1
00:00:02,000 --> 00:00:07,000
Downloaded from
YTS.MX

2
00:00:08,000 --> 00:00:13,000
Official YIFY movies site:
YTS.MX

3
00:00:36,320 --> 00:00:41,280
ETA ERAKUNDE TERRORISTA 1958AN SORTU ZEN,
FRANCO JENERALAREN ERREGIMENEAN.

4
00:00:41,360 --> 00:00:43,920
DIKTADOREA 1975EAN HIL ZENERAKO,

5
00:00:44,000 --> 00:00:47,200
ETA-K 44 PERTSONA
HIL IZAN ZITUEN ESPAINIAN.

6
00:00:53,680 --> 00:00:56,240
HORIEN ARTEAN, CARRERO BLANCO ALMIRANTEA,

7
00:00:56,320 --> 00:00:59,320
GOBERNUKO PRESIDENTEA
ETA FRANCOREN ESKUINEKO ESKUA.

8
00:01:07,040 --> 00:01:09,160
DEMOKRAZIAREN ETORRERAREKIN,

9
00:01:09,240 --> 00:01:12,560
ERAKUNDEAREN FAKZIO BATEK
ARMAK UTZI ZITUEN.

10
00:01:12,640 --> 00:01:16,320
Gure herriaren historian
funtsezko papera izan dugu,

11
00:01:16,400 --> 00:01:18,320
autogobernu-maila handia lortuz.

12
00:01:18,400 --> 00:01:21,040
Indarkeriarik gabe
jarraituko dugu borrokan.

13
00:01:21,120 --> 00:01:23,360
Borroka armatuak eta ETAk
helburua lortu dute.

14
00:01:24,240 --> 00:01:27,480
BAINA BESTE FAKZIOAK
HILTZEN JARRAITU ZUEN.

15
00:01:27,560 --> 00:01:31,360
<i>Atzoko Zaragozako erasoa
ETAren komando batek egina izan liteke,</i>

16
00:01:31,440 --> 00:01:34,600
<i>Frantziatik etorrita,
tximista-operazio batean.</i>

17
00:01:35,360 --> 00:01:38,600
80KO HAMARKADAN,
ETA-K IZUA ERAGIN ZUEN KALEETAN,

18
00:01:38,680 --> 00:01:41,720
400 PERTSONATIK GORA ERAIL ZITUELARIK.

19
00:01:41,800 --> 00:01:44,760
<i>Moreno Arguilea jaunak
buruan bi tiro jaso ditu.</i>

20
00:01:44,840 --> 00:01:47,240
<i>Unean bertan hil da.</i>

21
00:01:47,320 --> 00:01:50,960
<i>Saltokigunea zabalik zegoen,
eta izu-uneak bizi izan dira.</i>

22
00:01:51,040 --> 00:01:54,760
<i>Biktimen artean hainbat haur,
sei emakume eta lau gizon zeuden.</i>

23
00:01:55,360 --> 00:01:58,000
90EKO HAMARKADAN,
ESPAINIAKO GUARDIA ZIBILAK

24
00:01:58,080 --> 00:02:01,800
OPERAZIO BAT GARATU ZUEN
TALDE TERRORISTA DESAGERRARAZTEKO.

25
00:02:08,320 --> 00:02:10,600
OPERAZIOA 12 URTEZ GAUZATU ZEN.

26
00:02:10,680 --> 00:02:14,040
ESPAINIA ETA FRANTZIAKO EHUNKA AGENTEK
PARTE HARTU ZUTEN.

27
00:02:16,920 --> 00:02:21,280
ONDORENGOA,
HORIETAKO BATEN ISTORIOA IZAN LITEKE.

28
00:04:09,200 --> 00:04:11,400
UDALETXEA

29
00:04:11,480 --> 00:04:15,360
DONOSTIA
1995EKO URTARRILAK 23

30
00:06:07,320 --> 00:06:12,120
{\an8}<i>ETAko pistolari batek
Gregorio Ordóñez hil du,</i>

31
00:06:12,200 --> 00:06:14,000
{\an8}<i>Gipuzkoako Alderdi Popularreko burua,</i>

32
00:06:14,080 --> 00:06:18,600
{\an8}<i>eta, ziurrenik,
Donostiako alkatea izatera helduko zena.</i>

33
00:06:18,680 --> 00:06:23,160
<i>Gertakariak haserre handia
eragin du Euskal Herrian eta kanpoan.</i>

34
00:06:29,440 --> 00:06:30,800
<i>Arratsaldean, Bilbon,</i>

35
00:06:30,880 --> 00:06:34,440
<i>manifestazio berri batek
milaka pertsona bildu ditu</i>

36
00:06:34,520 --> 00:06:37,080
<i>ETAren indarkeria gaitzetsi</i>

37
00:06:37,160 --> 00:06:41,320
<i>eta babes demokratikoa zeukan
politikariaren desagerpena salatzeko...</i>

38
00:06:52,800 --> 00:06:55,200
Zortzietan,
auto baten giltzen bila etorri zen.

39
00:06:56,000 --> 00:06:57,200
Renault 6 zuri batenak.

40
00:06:57,920 --> 00:07:00,520
Matrikula San Sebastián 5401 AJ.

41
00:07:02,960 --> 00:07:03,960
Jauna...

42
00:07:05,720 --> 00:07:07,200
nik eman nizkion.

43
00:07:07,880 --> 00:07:08,880
Ez errudun sentitu.

44
00:07:10,200 --> 00:07:13,600
Inork ezin zuen pentsatu
hil egingo zutela.

45
00:07:17,400 --> 00:07:18,960
Garai zailak datoz.

46
00:07:20,040 --> 00:07:21,200
Kontu handiz ibili.

47
00:07:44,000 --> 00:07:49,560
URTE ETA ERDI LEHENAGO...

48
00:08:21,000 --> 00:08:21,840
Bai?

49
00:08:21,920 --> 00:08:23,680
<i>Bihar, hamarretan, bentan.</i>

50
00:08:27,120 --> 00:08:28,960
<i>Amaya Mateos Ginés agentea.</i>

51
00:08:29,480 --> 00:08:32,080
<i>Egun, Sevillako komandoan lanean.</i>

52
00:08:32,160 --> 00:08:35,120
<i>Umezurtz geratu zen 16 urterekin.</i>

53
00:08:35,800 --> 00:08:38,440
<i>Ingeles eta frantses ikasketak ditu.</i>

54
00:08:38,520 --> 00:08:40,720
<i>Euskara maila, nahiko altua.</i>

55
00:08:41,520 --> 00:08:44,360
<i>Bakartia, metodikoa eta txukuna da.</i>

56
00:08:45,000 --> 00:08:48,040
<i>Pentsaera independentekoa
eta abenturazalea da.</i>

57
00:08:48,760 --> 00:08:51,360
<i>Euskal Herrira joatea bi aldiz eskatu du.</i>

58
00:08:52,560 --> 00:08:56,680
<i>Guardia Zibila izateko arrazoiez
galdetzean,</i>

59
00:08:56,760 --> 00:08:59,320
<i>poeta irlandar baten bertsoak bota zituen.</i>

60
00:09:01,200 --> 00:09:04,040
<i>"Ez legeak, ez betebeharrak,
ez ninduen eraman borrokara,</i>

61
00:09:04,560 --> 00:09:09,280
<i>ez gizaki publiko bihurtzeak,
ez jendetzaren txaloak.</i>

62
00:09:10,480 --> 00:09:14,120
<i>Atsegin joera bakarti batek ekarri ninduen
hodei arteko iskanbila honetara,</i>

63
00:09:16,240 --> 00:09:19,120
<i>dena orekaturik dakart oroimenera,</i>

64
00:09:20,440 --> 00:09:22,520
<i>etortzear zeuden urteak
arnasa hutsala ziren,</i>

65
00:09:23,040 --> 00:09:25,360
<i>arnasa hutsala ziren joandako urteak,</i>

66
00:09:26,320 --> 00:09:29,760
<i>bizitza hau orekatuz, heriotza hau".</i>

67
00:09:32,440 --> 00:09:35,000
Lauk soilik
jakingo dute benetan nor zaren.

68
00:09:35,520 --> 00:09:40,680
Gobernuko presidenteak, Barne ministroak,
Guardia Zibileko buruak eta nik.

69
00:09:41,360 --> 00:09:43,760
Ez zara Amaya Mateos Ginés izango.

70
00:09:43,840 --> 00:09:46,680
Amaia López Elósegui
izateko prestatuko zaitugu:

71
00:09:47,200 --> 00:09:50,760
ikastolako irakaslea
eta ENAMen jarraitzailea.

72
00:09:51,520 --> 00:09:54,640
Ez ahaztu misio oso arriskutsua dela.

73
00:09:55,360 --> 00:09:57,920
Atzematen bazaituzte, hilko zaituzte.

74
00:09:59,000 --> 00:10:00,880
Oso bakarrik egongo zara.

75
00:10:02,360 --> 00:10:04,400
Hartu egun batzuk hausnartzeko.

