bertan. Bai?

412
00:26:20,320 --> 00:26:22,240
Ados, banoa.

413
00:26:23,120 --> 00:26:25,360
Orain ikusiko dugu.

414
00:27:07,440 --> 00:27:09,800
Tira!

415
00:27:11,520 --> 00:27:13,120
Irten hortik!

416
00:27:14,160 --> 00:27:15,480
Bizkor!

417
00:27:15,560 --> 00:27:17,200
Zu beste aldera.

418
00:27:19,360 --> 00:27:21,280
Tira!

419
00:27:21,360 --> 00:27:23,160
Tira! Bizkor!

420
00:27:26,800 --> 00:27:29,720
Bizkor!

421
00:28:07,720 --> 00:28:09,400
Eta gogoan dut

422
00:28:09,480 --> 00:28:14,960
txakurrek kaioletatik irten nahian
ateratzen zuten zarata.

423
00:28:15,040 --> 00:28:18,080
Negarka, buztana astintzen.
Irteteko irrikaz zeuden.

424
00:28:18,160 --> 00:28:20,080
Urtebete ez zuten txakurkumeak ziren,

425
00:28:20,160 --> 00:28:22,080
hiru hilabetera ikerketa bukatu,

426
00:28:23,000 --> 00:28:25,680
eta hil egingo zituzten.

427
00:28:33,240 --> 00:28:35,920
Eta orduan ikusi nuen lehen aldiz

428
00:28:36,000 --> 00:28:38,480
txakur eme hura, 32 zenbakiduna.

429
00:28:38,560 --> 00:28:41,880
Eserita zegoen, burua barroteen kontra
eta begirada galdua zuela.

430
00:28:45,240 --> 00:28:46,760
Ez dakit…

431
00:28:46,840 --> 00:28:48,480
Ez zen besteak bezalakoa.

432
00:28:48,560 --> 00:28:53,080
Bazirudien hilko zela zekiela.

433
00:28:53,760 --> 00:28:55,560
Begirada benetan tristea zuen.

434
00:29:02,760 --> 00:29:04,080
SEGURTASUN KOPIA

435
00:29:04,160 --> 00:29:05,600
2 MINUTU FALTA DIRA
EZEZTATU

436
00:29:05,680 --> 00:29:08,760
Gero etxera joan, irudiak gorde,
kopia bat egiten nuen…

437
00:29:08,840 --> 00:29:13,680
eta grabatutakoari buruzko oharrak
idazten nituen eguneroko batean.

438
00:29:16,520 --> 00:29:19,920
{\an8}Eta gero, bi astero,
dena ematen nion Kurdari,

439
00:29:20,000 --> 00:29:22,280
{\an8}eta berak sailkatzen zuen.

440
00:29:27,040 --> 00:29:30,280
{\an8}Askotan kamerak huts egiten zuen,
bateria agortzen zen,

441
00:29:30,360 --> 00:29:32,200
{\an8}eta gaizki ateratzen zen.

442
00:29:32,280 --> 00:29:35,080
{\an8}Oso frustragarria zen,
egun hori galtzen nuelako.

443
00:29:38,200 --> 00:29:41,200
{\an8}Hilabeteak igaro ahala,
erosoago grabatzen nuen.

444
00:29:41,280 --> 00:29:44,120
{\an8}Lasaiago, seguruago, baina tira,

445
00:29:44,200 --> 00:29:47,520
{\an8}beti nengoen kezkatuta
harrapatuko ote ninduten.

446
00:29:50,040 --> 00:29:53,880
{\an8}Eta nahiko estresagarria izan arren…

447
00:29:55,200 --> 00:29:56,560
{\an8}Ados.

448
00:29:56,640 --> 00:30:00,480
{\an8}…ordu estrak egitea
eta asteburuetan lan egitea lortu nuen

449
00:30:00,560 --> 00:30:02,880
{\an8}bakarrik filmatu ahal izateko

450
00:30:02,960 --> 00:30:06,560
{\an8}eta 32 zenbakidunarekin
denbora gehiago emateko.

451
00:30:12,440 --> 00:30:15,840
Bitxia zen, bazirudielako

452
00:30:17,440 --> 00:30:19,240
nor nintzela zekiela.

453
00:30:29,720 --> 00:30:32,680
-Ikusten da, ezta?
-Ezetz.

454
00:30:32,760 --> 00:30:34,760
Grabatzen ari zarenak ez du balio.

455
00:30:34,840 --> 00:30:38,280
Oraindik zaintzailea naizelako.
Ez naiz ikerketetan sartu.

456
00:30:39,320 --> 00:30:42,160
Ados, baina grabatu duzunaren erdiak
ez du balio.

457
00:30:42,240 --> 00:30:46,280
Desfokuratuta dago.
Hobeto grabatu behar duzu.

458
00:30:46,360 --> 00:30:47,440
Zertaz ari zara?

459
00:30:47,520 --> 00:30:49,240
Hobeto fokuratu behar duzu!

460
00:30:49,320 --> 00:30:52,600
Egon geldi, arraioa!
Utzi etengabe mugitzeari.

461
00:30:52,680 --> 00:30:55,320
Baina ezin dut, lanean ari naiz.

462
00:30:55,400 --> 00:30:58,440
-Lanean ari naiz, arraioa!
-Niri bost!

463
00:30:58,520 --> 00:31:01,680
Irudi hoberik lortuko ez baduzu,
utzi beharko zenuke.

464
00:31:01,760 --> 00:31:03,640
Bestela, harrapatu egingo gaituzte.

465
00:31:03,720 --> 00:31:06,680
-Eta ez dut atxilotzea nahi.
-Aski da. Isildu.

466
00:31:06,760 --> 00:31:08,080
Zoaz pikutara!

467
00:31:12,920 --> 00:31:16,480
Entzun, horretarako ez du merezi
hor barruan egotea…

468
00:31:16,560 --> 00:31:18,160
Horrela ez didazu laguntzen.

469
00:31:18,240 --> 00:31:20,160
Horrela ez didazu laguntzen.

470
00:31:20,240 --> 00:31:21,840
Ni naiz barruan dagoena.

471
00:31:21,920 --> 00:31:25,920
Baina ez du hor barruan egotea merezi
zabor hau ateratzeko.

472
00:31:26,000 --> 00:31:27,240
-Egia da.
-Ados.

473
00:31:27,320 --> 00:31:29,440
-Pentsatu hobeto.
-Pentsatu zuk.

474
00:31:30,440 --> 00:31:32,920
Ederto, hautsi autoa.

475
00:31:41,320 --> 00:31:43,440
Egunero gauza bera.

476
00:31:48,800 --> 00:31:51,560
Egun denak ziren berdinak.

477
00:31:51,640 --> 00:31:53,280
06:30ean esnatzen nintzen,

478
00:31:54,240 --> 00:31:56,360
kameren bateriak egiaztatzen nituen,

479
00:31:56,440 --> 00:32:00,040
eta aurreko egunean egindako
segurtasun kopiak.

480
00:32:06,000 --> 00:32:09,080
Kurdari txostena bidaltzen nion.
Inoiz ez zuen erantzuten.

481
00:32:12,880 --> 00:32:16,920
Eta gero
ordu eta erdi gidatzen nuen lanera.

482
00:32:20,600 --> 00:32:23,280
Denbora batez, Kurdak eskatu bezala

483
00:32:23,360 --> 00:32:27,320
grabatzen saiatu nintzen,
baina ezinezkoa zen.

484
00:32:28,480 --> 00:32:30,040
Deigarriegia zen.

485
00:32:31,120 --> 00:32:33,800
Normaltasunez lanean jarraitu behar nuen.

486
00:32:45,720 --> 00:32:47,800
Eta saiatu arren,

487
00:32:48,400 --> 00:32:50,840
ez nituen
Kurdak nahi zituen irudiak lortu.

488
00:32:59,760 --> 00:33:02,720
Eta nolakoa zen egunerokotasun hori?

489
00:33:02,800 --> 00:33:05,080
-Estres handia zenuen?
-Oso handia.

490
00:33:08,120 --> 00:33:13,400
{\an8}Giroa nahiko toxikoa
eta estresagarria zen jada…

491
00:33:16,400 --> 00:33:18,680
baina okerrera egin zuen,

492
00:33:18,760 --> 00:33:22,440
lankideen arteko norgehiagoka
agerikoa zelako.

493
00:33:22,520 --> 00:33:26,080
Ikerketa bat egiteko aukeratzen ez zutena
kaleratzen zuten.

494
00:33:31,400 --> 00:33:33,280
Ezin hobeto egin behar nuen

495
00:33:33,360 --> 00:33:35,920
lehen ikerketa esleitu bezain laster.

496
00:33:39,400 --> 00:33:41,840
Berehala jaso behar izan nuen trebakuntza

497
00:33:41,920 --> 00:33:45,360
arratoi eta untxien inguruan,
botika eman ahal izateko

498
00:33:45,440 --> 00:33:48,280
ahotik, begitik,
zain edo muskulu barnetik, arnasbidetik,

499
00:33:48,360 --> 00:33:49,840
animaliaren arabera.

500
00:33:49,920 --> 00:33:52,880
{\an8}-Ez dago oso bigun, ezta?
-Ez.

501
00:33:52,960 --> 00:33:54,040
Zera…

502
00:33:55,240 --> 00:33:57,120
Arratoiak markatzen ikasi nuen,

503
00:33:57,200 --> 00:34:01,280
hatza zeharkatzen zien tatuajea eginez.

504
00:34:01,360 --> 00:34:05,040
Tinta apur bat odolarekin nahasi.

505
00:34:06,160 --> 00:34:07,720
Hatza zeharkatu diozu.

506
00:34:07,800 --> 00:34:10,160
Hori teknika legala da.

507
00:34:12,520 --> 00:34:14,520
Hil dut dagoeneko.

508
00:34:15,360 --> 00:34:16,480
Hainbat.

509
00:34:17,400 --> 00:34:19,480
{\an8}Eta oso argi geratu zitzaidan

510
00:34:19,560 --> 00:34:22,560
{\an8}neureganatu behar nuen pertsona,

511
00:34:22,640 --> 00:34:26,600
teknikari gisa aritzeko, Rebeca zela,

512
00:34:26,680 --> 00:34:28,640
ikerketa guztien burua.

513
00:34:34,760 --> 00:34:37,400
Oso emakume serioa zen
eta oso erreta zegoen.

514
00:34:39,000 --> 00:34:42,120
Ez zuen
inolako sentiberatasunik animaliekiko.

515
00:34:42,200 --> 00:34:44,400
Argi uzten zuen hitz egiten zuenean.