76
00:10:04,480 --> 00:10:05,800
Ez dut beharrik.

77
00:10:07,040 --> 00:10:07,960
Oso ondo.

78
00:10:12,520 --> 00:10:14,080
Nora goaz, jauna?

79
00:10:14,160 --> 00:10:15,760
Zure ama ezagutzera.

80
00:10:22,200 --> 00:10:23,840
Zaindu ezazu, mesedez.

81
00:10:34,600 --> 00:10:36,040
<i>Hau da zure istorioa.</i>

82
00:10:36,760 --> 00:10:38,240
<i>Zure identitate berria.</i>

83
00:10:39,160 --> 00:10:40,160
<i>Egizu zeurea.</i>

84
00:10:41,840 --> 00:10:43,720
<i>Hil ala bizikoa da.</i>

85
00:10:43,800 --> 00:10:45,600
POEMA BILDUMA

86
00:10:52,960 --> 00:10:54,120
Aramaio.

87
00:10:56,680 --> 00:10:59,960
Ikastolak onartu du
zure irakasle posturako lan-eskaera.

88
00:11:04,320 --> 00:11:07,840
Begoña Landaburu, ikastolako zuzendaria.

89
00:11:08,640 --> 00:11:12,360
Bere senarra atxilotu genuen
Donosti taldean egoteagatik.

90
00:11:12,880 --> 00:11:14,200
Bi seme-alaba dituzte.

91
00:11:15,080 --> 00:11:18,480
<i>Dakigunaren arabera,
Gipuzkoako komandoak ikuskatzen ditu.</i>

92
00:11:20,560 --> 00:11:22,640
<i>Ez fidatu bere adeitasunaz.</i>

93
00:11:23,240 --> 00:11:27,680
<i>Azkarra da. Badaki zer egiten duen.
Inoiz ezin izan diogu ezer leporatu.</i>

94
00:11:52,040 --> 00:11:54,760
<i>Abesti italiarren kodearekin
komunikatuko gara.</i>

95
00:11:55,760 --> 00:11:57,800
<i>Erabili gurekin kontaktatzeko.</i>

96
00:12:56,000 --> 00:12:59,120
{\an8}CHE GUEVARA
<i>HITZALDIAK</i>

97
00:13:47,440 --> 00:13:48,600
Bai zera!

98
00:13:48,680 --> 00:13:50,320
Laister, primeran hitz egingo duzu.

99
00:13:50,400 --> 00:13:52,320
Oraindik lotsa ematen dit.

100
00:13:52,840 --> 00:13:54,520
Eta non ikasi zenuen euskera?

101
00:13:55,040 --> 00:13:56,080
Amak erakutsita.

102
00:13:56,840 --> 00:13:58,040
Bizirik dago?

103
00:13:58,880 --> 00:13:59,880
Bai.

104
00:14:00,800 --> 00:14:04,280
Oraindik bizirik dago,
hala egotea bizirik egotea bada.

105
00:14:05,080 --> 00:14:07,400
Ez du hitz egiten edo jendea ezagutzen.

106
00:14:08,200 --> 00:14:09,720
Ezta ni ere.

107
00:14:11,640 --> 00:14:12,480
Zentitzen dut.

108
00:14:19,960 --> 00:14:22,920
Baduzu planik gerorako?

109
00:14:23,960 --> 00:14:27,840
Etxera nindoan.
Gero amarengana joan behar dut.

110
00:14:29,040 --> 00:14:32,800
Ni lagunekin geratu naiz
trago bat hartzeko, etorri gurekin.

111
00:15:17,160 --> 00:15:18,920
Teniente koronelari esango diot.

112
00:15:20,440 --> 00:15:21,840
Zerbait pasatu da?

113
00:15:22,480 --> 00:15:23,720
Kontaktatu du.

114
00:15:26,560 --> 00:15:30,880
Bere babespean hartu nau,
baina ez dit proposamenik luzatu.

115
00:15:32,880 --> 00:15:37,240
Dena den, isil-misilka,
nire iraganaz asko galdetzen dit.

116
00:15:37,320 --> 00:15:40,800
Garbi zaudela ziur egon arte,
ez du aurrerapausorik emango.

117
00:15:40,880 --> 00:15:43,440
Saihestu zelata zaitzakeen guztia.

118
00:15:44,720 --> 00:15:47,800
Zure senargaiarekin
hotel txiki batera joango zara.

119
00:15:48,920 --> 00:15:50,760
Hartu asteburua libre.

120
00:15:50,840 --> 00:15:52,280
Milesker, jauna.

121
00:16:05,400 --> 00:16:06,760
Kontuz ibili.

122
00:16:40,800 --> 00:16:41,800
Nicolas...

123
00:16:53,160 --> 00:16:55,160
HONDARRIBIA-HENDAIA MUGA-PASABIDEA

124
00:17:42,400 --> 00:17:45,040
PRENTSA

125
00:17:54,360 --> 00:17:56,120
- Agur, jauna.
- Agur.

126
00:18:34,120 --> 00:18:35,120
Joseba da.

127
00:18:36,480 --> 00:18:39,960
Euskal Herria
polizial eta militarki okupatuta dago.

128
00:18:41,000 --> 00:18:45,440
Hortaz, behartuta gaude
erresistentzia utzi eta erasora pasatzera,

129
00:18:46,120 --> 00:18:51,040
kaleko biolentzia izanik
errealitatean gertatzen denaren adierazle.

130
00:18:52,920 --> 00:18:57,320
Hemen, gure herrialdean,
urte luzez pairatu dugu hau.

131
00:18:57,920 --> 00:19:00,080
Izen-abizenak eman ditzakegu.

132
00:19:00,160 --> 00:19:03,200
Garaia da eurak ere sufritzen hasteko:

133
00:19:03,280 --> 00:19:04,960
izen-abizenak dituzten

134
00:19:05,040 --> 00:19:08,680
Euskal Herriaren etsaiak!

135
00:19:10,240 --> 00:19:11,720
Izen-abizenak dituzten

136
00:19:11,800 --> 00:19:17,320
epaileak, kazetariak,
zinegotziak eta politikariak.

137
00:20:05,480 --> 00:20:08,120
- Segika dauzkagu.
- Badakit.

138
00:20:09,120 --> 00:20:10,960
Berdez doan andre bat eta bi gizon.

139
00:20:30,640 --> 00:20:32,000
Goazen nire etxera.

140
00:20:38,120 --> 00:20:40,840
- Nola izena du herriak?
- Aramaio.

141
00:20:40,920 --> 00:20:42,400
Aramaio, hori da.

142
00:20:43,440 --> 00:20:45,160
Amona eta ama hangoak dira.

143
00:20:47,680 --> 00:20:49,400
Zergatik utzi zenuen Belgika?

144
00:20:49,480 --> 00:20:52,360
Amarengatik. Gorroto zuen han bizitzea.

145
00:20:53,200 --> 00:20:54,520
Eta baita nigatik ere.

146
00:20:55,120 --> 00:20:58,320
Harreman bat eten nuen.
Ez zitzaidan ezer geratzen han.

147
00:20:59,520 --> 00:21:01,720
Baina, batez ere, lagundu nahi nuen.

148
00:21:03,680 --> 00:21:05,960
Lotsa ematen dit zuri hau esatea,

149
00:21:06,720 --> 00:21:09,400
asko borrokatu duzulako,
eta senarra kartzelan izanda.

150
00:21:12,120 --> 00:21:13,760
Ez naiz zu bezalakoa, Begoña.

151
00:21:15,560 --> 00:21:16,760
Oso kakatia naiz.

152
00:21:16,840 --> 00:21:18,760
Ahal duguna egiten dugu.

153
00:21:18,840 --> 00:21:21,520
Edozein ekarpen txikik laguntzen du.

154
00:21:23,160 --> 00:21:24,160
Ez dakit.

155
00:21:35,880 --> 00:21:37,240
ETAko kidea naiz.

156
00:21:38,560 --> 00:21:41,000
Duela hamar urte sartu nintzen.

157
00:21:46,240 --> 00:21:47,960
Zerbait proposatu nahi dizut.

158
00:22:20,120 --> 00:22:21,440
Ez dakit euskaraz.

159
00:22:23,800 --> 00:22:24,840
Nire gela?

160
00:22:28,160 --> 00:22:29,160
Horko hori.

161
00:23:01,840 --> 00:23:03,840
Hau erostea behar dut.

162
00:23:06,600 --> 00:23:07,720
Memorizatu ezazu.

163
00:23:19,280 --> 00:23:22,640
- Noiz dator zabor-kamioia?
- Une batetik bestera.

164
00:23:24,120 --> 00:23:26,120
Kamioia pasatzean, bota barrura.

165
00:23:27,520 --> 00:23:29,280
- Ulertzen?
- Bai.

166
00:23:36,480 --> 00:23:38,240
Ez zara sukaldari trebeena.

167
00:23:42,840 --> 00:23:43,840
Ez.