516
00:34:46,920 --> 00:34:48,640
Beldur handia ematen zidan.

517
00:34:50,000 --> 00:34:54,360
Ez nintzen inoiz
bere aurrean grabatzen ausartu,

518
00:34:55,000 --> 00:34:56,960
berak harrapa nintzakeelako.

519
00:34:59,360 --> 00:35:02,720
Grabatzean agertzen bazen,
berehala itzaltzen nuen kamera.

520
00:35:10,600 --> 00:35:15,600
135. EGUNA
BEAGLEEN HARRERA "XYYBC-5 IKERKETA"-RAKO

521
00:35:16,400 --> 00:35:19,000
-Zortzi dauzkagu.
-Zortzi txakur, bai. Goazen.

522
00:35:19,640 --> 00:35:20,760
Eskularruen bila noa.

523
00:35:30,120 --> 00:35:32,680
-Hau pisutsua da.
-Bai?

524
00:35:32,760 --> 00:35:33,800
Bai.

525
00:35:44,040 --> 00:35:46,880
Etengabe heltzen ziren animalia berriak.

526
00:35:48,640 --> 00:35:51,720
Animalia asko hiltzen ziren.

527
00:36:00,000 --> 00:36:03,040
Ene, korridorea. Sartuko ditugu?

528
00:36:04,800 --> 00:36:07,040
Lana gogorra zen,

529
00:36:08,880 --> 00:36:11,640
baina asko lan eginez,

530
00:36:11,720 --> 00:36:14,520
Rebecaren konfiantza irabazi nuen.

531
00:36:18,280 --> 00:36:19,840
Banekien Rebecak

532
00:36:19,920 --> 00:36:23,120
Taniaren konfiantzazko taldearekin
lan egitea nahi zuela,

533
00:36:23,800 --> 00:36:25,720
Césarrekin eta Raúlekin.

534
00:36:27,240 --> 00:36:30,320
Taniari ez zion animaliak axola,

535
00:36:30,400 --> 00:36:34,200
ez bere ongizateak,
ez sufritzeak edo larritzeak.

536
00:36:34,280 --> 00:36:36,480
Ezta taldekideekiko tratua ere.

537
00:36:36,560 --> 00:36:38,120
Axola zitzaion bakarra

538
00:36:39,200 --> 00:36:41,880
ikerketak ondo ateratzea zen. Kito.

539
00:36:50,440 --> 00:36:51,640
Hogeita hamabigarrena.

540
00:36:52,320 --> 00:36:53,920
Goibeltxoa.

541
00:36:54,400 --> 00:36:56,320
Ez dago hain goibel.

542
00:36:58,720 --> 00:37:01,000
Bai, egia da, aurpegi goibela du.

543
00:37:01,080 --> 00:37:04,920
Ez dakit,
hasieran beti zegoen izkinan eserita.

544
00:37:05,000 --> 00:37:07,120
Bai, beti dago izkinan eserita.

545
00:37:09,080 --> 00:37:11,080
Uste nuen

546
00:37:11,160 --> 00:37:13,960
Taniak niri buruzko susmoak zituela.

547
00:37:14,840 --> 00:37:19,480
Animaliak kontuz tratatzen nituela
jakin izan balu bezala.

548
00:37:23,840 --> 00:37:27,840
Uste dut horregatik agindu zidala Taniak

549
00:37:29,200 --> 00:37:33,720
berrogei txakurrak hiltzea. Ni probatzeko.

550
00:37:36,640 --> 00:37:40,760
EGUNEKO LANAK
ETA XYYAA-1 IKERKETAREN BUKAERA

551
00:37:43,840 --> 00:37:48,360
XYYAA-1 ikerketa bukatzerakoan,
taldea arduratuko da txakurrak hiltzeaz.

552
00:38:01,600 --> 00:38:02,920
Aizu, non ibili zara?

553
00:38:03,520 --> 00:38:05,320
Bi ordu daramatzat zain.

554
00:38:08,280 --> 00:38:10,400
-Zer?
-Lanpetuta nengoen.

555
00:38:10,480 --> 00:38:12,480
Lanpetuta? Zertaz ari zara?

556
00:38:12,560 --> 00:38:14,200
Gure atzetik dabiltza.

557
00:38:15,800 --> 00:38:17,120
Benetan?

558
00:38:17,200 --> 00:38:18,960
Hainbat polizia auto ikusi ditut.

559
00:38:19,040 --> 00:38:21,160
Bat aparkalekuko sarreran zegoen.

560
00:38:21,240 --> 00:38:23,440
Joan arte itxaron behar izan dut.

561
00:38:29,960 --> 00:38:30,880
Kaka.

562
00:38:30,960 --> 00:38:33,200
Gu zaintzen ari direla uste dut.

563
00:38:33,280 --> 00:38:34,640
-Ez duzu ezer nabaritu?
-Ez.

564
00:38:34,720 --> 00:38:37,560
Ez zenituen
betaurrekoak edo telefonoa lanean utziko?

565
00:38:37,640 --> 00:38:38,880
Ez duzu ezetz ikusten?

566
00:38:38,960 --> 00:38:43,200
Aurreko astean konfiantzazko abokatu bati
hitz egin nion gure egoeraz.

567
00:38:44,560 --> 00:38:47,880
Harrapatzen bagaituzte,
kartzelara joan gintezke.

568
00:38:47,960 --> 00:38:50,960
Ni lauzpabost urtez, laguntzeagatik.

569
00:38:51,040 --> 00:38:52,400
Eta zu askoz gehiago.

570
00:39:03,240 --> 00:39:05,240
<i>Filmatzen jarraitzen baduzu,</i>

571
00:39:05,320 --> 00:39:07,040
<i>noizbait harrapatuko zaituzte.</i>

572
00:39:08,280 --> 00:39:09,200
<i>Entzun…</i>

573
00:39:09,880 --> 00:39:12,400
<i>Utzi nahi baduzu, utziko dugu,</i>

574
00:39:12,480 --> 00:39:15,840
<i>baina joan baino lehen,</i>
<i>askatze bat antolatu nahi dut.</i>

575
00:39:15,920 --> 00:39:19,760
<i>Ezin dugu, ezetz, oso arriskutsua da.</i>

576
00:39:20,920 --> 00:39:24,840
<i>Badakizu niretzat garrantzitsua dela</i>
<i>bizitza bat, gutxienez, salbatzea.</i>

577
00:39:24,920 --> 00:39:26,720
<i>Bat bakarrik bada ere.</i>

578
00:39:29,920 --> 00:39:32,480
<i>Bai, baina eginez gero,</i>
<i>harrapatuko gaituzte.</i>

579
00:39:35,040 --> 00:39:36,120
<i>Berdin zait.</i>

580
00:39:39,680 --> 00:39:43,960
<i>Ez naiz hortik joango</i>
<i>txakur bat atera gabe.</i>

581
00:39:47,760 --> 00:39:50,080
Egun horretatik aurrera,

582
00:39:50,160 --> 00:39:52,360
ez nintzen etxera heldu arte
salbu sentitzen.

583
00:39:53,240 --> 00:39:56,560
Lehen abisua izan zen.

584
00:39:59,000 --> 00:40:00,360
Kaka.

585
00:40:53,000 --> 00:40:56,360
Aurrera jarraituko dut,
ez naiz ondorioen beldur.

586
00:41:02,640 --> 00:41:05,920
Gehiegi arriskatzen ari zara.

587
00:41:06,000 --> 00:41:10,000
Aurrera jarraituz gero, hil beharko duzu,
eta ez duzu zeure burua barkatuko.

588
00:41:10,920 --> 00:41:15,160
Neureganatu behar ditut
ikerketetan sartzeko.

589
00:41:16,400 --> 00:41:17,600
Blokeatuta nengoen.

590
00:41:19,080 --> 00:41:22,560
Hilketaren data gerturatzen ari zen
eta ez nekien

591
00:41:23,400 --> 00:41:25,720
egiteko gai izango ote nintzen.

592
00:41:27,120 --> 00:41:31,040
Argi neukan egin ezean,
ez nintzela ikerketetan sartuko

593
00:41:31,880 --> 00:41:33,360
eta kaleratuko nindutela.

594
00:41:33,920 --> 00:41:39,200
Eta infiltratzearen ahalegin guztiak
alferrik izango zirela.

595
00:41:40,880 --> 00:41:43,240
Baina eginez gero,

596
00:41:43,320 --> 00:41:46,640
nire balioak ere akabatuko nituen.

597
00:41:46,720 --> 00:41:49,480
Txikitatik borrokatu naiz
animaliak salbatzeko,

598
00:41:49,560 --> 00:41:50,960
ez akabatzeko.

599
00:41:53,080 --> 00:41:58,600
145. EGUNA
XYYAA-1 IKERKETAREN HILKETAK

600
00:41:58,680 --> 00:42:01,880
Primeran gogoratzen dut egun hura.

601
00:42:03,280 --> 00:42:05,800
Inor ez dago 40 txakurkume hiltzeko prest.

602
00:42:11,440 --> 00:42:14,240
Eskuak dardarka nituen. Dardarka nengoen.

603
00:42:19,960 --> 00:42:22,680
Sartu nintzenetik
ezagutzen nuen kumaldi hori.

604
00:42:25,520 --> 00:42:29,680
Taniak txakurkumeetako bat hartu,

605
00:42:30,520 --> 00:42:32,240
niri eman,

606
00:42:34,720 --> 00:42:36,560
eta nola egiten nuen aztertu zuen.

607
00:42:39,960 --> 00:42:41,480
Beraz, nik…

608
00:42:42,440 --> 00:42:44,720
Irakatsitakoa aplikatuz egin nuen.

609
00:42:53,840 --> 00:42:56,240
Oso abiadura frenetikoa zen.

610
00:42:56,320 --> 00:42:58,320
Txakur bat hartu, sedatu,

611
00:42:58,400 --> 00:43:00,880
mahai gainean jarri, eta zakarrontzira.

612
00:43:00,960 --> 00:43:02,160
Danba, gorpuak.

613
00:43:02,920 --> 00:43:06,200
Ez zuten
ondo sedatuta zeuden ere egiaztatzen.

614
00:43:06,280 --> 00:43:09,440
Ez dakit, ezin nuen arnasarik hartu.

615
00:43:09,520 --> 00:43:10,720
Ni…

616
00:43:12,320 --> 00:43:14,720
Korrika joan nintzen botaka egitera.

617
00:43:14,800 --> 00:43:16,800
Sentitzen nintzen…

618
00:43:17,320 --> 00:43:19,120
Gaizki. Munstro bat nintzen.