168
00:25:11,560 --> 00:25:15,960
LAGUNTZA BEHAR DUT ZABOR POLTSEKIN

169
00:25:47,480 --> 00:25:48,680
ZERBITZUZ KANPO

170
00:26:27,920 --> 00:26:32,280
Berehala datoz bila.
Atean dagoen Renaultarenak dira.

171
00:28:17,320 --> 00:28:22,160
{\an8}FRANTZIAKO HEGOALDEA
1996KO URTARRILA

172
00:29:04,200 --> 00:29:09,200
<i>ETA dago pasa den asteazkeneko
Burgosko presozainaren bahiketaren atzean.</i>

173
00:29:09,280 --> 00:29:14,240
<i>Iturri anonimo batek</i>
Egin <i>egunkaria aukeratu zuen</i>

174
00:29:14,320 --> 00:29:18,440
<i>kontatzeko talde terrorista
zegoela bahiketaren atzean.</i>

175
00:29:18,520 --> 00:29:23,440
<i>Bart gauean</i> Egin <i>egunkari euskaldunari
igorritako adierazpen laburrean</i>

176
00:29:23,520 --> 00:29:29,040
<i>ETA talde terroristak Burgosko presozaina
bahitu izana onartu zuen,</i>

177
00:29:29,120 --> 00:29:31,760
<i>baita gehiago izango zirela baieztatu ere.</i>

178
00:29:39,000 --> 00:29:44,120
<i>Logroñoko espetxeko kideak
asteazkenero isilean elkarretaratzen dira...</i>

179
00:29:44,200 --> 00:29:45,160
Zer duzu?

180
00:29:45,240 --> 00:29:47,240
<i>...espetxeko atean.</i>

181
00:29:47,320 --> 00:29:51,480
<i>Talde eta erakundeetako hainbat ordezkari</i>

182
00:29:51,560 --> 00:29:54,960
<i>agertu dira euren babesa agertzera...</i>

183
00:29:55,480 --> 00:29:58,120
Badakit ez duzula hitz egin nahi, baina...

184
00:29:59,240 --> 00:30:00,760
noiz itzuliko zara?

185
00:30:02,560 --> 00:30:05,560
Hilabeteak esan zenuen,
baina bi urte daramatzazu.

186
00:30:06,760 --> 00:30:07,920
Bai, badakit.

187
00:30:09,480 --> 00:30:10,480
Baina...

188
00:30:14,800 --> 00:30:16,520
ez dezagun honetaz hitz egin.

189
00:30:17,280 --> 00:30:18,600
Esan.

190
00:30:20,240 --> 00:30:21,680
Zer moduz bulegoan?

191
00:30:25,280 --> 00:30:26,680
Ondoegi.

192
00:30:28,040 --> 00:30:30,880
Hainbeste lan daukagu,

193
00:30:32,160 --> 00:30:33,640
non lankidea jarri didaten.

194
00:30:37,000 --> 00:30:38,200
Emakumezkoa.

195
00:30:42,480 --> 00:30:43,480
Emakumezkoa?

196
00:30:44,600 --> 00:30:45,960
Zer diozu, emakumezkoa?

197
00:30:54,400 --> 00:30:55,600
Amaya, zer duzu?

198
00:30:56,440 --> 00:30:57,400
Ezer ez.

199
00:30:59,120 --> 00:31:00,120
Zein da arazoa?

200
00:31:03,440 --> 00:31:04,440
Ez dakit.

201
00:31:06,200 --> 00:31:07,200
Ez dakit.

202
00:31:16,240 --> 00:31:20,360
Egiten duzuna egiten zabiltzala ere,
denbora gehiegi daramazu hemen.

203
00:31:46,000 --> 00:31:49,520
DONOSTIA
1996KO OTSAILAK 6

204
00:32:00,160 --> 00:32:03,560
<i>San Martin kalean
bi gazte hurbildu zitzaizkien,</i>

205
00:32:03,640 --> 00:32:06,400
{\an8}<i>eta, biktima eta bere semea
armekin destatu ostean,</i>

206
00:32:06,480 --> 00:32:09,920
{\an8}<i>agintari sozialistari
buruan tiro egin zioten.</i>

207
00:32:16,720 --> 00:32:19,840
ZUZENBIDE FAKULTATEA, MADRIL
1996KO OTSAILAK 14

208
00:32:27,240 --> 00:32:31,400
{\an8}<i>Unibertsitate Autonomoko
Zuzenbideko Fakultateak ateak itxi ditu.</i>

209
00:32:31,480 --> 00:32:35,160
{\an8}<i>Horrela agertzen dute euren dolua
Francisco Tomás y Valiente</i>

210
00:32:35,240 --> 00:32:38,200
<i>Zuzenbidearen Historiako
irakaslearen hilketagatik.</i>

211
00:32:46,400 --> 00:32:50,440
Nahikoa da!

212
00:32:50,520 --> 00:32:53,600
Nahikoa da!

213
00:32:53,680 --> 00:32:57,800
Nahikoa da!

214
00:33:05,440 --> 00:33:06,440
Sartu.

215
00:33:19,640 --> 00:33:21,240
Tori, eskatutako telefonoa.

216
00:33:23,760 --> 00:33:26,760
- Zuretzat da?
- Ez. Isuntzarentzat.

217
00:33:26,840 --> 00:33:29,120
Ortega Lararekin dago.

218
00:33:30,160 --> 00:33:32,800
Amaiari ardura gehiago emango dizkiot.

219
00:33:34,160 --> 00:33:35,200
Ziur zaude?

220
00:33:36,880 --> 00:33:38,120
Begiratuko dut.

221
00:33:39,040 --> 00:33:41,560
Bitartean, norbaitek zelata dezala.

222
00:33:41,640 --> 00:33:42,480
Zergatik?

223
00:33:45,000 --> 00:33:46,480
Perfektuegia da.

224
00:34:07,320 --> 00:34:09,240
Bruselan bizi izan zara?

225
00:34:11,200 --> 00:34:12,200
Bai.

226
00:34:14,680 --> 00:34:16,360
Ni ere bai.

227
00:34:17,920 --> 00:34:19,280
Ez zitzaidan gustatu.

228
00:34:20,600 --> 00:34:21,640
Niri bai.

229
00:34:23,560 --> 00:34:26,080
- Non bizi zinen?
- Molenbeeken.

230
00:34:28,560 --> 00:34:31,040
- Evariste Pierron kalean.
- Ezagutzen dut.

231
00:34:31,840 --> 00:34:33,560
Gertu bizi nintzen.

232
00:34:34,440 --> 00:34:37,120
Ez zegoen Le Mariton izeneko kafetegi bat?

233
00:34:38,280 --> 00:34:39,280
Ez.

234
00:34:40,840 --> 00:34:43,400
Le Mariton ez da kafetegia, jatetxea da.

235
00:34:43,960 --> 00:34:45,880
Erdigunean dago eta garestia da.

236
00:35:56,160 --> 00:35:57,360
Elkar ikusiko dugu.

237
00:37:28,960 --> 00:37:31,960
Txartela zenbaki honekin bat dator.

238
00:37:32,040 --> 00:37:33,800
- Egiaztatu duzu?
- Bai.

239
00:37:33,880 --> 00:37:36,560
Aktibatu entzumen-taldea
eguneko 24 orduetan.

240
00:37:36,640 --> 00:37:38,560
Hitz egin Le Vert epailearekin.

241
00:37:38,640 --> 00:37:41,000
Baimendu dezala han telefonoa zulatzea.

242
00:37:41,080 --> 00:37:42,440
Bai, jauna.

243
00:38:36,520 --> 00:38:39,400
Isuntza da.
Lehergailuak entregatuko dituzte.

244
00:38:40,080 --> 00:38:42,840
Trafikoko agenteak adi egon daitezela,

245
00:38:42,920 --> 00:38:45,200
eta furgoneta susmagarri oro geratu.

246
00:38:45,280 --> 00:38:47,560
Eta kontaktatu Frantziako polizia.

247
00:38:48,080 --> 00:38:49,520
Isuntza atxilotuko dugu.

248
00:39:14,240 --> 00:39:15,600
Bol 5k.

249
00:39:23,680 --> 00:39:27,440
Bost milioi pezeta diru asko da.
ETA normalean frankoekin dabil.

250
00:39:30,360 --> 00:39:34,000
Operazioa Espainian da.
Ortega Lararen bahiketa izan liteke.

251
00:39:34,080 --> 00:39:36,400
Ikertu Bolekin lotura duen guztia.

252
00:39:37,080 --> 00:39:40,360
Izenak, abizenak,
ezizenak, enpresak... Dena.

253
00:40:16,560 --> 00:40:18,680
Begoñarentzako gauzak dauzkat.

254
00:40:39,280 --> 00:40:41,280
Haurrek marrazkiak egin dizkizute.

255
00:41:20,080 --> 00:41:22,720
Joseba atxilotu
eta torturatu zuen txakurra:

256
00:41:23,240 --> 00:41:25,960
Julio Castro Sánchez Teniente Koronela.

257
00:41:27,440 --> 00:41:28,920
Putaseme galanta.

258
00:41:32,720 --> 00:41:35,480
Edozein egunetan atxilotuko naute orain.

259
00:41:37,040 --> 00:41:38,640
Torturatu egingo naute.

260
00:41:39,320 --> 00:41:40,960
Joseba torturatu zuten.

261
00:41:41,480 --> 00:41:43,240
Ahal beste jasango dut.

262
00:41:44,120 --> 00:41:45,560
Baina kartzelara joatea?

263
00:41:46,360 --> 00:41:50,480
Bakarrik egotea 20 urte,
umeengandik urrun... Beldurra ematen dit.

264
00:41:51,840 --> 00:41:54,920
- Ez pentsatu hori.
- Ez daukat besterik buruan.

265
00:41:57,160 --> 00:42:00,880
Gertatutakoaren ondoren,
zergatik ez zara hemendik urruntzen?

266
00:42:02,320 --> 00:42:04,000
Haurrengan zentratzeko.

267
00:42:08,480 --> 00:42:09,960
Ez dut atzera egingo.

268
00:42:10,880 --> 00:42:13,080
Borrokan daramat 15 urte nituenetik.

269
00:42:14,520 --> 00:42:16,320
Ezin dut orain amore eman.

270
00:42:17,520 --> 00:42:20,040
Euskal Herrian jaio eta abertzalea izanik,

271
00:42:20,120 --> 00:42:23,080
baldintzapeko askatasunean bizi zara.

272
00:42:23,640 --> 00:42:26,040
Noizbait kartzelan amaituko duzu.

273
00:42:26,840 --> 00:42:28,200
Edo hilerrian.

274
00:42:35,800 --> 00:42:37,840
Zure argazkia dauka logelan.

275
00:42:40,000 --> 00:42:43,040
Galindo jenerala
eta Intxaurrondoko buruekin.

276
00:42:46,320 --> 00:42:48,040
Ez nekien zuk atxilotu zenuela.

277
00:42:48,120 --> 00:42:50,200
Ez nuen beharrezkoa ikusten.

278
00:42:52,520 --> 00:42:53,960
Galdeketa ere egin nion.

279
00:42:55,680 --> 00:42:56,680
Bai.

280
00:43:02,960 --> 00:43:06,720
Helburuen informazioa lortzeko
komandoan sartzea eskaini dit.

281
00:43:06,800 --> 00:43:10,680
Militar, polizia eta guardia zibilena,
datozen hilabeteetan erasotzeko.

282
00:43:11,200 --> 00:43:13,920
Guk emango dizugu helburuen informazioa.

283
00:43:15,520 --> 00:43:17,000
Ahaztu aurretik.

284
00:43:17,080 --> 00:43:20,800
Arrietaren telefonoari buruz
kontatu zenigunarekin,

285
00:43:20,880 --> 00:43:23,760
lehergaiez betetako furgoneta bat
atzeman genuen.

286
00:43:23,840 --> 00:43:28,160
Isuntza atxilotu genuen,
eta dokumentu garrantzitsuak lortu.

287
00:43:33,920 --> 00:43:36,840
Jauna, "Bol" aurkitu dugu.

288
00:43:37,520 --> 00:43:40,600
Josu Uribetxeberria Bolinaga da.

289
00:43:40,680 --> 00:43:43,080
Laguntza-komando bateko kidea da.

290
00:43:43,160 --> 00:43:46,200
Industria-nabea dauka Arrasaten.

291
00:43:48,120 --> 00:43:51,840
<i>Gipuzkoako Guardia Zibilak
Ortega Lara askatu du Arrasaten.</i>

292
00:43:51,920 --> 00:43:54,520
<i>Presozaina oinez atera da</i>

293
00:43:54,600 --> 00:43:58,720
<i>532 egunez bahituta egon den zulotik.</i>

294
00:43:58,800 --> 00:44:02,000
<i>ETAko lau ustezko kide
atxilotu diren operazio honekin,</i>

295
00:44:02,080 --> 00:44:06,440
<i>ETAren historiako bahiketa luzeenari
amaiera eman dio Guardia Zibilak.</i>

296
00:44:06,520 --> 00:44:09,000
<i>Agenteek kokaleku honetan aurkitu dute</i>

297
00:44:09,080 --> 00:44:15,480
<i>José Antonio Ortega Lara
gaur goizean: Jalgi tailerrean.</i>

298
00:44:15,560 --> 00:44:19,840
<i>Pabiloi industrialak
700 metro karratu ditu</i>

299
00:44:19,920 --> 00:44:22,600
<i>eta Arrasateko San Andrés auzoan dago.</i>

300
00:44:22,680 --> 00:44:27,480
<i>Sistema hidraulikoko sarbidea zuen
zulo bat eraiki zuten barruan.</i>

301
00:44:27,560 --> 00:44:34,360
<i>Poliziak ezin izan du Ortega Lararengana
heldu goizeko 06:30ak arte.</i>

302
00:45:08,760 --> 00:45:10,520
Hitzeman pentsatuko duzula.

303
00:45:12,920 --> 00:45:14,040
Hitzematen dizut.

304
00:45:17,440 --> 00:45:18,560
Tira.

305
00:45:19,560 --> 00:45:21,720
Zoaz, edo trena galduko duzu.

306
00:45:36,680 --> 00:45:42,040
{\an8}<i>CATERING-</i> AURREKONTUA
EZKONTZA-ZERBITZUA

307
00:46:04,440 --> 00:46:07,440
Misiorako bere burua boluntario
aurkeztu duen sarjentua da.

308
00:46:07,520 --> 00:46:09,240
Indar berezietakoa da.

309
00:46:09,320 --> 00:46:10,600
Ondo trebatuta dago.

310
00:46:11,120 --> 00:46:15,080
Tori ordutegia, ibilbideak
eta zuk egin zenituen argazki batzuk.

311
00:46:15,680 --> 00:46:18,560
Dena ondo badoa, mailaz igo ahalko zara.

312
00:46:34,880 --> 00:46:35,880
Jauna.

313
00:46:43,240 --> 00:46:44,720
Zer daukazu niretzako?

314
00:46:47,880 --> 00:46:48,880
Frantziara zoaz.

315
00:46:50,360 --> 00:46:52,840
Ez dakigu nola, baina pentsatuko dugu

316
00:46:52,920 --> 00:46:56,040
zu nola bihurtu
han errefuxiatutako ETAko militante.

317
00:46:56,800 --> 00:46:58,800
Zein izango litzateke nire misioa?

318
00:46:58,880 --> 00:47:02,440
ETAko goi-karguengana gerturatu
eta zuloak bilatzen lagundu.

319
00:47:03,120 --> 00:47:05,520
Hor dauzkate arma eta lehergaiak.

320
00:47:05,600 --> 00:47:07,320
Urteak daramatzagu bila.

321
00:47:10,360 --> 00:47:12,000
Bizpahiru urte gehiago.

322
00:47:12,960 --> 00:47:15,040
Bai. Gutxienez.

323
00:47:32,720 --> 00:47:35,520
- Nolatan zu hemen?
- Hitz egin behar dugu.

324
00:47:38,400 --> 00:47:39,400
Noski.

325
00:47:39,480 --> 00:47:40,840
Hemen ez.

326
00:48:25,920 --> 00:48:27,360
Zergatik gaude hemen?

327
00:48:29,200 --> 00:48:30,960
Tipo batekin ikusi zaituzte.

328
00:48:35,000 --> 00:48:36,080
Antonio zen.

329
00:48:37,920 --> 00:48:40,280
- Hitz egin nizun beraz, Begoña.
- Ez.

330
00:48:40,360 --> 00:48:41,800
- Bai.
- Nor da?

331
00:48:41,880 --> 00:48:43,400
Bruselako mutil-laguna.

332
00:48:44,360 --> 00:48:45,960
Ezkondu egin nahi du.

333
00:48:46,040 --> 00:48:48,480
- Zergatik ez etxera eraman?
- Ez dakit.

334
00:48:48,560 --> 00:48:50,800
Hotelak erromantikoagoa zirudien.

335
00:48:52,200 --> 00:48:55,760
Ez dut galdeketa hau ulertzen.
Nire bizitza pribatua...

336
00:48:55,840 --> 00:48:59,680
Ez daukazu bizitza pribaturik, Amaia.
ETAko kidea zara.

337
00:49:08,040 --> 00:49:09,440
Eskatutakoa daukat.

338
00:49:30,880 --> 00:49:32,680
Guardia Zibileko sarjentua da.

339
00:49:34,040 --> 00:49:35,440
Beti bezain puntual.

340
00:49:37,440 --> 00:49:41,000
Autoa goizero 07:50ean hartzen du
kuartelera joateko.

341
00:49:41,840 --> 00:49:44,040
Bere kalea hiribide batera doa.

342
00:49:55,400 --> 00:50:00,000
Sarjentua izango da hurrengo helburua.
Andoni izango da komandoaren buru.

343
00:50:02,000 --> 00:50:03,080
Zuk gidatuko duzu.