619
00:43:24,520 --> 00:43:27,640
Txikitan zin egin nuen
halakorik egingo ez nuela.

620
00:43:30,200 --> 00:43:34,520
Egun hartan zerbait hil zen nire barnean.

621
00:43:39,000 --> 00:43:42,680
Bitxia da. Zeren eta…

622
00:43:43,520 --> 00:43:47,160
lur jota egon arren, nirekin pozik zeuden.

623
00:43:49,000 --> 00:43:52,440
Proba bat gaindu izan banu bezala.

624
00:43:55,640 --> 00:43:58,000
Orduan hasi nintzen haiekin lanean.

625
00:43:58,080 --> 00:44:01,920
Taniaren taldearekin.
Césarrekin eta Raúlekin.

626
00:44:19,400 --> 00:44:21,760
Bildu behar gara. Irudi asko ditut.

627
00:44:21,840 --> 00:44:26,000
Taldean nago. Ikerketetan sartu naiz.

628
00:44:27,600 --> 00:44:30,400
Hitz egin dezagun bihar aparkalekuan.

629
00:44:47,720 --> 00:44:49,880
Egunak daramatzat zure zain.

630
00:44:51,000 --> 00:44:54,280
Non sartu zara? Kezkatuta nago.

631
00:45:48,800 --> 00:45:50,880
Zerbait gertatu zaizu? Izutzen ari naiz.

632
00:45:56,080 --> 00:45:58,560
Ezin izan naiz joan.
Egoera arriskutsua da.

633
00:45:58,640 --> 00:45:59,640
Kontuz ibili.

634
00:46:06,160 --> 00:46:09,240
Bunkerrean denbora gehiago igaro ahala,

635
00:46:09,320 --> 00:46:10,840
bakarrago sentitzen nintzen.

636
00:46:12,560 --> 00:46:15,000
Egunak behar izan nituen lasaitzeko.

637
00:46:16,000 --> 00:46:19,080
Eta martxa berreskuratzen ari nintzenean,

638
00:46:19,160 --> 00:46:22,000
e-mail bat jaso nuen,

639
00:46:23,000 --> 00:46:24,840
antsietate apur bat eragin zidana.

640
00:46:25,880 --> 00:46:29,760
ADMINISTRAZIOA - EGUNEKO LANAK
ETA XYYAA-6 IKERKETAREN BUKAERA

641
00:46:37,480 --> 00:46:40,640
Bertan txakur berriak
jasoko genituela jartzen zuen,

642
00:46:40,720 --> 00:46:43,600
baina e-mail berean agertzen zen baita ere

643
00:46:44,400 --> 00:46:47,800
{\an8}32 zenbakidunaren hilketa data.

644
00:46:48,440 --> 00:46:54,360
Bi aste barru,
XYYAA-6 ikerketa bukatuko dugu.

645
00:46:57,640 --> 00:47:02,000
Ez nion bueltarik eman nahi.
Irakurri, eta kito.

646
00:47:02,080 --> 00:47:04,760
Egin behar nuena zen

647
00:47:04,840 --> 00:47:08,640
arreta ez galtzen saiatu
eta nire lana ondo egiten jarraitu,

648
00:47:09,160 --> 00:47:10,880
buelta gehiagorik ez eman,

649
00:47:11,840 --> 00:47:15,200
baina latza izan zen.
Hurrengo egunetan zehar

650
00:47:15,280 --> 00:47:18,040
ez nintzen bisitatzera ausartu.

651
00:47:33,560 --> 00:47:36,360
{\an8}Ezin nuen gehiago.
Neka-neka eginda nengoen. Gaizki.

652
00:47:38,440 --> 00:47:42,680
Hilabeteak neramatzan
lagunak eta familia ikusi gabe.

653
00:47:42,760 --> 00:47:45,760
AMA

654
00:48:02,280 --> 00:48:04,520
Nozio oro galdu nuen.

655
00:48:04,600 --> 00:48:08,400
Ez nekien nor nintzen ere. Gaizki nengoen.

656
00:48:12,000 --> 00:48:14,120
Orduan erabaki nuen…

657
00:48:15,760 --> 00:48:18,760
utzi behar nuela, ez nengoelako ondo.

658
00:48:20,720 --> 00:48:22,480
Baina lehenik…

659
00:48:23,960 --> 00:48:26,920
berari agur esan behar nion.

660
00:48:31,960 --> 00:48:33,640
Eta batez ere barkamena eskatu,

661
00:48:34,440 --> 00:48:35,880
ez salbatzeagatik.

662
00:50:11,120 --> 00:50:13,280
Uko egiteko e-maila idatzi nuen…

663
00:50:20,800 --> 00:50:22,160
baina ez nuen bidali.

664
00:50:22,840 --> 00:50:24,720
BIDALI

665
00:50:30,720 --> 00:50:32,280
Eskerrak ez nuela bidali.

666
00:50:57,680 --> 00:51:00,760
Hurrengo goizean
laborategiaren e-mail bat jaso nuen…

667
00:51:04,880 --> 00:51:07,760
esanez aukera emango zigutela

668
00:51:07,840 --> 00:51:10,000
ikerketako txakurren bat adoptatzeko.

669
00:51:10,080 --> 00:51:13,920
Adoptatzeko aukera hori oso ezohikoa zen.

670
00:51:14,960 --> 00:51:18,000
Ez zuen zeintzuk jartzen,

671
00:51:18,080 --> 00:51:22,040
edo aukeratzeko aukerarik zegoen,
edo farmazeutikak aukeratuko zuen.

672
00:51:26,240 --> 00:51:29,160
Urduri nengoen, oso adi nengoen ikusteko

673
00:51:29,240 --> 00:51:33,160
zein zenbakidun txakur
salbatu ahalko ziren.

674
00:51:33,240 --> 00:51:34,800
Zeintzuk adoptatu zitezkeen.

675
00:51:34,880 --> 00:51:38,520
Eta jakin nuenean,
barrenak astindu zitzaizkidan.

676
00:51:38,960 --> 00:51:41,880
32 zenbakiduna zerrendan zegoelako.

677
00:51:41,960 --> 00:51:43,480
BEAGLEEN ADOPZIOA

678
00:51:43,560 --> 00:51:46,960
…gainerako txakurrak adoptatzeko aukera…

679
00:51:47,040 --> 00:51:48,400
Hogeitik 40ra.

680
00:51:48,480 --> 00:51:52,120
Falta zen bakarra lankideren batek
adopzioa eskatzea zen,

681
00:51:52,200 --> 00:51:54,040
ezin nuen nik bakarrik eskatu.

682
00:51:54,120 --> 00:51:57,960
Bakarra banintzen,
susmoak sortuko nituzkeelako.

683
00:51:58,040 --> 00:51:59,320
ADOPZIO KONTRATUA

684
00:51:59,400 --> 00:52:01,920
Egun bertan,
hiru lankidek eskatu zuten.

685
00:52:07,240 --> 00:52:08,920
E-mail bat bidali dizuet.

686
00:52:09,000 --> 00:52:11,680
Mesedez,
adoptatu nahi duen inor ezagutzekotan…

687
00:52:11,760 --> 00:52:13,120
Zenbat adopta daitezke?

688
00:52:13,200 --> 00:52:16,120
-Hogei?
-Hogei adopta daitezke.

689
00:52:16,200 --> 00:52:19,200
-Hogei adopta daitezke.
-Eta noiz adopta daitezke?

690
00:52:19,840 --> 00:52:20,760
Berehala.

691
00:52:20,840 --> 00:52:24,360
-Berehala? Hara, ados.
-Jarri duzu…

692
00:52:24,440 --> 00:52:26,520
Hurrengo goizean egin nuen lehen gauza

693
00:52:26,600 --> 00:52:29,360
albaitariari e-mail bat bidaltzea izan zen

694
00:52:29,440 --> 00:52:32,880
32 zenbakidunaren adopzioa eskatzeko.

695
00:52:49,040 --> 00:52:51,040
HARRERA

696
00:52:51,120 --> 00:52:54,360
Kurda etorri zitzaidan burura,
baina niri bost.

697
00:52:54,440 --> 00:52:56,320
Aukera neukan

698
00:52:57,120 --> 00:53:00,080
bizitza bat salbatzeko,
eta hori egingo nuen.

699
00:53:07,520 --> 00:53:11,040
Ezin duzu imajinatu…

700
00:53:12,240 --> 00:53:15,800
Ezin duzu imajinatu nolakoa izan zen
lehen aldiz ukitzea

701
00:53:16,560 --> 00:53:18,880
egun gutxi barru
etxean izango nuela jakinda.

702
00:53:20,720 --> 00:53:24,160
Bertan bizi nuen
une zoriontsu bakarra izan zen.

703
00:53:25,880 --> 00:53:27,320
Bakarra.

704
00:53:46,200 --> 00:53:48,080
Nola hartu zuen Kurdak?

705
00:53:49,320 --> 00:53:50,480
Gaizki hartu zuen.

706
00:53:52,080 --> 00:53:53,480
Ika-mika izan genuen.

707
00:53:54,520 --> 00:53:56,880
Baina berdin zitzaidan,

708
00:53:57,400 --> 00:53:59,000
nolanahi ere egingo nuen.

709
00:54:04,480 --> 00:54:08,000
Eta bere bila joateko laguntza
eskatu nion egunean,

710
00:54:08,480 --> 00:54:09,960
orduan ulertu zuen

711
00:54:10,040 --> 00:54:13,880
ez zela askatze ilegala,
ez ginela halakorik egiten ari…

712
00:54:13,960 --> 00:54:16,920
Adopzioa zen, legala zen,

713
00:54:17,720 --> 00:54:19,160
gardena.

714
00:54:22,120 --> 00:54:24,400
{\an8}Eta ziur nago berarentzat ere

715
00:54:25,120 --> 00:54:28,800
garaipen txiki bat izan zela.

716
00:54:46,640 --> 00:54:48,360
Oso polita izan zen.

717
00:54:49,040 --> 00:54:53,240
Ez zegoen kaiola batean jada.
Ez zegoen burdinazko kutxa batean.

718
00:54:54,440 --> 00:54:56,160
Ez zen 32 zenbakiduna jada.

719
00:54:57,080 --> 00:55:00,240
Britches deitzea otu zitzaidan,

720
00:55:00,320 --> 00:55:02,720
makakoaren askatzearen bideogatik,

721
00:55:03,560 --> 00:55:05,440
gaztetan hainbeste hunkitu ninduena.

722
00:55:05,520 --> 00:55:07,560
Baina luzeegia irudi zitzaidan,

723
00:55:08,160 --> 00:55:09,280
eta Chess deitu nuen.

724
00:55:17,560 --> 00:55:21,160
Nolakoak izan ziren
Chess etxean izan zenuen lehen egunak?

725
00:55:22,040 --> 00:55:25,960
Oasi bat bezalakoak izan ziren.

726
00:55:42,520 --> 00:55:46,240
Chess heldu eta aldatzera behartu ninduen,

727
00:55:46,320 --> 00:55:47,960
bizimodua, ohiturak, dena.

728
00:55:48,040 --> 00:55:50,640
Egunero paseatzera irten behar izatea

729
00:55:50,720 --> 00:55:52,600
aldaketa handia izan zen.

730
00:56:00,680 --> 00:56:02,400
Gogorarazten zidan

731
00:56:04,280 --> 00:56:06,760
nondik zetorren

732
00:56:06,840 --> 00:56:09,200
eta zergatik egiten ari nintzen hori.

733
00:56:46,240 --> 00:56:49,200
<i>2019 zoriontsua!</i>

734
00:56:58,360 --> 00:57:01,400
Kurdarentzat garaipen txikia izan zen,
baina utzi zuen.

735
00:57:01,480 --> 00:57:03,200
-Nola eragin zizun?
-Bai.

736
00:57:04,080 --> 00:57:08,040
Oso mingarria izan zen.

737
00:57:19,800 --> 00:57:23,040
Baina ulertu nuen.
Ezin nion ezer esan.

738
00:57:23,120 --> 00:57:26,840
Ikerketa uztea erabaki dut.
Gure atzetik dabiltzala uste dut.

739
00:57:26,920 --> 00:57:30,240
Gehiegi arriskatzen ari gara.
Kontuz ibili.

740
00:57:33,920 --> 00:57:35,440
Bakarrik geratu nintzen,

741
00:57:35,520 --> 00:57:39,160
eta iruzurtia nintzela
sentitzen hasi nintzen.

742
00:57:39,240 --> 00:57:42,200
Berriz utzi nahi izan nuen.

743
00:57:42,280 --> 00:57:45,760
Baina ikerketa berriak hasi ziren,

744
00:57:45,840 --> 00:57:49,120
eta ezin nuen une horretan utzi.
Hori egiten ari nintzen

745
00:57:49,200 --> 00:57:51,720
gertatzen ari zena
dokumentatu eta salatzeko,

746
00:57:51,800 --> 00:57:54,680
kontatzeko. Ezin nuen une horretan utzi.

747
00:58:01,600 --> 00:58:04,880
Baina hutsetik hasi behar nuela
ulertu nuen.

748
00:58:08,240 --> 00:58:11,360
Lehendabizi, etxez aldatu nintzen,
seguruago egoteko.

749
00:58:30,560 --> 00:58:33,960
Eta lan egiteko modu propioa garatu nuen.

750
00:58:36,720 --> 00:58:41,200
{\an8}Grabatzen nuen oro
etikoki onartezina izan arren,

751
00:58:41,280 --> 00:58:43,000
ez zen krimena.

752
00:58:43,960 --> 00:58:47,720
Ikerketa behar bezala egiteko,

753
00:58:47,800 --> 00:58:51,040
gorabeherak eta irregulartasunak
grabatu behar nituen.

754
00:58:51,120 --> 00:58:53,360
Animalien ongizatearen ideia deuseztatu,

755
00:58:53,440 --> 00:58:55,200
eta laborategiaren hiru arauak.

756
00:58:57,840 --> 00:59:01,080
-Zeintzuk dira hiru arauak?
-Azalduko dizut.

757
00:59:01,160 --> 00:59:05,440
Animalia-esperimentazioan adituak direnak
animalien erabilera zuritzen dute

758
00:59:05,520 --> 00:59:08,840
hiru arauen printzipioa deritzonarekin,

759
00:59:08,920 --> 00:59:10,000
60ko hamarkadatik.

760
00:59:10,080 --> 00:59:11,840
Hiru arauak honako hauek dira…

761
00:59:11,920 --> 00:59:15,440
Ordezkapena: ikertzea eta bilatzea

762
00:59:15,520 --> 00:59:17,320
gutxien sufritzen duten animaliak.

763
00:59:19,520 --> 00:59:22,920
Murrizketa: metodoak bilatzea
eta erabiltzea

764
00:59:23,000 --> 00:59:26,560
ahalik eta animalia gutxiekin
emaitzak eskuratzeko,

765
00:59:26,640 --> 00:59:30,200
edo animaliak berrerabiltzea
ikerketa bateragarrietan.

766
00:59:35,280 --> 00:59:37,240
Eta azkenik, finketa:

767
00:59:38,200 --> 00:59:40,400
animalien hazkuntza aldatzea

768
00:59:40,480 --> 00:59:43,320
edo prozedurak hobetzea
larritasuna eta mina

769
00:59:43,400 --> 00:59:45,000
ezagutu eta txikiagotzeko.

770
00:59:45,080 --> 00:59:46,600
…hazkuntza finketa

771
00:59:51,320 --> 00:59:54,840
Animaliaren ongizatea AOMEk ezartzen du,

772
00:59:54,920 --> 00:59:59,000
europar legeek eta herrialde bakoitzeko
araudiek araututa.

773
00:59:59,080 --> 01:00:02,400
Eta bost puntutan oinarritzen da
edozein animaliarentzat.

774
01:00:03,080 --> 01:00:06,760
Ez da gose edo egarri izango.

775
01:00:06,840 --> 01:00:08,800
Ez du beldur edo estutasunik izango.

776
01:00:10,000 --> 01:00:12,240
Ez du ondoez fisiko edo termikorik izango.

777
01:00:13,560 --> 01:00:16,400
Ez du min, zauri edo gaixotasunik izango.

778
01:00:21,040 --> 01:00:23,600
Eta berezko portaera garatzeko
askatasuna izango du.

779
01:00:34,240 --> 01:00:37,880
Orduan, argi gera dadin,

780
01:00:37,960 --> 01:00:39,400
ziurtagiriak zituzten.

781
01:00:39,480 --> 01:00:41,920
Ez zegoen gainbegiratzailerik?

782
01:00:42,000 --> 01:00:44,000
Bai, bazegoen albaitari bat.

783
01:00:44,080 --> 01:00:47,000
Bere ardura zen
animalien ongizatea gainbegiratzea.

784
01:00:47,080 --> 01:00:51,360
Baina bertan egon nintzen bitartean
pare bat aldiz ikusi nuen.

785
01:00:51,440 --> 01:00:54,680
Ni neuk jakinarazi behar izan nion
gorabeheraren bat.

786
01:00:57,840 --> 01:01:01,520
Orduan ez dut ulertzen
nola eskuratzen diren ziurtagiriak.

787
01:01:03,440 --> 01:01:07,280
Direktiba europarren
eta Espainiako araudiaren arabera,

788
01:01:07,360 --> 01:01:10,480
urtean behin ikuskapen bat egon behar du.

789
01:01:10,560 --> 01:01:12,640
TXAKURREN GORABEHERAK

790
01:01:12,720 --> 01:01:14,040
Han egon nintzenean,

791
01:01:14,120 --> 01:01:16,720
ez nuen inolako ikuskapenen berririk izan.

792
01:01:17,800 --> 01:01:21,360
UNTXIEN GORABEHERAK

793
01:01:24,120 --> 01:01:28,000
Orduan ulertu nuen
diru publikoa inbertitu zutela

794
01:01:28,080 --> 01:01:32,200
eta laborategia behar bezala
mantentzeko interes handia zegoela.

795
01:01:32,280 --> 01:01:37,160
KONTRATU PUBLIKOA
274 557,68 EURO - VIVOTECNIA RESEARCH

796
01:01:37,240 --> 01:01:38,920
Animalien ongizatearen ideia

797
01:01:39,000 --> 01:01:41,280
oso tresna ideologiko boteretsua da,

798
01:01:42,760 --> 01:01:46,720
animaliak esplotatuz bizi direnak
defendatzeko erabiltzen dutena.

799
01:01:52,560 --> 01:01:55,280
Zer-nolako harremana zenuen lankideekin?

800
01:01:55,360 --> 01:01:57,440
-Gauzak aldatu ziren?
-Bai, noski.

801
01:01:57,520 --> 01:01:59,640
Bai. Taldearen parte nintzen.

802
01:01:59,720 --> 01:02:01,000
Nitaz fidatzen ziren.

803
01:02:01,080 --> 01:02:05,840
Ikerketa pila esleitu zizkidaten,
arratoi, untxi eta txerriekin.

804
01:02:05,920 --> 01:02:07,640
Eta une horretan,

805
01:02:07,720 --> 01:02:10,160
estres handia zegoela,
zerbait gertatu zen,

806
01:02:10,240 --> 01:02:12,000
estresa areagotu zuena.

807
01:02:12,960 --> 01:02:15,360
Ikerketaburu bat itzuli zen laborategira.

808
01:02:16,320 --> 01:02:18,440
Atentzioa piztu zidana izan zen

809
01:02:18,520 --> 01:02:22,200
hark aipatu zuela,
sei hilabete inguru barru,

810
01:02:22,280 --> 01:02:24,880
primate ikerketa bat egingo zela.

811
01:02:24,960 --> 01:02:26,720
Beraz, adi egon nintzen,

812
01:02:26,800 --> 01:02:29,360
eta egutegian apuntatu nuen

813
01:02:29,440 --> 01:02:31,240
dokumentatzeke nuen bakarra zelako

814
01:02:31,320 --> 01:02:33,680
alde egin aurretik.

815
01:02:42,280 --> 01:02:43,800
{\an8}Ikerketa ugari heldu ziren,

816
01:02:43,880 --> 01:02:46,640
{\an8}laborategi baten ordez,
fabrika bat zirudien.

817
01:02:46,720 --> 01:02:48,680
{\an8}Gero eta ikerketa gehiago.

818
01:02:55,160 --> 01:02:59,360
{\an8}Odola nabari nezakeen ahoan.
Odolak duen zapore metalikoa.

819
01:03:01,760 --> 01:03:03,640
Sarraski hutsa izan zen.

820
01:03:06,120 --> 01:03:08,960
Dutxatu eta odola garbitu beharra nuen.

821
01:03:09,040 --> 01:03:11,600
Hortzak garbitu, dena,

822
01:03:11,680 --> 01:03:14,400
{\an8}Chess paseatzera atera aurretik.

823
01:03:14,480 --> 01:03:16,520
{\an8}Ez nuen ni ikusterik ere nahi.