344
00:50:06,920 --> 00:50:08,160
Inoiz tiro egin duzu?

345
00:50:10,200 --> 00:50:11,240
Ez.

346
00:50:31,680 --> 00:50:33,400
Dirudiena baino errazagoa da.

347
00:52:36,880 --> 00:52:38,200
Dena gaizki irten zen.

348
00:52:40,600 --> 00:52:42,200
Txakurrak aurpegia ikusi zidan.

349
00:52:43,760 --> 00:52:45,520
Ez kezkatu horrengatik.

350
00:52:46,240 --> 00:52:49,600
Albisteen arabera,
tipoa hil ala biziko egoeran dago.

351
00:52:56,840 --> 00:52:57,840
Hartu.

352
00:53:00,040 --> 00:53:01,040
Zer?

353
00:53:02,560 --> 00:53:04,560
Hartu. Ez dut berriz erabili nahi.

354
00:53:08,320 --> 00:53:09,680
Bizia salbatu zizun.

355
00:53:13,480 --> 00:53:14,480
Badakit.

356
00:53:18,400 --> 00:53:20,000
Baina ez dut erabili nahi.

357
00:53:29,560 --> 00:53:30,640
Eskerrik asko.

358
00:53:32,880 --> 00:53:34,960
Sarjentua arriskutik kanpo dago.

359
00:53:35,560 --> 00:53:39,320
Hedabideei larri zegoela
esan genien zu babesteko.

360
00:53:39,840 --> 00:53:41,640
Barkatu. Uste nuen bazekiela...

361
00:53:41,720 --> 00:53:42,840
Bazekien.

362
00:53:43,720 --> 00:53:45,840
Baina ez zituen aginduak bete.

363
00:53:47,080 --> 00:53:49,240
Behar baino gehiago konbentzitu nahi zuen.

364
00:53:50,400 --> 00:53:51,400
Noski.

365
00:53:56,640 --> 00:53:58,960
Bazenekien tiro egiten nuen
lehen aldia zela?

366
00:54:01,120 --> 00:54:03,080
Ez nuen kriminal bat tirokatu,

367
00:54:04,320 --> 00:54:05,520
lankide bat baizik.

368
00:54:06,040 --> 00:54:09,440
Ahaztu pentsamendu horiek
eta ikusi alde ona.

369
00:54:10,000 --> 00:54:11,520
Ez dute zure susmorik.

370
00:54:58,720 --> 00:55:00,080
<i>Etxera itzuli nahi dut.</i>

371
00:55:01,720 --> 00:55:05,160
Nire azken aukera da
berriro pertsona normala izateko.

372
00:55:10,520 --> 00:55:14,120
Sentitzen dut, jauna,
baina ezin dut gehiago.

373
00:55:14,200 --> 00:55:15,880
Ez didazu azalpenik zor.

374
00:55:17,880 --> 00:55:19,440
Lan eredugarria egin duzu.

375
00:55:20,440 --> 00:55:21,800
Lagun diezazuket?

376
00:55:23,760 --> 00:55:24,880
Jomuga berri bat?

377
00:55:26,720 --> 00:55:27,720
Ez.

378
00:55:29,720 --> 00:55:31,320
Erakundea utziko dut.

379
00:55:34,880 --> 00:55:37,840
<i>Pentsatu duzu zer esango diozun Begoñari?</i>

380
00:55:39,760 --> 00:55:40,760
<i>Bai.</i>

381
00:55:41,840 --> 00:55:43,360
<i>Egiaren antzeko zerbait.</i>

382
00:56:18,080 --> 00:56:21,720
Ez dakit.
Agian ez zegoen honetarako prest.

383
00:56:22,360 --> 00:56:23,400
Baliteke.

384
00:56:24,120 --> 00:56:27,080
Emaztea eta ama izateko.
Horretarako ez dago prest.

385
00:57:06,880 --> 00:57:09,680
<i>Arratsalde on.
Ermuko Alderdi Popularreko zinegotzi,</i>

386
00:57:09,760 --> 00:57:12,600
{\an8}<i>Miguel Ángel Blanco Garrido,</i>

387
00:57:12,680 --> 00:57:14,360
{\an8}<i>bahitu du ETAk.</i>

388
00:57:14,440 --> 00:57:17,880
<i>Deitzaile anonimo batek</i>
Egin <i>egunkariari jakinarazi dio</i>

389
00:57:17,960 --> 00:57:22,840
<i>48 ordu barru, etzi, larunbatean,
16:00etan, Barne Ministerioak</i>

390
00:57:22,920 --> 00:57:26,040
<i>kartzelatutako kideak
Euskal Herrira ekartzea onartu ezean,</i>

391
00:57:26,120 --> 00:57:28,880
<i>hil egingo dutela.</i>

392
00:57:28,960 --> 00:57:29,840
Hilko dute.

393
00:57:29,920 --> 00:57:32,640
<i>Mayor Oreja ministroak
presidenteari esan dio</i>...

394
00:57:32,720 --> 00:57:33,560
Ken iezadazu.

395
00:57:33,640 --> 00:57:36,080
<i>Blanco Garridoren ehunka bizilagun</i>

396
00:57:36,160 --> 00:57:40,400
<i>elkartu dira bat-bateko protesta isilean</i>

397
00:57:40,480 --> 00:57:42,840
<i>Ermuko kaleetan zehar</i>

398
00:57:42,920 --> 00:57:46,640
<i>albistea entzun eta ordu gutxira.</i>

399
00:57:59,440 --> 00:58:02,280
<i>Politikariak ez zeuden fokuan gaurkoan.</i>

400
00:58:02,360 --> 00:58:06,400
<i>Protagonismoa gizartearena izan da,
Espainia osoko milioika lagun</i>

401
00:58:06,480 --> 00:58:10,160
<i>kalera atera dira aurre egiteko</i>

402
00:58:10,240 --> 00:58:12,920
<i>hain nekagarria den
errealitate ikaragarriari.</i>

403
00:58:24,680 --> 00:58:28,680
<i>Eta hemen gaude,
ETAk ezarritako zorigaiztoko epemuga</i>

404
00:58:28,760 --> 00:58:30,360
<i>noiz helduko zain,</i>

405
00:58:30,440 --> 00:58:32,480
<i>16:00ak izateko zain.</i>

406
00:58:32,560 --> 00:58:36,600
<i>Eta, nola ez, familiarekin bat egiten dugu</i>

407
00:58:36,680 --> 00:58:40,240
<i>Miguel Ángel laster etxera
itzultzeko esperantzan.</i>

408
00:59:45,640 --> 00:59:50,160
Nahikoa da!

409
00:59:50,240 --> 00:59:54,280
Nahikoa da!

410
00:59:57,360 --> 00:59:58,920
DONOSTIA, UZTAILAK 12 (EFE)

411
00:59:59,000 --> 01:00:02,240
BURUAN BI TIROZ HILDAKO GIZONA
AURKITU DUTE LASARTEN

412
01:00:26,160 --> 01:00:27,720
Zer dakigu zuloei buruz?

413
01:00:29,200 --> 01:00:30,240
Ez askorik.

414
01:00:31,240 --> 01:00:34,680
Uste dugu bost daudela
Frantzia hegoaldeko herrixketan.

415
01:00:34,760 --> 01:00:37,240
Urteak bila daramatzagun arren,
ez daukagu ezer.

416
01:00:37,320 --> 01:00:39,200
Ondoen gordetako sekretua da.

417
01:00:40,800 --> 01:00:45,520
Begoñarekin kontaktatu beharko duzu.
Gero, Andoni atxilotuko dugu.

418
01:00:46,680 --> 01:00:49,840
<i>Hau baliatuko dugu
zure Frantziarako ihesa azkartzeko.</i>

419
01:00:50,800 --> 01:00:52,480
<i>Han, zure eskuetan gaude.</i>

420
01:00:53,120 --> 01:00:54,840
<i>Gure begiak izango zara.</i>

421
01:00:56,560 --> 01:00:59,280
<i>Baina, aurrena,
Begoñaren konfiantza lortu berriro.</i>

422
01:01:02,920 --> 01:01:04,880
<i>Itzultzeko une egokia da.</i>

423
01:01:07,320 --> 01:01:09,040
<i>Geroz eta bakartuago daude.</i>

424
01:01:22,560 --> 01:01:23,880
Zuk esan.

425
01:01:29,160 --> 01:01:32,000
Nola jazartzen gintuzten entzun nuenean,

426
01:01:33,240 --> 01:01:35,000
habea erori zitzaidan gainera.

427
01:01:36,160 --> 01:01:40,840
Barregarri sentitzen nintzen
Bruselan Antonioren eskutik paseatzen.

428
01:01:59,760 --> 01:02:01,840
Zinegotziarekin ondo jokatu dugu?

429
01:02:07,720 --> 01:02:08,720
Ez.

430
01:02:11,240 --> 01:02:12,640
Gaizki jokatu dugu.

431
01:02:14,160 --> 01:02:16,560
Politikoki, ondorioak izango ditu.