824
01:03:25,160 --> 01:03:28,320
Egun batean,
igerilekura joatea otu zitzaidan arte.

825
01:03:41,600 --> 01:03:44,280
Eta bat-batean igerilekuko kloroak…

826
01:03:45,520 --> 01:03:49,600
Usainak ere bai. Ez dakit.
Zera iruditu zitzaidan…

827
01:03:49,680 --> 01:03:50,840
garbitzen ninduela.

828
01:03:52,160 --> 01:03:56,360
Gainera, fisikoki nekatzen nintzenez,
estresa arintzen laguntzen zidan.

829
01:03:57,240 --> 01:03:59,560
Halako leku batean lan egiten duena,

830
01:03:59,640 --> 01:04:02,880
animaliekin esperimentatzen den
laborategi batean,

831
01:04:03,480 --> 01:04:06,720
ohitu egiten da errutina horretara.

832
01:04:06,800 --> 01:04:13,400
Nolabaiteko gaitasuna garatzen duzu
alde batera uzteko odola, mina,

833
01:04:13,480 --> 01:04:16,200
animalia babesgabeen oihuak…

834
01:04:16,280 --> 01:04:18,000
Gogortu egiten zara.

835
01:04:18,080 --> 01:04:22,600
Inguratzen zaituen indarkeriak
ez dizu eragiten.

836
01:04:22,680 --> 01:04:25,280
Barne gatazka handia zen niretzat…

837
01:04:25,800 --> 01:04:27,240
Argi izan behar nuen…

838
01:04:29,080 --> 01:04:32,920
zer egiten ari nintzen,
zertarako egiten ari nintzen,

839
01:04:33,000 --> 01:04:34,240
eta zergatik.

840
01:04:37,680 --> 01:04:39,880
{\an8}Aizu, kutxa irekiko dute!

841
01:04:43,800 --> 01:04:45,560
Irekitzear egon dira.

842
01:04:46,400 --> 01:04:47,880
Burua galdu dute.

843
01:04:52,320 --> 01:04:55,720
Esaterako, motxiladun arratoien ikerketa,

844
01:04:56,480 --> 01:05:00,240
oso gogorra izan zen, oso desatsegina.

845
01:05:03,960 --> 01:05:08,960
Arratoiak minez iraulkatzen ziren
botika ematen genien bakoitzean.

846
01:05:09,520 --> 01:05:12,120
Ez dakit nolatan ez dagoen hilda.

847
01:05:12,200 --> 01:05:14,920
Eta egun horietan zehar

848
01:05:15,000 --> 01:05:18,400
hasi zen César

849
01:05:19,600 --> 01:05:22,680
txantxa itsusiak egiten,

850
01:05:22,760 --> 01:05:25,840
Hitler, gas kamerak eta trenak aipatzen.

851
01:05:25,920 --> 01:05:29,400
Begira, eramango…

852
01:05:29,480 --> 01:05:32,080
-Zera dirudi…
-Zer zabiltza?

853
01:05:33,000 --> 01:05:34,800
Hitler bezala, eramaten…

854
01:05:34,880 --> 01:05:38,000
Denak gaseztatuko dituzu? Zergatik?

855
01:05:39,280 --> 01:05:42,760
Egun hartan zerbait larria
gertatuko zela aurreikusten ikasi nuen.

856
01:05:42,840 --> 01:05:47,520
Horrela lortu nuen grabatzea

857
01:05:48,560 --> 01:05:51,320
Raúlek bizkar-hezurra apurtu ziola
untxi bati.

858
01:05:57,200 --> 01:05:58,680
{\an8}Tira, untxitxo.

859
01:06:00,360 --> 01:06:02,440
Untxiek ez dute ia zaratarik egiten.

860
01:06:03,720 --> 01:06:07,360
Beraz, min handia izan behar zuen
animaliak oihu egiteko.

861
01:06:08,960 --> 01:06:10,440
Apurtuta dauka.

862
01:06:13,000 --> 01:06:14,480
Apurtu egin da.

863
01:06:16,680 --> 01:06:20,000
Eta animalia sedatu ordez,

864
01:06:20,080 --> 01:06:22,520
bizirik izan zuten ikerketa bukatu arte.

865
01:06:23,360 --> 01:06:25,000
Berrogeita zortzi orduz.

866
01:06:25,080 --> 01:06:28,440
Eutsi egin behar du!

867
01:06:28,520 --> 01:06:31,480
Gero aterako diote odola.

868
01:06:31,560 --> 01:06:33,000
Beste batean, adibidez,

869
01:06:33,080 --> 01:06:36,000
zalaparta entzun nuen
eta lankide pila ikusi nituen

870
01:06:36,080 --> 01:06:38,440
laborategirantz korrika, urduri.

871
01:06:38,520 --> 01:06:42,000
Esan zidaten kaiola batean
txakur bat odolusten ari zela.

872
01:06:44,360 --> 01:06:46,040
{\an8}Beste gela batera eraman zuten.

873
01:06:46,120 --> 01:06:48,760
{\an8}Gainera, talde iraunkorreko txakurra zen.

874
01:06:48,840 --> 01:06:50,480
{\an8}Ezagutzen nuen. Zaindu nuen.

875
01:06:52,080 --> 01:06:53,520
Barneko odoljarioa zuen.

876
01:06:53,600 --> 01:06:56,640
Inork ez zekien zer gertatu zitzaion.

877
01:06:57,400 --> 01:06:59,080
Baina txakurra odolusten ari zen.

878
01:06:59,160 --> 01:07:02,560
Gelatik atera
eta albaitariarekin egin nuen topo,

879
01:07:02,640 --> 01:07:06,800
eta zaintzaileak eta biok esan genion

880
01:07:06,880 --> 01:07:09,720
zerbait egin behar zuela.
Eta erantzun zigun

881
01:07:09,800 --> 01:07:12,040
ezin zuela ezer egin, lehenik

882
01:07:12,120 --> 01:07:15,840
ikerketaburuarekin hitz egin behar zuela,
farmazeutikarekin.

883
01:07:18,960 --> 01:07:21,160
Txakurra negarrez ari zen. Odola galtzen.

884
01:07:21,240 --> 01:07:24,320
Ez zeukan indarrik. Hiltzen ari zen.

885
01:07:26,680 --> 01:07:29,080
Eta beharrik gabe sufritzen utzi zuten.

886
01:07:29,160 --> 01:07:32,680
Arratsalde bukaeran sedatu zuten.

887
01:07:32,760 --> 01:07:38,200
Animalia bertan utzi zuten, sufritzen,
berdin zitzaielako.

888
01:07:47,040 --> 01:07:51,560
Ez zuten erregistratu,
ez zioten farmazeutikari esan.

889
01:07:52,560 --> 01:07:55,600
Nik bakarrik erregistratu nuen.
Grabatu nuelako.

890
01:07:57,320 --> 01:07:58,760
Gauza asko ulertu nituen.

891
01:08:00,240 --> 01:08:01,200
Esaterako?

892
01:08:02,560 --> 01:08:05,400
Ezinezkoa zela
ikerketa denak ondo ateratzea.

893
01:08:19,480 --> 01:08:22,960
Estres eta presio handia egon arren,

894
01:08:23,040 --> 01:08:24,760
emaitzak beti ziren positiboak.

895
01:08:32,440 --> 01:08:34,640
Ziur nengoen datuak manipulatzen zirela.

896
01:08:34,720 --> 01:08:36,640
Baina ez nuen frogarik.

897
01:08:37,400 --> 01:08:39,040
Egun batzuk geroago lortu nuen.

898
01:08:40,280 --> 01:08:43,640
Buru-belarri ibili naiz
datuak faltsifikatzen.

899
01:08:43,720 --> 01:08:45,400
-Zu?
-Bai, ni.

900
01:08:45,480 --> 01:08:49,880
Faltsifikatzen… Zer datu? Txakurrenak?

901
01:08:49,960 --> 01:08:52,480
Hauek, apirilean hildakoenak.

902
01:08:52,560 --> 01:08:55,280
Negozio bat zela ulertu nuen.

903
01:08:56,320 --> 01:08:58,280
Ez zuen beste ezerk axola.

904
01:08:58,360 --> 01:09:02,120
Sufrimendu hori guztia alferrikakoa zen.

905
01:09:02,800 --> 01:09:05,200
Zertarako? Nor pozik izateko?

906
01:09:06,120 --> 01:09:08,800
Zer datu? Txakurrenak?

907
01:09:08,880 --> 01:09:11,640
Hauek, apirilean hildakoenak.

908
01:09:11,720 --> 01:09:13,680
Atera zu.

909
01:09:28,720 --> 01:09:30,520
<i>Faltsifikatzen…</i>

910
01:09:31,640 --> 01:09:34,400
<i>Zer datu? Txakurrenak?</i>

911
01:09:34,480 --> 01:09:36,920
<i>Hauek, apirilean hildakoenak.</i>

912
01:09:37,560 --> 01:09:39,320
<i>Atera zu.</i>

913
01:09:41,880 --> 01:09:44,720
Gogoratzen duzu zeri buruzkoa zen?

914
01:09:44,800 --> 01:09:47,400
Zeri buruzko ikerketa?

915
01:09:47,480 --> 01:09:49,000
Tumoreen aurkakoei buruzkoa.

916
01:09:50,600 --> 01:09:54,160
Orduan tumoreen aurkako ikerketa hori,

917
01:09:54,240 --> 01:09:57,000
zuk grabatu zenituen frogena,

918
01:09:57,560 --> 01:10:01,600
ikerketa hori hipotetikoki
gizakietara helduz gero, bigarren fasean,

919
01:10:01,680 --> 01:10:05,360
probatzeko, gaixo terminalekin, adibidez,

920
01:10:05,440 --> 01:10:08,720
ez litzateke
ebidentzia zientifikorik egongo,

921
01:10:08,800 --> 01:10:11,680
-ezingo lukete esan fidagarria denik.
-Ez.

922
01:10:12,800 --> 01:10:13,840
Inork ez.

923
01:10:28,040 --> 01:10:31,840
Gauza askoren pilatzea zen, estresa,

924
01:10:31,920 --> 01:10:34,680
odola, ohartzea

925
01:10:34,760 --> 01:10:38,320
grabatutako gorabehera izugarriez.

926
01:10:38,400 --> 01:10:40,320
Arratoiena, untxiarena.

927
01:10:40,400 --> 01:10:43,840
Egunero ikusten nuen
animaliekiko ankerkeria.

928
01:10:43,920 --> 01:10:45,960
Lankideen txantxak.

929
01:10:46,040 --> 01:10:48,960
Munstro bat naizela sentitzea.

930
01:10:49,040 --> 01:10:52,960
Zera izan zen…

931
01:10:53,040 --> 01:10:57,960
Dena… Ez dakit. Baina behea jo nuen.

932
01:11:01,760 --> 01:11:06,080
Ordura arte, ez nekien zer zen
antsietate-atake bat izatea.

933
01:11:11,520 --> 01:11:15,120
Gogoratzen dudan bakarra
autoan nengoela zen, eta ezin nuela

934
01:11:15,200 --> 01:11:16,360
arnasa hartu.

935
01:11:20,120 --> 01:11:23,920
Ez nuen bolantea eusteko indarrik.

936
01:11:33,280 --> 01:11:36,520
Ez dakit nola heldu nintzen hornitegira.

937
01:11:53,840 --> 01:11:56,240
Eta negarrez hasi nintzen.

938
01:12:08,920 --> 01:12:11,560
Hilabete horietan guztietan ez bezala.

939
01:12:42,400 --> 01:12:43,920
Etxera itzuli nintzen,

940
01:12:45,640 --> 01:12:48,200
eta Chess ohean etzan zen nirekin.

941
01:12:50,040 --> 01:12:55,000
Hura pozik ikustea, eta aske…

942
01:12:56,200 --> 01:13:00,080
gogorarazi zidan zergatik
eta noren alde borrokatzen ari nintzen.

943
01:13:01,000 --> 01:13:02,840
Eta ez nuela amore eman behar,

944
01:13:04,920 --> 01:13:06,680
zaila izan arren.

945
01:13:24,840 --> 01:13:28,360
Barruan zeundela gertatu zen
Soko taldearena.

946
01:13:28,440 --> 01:13:30,320
-Bai.
-Nolakoa izan zen?

947
01:13:30,400 --> 01:13:33,040
Gainera, une horretan
makakoekin ari zinen.

948
01:13:33,960 --> 01:13:37,680
Motibazio handia eman zidan.

949
01:13:38,640 --> 01:13:39,800
Ez nengoelako bakarrik.

950
01:13:42,080 --> 01:13:45,120
{\an8}Ni bezalako norbait zegoen Alemanian,

951
01:13:45,200 --> 01:13:46,920
lau hilabetez infiltratu zena,

952
01:13:47,000 --> 01:13:50,480
eta berri bat atera zuena
animalien aurkako tratu txarrei buruz.

953
01:13:50,560 --> 01:13:53,600
ALEMANIAK ESPERIMENTUAK GELDIARAZI DITU
LABORATEGI BATEAN

954
01:13:53,680 --> 01:13:55,800
ANIMALIEN AURKAKO TRATU TXARRAK DIRELA ETA

955
01:13:59,320 --> 01:14:02,280
Eta berria atera zen egun berean,

956
01:14:02,360 --> 01:14:04,680
Rebecak e-mail bat bidali zigun denoi

957
01:14:04,760 --> 01:14:08,280
berriaren eta bideoaren estekarekin,

958
01:14:08,920 --> 01:14:10,400
Sokokoari buruz.

959
01:14:17,960 --> 01:14:22,440
Pertsona horrek atera zituen irudiak
oso gogorrak ziren.

960
01:14:23,560 --> 01:14:25,840
Nire irudien oso antzekoak ziren.

961
01:14:27,200 --> 01:14:31,200
Alemaniako prentsak laborategiaren
berehalako itxieraz hitz egiten zuen.

962
01:14:31,280 --> 01:14:34,480
{\an8}PROBA BARBAROAK
JENDEAK LABORATEGIAREN ITXIERA ESKATU DU

963
01:14:34,560 --> 01:14:37,960
Beraz, amets egiten hasi nintzen

964
01:14:38,040 --> 01:14:41,880
Bunkerra ixtea lortzeko aukerarekin.

965
01:14:41,960 --> 01:14:44,520
ALEMANIAK ESPERIMENTUAK GELDIARAZI DITU

966
01:14:44,600 --> 01:14:47,240
ANIMALIEN AURKAKO TRATU TXARRAK DIRELA ETA

967
01:14:47,320 --> 01:14:50,520
Giroa asaldatuta zegoen
teknikari eta zuzendarien artean.

968
01:14:50,600 --> 01:14:53,800
Tentsio apur bat zegoen.

969
01:14:56,520 --> 01:14:59,400
Baina laster hasi ziren aitzakiak:
"Hemen ez".

970
01:14:59,480 --> 01:15:02,680
"Ondo tratatzen ditugu animaliak,
Alemanian ez bezala".

971
01:15:02,760 --> 01:15:04,440
"Jendea oso sentibera da".

972
01:15:04,520 --> 01:15:07,880
-Albisteak ikusi dituzue gaur?
-Zergatik?

973
01:15:07,960 --> 01:15:12,200
Bideo bat atera dute,
Alemaniako CRO batean grabatua.

974
01:15:15,200 --> 01:15:18,640
Mundu osoan hedatutako eredua da.

975
01:15:18,720 --> 01:15:20,640
Tximinoak horrela tratatzen dituzte

976
01:15:20,720 --> 01:15:24,520
munduko laborategien % 90ean.
Eta honelako tximinoak dira.

977
01:15:24,600 --> 01:15:25,800
Makakoak dira.

978
01:15:25,880 --> 01:15:28,200
Honelako gauzak entzuten hasi nintzen:

979
01:15:28,280 --> 01:15:31,280
"Adi egon,
baliteke norbait grabatzen egotea".

980
01:15:31,360 --> 01:15:33,680
Denak zeuden erne.

981
01:15:33,760 --> 01:15:36,560
Eta harrapatzeko arriskuan nengoen.

982
01:15:37,400 --> 01:15:39,200
Eta orduan…

983
01:15:39,280 --> 01:15:41,800
Tentsio handiko egunak izan ziren.

984
01:15:47,640 --> 01:15:49,320
Imajinatu.

985
01:15:50,160 --> 01:15:53,840
Jantokian nengoenean
niri begira zeudela iruditzen zitzaidan,

986
01:15:53,920 --> 01:15:55,280
zurrumurruka.

987
01:15:58,520 --> 01:16:00,240
Paranoia bat zen,

988
01:16:00,800 --> 01:16:04,720
baina egia zen mundu guztiak zituela
mundu guztiari buruzko susmoak.

989
01:16:12,120 --> 01:16:16,640
Kalera ateratzen nintzenean,
benetako paranoia nuen.

990
01:16:36,040 --> 01:16:39,240
Nirekin gurutzatzen zen jendeak
bazekiela uste nuen.

991
01:17:09,320 --> 01:17:12,360
Kito. Ezin nuen gehiago.

992
01:17:12,440 --> 01:17:14,160
Ezin nuen jarraitu.

993
01:17:19,000 --> 01:17:20,480
Beraz,

994
01:17:21,400 --> 01:17:25,000
ordua iritsi zela erabaki nuen.

995
01:17:32,560 --> 01:17:36,560
Zirriborro karpetara sartu,
e-maila ireki eta bidali nuen.

996
01:17:39,360 --> 01:17:40,800
Nola hartu zuten uko egitea?

997
01:17:41,600 --> 01:17:43,680
Kontraeskaintza egin zidaten.

998
01:17:45,120 --> 01:17:47,560
Soldata eta maila igoera eskaini zidaten.

999
01:17:48,040 --> 01:17:51,480
Formakuntzen arduraduna izatea nahi zuten.

1000
01:17:54,160 --> 01:17:55,800
Ezetz esan nuen, noski.

1001
01:17:56,360 --> 01:18:01,720
544. EGUNA
BUNKERREKO AZKEN GRABAKETA

1002
01:18:07,000 --> 01:18:08,320
<i>Okerra.</i>

1003
01:18:09,280 --> 01:18:10,240
<i>Zuzena.</i>

1004
01:18:10,320 --> 01:18:13,640
Festa bat antolatu zidaten,
opari eta guzti.

1005
01:18:14,360 --> 01:18:17,800
Makako baten irudia zuen txartela
oparitu zidaten.

1006
01:18:25,520 --> 01:18:28,520
Horra joan behar ez nintzen lehen egunak,

1007
01:18:29,200 --> 01:18:31,800
Bunkerrera joan behar ez nuen
lehen egunak,

1008
01:18:32,800 --> 01:18:36,200
ezta ikerketa gehiagorik egin,
arraroak izan ziren,

1009
01:18:38,400 --> 01:18:41,680
denbora asko neramalako hori egiten.

1010
01:18:42,320 --> 01:18:44,120
Beste norbaiten plantak egiten.

1011
01:18:48,320 --> 01:18:51,040
Hamazortzi hilabete
eman nituen infiltratuta.

1012
01:18:51,840 --> 01:18:54,240
Zehazki, 544 egun.

1013
01:18:57,040 --> 01:19:00,520
Uste dut nire zati bat

1014
01:19:01,880 --> 01:19:05,320
bertan hil zela, gainerako animaliekin.

1015
01:19:14,160 --> 01:19:16,480
Ezin nituen irudi guztiak berriz ikusi.

1016
01:19:17,120 --> 01:19:20,320
Beraz, lagun batekin
harremanetan jarri nintzen.

1017
01:19:20,400 --> 01:19:24,480
Deitu, neukana kontatu,
eta bideo bat bidali nion.

1018
01:19:24,560 --> 01:19:29,480
Zur eta lur geratu zen,
eta baietz esan zidan, lagunduko zidala.

1019
01:19:29,560 --> 01:19:32,760
Eta martxa onean lan egiten ari ginela,

1020
01:19:33,760 --> 01:19:35,080
pandemia heldu zen.

1021
01:19:41,120 --> 01:19:43,240
Denak gogorarazten zidan Bunkerra.

1022
01:19:46,480 --> 01:19:50,000
Chess oso urduri jartzen zen
musukoak ikusterakoan,

1023
01:19:50,080 --> 01:19:53,040
eta jenderik ez zegoenean
irten behar genuen kalera.

1024
01:20:02,480 --> 01:20:05,640
Lana bilatu nuen apur bat irteteko,

1025
01:20:05,720 --> 01:20:07,880
eta dirua behar nuelako.

1026
01:20:09,560 --> 01:20:13,000
Eta berriz hasi nintzen
albaitari kliniketan lanean.

1027
01:20:14,680 --> 01:20:18,240
Lagundu egin zidan
berriz animaliak salbatzen lan egiteak.

1028
01:20:20,520 --> 01:20:22,200
Mesede handia egin zidan.