432
01:02:20,640 --> 01:02:22,000
Jada ezin da ezer egin.

433
01:02:58,080 --> 01:02:59,840
Andoni gaur atxilotu dute.

434
01:03:05,960 --> 01:03:07,560
- Hitz egingo du?
- Bai.

435
01:03:08,640 --> 01:03:11,080
Zoaz Frantziara, identifikatu aurretik.

436
01:03:26,440 --> 01:03:31,400
BI URTE BERANDUAGO
FRANTZIAKO HEGOALDEA

437
01:03:59,960 --> 01:04:02,920
{\an8}<i>Dinamitaz kargatutako furgoneta batek
eztanda egin du</i>

438
01:04:03,000 --> 01:04:07,000
{\an8}<i>Arabako Alderdi Sozialistako
idazkari eta Legebiltzarreko bozeramaile</i>

439
01:04:07,080 --> 01:04:09,160
{\an8}<i>Fernando Buesaren aurrean.</i>

440
01:04:09,240 --> 01:04:14,480
{\an8}<i>Jorge Díez Elorza ertzainarekin zihoan,
bere bizkartzainarekin...</i>

441
01:04:16,320 --> 01:04:20,160
{\an8}<i>José Luis López de Lacalle
hil dute gaur 09:45etan</i>

442
01:04:20,240 --> 01:04:23,400
{\an8}<i>bere Andoaingo etxe aurrean, Gipuzkoan.</i>

443
01:04:24,040 --> 01:04:29,200
<i>Lau tiro jaso ditu:
bi buruan eta bi bularrean.</i>

444
01:04:29,720 --> 01:04:33,280
<i>Ermuko Foroko sortzaileetako bat zen,
63 urte zituen,</i>

445
01:04:33,360 --> 01:04:35,480
<i>ezkonduta zegoen eta bi haur zituen.</i>

446
01:04:35,560 --> 01:04:38,720
{\an8}<i>Ernest Lluch
ministro sozialista ohia hil zuten</i>

447
01:04:38,800 --> 01:04:42,400
{\an8}<i>bart gauean bere etxeko garajean,
buruan bi tiro emanda.</i>

448
01:04:42,480 --> 01:04:45,400
{\an8}<i>22:00ak baino apur bat lehenago
gertatu da erasoa,</i>

449
01:04:45,480 --> 01:04:48,000
<i>baina gorpua auto artean ezkutaturik egon...</i>

450
01:05:33,080 --> 01:05:35,200
{\an8}TXORI ZULOA

451
01:05:35,280 --> 01:05:38,680
{\an8}ETA-REN KUTXA GOTOR
ETA ARTXIBO DOKUMENTALA

452
01:05:42,840 --> 01:05:46,480
"Dagoki" deitzen diote.
Bere gidaria izan naiz azken astean.

453
01:05:47,200 --> 01:05:49,480
Bere izena Juan Cruz Maiza Artola da.

454
01:05:49,560 --> 01:05:52,560
Bere hatz-marka
duela lau urte aurkitu genuen.

455
01:05:53,080 --> 01:05:55,080
Dakigunez, zuloak kudeatzen ditu.

456
01:05:56,400 --> 01:05:58,240
Bide onetik goaz.

457
01:06:00,600 --> 01:06:01,440
Bale.

458
01:06:02,240 --> 01:06:03,720
Hemen nengoen zain.

459
01:06:05,440 --> 01:06:10,560
<i>Dagokiren autoa Nissan gorri bat zen,
matrikula 5522 SO 33.</i>

460
01:06:13,520 --> 01:06:16,400
<i>- Ez dut uste urrutitik zetozenik.
- Zergatik?</i>

461
01:06:16,480 --> 01:06:18,880
<i>Euria barra-barra ari zuen iristean,</i>

462
01:06:18,960 --> 01:06:21,800
<i>eta autoa lehorra zegoen,
babesean egongo zen.</i>

463
01:06:26,480 --> 01:06:28,600
<i>Dagoki hartu eta handik joan ginen.</i>

464
01:06:36,160 --> 01:06:39,360
<i>Gertuen dauden herriak
Mouguerre eta Ayherre dira.</i>

465
01:06:43,200 --> 01:06:45,480
Zuloetako bat hemen egon liteke.

466
01:06:46,400 --> 01:06:47,520
Eta beste zerbait.

467
01:06:47,600 --> 01:06:50,800
Beste zulo bat egon litekeen eremua
aurkitu dut.

468
01:06:50,880 --> 01:06:52,560
Dagoki hemen utzi nuen atzo.

469
01:07:05,320 --> 01:07:09,240
<i>Ford gris batean sartu zen,
matrikula 2776 LA 33.</i>

470
01:07:15,120 --> 01:07:17,760
<i>Mercedes furgoneta urdin bat segi zien.</i>

471
01:07:19,120 --> 01:07:22,520
<i>Matrikula 4563 MA 33.</i>

472
01:07:24,520 --> 01:07:25,880
<i>Hegoaldera jo zuten,</i>

473
01:07:26,800 --> 01:07:28,000
<i>Urruña aldera.</i>

474
01:07:30,160 --> 01:07:31,840
Zuloak hemendik egon behar du.

475
01:07:47,480 --> 01:07:49,520
{\an8}URRUÑA ZULOA

476
01:07:49,600 --> 01:07:51,880
{\an8}LEHERGAIAK, GRANADAK, BAZUKAK

477
01:07:54,520 --> 01:07:55,640
Lan bikaina.

478
01:07:57,960 --> 01:07:59,240
Eskerrik asko, jauna.

479
01:08:37,800 --> 01:08:38,920
Ilea moztu duzu?

480
01:08:40,160 --> 01:08:41,360
Ondo geratzen zaizu.

481
01:08:43,880 --> 01:08:44,880
Bikotea daukazu?

482
01:08:47,360 --> 01:08:48,360
Ez.

483
01:08:55,360 --> 01:08:58,120
Bihar hartu autoa helbide honetan.

484
01:09:02,640 --> 01:09:04,080
<i>Citroën gorri bat da.</i>

485
01:09:06,800 --> 01:09:08,640
<i>Giltzak kontaktuan egongo dira.</i>

486
01:09:14,520 --> 01:09:16,280
<i>Daxera eraman 16:00etan.</i>

487
01:09:16,920 --> 01:09:19,360
<i>Zubi aurreko aparkalekura eraman.</i>

488
01:09:20,520 --> 01:09:22,760
<i>Emakume bat zain izango duzu.</i>

489
01:09:25,280 --> 01:09:28,160
<i>Emaiozu autoa eta itzul zaitez bakarrik.</i>

490
01:09:48,840 --> 01:09:51,040
- Bera.
- Fabianne Tapia.

491
01:09:52,240 --> 01:09:55,520
Iñaki de Rentería
ETAko buruaren bikotekidea.

492
01:09:56,560 --> 01:09:58,280
<i>Alaba bat daukate.</i>

493
01:10:00,160 --> 01:10:02,240
<i>Aspaldian arrastoa galdua genion.</i>

494
01:10:05,400 --> 01:10:06,520
<i>Etxea zelatatuko dugu.</i>

495
01:10:06,600 --> 01:10:08,440
Rentería noizbait joango da.

496
01:10:09,080 --> 01:10:11,400
Berehala atxilotuko dugu.

497
01:10:54,320 --> 01:10:55,680
Zure ama hil da.

498
01:11:03,680 --> 01:11:04,960
Geratzea nahi duzu?

499
01:11:06,840 --> 01:11:07,840
Ez.

500
01:11:28,160 --> 01:11:29,280
Zer dakigu?

501
01:11:30,120 --> 01:11:32,720
Bere mugimendu oro zekiten.

502
01:11:33,360 --> 01:11:35,320
Etxearena aspalditik dakite.

503
01:11:38,200 --> 01:11:42,400
<i>Azkar mugitu ziren, antza.
Iñakik ezin izan zuen ia ezer suntsitu.</i>

504
01:11:43,640 --> 01:11:45,640
<i>Dokumentu mordoa eraman zituzten.</i>

505
01:11:47,160 --> 01:11:48,320
Usain txarra dauka.

506
01:11:49,000 --> 01:11:50,520
Etxe oso segurua zen.

507
01:11:51,120 --> 01:11:53,400
Begoñarekin hitz egin behar dut.

508
01:11:53,920 --> 01:11:56,600
Baina zurekin etor dadila,
ez gidariarekin,

509
01:12:03,200 --> 01:12:05,800
Renteríari kendutako dokumentuei esker,

510
01:12:06,320 --> 01:12:09,360
badakigu zuloetako baten izena...

511
01:12:10,720 --> 01:12:11,800
"Txernobil" dela.

512
01:12:12,480 --> 01:12:14,360
Garrantzitsuena izango da.

513
01:12:14,440 --> 01:12:19,920
Zuk adierazitako ingurua monitorizatu dugu
Saint-Pierre-d'Irube eta Mouguerre artean.