1029
01:20:25,120 --> 01:20:26,960
Eta nire lagunarekin…

1030
01:20:27,040 --> 01:20:30,680
Pandemiak gure lana geldotu zuen,
baina lagungarria izan zen

1031
01:20:30,760 --> 01:20:35,560
zehatzagoak izateko txostenak egiterakoan
eta irudiak antolatzerakoan.

1032
01:20:41,080 --> 01:20:43,440
Zazpi mila artxibo nituen, ordu pila bat,

1033
01:20:43,520 --> 01:20:45,600
ehundaka ordu nituen grabatuta.

1034
01:20:47,760 --> 01:20:48,720
IRUDIAK

1035
01:20:48,800 --> 01:20:50,960
Azkenean ordu bateko bideo bat egin

1036
01:20:51,040 --> 01:20:53,880
eta Cruelty Free nazioarteko erakundeari
bidali genion,

1037
01:20:54,560 --> 01:20:57,360
baina ez genuen espero

1038
01:20:58,200 --> 01:20:59,600
ondoren etorri zena.

1039
01:20:59,680 --> 01:21:02,400
Madrilgo Erkidegoak laborategi bateko
ikerketa-jarduera

1040
01:21:02,480 --> 01:21:05,720
eten du,
ustez animaliei tratu txarrak emateagatik.

1041
01:21:05,800 --> 01:21:08,120
GKE batek egoera salatu du

1042
01:21:08,200 --> 01:21:10,920
praktika krudelak erakusten dituen
bideo baten bidez.

1043
01:21:11,000 --> 01:21:13,920
Ikusiko dituzuen irudiak gogorrak dira.

1044
01:21:14,000 --> 01:21:17,000
Animalien aurkako
ankerkeriaren irudien ondorioz,

1045
01:21:17,080 --> 01:21:21,480
laborategi batek bertan behera utzi ditu
saiakuntza klinikoen ikerketa.

1046
01:21:21,560 --> 01:21:22,960
<i>Enpresak berak ireki…</i>

1047
01:21:23,040 --> 01:21:24,360
Zalaparta eragin zuen.

1048
01:21:25,280 --> 01:21:29,040
Diputatuen kongresura heldu zen…
Eztabaidagai bihurtu zen.

1049
01:21:29,120 --> 01:21:31,680
Vivotecnian, Madrilgo laborategian,

1050
01:21:31,760 --> 01:21:37,360
animaliek tratu txarrak jasotzen zituzten.

1051
01:21:37,440 --> 01:21:38,400
Jotzen zituzten,

1052
01:21:38,480 --> 01:21:41,160
erdeinatzen zituzten, iraintzen zituzten,

1053
01:21:41,240 --> 01:21:45,680
bi urteren buruan bildutako irudiek
frogatu zuten bezala.

1054
01:21:45,760 --> 01:21:49,280
Ez diete soilik oinazea
eta mina eragiten beste izaki bizidunei,

1055
01:21:49,360 --> 01:21:53,920
ez digute soilik mina eragiten
animaliak maite ditugunoi.

1056
01:21:54,000 --> 01:21:58,680
Animaliak torturatzen dituzten pertsonak
gizartearentzat arriskutsuak dira.

1057
01:21:58,760 --> 01:22:00,920
<i>Animalien tratu txarren aurkako protesta.</i>

1058
01:22:01,000 --> 01:22:04,120
<i>Bi mila pertsona inguru manifestatu dira</i>

1059
01:22:04,200 --> 01:22:08,000
<i>Vivotecniako animalien askapena eskatzeko.</i>

1060
01:22:08,080 --> 01:22:10,040
<i>Madrilgo Erkidegoak eten egin du</i>

1061
01:22:10,120 --> 01:22:12,120
<i>laborategiko ikerketa lanak</i>

1062
01:22:12,200 --> 01:22:15,760
<i>ikuskapen batean tratu txarren zantzuak</i>
<i>egiaztatu ondoren.</i>

1063
01:22:15,840 --> 01:22:18,280
Vivotecnia! Animalien tortura!

1064
01:22:18,840 --> 01:22:21,600
{\an8}<i>PACMAk</i>
<i>eta beste entitate animalista batzuek</i>

1065
01:22:21,680 --> 01:22:24,680
<i>Vivotecniaren aurkako kereila kriminala</i>
<i>aurkeztu dute.</i>

1066
01:22:25,520 --> 01:22:28,080
Eta bi egun igaro aurretik,

1067
01:22:28,160 --> 01:22:30,440
mehatxuak jasotzen hasi nintzen.

1068
01:22:34,520 --> 01:22:36,760
Bazekiten nik grabatu nuela dena,

1069
01:22:36,840 --> 01:22:38,120
eta nire atzetik zetozen.

1070
01:22:41,120 --> 01:22:43,240
Telefonoak etengabe jotzen zuen.

1071
01:22:43,320 --> 01:22:44,680
Etengabe.

1072
01:22:46,040 --> 01:22:48,360
Desagertu behar nuela ulertu nuen.

1073
01:22:48,440 --> 01:22:51,360
Egin nuen lehen gauza
mugikorra botatzea izan zen.

1074
01:22:58,800 --> 01:23:01,160
Grabatutakoaren errua
leporatu nahi zidaten.

1075
01:23:01,240 --> 01:23:05,800
Eta epailea nire bila ari zen,
ezen nik lekukotasuna eman ezean,

1076
01:23:05,880 --> 01:23:06,880
auzia itxiko zuen.

1077
01:23:14,400 --> 01:23:18,240
MADRIL 2021

1078
01:23:18,320 --> 01:23:22,200
Epaileak auzia ixteko aukerak

1079
01:23:23,080 --> 01:23:24,200
lur jota utzi ninduen.

1080
01:23:29,760 --> 01:23:32,520
Barruan jarraitzen zuten animaliak
nituen buruan,

1081
01:23:32,600 --> 01:23:34,360
eta galdeketa egitea erabaki nuen.

1082
01:23:37,560 --> 01:23:40,200
Poliziak galdeketa egin behar zidan,

1083
01:23:41,400 --> 01:23:43,800
sinesten ninduten erabaki zezaten,

1084
01:23:43,880 --> 01:23:47,000
eta babestutako lekuko estatusa
emango zidaten

1085
01:23:47,080 --> 01:23:48,760
epaiketa abiarazteko…

1086
01:23:51,960 --> 01:23:54,120
edo kartzelara bidaliko ninduten.

1087
01:23:56,360 --> 01:23:58,560
Polizia laster ohartu zen

1088
01:23:58,640 --> 01:24:00,680
kontatzen ari nintzena egia zela,

1089
01:24:00,760 --> 01:24:04,480
eta egun gutxira,
babestutako lekuko estatusa eman zidaten.

1090
01:24:06,280 --> 01:24:08,920
GOBERNUAK VIVOTECNIAREN ITXIERA ARINA
OSPATZEN DU

1091
01:24:09,000 --> 01:24:10,600
TRATU TXARRAK EGIAZTATU OSTEAN

1092
01:24:10,680 --> 01:24:16,200
IKERKETAK GELDIARAZI DITUZTE VIVOTECNIAN
ANIMALIEN AURKAKO TRATU TXARRAK DIRELA ETA

1093
01:24:16,280 --> 01:24:19,560
EZ ZITUEN BETETZEN
LEGEDIAK ESKATZEN DITUEN BARNE-KONTROLAK

1094
01:24:20,760 --> 01:24:23,560
HiIaren hasieratik,
Vivotecnia laborategia,

1095
01:24:23,640 --> 01:24:27,640
ikerketetan animaliek
tratu txarrak jasateagatik salatu dutena,

1096
01:24:27,720 --> 01:24:28,600
lanera itzuli da.

1097
01:24:28,680 --> 01:24:31,080
Madrilgo Erkidegoak adierazi du

1098
01:24:31,160 --> 01:24:34,200
neurriak hartu direla
animalien sufrimendua ekiditeko,

1099
01:24:34,280 --> 01:24:36,640
baina erakunde animalistek

1100
01:24:36,720 --> 01:24:39,640
nahikoa ez direla diote eta balitekeela

1101
01:24:39,720 --> 01:24:41,520
ekintza legalak abiaraztea.

1102
01:24:41,600 --> 01:24:43,200
Oso frustratuta nengoen.

1103
01:24:45,000 --> 01:24:46,360
Bidegabekeria handia zen.

1104
01:24:47,680 --> 01:24:49,480
Aurkeztutako guztiaren ostean,

1105
01:24:50,360 --> 01:24:52,280
irudiak, bideoak,

1106
01:24:52,360 --> 01:24:56,240
sare sozialak lekua ixteko aldarrikatzen,

1107
01:24:56,320 --> 01:24:58,160
jendea kalean….

1108
01:24:59,080 --> 01:25:00,600
Ez dakit zer esan.

1109
01:25:00,680 --> 01:25:03,200
Nire iritziz,
Vivotecnia itxi egin behar zen.

1110
01:25:05,040 --> 01:25:06,200
Alemaniakoa bezala.

1111
01:25:07,040 --> 01:25:09,320
Hiru hilabetez bakarrik itxi zuten. Hiru.

1112
01:25:09,840 --> 01:25:13,400
Isun zentzugabea jarri zioten, hutsala,

1113
01:25:13,480 --> 01:25:16,120
eta ez zuten
animalia bakar bat ere atera.

1114
01:25:16,720 --> 01:25:18,520
Ez zuten animaliarik askatu.

1115
01:25:18,600 --> 01:25:21,560
{\an8}MADRILGO ERKIDEGOAK
ZIGORRA KENDU DIO VIVOTECNIARI,

1116
01:25:21,640 --> 01:25:23,880
{\an8}ANIMALIEKIN BERRIZ ESPERIMENTATU DEZAKE

1117
01:25:23,960 --> 01:25:26,880
{\an8}VIVOTECNIA EPAIKETA:
DEFENDAEZINAREN DEFENTSAN

1118
01:25:26,960 --> 01:25:29,760
EPAIKETA INSTRUKZIO-FASEAN DAGO,
BALITEKE ARTXIBATZEA

1119
01:25:29,880 --> 01:25:35,560
Ikerketa atzeratu egin zen.
Epaiketaren dataren zain nago oraindik.

1120
01:25:42,560 --> 01:25:46,880
Egun inputatu dituzten bakarrak
langileak baino ez dira.

1121
01:25:46,960 --> 01:25:49,440
Egia esan,

1122
01:25:49,520 --> 01:25:53,520
ez dira ari
benetako erantzukizuna dutenen bila.

1123
01:25:53,600 --> 01:25:55,200
Enpresaren arduradunak.

1124
01:26:03,080 --> 01:26:06,160
Presio mediatikoak
eta sozialak behera egin zuten.

1125
01:26:06,240 --> 01:26:11,120
Eta bat-batean dena desagertu zen,
geldiarazi zen.

1126
01:26:21,680 --> 01:26:24,000
Londresera etortzea erabaki nuen,

1127
01:26:24,080 --> 01:26:28,240
urrundu behar nintzelako.
Lanean jarraitu ahal izateko.

1128
01:26:28,320 --> 01:26:33,160
Eta elkarrizketa egiteko deitu nizun,
berriz infiltratu aurretik.

1129
01:26:33,240 --> 01:26:36,240
Baina lehenik, gustatuko litzaidake

1130
01:26:37,440 --> 01:26:40,520
zuk zeuk ikustea eta entzutea

1131
01:26:40,600 --> 01:26:42,560
haztegi ondotik txakur horiek,

1132
01:26:42,640 --> 01:26:46,920
Bunkerra bezalako laborategietan
bukatuko dutenak.

1133
01:26:48,640 --> 01:26:52,720
Ondo da, mutilak. Joateko prest?

1134
01:26:52,800 --> 01:26:55,040
-Ez kendu mikrofonoa.
-Hori esango nizun.

1135
01:26:55,120 --> 01:26:56,400
-Ez kendu.
-Ados.

1136
01:26:56,480 --> 01:26:59,320
Hurrengo izkinan biratu ezkerrera.

1137
01:26:59,400 --> 01:27:00,760
-Ados.
-Goazen. Bai.

1138
01:27:18,600 --> 01:27:20,760
PROTESTA GUNEA AURRERAGO

1139
01:27:23,840 --> 01:27:25,200
WYTON - ERRESUMA BATUA

1140
01:27:38,600 --> 01:27:40,920
Asko pozten gara zu ezagutzeaz, Carlota,

1141
01:27:41,000 --> 01:27:43,000
eta Camp Beaglera etorri izanaz.

1142
01:27:43,080 --> 01:27:45,920
Zure lana
inspirazio iturri izan da guretzat.

1143
01:27:46,000 --> 01:27:48,320
{\an8}Zure ikerketari esker,

1144
01:27:48,400 --> 01:27:51,200
{\an8}jendeari azaldu diezaiokegu

1145
01:27:51,280 --> 01:27:54,000
zer gertatzen zaien txakur hauei
hemendik irtetean.

1146
01:28:00,720 --> 01:28:03,000
Pabiloi hauetan bizi dira.

1147
01:28:03,080 --> 01:28:04,320
Ez dago leihorik.

1148
01:28:04,400 --> 01:28:07,000
Leiho txiki horietatik
ez da argirik sartzen.

1149
01:28:11,680 --> 01:28:14,880
Pabiloi bat dago, atzean beste bat
eta atzean beste bat.

1150
01:28:14,960 --> 01:28:17,200
Hau lehen lerroa da.

1151
01:28:17,280 --> 01:28:21,120
Gero beste lerro bat dago,
eta horren atzean beste bat.

1152
01:28:31,400 --> 01:28:34,720
Txakur hauek
jaiotzen diren egunetik sufritzen dute,

1153
01:28:34,800 --> 01:28:38,480
hil arte.
Sufrimendua baino ez dute ezagutzen.

1154
01:28:43,400 --> 01:28:45,280
Gogorra da niretzat hemen egotea,

1155
01:28:45,360 --> 01:28:47,800
baina norbaitek egon behar du.

1156
01:28:48,440 --> 01:28:50,440
Norbaitek egin behar du hau.

1157
01:28:50,520 --> 01:28:53,800
Zu laborategian sakrifikatu zinen bezala.

1158
01:29:29,360 --> 01:29:31,320
Orain hobeto ulertuko duzu.

1159
01:29:31,400 --> 01:29:34,040
Hesian sentitu dudan babesgabetasun hori.

1160
01:29:34,120 --> 01:29:36,920
Hesi gainetik salto egin nahi nuen.

1161
01:29:37,000 --> 01:29:39,680
Han ikusi nituen txakurrak,

1162
01:29:39,760 --> 01:29:42,080
sufritzen ikusi nituenak…

1163
01:29:43,560 --> 01:29:45,800
Haietako asko hil behar izan nituen.

1164
01:29:49,320 --> 01:29:51,360
Hil egin behar izan nuen…

1165
01:29:53,480 --> 01:29:57,160
han dokumentatzen jarraitzeko.

1166
01:29:57,320 --> 01:29:59,080
Horkoak dira,

1167
01:30:00,200 --> 01:30:02,240
hori bezalako haztegietakoak.

1168
01:30:03,640 --> 01:30:08,680
Ezin izan nuen Bunkerrean
askatzerik egin. Ezin izan nuen.

1169
01:30:08,760 --> 01:30:12,760
Miresten dut
Animal Risingek Camp Beaglen egindakoa.

1170
01:30:12,840 --> 01:30:14,600
Ezagutu ditzazun nahi dut.

1171
01:30:16,520 --> 01:30:18,600
{\an8}ANIMAL RISING
KOKAPEN EZEZAGUNA, 2024

1172
01:30:18,680 --> 01:30:22,320
{\an8}-Sakatu duzu? Ikusten duzu?
-Sartzen gara?

1173
01:30:22,400 --> 01:30:23,880
{\an8}-Lehena da?
-Hala uste dut.

1174
01:30:29,720 --> 01:30:32,000
Kaixo, zer moduz?

1175
01:30:33,440 --> 01:30:35,440
Inork ez zuen egin 90eko hamarkadatik.

1176
01:30:36,600 --> 01:30:40,600
{\an8}Gertatu aurretik,
burua galdu genuela esaten ziguten.

1177
01:30:40,680 --> 01:30:42,720
Hesi horren gainetik salto egin

1178
01:30:42,800 --> 01:30:45,080
eta txakurkumeak askatu nahi genituen.

1179
01:30:45,160 --> 01:30:48,480
Hori zen gure helburua:

1180
01:30:48,560 --> 01:30:50,720
{\an8}"Zuzen jokatzen ari gara,
askatuko ditugu".

1181
01:30:51,360 --> 01:30:55,280
{\an8}CAMP BEAGLE
2022KO ABENDUA

1182
01:30:55,360 --> 01:31:00,040
{\an8}ANIMAL RISINGEK EMANDAKO IRUDIAK

1183
01:31:00,120 --> 01:31:02,520
{\an8}Zuzen jokatzen ari ginen,
zertarako ezkutatu?

1184
01:31:02,600 --> 01:31:04,280
{\an8}Isilpean egin izan bagenu,

1185
01:31:04,360 --> 01:31:06,680
{\an8}ez zuen hainbesteko arretarik erakarriko.

1186
01:31:06,760 --> 01:31:08,840
{\an8}Ez ginateke gaur kontatzen egongo.

1187
01:31:18,680 --> 01:31:22,440
{\an8}Uste dut jende asko ez dela
asmo handiko gauzarik egiten saiatzen.

1188
01:31:24,480 --> 01:31:26,920
{\an8}Ez dute gai direnik uste.

1189
01:31:40,560 --> 01:31:42,720
{\an8}ANIMAL RISINGEKO 18 AKTIBISTEK

1190
01:31:42,800 --> 01:31:44,600
{\an8}HOGEI BEAGLE ASKATU DITUZTE

1191
01:31:44,680 --> 01:31:47,200
Uste dut laborategietan
jarri genuela arreta

1192
01:31:47,280 --> 01:31:49,120
ezkutuko irudiei esker.

1193
01:31:49,200 --> 01:31:50,960
Hainbat gauza egin ditzaket,

1194
01:31:51,040 --> 01:31:54,920
esaterako, MBR Acresen sartu
eta txakurkumeak askatu.

1195
01:31:55,000 --> 01:31:58,160
Baina ez dakit gai izango nintzatekeen
luze infiltratzeko,

1196
01:31:58,240 --> 01:31:59,320
zuk bezala.

1197
01:31:59,400 --> 01:32:02,960
Oso esperientzia gogorra izango zen.

1198
01:32:03,040 --> 01:32:05,240
Funtsezkoa izan zen mugimenduarentzat.

1199
01:32:11,880 --> 01:32:14,280
Ez dugu indarkeriarik erabiltzen,

1200
01:32:14,360 --> 01:32:16,720
gure ekintzen erantzule izan behar dugu.

1201
01:32:19,120 --> 01:32:21,160
Jendea inspiratu nahi dugu,

1202
01:32:21,240 --> 01:32:23,400
posible dela erakutsi,
mugimendua inspiratu.

1203
01:32:30,680 --> 01:32:33,040
-Urduri zaude?
-Ez.

1204
01:32:34,120 --> 01:32:36,600
Bai eta ez. Badakizu nolakoa den.

1205
01:32:37,760 --> 01:32:40,360
Ez dut ulertzen zergatik
egin nahi duzun berriro.

1206
01:32:40,440 --> 01:32:43,880
Badakizu zaila dela, arriskutsua,

1207
01:32:43,960 --> 01:32:45,880
estresagarria,

1208
01:32:45,960 --> 01:32:49,080
eta harrapatzen bazaituzte
izan ditzakeen ondorioak.

1209
01:32:52,560 --> 01:32:54,920
Bai, badakit.

1210
01:32:57,480 --> 01:32:59,320
Baina norbaitek egin behar du.

1211
01:32:59,800 --> 01:33:03,960
Norbaitek arriskatu behar du larrua
errealitate ezkutu hori grabatzeko.

1212
01:33:06,080 --> 01:33:08,480
Jendeak egia jakitea merezi du.

1213
01:33:12,000 --> 01:33:16,040
Eta hori da nire lana:
infiltratzea eta frogatzea.

1214
01:33:22,200 --> 01:33:26,080
Badakit nire atzetik jarraituko dutela
lobby boteretsuek,

1215
01:33:26,160 --> 01:33:28,720
baina animalien alde borrokatu behar dugu.

1216
01:33:31,040 --> 01:33:35,000
Borroka ez da amaituko
azken kaiola hutsik egon arte.

1217
01:33:37,600 --> 01:33:43,600
Jende askok jarraituko du askatzen,
dokumentatzen eta protestatzen.

1218
01:33:48,360 --> 01:33:50,480
Eta gutxi batzuek, nik bezala…

1219
01:33:52,000 --> 01:33:53,800
infiltratzen jarraituko dugu.

1220
01:36:07,120 --> 01:36:09,120
Azpitituluak: Leire Chertudi

1221
01:36:09,200 --> 01:36:11,200
Ikuskatzailea:
Ilargi G.