514
01:12:20,000 --> 01:12:23,240
Txori zuloa han dagoela uste dugu.

515
01:12:24,600 --> 01:12:26,760
Azken atxiloketak begiratu ditut.

516
01:12:26,840 --> 01:12:33,520
Guardia Zibilaren aurretik ibiltzen ginen,
baina orain aurrea hartu digute.

517
01:12:34,040 --> 01:12:37,160
Ez isilpean ibiltzen ez garelako

518
01:12:37,240 --> 01:12:40,800
edo Frantziako poliziaren laguntza
dutelako txakurrek.

519
01:12:40,880 --> 01:12:42,400
Beste arrazoi bat dago.

520
01:12:43,400 --> 01:12:45,000
Sator bat daukagu.

521
01:12:46,240 --> 01:12:50,360
Ez fidatu inorekin nor den jakin arte.
Zuen oso hurkoa bada ere.

522
01:12:56,280 --> 01:12:57,800
Badakit nor den.

523
01:13:07,720 --> 01:13:09,920
- Ez zaizu gustatzen?
- Ez naiz gose.

524
01:13:14,440 --> 01:13:15,440
Zer gertatzen da?

525
01:13:16,080 --> 01:13:20,800
Euliak bezala erortzen ari gara
eta Guardia Zibila oso gertu daukagu.

526
01:13:21,520 --> 01:13:23,160
Gertuegi, batzuetan.

527
01:13:28,000 --> 01:13:29,960
Zergatik sartu zinen ETAn?

528
01:13:32,240 --> 01:13:34,200
Zergatik galdetzen didazu orain?

529
01:13:34,280 --> 01:13:37,160
Arraroa da dena atzean utzi
eta hona etortzea...

530
01:13:37,240 --> 01:13:39,480
Nire arrazoiak oso desberdinak ziren.

531
01:13:41,120 --> 01:13:43,200
Baina berdin balio dute.

532
01:13:45,120 --> 01:13:48,120
Beti izango dituzu zure haurrak.
Nik dena utzi nuen.

533
01:14:07,400 --> 01:14:10,040
Txikia nintzenetik,
dena bakarrik egin dut.

534
01:14:12,120 --> 01:14:14,160
Eta talde baten parte izan nahi nuen.

535
01:14:16,000 --> 01:14:18,880
Bakarrik ez sentitu
axola duen zerbait egiten.

536
01:14:20,560 --> 01:14:21,560
Eta honek...

537
01:14:22,760 --> 01:14:24,040
axola dit.

538
01:15:09,880 --> 01:15:11,240
Zuk eramango duzu gaur.

539
01:15:16,800 --> 01:15:17,760
Tira.

540
01:15:24,440 --> 01:15:25,560
Ezkerrera.

541
01:16:05,720 --> 01:16:06,640
Gelditu hemen.

542
01:16:27,160 --> 01:16:29,880
- Zertan ari zara?
- Txakurren satorra da.

543
01:16:32,000 --> 01:16:33,280
Besoak aulki atzean.

544
01:16:33,360 --> 01:16:34,640
- Bale.
- Mugi, joder!

545
01:16:34,720 --> 01:16:35,680
Lasaitu. Bale.

546
01:16:37,400 --> 01:16:38,560
Goazen. Tori.

547
01:16:39,320 --> 01:16:40,480
Egon zelatan.

548
01:16:45,800 --> 01:16:46,640
Eman hori.

549
01:16:47,280 --> 01:16:48,280
Eman.

550
01:17:02,560 --> 01:17:04,600
Aireko Armadako kapitaina naiz.

551
01:17:04,680 --> 01:17:07,560
Muga kilometro gutxira dago.

552
01:17:08,080 --> 01:17:12,920
Espainiara eramaten banauzu,
hitz ematen dizut egin duzunak ez duela...

553
01:17:15,040 --> 01:17:16,360
Piztu motorra.

554
01:17:17,120 --> 01:17:20,080
Gure Aita,
zeruetan zarena, santu izan bedi...

555
01:17:20,160 --> 01:17:23,760
Miguel Luque naiz.
Esan nire familiari... Mesedez...

556
01:17:29,680 --> 01:17:31,600
Joder!

557
01:17:32,240 --> 01:17:34,960
Ez egin halakorik berriz,
edo akabatuko zaitut.

558
01:17:35,560 --> 01:17:37,680
Ulertzen? Akabatuko zaitut.

559
01:17:48,000 --> 01:17:50,640
<i>Ziurtatzen dizut ez genuela bere berririk.</i>

560
01:17:51,480 --> 01:17:53,040
Nola harrapatu dute?

561
01:17:53,120 --> 01:17:56,840
Kapitaina, goian bego,
eta zerbitzu sekretuak, baldar ibili dira.

562
01:17:57,520 --> 01:18:01,000
ETAren aurkako borrokak
ez du hanka-sartzerik onartzen.

563
01:18:02,760 --> 01:18:06,320
Bihar atxilotuko ditugu
Begoña eta logistika-sareko kideak.

564
01:18:09,080 --> 01:18:10,840
Uste nuen jakin nahiko zenuela.

565
01:18:12,120 --> 01:18:14,240
Haurrengana zihoan asteburu honetan.

566
01:18:14,920 --> 01:18:16,280
Kartzelan ikusiko ditu.

567
01:18:31,160 --> 01:18:34,920
Duela urtebete ez ditudala umeak ikusten.
Ea zer moduz doan.

568
01:18:45,000 --> 01:18:47,000
21:00etan, hemen.

569
01:18:55,240 --> 01:18:56,800
Susmo txarra hartzen diot.

570
01:18:56,880 --> 01:18:59,120
Joder. Txakurrak daude toki oro.

571
01:19:07,960 --> 01:19:10,200
Badakit haurrak ikusteko zoratzen zaudela.

572
01:19:13,720 --> 01:19:17,120
Baina jarraika dauzkagula uste baduzu,
itzultzea da onena.

573
01:19:19,600 --> 01:19:20,440
Ez.

574
01:19:21,320 --> 01:19:22,440
Ondo joango da.

575
01:20:50,880 --> 01:20:52,920
- Kaixo.
- Kaixo.

576
01:20:54,320 --> 01:20:56,600
Zoaz gora. Bigarren atea ezkerretara.

577
01:22:03,840 --> 01:22:08,760
Akabatu genuen satorra
ez zen atxiloketa gehienen erantzule.

578
01:22:08,840 --> 01:22:10,800
Ez zeraman urtebete Frantzian.

579
01:22:11,440 --> 01:22:14,320
Sator bat daukagu, eta urteak daramatza.

580
01:22:16,400 --> 01:22:18,520
Txiki Zaharra beharko dut.

581
01:23:04,600 --> 01:23:06,000
Hamar urte pasatxo.

582
01:23:06,840 --> 01:23:08,280
Bai, denbora asko da.

583
01:23:11,840 --> 01:23:16,680
Tori. Hauek dira nola atxilotu zituzten
eta norekin harremanetan egon ziren

584
01:23:16,760 --> 01:23:18,840
esan behar diguten presoen izenak.

585
01:23:20,720 --> 01:23:22,520
Norbaitek ziria sartu digu.

586
01:23:23,840 --> 01:23:25,400
<i>Denbora asko darama.</i>

587
01:24:42,680 --> 01:24:45,040
TXERNOBIL ZULOA
500 KG LEHERGAI

588
01:24:45,120 --> 01:24:47,160
4000 DETONAGAILU
50 UZI METRAILETA

589
01:24:47,240 --> 01:24:49,600
33 BAZUKA
300 FUSIL ETA SUBFUSIL

590
01:24:49,680 --> 01:24:51,440
2 LUR-AIRE MISIL

591
01:24:52,920 --> 01:24:56,120
Zuloa hemen dago.
Argia pare bat kilometrora piztu da.

592
01:24:57,800 --> 01:24:59,560
Baserri bakartia da.

593
01:25:02,520 --> 01:25:05,320
Honekin, bost zuloak topatu ditugu, jauna.

594
01:25:16,000 --> 01:25:17,800
Baduzu haurrik?

595
01:25:19,080 --> 01:25:21,560
Bi. Semea eta alaba.

596
01:25:22,240 --> 01:25:24,320
Akademiatik graduatu da semea.

597
01:25:24,400 --> 01:25:26,920
Alaba erizaina da. Ez dugu elkar ulertzen.

598
01:25:27,000 --> 01:25:30,360
- Zergatik?
- Ez du gogoko nik guardia zibila izatea.

599
01:25:31,080 --> 01:25:33,040
Franco ez dugula atzean utzi dio.

600
01:25:37,680 --> 01:25:39,560
Ni ere aitarekin haserretzen nintzen.

601
01:25:43,960 --> 01:25:47,640
Urte gehiago eman ditut guraso gabe
gurasoekin baino.

602
01:25:53,320 --> 01:25:55,000
Ez ditut euren ahotsak oroitzen.

603
01:25:58,680 --> 01:26:00,880
Batzuetan, aurpegiak ahazten zaizkit.

604
01:26:06,520 --> 01:26:08,880
Nork aukeratu zituen
komunikatzeko abestiak?

605
01:26:10,640 --> 01:26:11,640
Nire emazteak.

606
01:26:13,360 --> 01:26:15,040
Eman eskerrak nire partez.

607
01:26:16,680 --> 01:26:18,240
Duela hiru urte hil zen.

608
01:26:22,400 --> 01:26:23,440
Sentitzen dut.

609
01:26:37,720 --> 01:26:40,440
- Horiek dira denak?
- Kartzela guztiak.

610
01:27:10,280 --> 01:27:12,520
FRAN IZENA ENTZUNEGI DAGO.
BADAKIZU NOR DEN.

611
01:27:17,520 --> 01:27:19,960
<i>"Etortzear zeuden urteak
arnasa hutsala ziren,</i>

612
01:27:20,040 --> 01:27:25,480
<i>arnasa hutsala ziren joandako urteak,
bizitza hau orekatuz, heriotza hau".</i>

613
01:27:40,520 --> 01:27:44,880
<i>"Atsegin joera bakartiak ekarri ninduen
hodei arteko iskanbila honetara".</i>

614
01:28:07,680 --> 01:28:10,880
Hiru hauek ikertu behar ditugu,
euretako bat da.

615
01:28:10,960 --> 01:28:12,240
Norekin hasiko naiz?

616
01:28:13,720 --> 01:28:14,680
Honekin.

617
01:28:45,120 --> 01:28:47,440
Goazen. Bidea erakutsiko dizut.

618
01:29:13,760 --> 01:29:14,800
Gelditu hemen.

619
01:29:53,160 --> 01:29:54,400
Nahiago nuke ezetz.

620
01:30:01,240 --> 01:30:05,480
Itzultzailea omen zara.
Poeta ingelesak gaztelaniara pasa dituzu.

621
01:30:08,520 --> 01:30:10,720
Poeta irlandar bat, batez ere.

622
01:30:11,600 --> 01:30:12,600
Yeats.

623
01:30:14,680 --> 01:30:16,240
- Ezagutzen duzu?
- Ez.

624
01:30:17,560 --> 01:30:19,920
Baina zuk itzulitako poema irakurri dut.

625
01:30:21,120 --> 01:30:23,560
Ez naiz izenburuaz gogoratzen.

626
01:30:29,880 --> 01:30:32,080
"Irlandar abiadoreak
bere heriotza iragarri du."

627
01:30:33,440 --> 01:30:34,440
Bai.

628
01:30:35,760 --> 01:30:36,760
Hori.

629
01:31:54,920 --> 01:31:55,920
Bai?

630
01:32:06,240 --> 01:32:07,400
Milesker, jauna.

631
01:32:16,800 --> 01:32:20,840
Hiru tortura kasu
leporatu dizkidate Intxaurrondon.

632
01:32:33,960 --> 01:32:35,800
{\an8}INTXAURRONDOKO KUARTELA

633
01:32:35,880 --> 01:32:40,200
{\an8}9 KONDENA TORTURAGATIK,
5 BAHIKETAGATIK ETA 5 HILKETAGATIK

634
01:33:14,120 --> 01:33:15,840
Cazalla de la Sierrara.

635
01:33:16,440 --> 01:33:17,600
Sevillan.

636
01:33:24,920 --> 01:33:29,040
<i>Oso urduri daudela iritsi zaigu.
Badakite satorra daukatela.</i>

637
01:33:29,960 --> 01:33:33,760
Arriskuan zaude.
Misioa amaitutzat emango dugu.

638
01:33:34,800 --> 01:33:35,640
Zer?

639
01:33:36,320 --> 01:33:39,800
Arriskutsua da jarraitzea,
eta bost zuloak aurkitu ditugu.

640
01:33:39,880 --> 01:33:43,640
Suntsitzeko operazioa azkartuko dugu.
Hilaren hiruan hasiko da.

641
01:33:44,160 --> 01:33:47,680
Egun horretan alde egin behar duzu,
susmorik ez sortzeko.

642
01:33:48,400 --> 01:33:51,480
<i>Radio Nacional</i> eko albiste buletina
piztu 9:00etan.

643
01:33:52,000 --> 01:33:56,360
Arriskuan zaudela uste badugu,
"Parole, parole" abestia entzungo duzu.

644
01:34:04,160 --> 01:34:05,520
Hau dena amaitzean,

645
01:34:06,840 --> 01:34:08,240
zein da zure asmoa?

646
01:34:11,400 --> 01:34:13,320
Jendea ezagutu nahi dut.

647
01:34:16,560 --> 01:34:18,560
Gu bezalakoa ez dena.

648
01:34:27,680 --> 01:34:30,480
<i>Satorra daukagu. Gidaria da.</i>

649
01:34:37,640 --> 01:34:39,320
SANTUARIO OPERAZIOA

650
01:34:42,600 --> 01:34:45,280
{\an8}URRUÑA

651
01:34:50,400 --> 01:34:52,680
Komandante, ordua da.

652
01:34:52,760 --> 01:34:57,760
<i>Hau izan da albiste buletina,
09:05ak direnean.</i>

653
01:34:58,280 --> 01:35:01,400
<i>Igande honetan,
trafikoa bereziki zaila izaten ari da.</i>

654
01:35:01,480 --> 01:35:06,280
<i>Poliziak eta Trafiko Zuzendaritza Nagusiak
neurri bereziak jarri dituzte martxan</i>

655
01:35:06,360 --> 01:35:10,440
<i>goizeko trafiko mugimendua kudeatzeko.
Informazio gehiago, orain.</i>

656
01:35:10,520 --> 01:35:14,080
<i>Lehenik, ikus dezagun gaurko eguraldia.</i>

657
01:35:14,160 --> 01:35:18,120
<i>Meteorologia Institutu Nazionaleko
Reyes Eguilior daukagu gurekin.</i>

658
01:35:18,200 --> 01:35:19,720
<i>- Egun on.
- Egun on.</i>

659
01:35:19,800 --> 01:35:22,160
<i>Zeruak oskarbi egongo dira gaur,</i>

660
01:35:22,240 --> 01:35:25,680
<i>eta tenperaturak mantendu egingo dira...</i>

661
01:35:37,360 --> 01:35:39,360
Solasaldi hau entzun behar duzu.

662
01:35:41,880 --> 01:35:44,800
<i>Satorra daukagu. Gidaria da.</i>

663
01:35:49,400 --> 01:35:52,920
<i>Deitu</i> Radio Nacional<i>era.
Jar dezatela abestia. Orain.</i>

664
01:36:41,880 --> 01:36:43,160
Beranduegi goaz.

665
01:36:45,400 --> 01:36:47,120
Agian ez du abestia entzun.

666
01:36:48,040 --> 01:36:51,080
Deitu jendarmeriari.
Pasa gaitzatela bertako irratiarekin.

667
01:36:51,160 --> 01:36:54,720
<i>...zirkuitutik urrunen dauden eremuek
erabil dezatela M-607a,</i>

668
01:36:54,800 --> 01:36:58,880
<i>edo, bestela, saihesbidea...</i>

669
01:37:14,600 --> 01:37:16,720
- Kaixo.
- Kaixo.

670
01:37:17,360 --> 01:37:18,360
Bada kaferik?

671
01:37:18,440 --> 01:37:20,800
Ez, oraintxe amaitu dut.

672
01:37:31,840 --> 01:37:34,920
Baduzu Minaren "Parole, parole" abestia?

673
01:37:37,240 --> 01:37:39,800
Frantsesezko bertsioa dauka.

674
01:37:40,640 --> 01:37:41,960
Bai, frantsesezkoa.

675
01:37:43,200 --> 01:37:45,760
Begiratu, mesedez.

676
01:38:03,040 --> 01:38:04,800
Dagokik lan bat emango dizu.

677
01:38:08,840 --> 01:38:10,280
Zigarroa amaituko dut.

678
01:38:39,440 --> 01:38:40,600
Bidaia luzea da?

679
01:38:41,680 --> 01:38:43,000
Gutxi gorabehera.

680
01:38:45,680 --> 01:38:46,760
Komunera noa.

681
01:40:05,480 --> 01:40:07,040
{\an8}URRUÑA

682
01:41:52,400 --> 01:41:56,920
SANTUARIO OPERAZIOA
ETARI EMANDAKO KOLPE HANDIENA IZAN ZEN.

683
01:42:00,240 --> 01:42:02,600
ZULOAK SUNTSITUTA ETA AGINTEA DESEGINDA,

684
01:42:02,680 --> 01:42:05,440
TALDE TERRORISTAREN AMAIERA
DENBORA KONTUA ZEN.

685
01:42:07,920 --> 01:42:10,880
ZAZPI URTEREN ONDOREN, 2011KO URRIAN,

686
01:42:10,960 --> 01:42:14,360
ETA-K BEHIN BETIKO SU-ETENA IRAGARRI ZUEN.

687
01:43:48,600 --> 01:43:53,560
Azpitituluak: Maialen Sanz



